{"id":5957,"date":"2025-05-29T13:14:47","date_gmt":"2025-05-29T11:14:47","guid":{"rendered":"https:\/\/demo.forulege.com\/ley\/5-2015-legea-ekainaren-25ekoa-euskal-zuzenbide-zibilari-buruzkoa\/"},"modified":"2025-05-29T13:14:47","modified_gmt":"2025-05-29T11:14:47","slug":"5-2015-legea-ekainaren-25ekoa-euskal-zuzenbide-zibilari-buruzkoa","status":"publish","type":"ley","link":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/ley\/5-2015-legea-ekainaren-25ekoa-euskal-zuzenbide-zibilari-buruzkoa\/","title":{"rendered":"5\/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa"},"content":{"rendered":"<h1>5\/2015 LEGEA, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa.<\/h1>\n<p>Eusko Legebiltzarrak 5\/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.<\/p>\n<h2>ZIOEN AZALPENA<\/h2>\n<h2>I<\/h2>\n<p>Eusko Legebiltzarrak ondutako uztailaren 1eko 3\/1992 Legea izan zen lehena, Euskal Zuzenbide Zibilaren arauketa gauzatzeko orduan, 1526ko Bizkaiko Foru Berriaren ostean. Lege hori euskal legelariek idatzi zuten eta euskal organo legegile batek onetsi zuen.<\/p>\n<p>Eusko Legebiltzarrak ahalmenak zituen lege hori onesteko, hain zuzen ere, 1978. urteko Espainiako Konstituzioaren 149.1.8 artikulua Horrek, Estatuaren mesederako gorde bazuen ere gai zibiletan legeak egiteko ahalmena, salbuespenak ezarri zituen; besteak beste, autonomia-erkidegoek zuzenbide zibilak, forudunak nahiz bereziak, iraunarazi, aldarazi eta garatu ahal izango dituzte, halakoak direnetan. Konstituzioaren xedapen horretan oinarri harturik, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak arautu zuen, 10.5 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskuduntza beregaina, honetara zuzendua: Euskal Herria osatzen duten herrialde historikoen zuzenbide zibil foral eta berezi idatziaren nahiz ohiturazkoaren kontserbazio, aldatze eta bilakaera, bai eta beraren indarraren lurralde-barrutiaren finkapena ere.<\/p>\n<p>Beste alde batetik, ezin da ere ahaztu testu horrek bultzada handia jaso zuela Gipuzkoako lurraldeari dagokionez geroagoko aldatze eta handitze batekin, zeina ekarri baitzuen azaroaren 26ko 3\/1999 Legeak, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibila Gipuzkoako Foru Zibilari dagokionean aldatzekoak. Lege horrek mugarri bat jarri zuen Gipuzkoako Zuzenbidean, 1992ko testuak beste bi lurraldeetan jarri zuenaren parekoa, kontuan hartzen bada urriak izan direla beti Gipuzkoako Foru Zibilaren idatzizko iturriak, ohiturazko zuzenbidea izan delako beti lurralde hartako zuzenbide pribatuaren funtsezko iturria.<\/p>\n<p>Hogeita hamar urtetik gora pasa dira Konstituzio eta Estatutua indarrean jarri zirenetik, eta zuzenbide zibil foral edo berezi propioa duten autonomia-erkidegoen legegintza-esperientzia alderatuak eta jurisprudentzia konstituzionalak oinarri sendo bat jarri dute biltzar autonomikoei eskumenak aitor dakizkien zuzenbide zibil foralean ahalmen legegilea baliatzeko.<\/p>\n<p>Horregatik, lege hau prestatzeko orduan askatasun osoz eta 1992ko Legea egiterakoan izan ziren eskumen-zalantzak planteatu gabe jokatu ahal izan da, baita begiradaren mugak zabalduz ere, jurisprudentzia konstituzionalak, zentzu onak eta denen hobe beharrak ezarritako lerroen barruan. Helburua izan da, beti, bizirik mantentzea eta aprobetxatzea tradiziozko eta ohiturazko zuzenbidearen legatua, baina aldi berean begirada jartzea gaurko munduan eta egungo euskal herrian, non merkataritzak eta industriak pisu handia daukaten eta zein ezin den identifikatu duela mende batzuetako landa-gizartearekin, zuzenbide honen jatorrizko formulazioak erantzuten zion gizarte harekin.<\/p>\n<p>Euskal Herriaren beste ezaugarri batzuekin gertatzen den bezalaxe, funts alboraezina da Gaztelako eta Europako zuzenbidea, eta horrexegatik testua interpretatu behar da Espainiako Kode Zibilarekin batera, testu honek ez baitu xede aspaldiko erakunde zibilen eduki osoa agortzea, horiek bizirik baitaude Kode Zibilak arautzen dituen moduan. Kode Zibil hori indarrean dago testuaren zatirik zabalenean eta, kasurik okerrenean ere, zuzenbide ordeztailearen izaera du, salbu eta erakunde beregainak arautzen direnean, hala nola tronkalitatea, Bizkaian, Laudion eta Aramaion aplikatzen dena.<\/p>\n<p>Euskal Zuzenbidea zuzenbide europarra da eta sarturik dago mendebaldeko zuzenbide europarraren esparruan. Jakina denez, Erdi Arotik barruratu zen Zuzenbide Erromatarra lekuan lekuko zuzenbidearen sustraien gainean, nahiz eta Euskal Zuzenbideak badituen erakunde batzuk non Zuzenbide Erromatarra ez den aplikagarri. Ondorioz, Gaztelako Zuzenbidea, Zuzenbide Erromatarraren eragin nabarmena zuena, bertako zuzenbidearen hutsuneen betegarri zen. Nolanahi ere, badira Euskal Zuzenbidean \u00f1abardura esanguratsuak, zuzenbide erkidea aldarazten dutenak eta lege honek gordetzen eta garatzen direnak.<\/p>\n<p>Era berean, lege hau interpretatzeko orduan kontuan izan behar da ere aplikagarria den Zuzenbide Komunitarioa, hasi baita eragina izaten, eta gero eta gehiago eragingo baitu, zuzenbide pribatuan, eta beraz baita zuzenbide foralak arautu ohi zituen gaietan ere. Hor da, adibidez, Europar Batasuneko Legebiltzarraren eta Kontseiluaren uztailaren 4ko 650\/2012 Erregelamendua, xedapenen eskumen, lege aplikagarri, errekonozimendu eta egikaritzari buruzkoa, mortis causa oinordetzen arloko dokumentu publikoen onarpen eta egikaritzari buruzkoa eta oinordetza-ziurtagiri europar bat sortzeari buruzkoa.<\/p>\n<p>Azkenik, lege honen asmoa ez da agortzea orain Euskal Foru Zuzenbide Zibilak izan dezakeen garapen-eremu guztia. Zuzenbide hori poliki-poliki hedatuko da eremu berri batzuetara Legebiltzar honek onesten dituen beste lege batzuen bidez, une bakoitzeko beharrizanei eta eskaera sozialei erantzute aldera gorago azaldutako eskumen-esparruaren barruan, eta baita, gorago esan den bezala, ohituraren bidez eta Foru Zuzenbide Zibilaren printzipio orokorren bidez ere, Zuzenbidearen iturri diren heinean. Orain gure Zuzenbide Zibila zabaldu eta sakondu beharra daukagu, beste autonomia erkidego batzuek egin duten bezala, eta Euskal Zuzenbide Zibilaren formulazio ahalik eta osatuena lortu, epe egoki batean.<\/p>\n<h2>II<\/h2>\n<p>Atariko tituluan Euskal Foru Zuzenbide Zibilaren iturrien kontua jorratzen da. Funtsean ez da aldentzen iturrien eskema propiotik eta indarrean dagoenetik, baina erantzuna eman nahi zaio aplikagarriak diren arauen irismen eta interpretazioari buruz segurtasun juridikoa eta ziurtasuna izan beharrari, gaurko garaira eta egungo legeria prozesalera eta antolaketa judizialera egokitutako ikuspuntuarekin. Horrela, arauketa osoagoa eman zaie ohiturari eta zuzenbidearen printzipio orokorrei, aintzat harturik Euskal Herrian oinordetza-zuzenbidea beti izan dela ohiturazkoa, salbu eta Aiarako Forua eta Bizkaiko tronkalitate arauak eta idatzizko beste arau solte batzuk. Gainerakoan, dokumentu zaharrek erakusten dute oso antzeko arauak aplikatu zirela hiru lurralde historikoetan eta are testamentu-ahalordeak eta testamentu mankomunatua sarri erabili zirela Bizkaitik kanpo, bereziki Gipuzkoan.<\/p>\n<p>Ondoren, printzipio orokor batzuk ezartzen dira. Bertan agerian uzten da jabetza-eskubideak izaera solidarioa zeukala gure lege zaharretan eta kategorikoki baieztatzen da askatasun zibila, zeinak pentsarazten duen lege guztiak esku-emaileak direla.<\/p>\n<p>Berrikuntzarik nabarmenena, hala ere, euskal auzotasun zibilaren arauketan datza. Orain arte ez zegoen tokiko auzotasuna baizik eta horrek eragozten zuen, berbarako, izatezko bikoteen ondorioak arautzeko euskal auzotasuna ardatz moduan hartzea, halakorik ez zegoelako. Hainbatez, auzotasun administratiboan babestu da izatezko bikoteen araubidea.<\/p>\n<p>Premiazkoa zen, hortaz, auzotasun erkide bat izatea Euskal Autonomia Erkidegoaren herritar guztiontzat. Halakoa sortzen eta arautzen du testu honen 11. artikuluak, hori bera bateragarria dela tokian tokiko auzotasunarekin. Azken hori da, izan ere, erakunde batzuen aplikaziorako Aiarako auzotarrek, bizkaitarrek edota gipuzkoarrek dutena.<\/p>\n<p>Testuaren jomuga da, bestalde, indarra izatea Euskal Autonomia Erkidego osoan. Horren xedapenek aplikagarriak behar dute izan lurralde osoan. Egia da, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia bide desberdinetatik joan zirela, baina egia da, orobat, euren arteko desberdintasunak urriak eta kasurik gehienetan formalak direla, ez funtsezkoak, betiere foru-ohituraren esparru zabalean.<\/p>\n<p>Egoera horrek ahalbidetu du testu bateratua egitea, herritar guztientzat onargarri izan daitekeena, lege eta ohitura oso bestelakoetan izan ezik, hala nola testamentua egiteko askatasuna Aiaran, edo tronkalitatea eta ondasunen komunikazio-araubidea bizkaitarren arteko ezkontzan.<\/p>\n<p>Desberdintasunek ez dute saihesten auzotasun zibil erkide bat moldatzea, hain zuzen ere euskal auzotasuna, aurreko legeak arautu ez zuena. Bistan da hori gabe zaila dela lege-gatazkak konpontzea.<\/p>\n<h2>III<\/h2>\n<p>I. titulua hasten da ondareari buruzko zuzenbidearen printzipioak adieraziz. Horien artean, 13. artikuluan landa-errendamenduak aipatzen dira, zeinak asko hedatu baitziren XIX. eta XX. mendeetako euskal baserrietan. Epeari dagokionez, mugagabeak ziren, errentaren ordainketan huts egin ezean. Botere zentralak horri buruz aldarrikaturiko legeek sarritan jarri zituzten zalantzan landa-errendamendu horiek, aintzat hartzeke baserrien kasuetan etxebizitzaren erabilera lotzen dela lursailen jorraketarekin, gehienetan bigarren hauek lehenaren erantsiak direla.<\/p>\n<p>Euskal baserrien landa-errentamendua berezko izaera duen erakundea da, beharbada zentsuetatik hurbil dagoena, eta testuak berezitasun hori gorde nahi du, nahiz eta erakundearen garatze bidea botere publikoen zeregina izan eta erabaki politikoen menpe egon.<\/p>\n<p>Legeak, orobat, sozietate zibilak arautu nahi ditu, horiek aspaldiko espiritu baten adierazleak baitira, besteak beste gizakumeak elkarrekin jardutekoa. Halakoak irauten du egunotan ere, kofradia, ermandade eta mutualitateetan eta ez da arauketa propio baten objektua izan orain arte.<\/p>\n<h2>IV<\/h2>\n<p>II. tituluak oinordetzak ditu araugai. Aiarako forua eta Bizkaiko tronkalitateari buruzko arauak salbuetsita, Euskal Herriko oinordetza-zuzenbidea beti izan da ohiturazkoa. Gainerakoan, agiri zaharrek adierazten dute arau bertsuak aplikatu zirela hiru herrialde historikoetan eta testamentu-ahalordeak eta alkarpoderosoak eta testamentu mankomunatuak sarri erabili zirela Bizkaitik kanpo ere. Hori dela eta, idazkera bakar bat egin da, Bizkaiko eta Aiarako arau bereiziak jarraian datozela. Horretara jarrita, testamentu egilearen askatasuna zabaltzen da.<\/p>\n<p>Hilburukoa heriotza-arriskuan egindako testamentua da eta egoki dago araututa Bizkaiko Foruan. Hainbatez, arauketa hori hedatzen da hiru herrialde historikoetara, Zuzenbide Zibil erkidea aplikagarri izan dakien.<\/p>\n<p>Kode Zibilak bereziki debekatu zuen testamentu mankomunatua, Alemaniako Kodearen debeku gogorra aintzat harturik, baina horrek sortzen dituen susmoak eta errezeloak gutxitzen joan dira araubide modernoetan. Bizkaiko Forua eta 1992. urteko euskal legeak haren indarra gorde dute, senar-emazteen artean soil-soilean bada ere.<\/p>\n<p>Nahitaezko oinordetzari dagokionez, desberdintasun handiak dira gure zuzenbide historikoan. Horiek bateratze bidean jartzea komenigarri izango litzateke. Aiarako Foruak testamentu egiteko askatasun osoa gordetzen du. Arean ere, ikusirik horrek Aiaran dituen sustrai sendoak, uste da zuhurra dela erakunde hori gordetzea.<\/p>\n<p>Gainerakoetan, agerikoa da leku askotan Kode Zibilaren seniparte-sistema dagoela indarrean, Bizkaian izan ezik. Bertan senipartea hartu zen Gaztelan indarrean zegoen Partiden Legetik, hori ere gure tradizioaren aurkakoa zela, eta jarauntsiaren lau bostenekoa zen, Kode Zibilak bi herenetara murriztu arren, bat seniparte hetsiarena eta bestea hobekuntzarena.<\/p>\n<p>Testuak seniparte bakarra ezartzen du, ondarearen heren batena, Euskal Autonomia Erkidego osorako. Uste izan da erabaki hori oso garrantzitsua dela eta laguntzen duela, beste edozerk baino gehiago, Euskal Zuzenbideari batasuna ematen eta Europako legeriei buruz hurreratzen.<\/p>\n<p>Salbuespen bakarra da, nahitaez, Aiarako haranarekin egin beharrekoa, testamentu egiteko orduan erabateko askatasuna gorde behar baita.<\/p>\n<p>Alkarpoderosoa edo komisario bidezko testamentua oinarrizko osagaia da Bizkaiko oinordetzan. Lege honek \u00f1abardura batzuk barruratzen ditu horretan. Testamentua egiteko ahalordeak euren osotasunean gordetzen ditu, betiere notarioaren aurreko testamentuan egiten badira. Ezkontideek edo izatezko bikotekideek ezkontza hitzarmenean edo oinordetza itunean egin dezakete halakoa. Berrikuntzarik nabarmenena izan daiteke, beharbada, ezkontide alargunaren eta bizirik dirauen izatezko bikotekidearen arteko berdintasuna, egungo legeriaren aginduak betetzeko asmoz.<\/p>\n<p>Bizkaiko erakunderik esanguratsuena, zuzenbide pribatuari dagokionez, tronkalitatea da. Horren lorratza ere begien bistakoa da Nafarroan eta Lapurdiko ohituretan. Aldiz, Gipuzkoan eta Araban ez dago araututa, herrialde horiek inoiz ere ez baitzituzten euren legeak idatzi. Bizkaian bilduta dago Foruan eta zabal garatuta 1992. urteko legean. XX. mende hasieran, tronkalitatea zen erakunderik bereizgarriena eta estimatuena, bizkaitar legelarien aldetik.<\/p>\n<p>Egungo gizartearen bilakaera, ostera, mota honetako erakundeen aldekoa ez da. Nolanahi ere, erakunde horrek Bizkaian dituen sustraiak aintzat hartuta, zuhurtasunak aholkatzen du gordetzea.<\/p>\n<p>Testuak bizirik gordetzen du Bizkaian tronkalitatearen erakundea eta foru-sakaren egikaritza ondasun tronkalak besterentzen direnean. Testuak eskubide horren egikaritza argitu eta erraztu egin nahi du eta, modu batean zein bestean, horren aplikazioetan gerta daitezkeen gehiegikeriak arindu. Hartara, berrikuntzarik irtenena da aspaldiko deuseztasun erabatekoa, tronkalitatetik kanpo diren arrotzen mesederako egindako ekintzetan, deuseztasun erlatibo edo deseztagarritasun mugatu bihurtzen dela, Jabetza Erregistroan noiz inskribatu eta hurrengo lau urtetan egikaritu behar baita.<\/p>\n<p>Saka-eskubidearen egikaritzeari dagokionez, ondasun tronkal bat arrotz bati besterentzen zaionean, testuak mugatu egiten du hori, hiri-lurzoruan edo lurzoru urbanizagarri sektorizatuan badaude ondasun horiek. Eskubidea egikaritzeko moduak ere, bitarikoak proposatzen ditu testuak, bata, zuzenetik egitekoa eta bestea, iragarkien bidez, bi-biak notarioen fede pekoak, tronkaleko senideei deia egiteko.<\/p>\n<p>Testuak arautzen du, orobat, baserri baten errentariak izan dezakeen eskubidea errentapeko etxebizitza eskuratzeko, kontratuaren indarraldia berrogei urtekoa baino gehiagokoa bada. Euskal baserriaren berezitasuna da hori, finkaren errendamenduan familiaren etxebizitza sartzen baita eta horrek ahalbidetzen du errentariak ere, testuaren 86. artikuluak arauturikoaren arabera, lehenespenez eskuratzeko eskubidea.<\/p>\n<p>Modu esanguratsuan batzen da testu honetara Aiarako Forua. Tradizioz artikulu bakarrekoa izan ohi da hori. Hemen, berriz, luze-zabal garatzen da, legelari arabarren ekarpenekin, botere osoko gozamenaren araubidea, Aiarako modalitateak barne.<\/p>\n<p>Era berean, gipuzkoar baserriaren oinordetzari buruzko arauak garatzen dira testuan. Baserria zer den 96. artikuluan zehazten da eta orobat, eskuratzaileen betebeharra, baserriaren xedea gordetzeko.<\/p>\n<p>Oinordetza-itunak hedadura handiz arautzen dira titulu honetan. Kode Zibilaren debekua gorabehera, horrek eragozten zuela oinordekoa izateko ituna, erakundea bizirik zegoen Bizkaian, batez ere ezkontza bidezko itunetan eta debekua ez da arrazoizkoa gaur egun hainbat legelarirentzat. Horrexegatik eman behar zaio arreta berezia eta berme-arauak ezarri horren baitan.<\/p>\n<h2>V<\/h2>\n<p>III. tituluan barneratzen dira ezkontza bitarteko ondasunen araubidea eta horren lehenengo kapituluan ezartzen da aukera askeko araubidea, ezkontza egin aurretik zein ondoren. Hitzarmenik ezean, Kode Zibilak arauturiko irabazpideen araubidea izango da aginduzko.<\/p>\n<p>Bizkaiko Forua aplikagarri non den eta bertako lurraldean, hala ere, titulu honen bigarren kapituluak ezartzen du ezen, tradizioaren arabera, ulertzen dela ezkontideen artean foru-komunikazioa dela aginduzko, Foruak arautzen zuen bezalaxe, eta horren bidez ondasun guztiak erkide egiten dira, horiek higigarriak edo onibarrak izan, edozein dela euren jatorria.<\/p>\n<h2>VI<\/h2>\n<p>Lehen xedapen gehigarriak Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea sortzen du. Eusko Legebiltzarraren eta Eusko Jaurlaritzaren kontsulta-organoa izango da eta gaiari buruz ikerketak sustatzea eta lege-aldaketak proposatzea izango du helburu.<\/p>\n<p>Bigarren xedapen gehigarrian izatezko bikoteei hedatzen zaie \u2013bada jada horiei buruzko lege bat indarrean\u2013 lege honetan auzotasun zibilari eta ordezko araubide ekonomikoari buruz dauden arauen aplikazioa.<\/p>\n<p>Hirugarren xedapen gehigarriak hizpide ditu lege honetan aurreikusitako figuren azpian sortutako harreman juridikoek ekarriko dituzten zerga-aldaketak, zeinak esleitzen zaizkien gaian arauketa-eskumena duten foru-organoei.<\/p>\n<p>Xedapen iragankorretan zehazten dira zenbait figurari eta euskal auzotasun zibilari eragiten dieten aldi baterako egoerak. Euskal auzotasun zibila ulertuko da automatikoki eskuratzen dutela Euskal Autonomia Erkidegoko auzotar guztiek lege hau indarrean jartzen denetik.<\/p>\n<p>Indargabetze-xedapenak berariaz indargabetzen ditu aurreko 3\/1992 eta 3\/1999 legeak eta oraingo lege honekin kontraesanean dagoen beste oro.<\/p>\n<p>Azkenik, azken xedapenak ezartzen du argitaratzen denetik hiru hilabetera jarriko dela indarrean lege hau, epe hori zentzuzkoa baita jardule juridiko guztiek ondo ezagutu ditzaten bertako manuak.<\/p>\n<h2>ATARIKO TITULUA<\/h2>\n<h2>LEHENENGO KAPITULUA<\/h2>\n<h2>EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILAREN ITURRIAK<\/h2>\n<p><!--ART:1--><\/p>\n<p>1. artikulua.\u2013 Iturri juridikoak.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibila osatzen dute lege honen xedapenek, ohiturak eta zuzenbide hori eratzen duten printzipio orokorrek.<\/p>\n<p>2.\u2013 Ohitura, nabaria ez bada, frogatu egin beharko da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:2--><\/p>\n<p>2. artikulua.\u2013 Jurisprudentzia.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Jurisprudentziak argituko du Euskal Zuzenbide Zibilaren interpretazioa eta integratuko ditu bere aginduak.<\/p>\n<p>2.\u2013 Euskal Zuzenbide Zibilaren ondoreetarako, jurisprudentziatzat ulertuko da Euskal Herrian jurisdikzioa duten epaile eta auzitegiek zuzenbide horren aplikazioan emandako ebazpen arrazoituek ezartzen duten doktrina.<\/p>\n<p>3.\u2013 Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Zibil arloko Sala arduratuko da aipatutako epaile eta auzitegietatik sortzen den doktrina bateratzeko, legeria prozesalak une bakoitzean hartarako ezartzen dituen baliabideen bitartez.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:3--><\/p>\n<p>3. artikulua.\u2013 Ordezko zuzenbidea.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Legerik edo foru-ohitura aplikagarririk izan ezean, ordezko moduan aplikatuko dira Kode Zibila eta indarrean dauden gainerako xedapen orokorrak.<\/p>\n<p>2.\u2013 Lege horien etorkizuneko aldaketak aplikatuko dira, Euskal Zuzenbide Zibila zein printzipiok eratu eta printzipio horien aurkakoak ez diren neurrian.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:4--><\/p>\n<p>4. artikulua.\u2013 Askatasun zibilaren printzipioa.<\/p>\n<div >\n<p>Askatasun zibilaren printzipioa, Euskal Zuzenbide Zibilean tradiziozkoa dena, aintzakotzat harturik, legeak esku-emaileak direla uste izango da, eta legeok eratortzen dituzten eskubideei uko egitea baliozkoa izango da, interes edo ordena publikoaren aurkakoa ez bada eta hirugarrenari kalterik egiten ez badio.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<h2>BIGARREN KAPITULUA<\/h2>\n<h2>EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILAREN PRINTZIPIO ERATZAILEAK<\/h2>\n<p><!--ART:5--><\/p>\n<p>5. artikulua.\u2013 Solidaritate-printzipioa eta jabetzaren funtzio soziala.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Jabetzaren euskal kontzepzioa jabetzaren funtzio sozialak eta solidaritate-printzipioak modulatzen dute.<\/p>\n<p>2.\u2013 Banakako jabetzaz gainera, legeek Euskal Zuzenbide Zibileko jabetza forma berezi desberdinak babestuko dituzte, hots, auzo-jabetza, familia-jabetza eta gizarte-jabetza, betiere aplikatu beharreko aldiko errealitate sozialera egokitu daitezen.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:6--><\/p>\n<p>6. artikulua.\u2013 Pertsona.<\/p>\n<div >\n<p>Pertsonenganako errespetua eta begirunea euskal legeriaren oinarri dira.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:7--><\/p>\n<p>7. artikulua.\u2013 Hizkuntza koofizialak eta Euskal Zuzenbide Zibila.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetatik edozeinetan formalizatu ahal izango dira lege honek araututako egintzak eta kontratuak.<\/p>\n<p>2.\u2013 Egilesleek egilespen-tokiko hizkuntza ofizialetatik zein hitzartu eta hizkuntza horretan idatziko dira agiri publikoak; eta hizkuntza ofizialak bat baino gehiago izanez gero, alderdiek aukeratutakoa erabiliko da. Alderdien artean desadostasuna gertatuz gero, agerkai publikoa bertako hizkuntza ofizial guztietan idatzi beharko da. Tokiko hizkuntza ofizialetatik eskatzaileak zein aukeratu eta hizkuntza horretan luzatuko dira kopiak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<h2>HIRUGARREN KAPITULUA<\/h2>\n<h2>EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILAREN APLIKAZIO-EREMUA<\/h2>\n<p><!--ART:8--><\/p>\n<p>8. artikulua.\u2013 Lurralde-aplikaziorako eremua.<\/p>\n<div >\n<p>Lege hau Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremu osoan aplikatuko da, salbu eta manu zehatzek beren-beregi adierazten dutenean manu horiek lurralde jakin batean bakarrik daudela indarrean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:9--><\/p>\n<p>9. artikulua.\u2013 Gatazka-arauak.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean legeria-aniztasunak indarrean dirauen artean, Eusko Legebiltzarrari dagokio Euskal Lege Zibilaren indarraldirako lurralde-eremua mugatzea, eta, hala badagokio, barne-gatazkak konpontzeko arauak ezartzea ere bai.<\/p>\n<p>2.\u2013 Arau berezirik izan ezean, zenbait antolamendu juridiko aldi berean izateak lege-gatazkak eragiten dituenean, gatazkok konponduko dira Estatuak emandako arau orokorren bidez, kasuan kasuko erakundearen izaera kontuan harturik.<\/p>\n<p>3.\u2013 Tokiko gatazkak gertatzen direnean lurralde batzuetan indarrean dauden arauen artean, edo gatazkak gertatzen direnean arau horien eta Euskal Autonomia Erkidegoko arau orokorren artean, gatazkok konponduko dira Kode Zibilaren xedapenen bitartez, betiere ondasun tronkalen arloan indarrean dagoen lurraldetasun-printzipioari kalterik egin gabe.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:10--><\/p>\n<p>10. artikulua.\u2013 Aplikazio pertsonalerako eremua.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Zibila aplikatzen zaie euskal auzotasun zibila duten pertsona guztiei.<\/p>\n<p>2.\u2013 Euskal auzotasun zibila, edo bestela tokiko auzotasun zibila hori aplikatu behar denean, Kode Zibilaren arauekin bat etorriz eskuratu, iraunarazi eta galdu egiten da, betiere ondasun tronkalen kasuan lurraldetasun-printzipioari kalterik egin gabe.<\/p>\n<p>3.\u2013 Lege honek Zuzenbide Zibileko arauak jasotzen dituela kontuan hartuta, halako batzuk arau berezi moduan indarrean badaude Bizkaiko lurralde historikoan, eta Laudio eta Aramaioko udaletan, orduan lurralde horietan tokiko auzotasun zibila dutenei aplikatzen zaizkie arauok, forudun izan zein ez.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:11--><\/p>\n<p>11. artikulua.\u2013 Auzotasun zibilaren egiaztapena.<\/p>\n<div >\n<p>Euskal Autonomia Erkidegoan egiletsitako agerkai publikoetan, egileslearen euskal auzotasun zibila eta tokiko auzotasun zibila agerraraziko dira; eta agerrarazi beharko da, halaber, egileslearen ezkontzari edo izatezko bikoteari zein ondasun-araubide dagokion, horrek eragina izan badezake egiletsitako xedapenen gainean edo xedapen horien ondorioen gainean. Zalantza izanez gero, eta kontrakoa frogatu ezik, uste izango da auzotasun zibila dela jaiotza-lekuari dagokiona, eta ondasunen araubidea dela, ezkontideen azken egoitza erkidea non izan eta bertako lege-araubidea; eta, ezkontideek egoitza erkiderik izan ezean, ezkontza non egin eta bertakoa, edo, izatezko bikoteen kasuan, ondasunen banantze-araubidea.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<h2>I. TITULUA<\/h2>\n<h2>ONDAREARI BURUZKO ZUZENBIDEAREN PRINTZIPIOAK<\/h2>\n<p><!--ART:12--><\/p>\n<p>12. artikulua.\u2013 Baserria.<\/p>\n<div >\n<p>Baserria, izatez, familiaren ustiategia da, nekazaritzaren arlokoa nahiz abeltzaintzaren arlokoa; ustiategi hori eratzen dute landetxeak berak, eta, horrekin batera, osagai higigarri desberdinek, abelburuek, ustiatze-eskubideek, makineriak, instalazioek, eta, orobat, landa, lursail edo mendi batek edo batzuek. Lursail edo landa horiek landetxearen ondoan egon daitezke edo horretatik aparte, eta, halakoak izendatzeko, baserriari dagozkion lurrak direla esan ohi da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:13--><\/p>\n<p>13. artikulua.\u2013 Landa-errentamendua.<\/p>\n<div >\n<p>Landa-errentamenduaren kontratuak, euskal tradizioan, ezaugarri bereziak ditu, errentamenduaren egonkortasunari, errentariaren eskubidea eskualdatzeari eta bestelako alorrei dagokienez; horiek guztiek justifikatzen dute, lege honen xedapenetatik kanpo ere, errentamendu hori lege bereziaren bitartez arautzea.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:14--><\/p>\n<p>14. artikulua.\u2013 Bide-zorra.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Bide-zorra eskuratzen da, tituluaren bidez edo hogei urteko preskripzioaren bidez.<\/p>\n<p>2.\u2013 Lur nagusiaren jabeak galdatu ahal izango du, kalte-ordain egokiaren bitartez, bide-zorrari zabalera handiagoa ematea, lur horren beharrizanak asetzeko beharrezkoa den neurrian.<\/p>\n<p>3.\u2013 Lur nagusiaren jabeak ahalmena du, orobat, bere kontura zoruan sendotze-lanak egiteko, baldin eta lan horiei komenigarri baderitze lurra hobeto erabiltzeko, eta lanokin ez bazaio kalterik egiten zorpeko lurraren ustiatzeari; horretarako, aldez aurretik jakinarazpena egin behar zaio zorpeko lurraren jabeari.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:15--><\/p>\n<p>15. artikulua.\u2013 Landak ixteko eskubidea eta bide-zorra.<\/p>\n<div >\n<p>Jabeak eskubidea du bere edukitzapeko landa ixteko, baina ezin du eragotzi gizabanakoek bertatik igarotzea irabazirik gabeko erabilera dela eta, gizabanako horiek ez badute inongo ibilgailurik baliatzen. Norbaitek eskubide hori erabiltzen badu, landaketak errespetatu beharko ditu, eta, kalteak eraginez gero, kalte-ordaina eman beharko du.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:16--><\/p>\n<p>16. artikulua.\u2013 Kofradiak, ermandadeak edo mutualitateak.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Sozietate zibilak lege honen mende egongo dira, baldin eta halakoak eratzeko erabili bada kofradia, ermandade edo mutualitateen forma tradizionaletatik edozein.<\/p>\n<p>2.\u2013 Sozietate horien arauak izango dira haien estatutuak eta barne-arauak, betiere horiek guztiak ez direnean lege honen aurkakoak, berau garatzeko ematen diren arauen aurkakoak eta ordezko legeriaren aurkakoak. Sozietate zibil horiek inskriba daitezke erregistro bereizi batean, horretarako sortua Eusko Jaurlaritzaren aldetik. Sozietateak nortasun juridikoa izango du, inskribaturik egonez gero.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<h2>II. TITULUA<\/h2>\n<h2>OINORDETZAK<\/h2>\n<h2>ATARIKO XEDAPENAK<\/h2>\n<p><!--ART:17--><\/p>\n<p>17. artikulua.\u2013 Oinordetza eta delazioa.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Pertsona baten eskubideak eta betebeharrak haren oinordekoei eskualdatzen zaizkie heriotza-unean bertan, lege honen xedapenekin bat etorriz oinordetza-itunean ezarritakoa salbu.<\/p>\n<p>2.\u2013 Delazioa gertatuko da, noiz eta kausatzailearen heriotza-unean, eta non eta kausatzaile horren azken bizilekuari dagokion tokian, edo, halakorik izan ezean, heriotzari dagokion tokian. Hildakoak testamentu-ahalordea egiletsita badauka, oinordetza irekiko da, ahalorde horrek ukitzen dituen ondasunei dagokienez, komisarioak ahalordea erabiltzen duen unean, edo, bestela, lege honek aipatu arrazoietatik edozeinen ondorioz ahalordea azkentzen den unean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:18--><\/p>\n<p>18. artikulua.\u2013 Oinordetza gauzatzeko erak.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Oinordetza gauzatzen da testamentuaren bidez, oinordetza-itunaren bidez, edo, bi horiek izan ezean, legearen xedapenen bidez.<\/p>\n<p>2.\u2013 Ondasun batzuk xedatu ahal dira testamentuaren bidez, eta beste batzuk itunaren bidez. Testamentuak ez du oinordetza-ituna ezeztatzen, baina oinordetza-itunak baliorik gabe uzten du horren aurkakoa den testamentua.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<h2>LEHENENGO KAPITULUA<\/h2>\n<h2>TESTAMENTUZKO OINORDETZA<\/h2>\n<h2>LEHENENGO ATALA<\/h2>\n<h2>XEDAPEN OROKORRAK<\/h2>\n<p><!--ART:19--><\/p>\n<p>19. artikulua.\u2013 Oinordetza unibertsala eta banakakoa.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Oinordetza antolatu ahal da titulu unibertsalaren bidez edo banakako tituluaren bidez.<\/p>\n<p>2.\u2013 Jaraunslea da titulu unibertsalaren bidez izendatua izan dena, dela jarauntsi osoan, dela jarauntsiaren zati alikuota baten gainean. Jaraunsleak kausatzailearen ondasunak eta eskubideak eskuratzen ditu, horien edukitzari eusten dio, kausatzailearen betebeharretan subrogatzen da, eta jarauntsiaren zamak betetzeko betebeharra bereganatzen du.<\/p>\n<p>3.\u2013 Banakako tituluaren bidezko oinordekoak edo legatu-hartzaileak bere eskubidea baliatu ahal du, jaraunsle unibertsalen aurka, legatuaren ematea edo ordainketa galdatzeko.<\/p>\n<p>4.\u2013 Jaraunslea, aldi berean, legatu-hartzailea denean, legatua onartu eta jarauntsia arbuiatu ahal izango du.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:20--><\/p>\n<p>20. artikulua.\u2013 Oinordetza unibertsalaren eta banakakoaren arteko harremana.<\/p>\n<div >\n<p>Testamentugileak kontrakoa xedatu ezik, norbait banakako tituluaren bidez izendatzen bada familia- edo lanbide-ondare baten oinordeko, eta horren balioa jarauntsiaren hiru laurdena baino handiagoa bada, orduan, izendatutako hori, ondorio guztietarako, jaraunsle unibertsaltzat joko da. Nahitaezko jaraunslea baldin bada, izendapena seniparteari egotziko zaio, testamentugileak kontrakoa xedatu ezik.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:21--><\/p>\n<p>21. artikulua.\u2013 Oinordetzaren gastuak eta banantze-onura.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Kausatzaileak utzitako ondasunen kontura ordainduko dira:<\/p>\n<p>a) Kausatzailearen seme-alabei eta ondorengoei zor zaien mantenua, betebehar hori beste pertsona batzuei ez badagokie.<\/p>\n<p>b) Jarauntsiko zamak eta zorrak, eta.<\/p>\n<p>c) Ondasunak iraunarazteko gastuak, tributuak, aseguru-primak eta bestelako gastuak, betiere halakoek lotura dutenean aipatu ondasunekin; orobat, administratzaileak kausatzailearen negozioak kudeatzean bereganatutako betebeharrak, edo negozio horien ustiatzeak eratortzen dituenak, baldin eta ezkontide gozamendunak ez baditu horiek ordaindu behar.<\/p>\n<p>2.\u2013 Jaraunsleak erantzukizuna du kausatzailearen betebeharren gain, legatuen gain eta zamen gain, jarauntsi bidez eskuratutako ondasunen balioaren neurrian.<\/p>\n<p>3.\u2013 Jaraunsleen erantzukizunaren ondoreetarako, banantze-onura ezartzen da. Jarauntsiko hartzekodunek, kausatzailearen heriotza-egunetik kontatzen hasita sei hilabeteko epean, epaileari eskatu ahal izango diote inbentarioa eratzea eta jarauntsiko ondasunak banantzea, haiekin ordaintzeko beraien kredituak, horietako bakoitzaren mailaren arabera, jaraunslearen hartzekodun partikularrak kanpoan utziz harik eta aurrekoen kredituak erabat ordaindu arte. Une horretara arte, ez dira nahastuko jaraunslearen eta kausatzailearen artean dauden zorrak eta kredituak, eta ez dira azkenduko dagozkien bermeak.<\/p>\n<p>Legatu-hartzaileek aurreko eskubide bera edukiko dute, gorago aipatutako hartzekodunei ordaindu ondoren, gelditzen den jarauntsi-gerakinarekin legatuak betetzea bermatzeko.<\/p>\n<p>Konkurtso-arautegia kaltetu gabe, jarauntsiko ondasunen banantzeak horiek lotuko ditu eskatu duten hartzekodunei eta legatu-hartzaileei lehenespenez ordaintzearekin. Epaileak, interesatuek eskatuta, inbentarioa eratzeko epea jarriko du eta prebentziozko oharpenak eta enbargoak, jakinarazpenak eta gainerako aseguratze-neurriak aginduko ditu.<\/p>\n<p>Banantzea eskatu duten jarauntsiko hartzekodunei eta legatu-hartzaileei ordaindu ondoren, banantzerik eskatu ez duten hartzekodunei eta legatu-hartzaileei ordainduko zaie, beraien artean lehenespen bakarra izango delarik beren kredituen izaeragatik dagokiena edo Hipoteka Legean xedatutakoaren araberakoa.<\/p>\n<p>Kausatzaileak komisarioa izendatu duen oinordetzen kasuan, 43. artikuluan xedatutakoa jarraituko da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:22--><\/p>\n<p>22. artikulua.\u2013 Testamendua egiteko erak.<\/p>\n<div >\n<p>Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean daude Kode Zibilak testamentua egiteko arautzen dituen forma guztiak, eta, gainera, hilburukoa, heriotza-arriskuan egiten den testamentua.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<h2>BIGARREN ATALA<\/h2>\n<h2>HERIOTZA-ARRISKUKO TESTAMENTUA EDO HILBURUKOA<\/h2>\n<p><!--ART:23--><\/p>\n<p>23. artikulua.\u2013 Heriotza-arriskuko testamentua edo hilburukoa.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Heriotza-arriskuan dagoenak testamentua egiletsi ahal izango du, hiru lekukoren aurrean, notarioaren esku-hartzerik gabe eta fede-emaile publikoaren absentzia justifikatu beharrik gabe. Testamentu horri euskaraz \u00abhilburukoa\u00bb deritzo.<\/p>\n<p>2.\u2013 Ez da beharrezkoa izango testamentua idatziz jartzea eta testamentugileari irakurtzea, urgentziak ahalbidetzen ez duenean, baina behin bere azken borondatea xedapen-hitzekin adierazi duelarik, ahalik arinen idatziko da.<\/p>\n<p>3.\u2013 Testamentu hori eraginik gabe geratuko da, baldin eta bi hilabete igaro badira testamentugilea heriotza-arriskutik atera denetik. Testamentugilea epe horretan hiltzen bada, orduan ere eraginik gabe geratuko da testamentua, baldin eta testamentu hori ez bada egiaztarazten, prozesuko legeek agindutako moduan, heriotzaren ondorengo hiru hiletan.<\/p>\n<p>4.\u2013 Testamentugilea heriotza-arriskutik atera arren beste testamentu bat egilesteko ezgaituta geratzen bada, egiaztarazte-epea hiru hilekoa izango da, testamentua egiletsi zenetik zenbatuta.<\/p>\n<p>5.\u2013 Behin testamentua epaiketa bidez egiaztarazi eta gero, hori notarioaren protokoloan jaso beharko da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<h2>HIRUGARREN ATALA<\/h2>\n<h2>TESTAMENTU MANKOMUNATUA EDO ERMANDADEKOA<\/h2>\n<p><!--ART:24--><\/p>\n<p>24. artikulua.\u2013 Testamentu mankomunatua.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Mankomunatutzat joko da testamentua baldin eta bi pertsonak, bizikidetza- edo senidetasun-harremana eduki edo ez, beren heriotza ondorako beren ondasun guztiak edo haietako batzuk tresna bakar batean xedatzen badituzte.<\/p>\n<p>2.\u2013 Mankomunatutzat joko da ere baterako testamentua baldin eta testamentugileetako batek edo biek komisario izendatzen badute pertsona bera edo ezberdina, beraren edo beraien heriotzaren ondoren dagokion oinordetza agindu dezan.<\/p>\n<p>3.\u2013 Euskal auzotasun zibila daukatenek amankomunean egin dezakete testamentua Autonomia Erkidego honetatik kanpo ere.<\/p>\n<p>4.\u2013 Testamentu mankomunatua egin ahal izango dute ere, beren autonomia-erkidegoaren barruan edo kanpoan, beste kausatzaile batekin elkartuta, baldin eta hari bere lege pertsonalak ez badio debekatzen amankomunean egitea.<\/p>\n<p>5.\u2013 Ermandadeko testamentua baliozkoa izan dadin, testamentugile biak emantzipatuta egon behar dira hura egilesteko unean.<\/p>\n<p>6.\u2013 Testamentu mankomunatuak forma irekia baino ezingo du eduki, eta beti ere notarioaren aurrean egiletsi beharko da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:25--><\/p>\n<p>25. artikulua.\u2013 Testamentu mankomunatuaren edukia.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Amankomunean egiletsitako testamentuak bata bestearentzako liberaltasunak jaso ditzake edo ez, horiek bakarrik edo hirugarren baten aldeko xedapenekin batera.<\/p>\n<p>2.\u2013 Hirugarrenak ere izendatu daitezke aurrez hildakoaren oinorde eta bizirik dagoenaren ordezko.<\/p>\n<p>3.\u2013 Elkarren mendekotzat joko dira testamentugilekidearen xedapenetan izate-arrazoia duten ondare-edukiko testamentu-klausulak, kontuan izan gabe batzuek eta besteek egilesle horren edo hirugarren baten aldeko direnetz. Elkarmendetasunari iritzi egiten zaio, baina egiaztatu daiteke inplizituki ezarri zutela testamentugileek.<\/p>\n<p>4.\u2013 Testamentu mankomunatuko xedapen baten deuseztasunak edo deuseztatzeak eragiten du testamentu berean harekin elkarmendetasunean dagoen beste ororen erabateko eragingabetasuna. Alabaina, hasiera batean baliozkoa zen xedapen baten gertatze bidezko eragingabetasunak ez dio eragiten harekin elkarmendetasuna duenari, nahiz eta honek galdu egingo duen elkamendetasun hori.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:26--><\/p>\n<p>26. artikulua.\u2013 Baterako ezeztapena edo aldaketa.<\/p>\n<div >\n<p>Testamentu mankomunatua edo ermandadekoa bi egilesleek batera ezeztatu edo aldatu ahal izango dute, beste testamentu baten bitartez edo geroko oinordetza-itunaren bitartez.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:27--><\/p>\n<p>27. artikulua.\u2013 Aldebakarreko ezeztapen edo aldaketa testamentugilekidea bizirik dela.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Testamentugilekidea bizirik dela aldebakarreko ezeztapen edo aldaketa egiteari dagokionez, hori ere notarioaren aurrean egiletsitako testamentu ireki bitartez edo oinordetza-itun bitartez gauzatu beharko da, eta testamentugilekideari jakinarazi beharko zaio modu fede-emailean. Baimena ematen duen notarioak egingo du jakinarazpen hori, hurrengo hamar egunen barruan eta haren aurrean azaldutakoak adierazitako bizilekuan. Gainera, bizileku hori desberdina balitz, ezeztaturiko edo aldaturiko testamentuan jasotako bizilekuan ere egingo du jakinarazpena.<\/p>\n<p>2.\u2013 Alabaina, eta alde batera utzirik egotzi dakizkiokeen erantzukizunak, egilesleak testamentugilekidearen bizilekua faltsutzeak edo ezkutatzeak, eta orobat beharrezko jakinarazpena ez egiteak, ez dio eragingo arrandiro egindako ezeztapen edo aldaketaren eraginkortasunari.<\/p>\n<p>3.\u2013 Testamentuaren aldebakarreko ezeztapen edo aldaketagatik, eragingabe bihurtuko dira ezeztaturiko testamentuaren klausula guztiak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:28--><\/p>\n<p>28. artikulua.\u2013 Ezeztapen edo aldaketa testamentugilekidea hil ondoren.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Egilesleetako bat hil ondoren, besteak ezingo ditu ezeztatu ez aldatu hark bere jarauntsi propioari buruz egiletsi dituen xedapenak, baldin eta aurrez hildakoaren xedapenak badituzte horiek izate-arrazoi.<\/p>\n<p>2.\u2013 Testamentuak besterik ezartzen ez badu, bizirik gelditzen denak ezingo du dohainik xedatu elkarmendetasuneko xedapenen helburu izendatu diren ondasunez, ez baldin bada testamentu mankomunatuan horien onuradun izendatu diren pertsonen alde. Bestela, kaltetuak ondasunon balio eguneratua erreklamatu ahal izango die dohaintza-hartzaileei, xedapenen egilea hiltzen denetik kontatzen hasita bi urteko epean.<\/p>\n<p>3.\u2013 Ezkontideen kasuan, deuseztasun-, banantze- edo dibortzio-epaia emanez gero, edo izatezko bikoteen kasuan bikote hori bikotekideen bizitza bitartean azkenduz gero, azkentzea haien arteko ezkontzak eragiten duenean izan ezik, ondorerik gabe geratuko dira haren xedapen guztiak, salbu eta elkarren mende egin direnak desgaitasuna duen seme edo alabaren mesederako.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:29--><\/p>\n<p>29. artikulua.\u2013 Testamentugileetako baten heriotza.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Testamentugileetako bat hildakoan, haren oinordetza irekiko da, eta hildakoak egiletsitako xedapen guztiek ondorea sortuko dute.<\/p>\n<p>2.\u2013 Oinordetza horretan interesa egiaztatzen duenari, hildako kausatzaileak egiletsitako testamentu mankomunatuaren kopia egingo dio notarioak, kanpoan utzita beste testamentugilearen oinordetzari baino eragiten ez dioten xedapenak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<h2>LAUGARREN ATALA<\/h2>\n<h2>KOMISARIO BIDEZKO OINORDETZA<\/h2>\n<p><!--ART:30--><\/p>\n<p>30. artikulua.\u2013 Komisario bidezko oinordetza.<\/p>\n<div >\n<p>Testamentugileak komisario baten edo batzuen ardurapean jar ditzake oinordekoaren izendapena, ondasunen banaketa, eta, oro har, ondasunok oinordetza bidez eskualdatzeko berak dituen ahalmen guztiak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:31--><\/p>\n<p>31. artikulua.\u2013 Komisarioaren izendapena.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Komisarioa notarioaren aurreko testamentuan izendatu beharko da.<\/p>\n<p>2.\u2013 Ezkontideek, ezkontzaren aurretik zein horren ondoren, komisario izendatu ahal dute elkar, ezkontzako itunetan nahiz oinordetza-itunean.<\/p>\n<p>3.\u2013 Izatezko bikotekideek komisario izendatu ahal dute elkar, euren ondarearen araubide ekonomikoa zein itunek arautu eta itun horretan bertan, edo oinordetza-itunean, baldin eta ituna notarioaren aurreko agiri publikoan egilesten bada.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:32--><\/p>\n<p>32. artikulua.\u2013 Gaitasun juridikoa eta testamentu-ahalordea egikaritzea.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Komisarioak gaitasuna izan beharko du, kasuan kasuko egintza burutzeko, testamentu-ahalordea egikaritzen den unean.<\/p>\n<p>2.\u2013 Izendatutako oinordekoak edo oinordekoek oinordeko izateko gaitasuna izan beharko dute, kausatzailearen heriotza-unean, edo, bestela, testamentu-ahalordea egikaritzen den data horretan.<\/p>\n<p>3.\u2013 Testamentugileak kontrakoa xedatu ezik, komisarioak ezin izango du fideikomisorik ezarri; ezin izango ditu oinordekoaren inguruan baldintzapeko izendapenak egin, titulu unibertsalaren bidez edo banakako tituluaren bidez; eta ezin izango ditu erabakiak hartu, erabakion helburua baldin bada oinordekoen izendapena eta ondasunen adjudikazioa atzeratzea.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:33--><\/p>\n<p>33. artikulua.\u2013 Testamentu-ahalordearen mugak.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Komisarioak bere kargua beteko du, ahalorde-emaileak testamentu-ahalorde horretan beren-beregi ezarritakoarekin bat etorriz, eta ezin izango du inola ere ahalorde hori aldarazi; eta, bertan ezer adierazi ezik, lege honen arabera eta ordezko zuzenbidearen arabera testamentugileari dagozkion ahalmen guztiak izango ditu.<\/p>\n<p>2.\u2013 Testamentugileak adierazi badu komisarioak zein pertsonaren artean aukeratu behar duen, orduan komisario horrek ahalordean ezarritakoa bete beharko du. Mota horretako adierazpenik egin ezean, komisarioak aukeratu beharko du alargunaren, bizirik dirauen izatezko bikotekidearen eta nahitaezko jaraunsleen artean; eta, ondasun tronkalen kasuan, tronkeroen artean bakarrik aukeratu ahal izango du.<\/p>\n<p>3.\u2013 Nahitaezko jaraunslerik izan ezean, komisarioak askatasunez izendatu ahal izango ditu oinordekoak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:34--><\/p>\n<p>34. artikulua.\u2013 Inbentarioa egitea.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Testamentugilea hil eta hurrengo sei hileko epean, behin komisarioak bere izendapenaren berri jasota, jarauntsiko ondasun, eskubide, zama eta betebehar guztien inbentarioa egin beharko du; inbentario horren inguruan, kontu-arrazoiak eman beharko dizkie ustezko oinordekoei, eta, oinordeko horiek, behin aipatu epea bukatuta, komisarioari agindeia egin ahal izango diote, betebehar hori bete dezan.<\/p>\n<p>2.\u2013 Komisarioak, agindei hori jaso arren, sei hileko epean ez badu betetzen ondasunen inbentarioa egiteko beharra, epaileak erabaki ahal izango du inbentarioa komisarioaren kontura egitea.<\/p>\n<p>3.\u2013 Ustezko oinordekoek eta jarauntsiko hartzekodunek inbentarioa aurkaratu ahal izango dute, eta ezkutatutako ondasunak bertan sartzea edo haien balorazioa berrikustea eskatu ahal izango dute.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:35--><\/p>\n<p>35. artikulua.\u2013 Ondasunen autoesleipena.<\/p>\n<div >\n<p>Komisarioak bere buruari adjudikatu ahal izango dizkio kausatzaileak berari eratxiki dizkion ondasunak, bai eta testamenturik gabeko oinordetzan edo testamentu-ahalordea egikaritu ezean berari legozkiokeen ondasunak ere.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:36--><\/p>\n<p>36. artikulua.\u2013 Komisario-karguaren ezaugarriak eta albazea eta kontulari-banatzailea izendatzeko aukera.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Komisarioaren kargua, edozein kasutan ere, borondatezko eta doakoa da, eta haren ahalmenak, mankomunatuak nahiz solidarioak, bere-berezkoak eta eskualdaezinak dira.<\/p>\n<p>2.\u2013 Komisarioak ahalorde-emailearen jarauntsirako albazea eta kontulari-banatzailea izendatu ahal izango ditu, ahalorde-emaileak ez badu hori egin.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:37--><\/p>\n<p>37. artikulua.\u2013 Jarauntsiaren ordezkaria eta administratzailea.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Oinordetza gauzatu eta jarauntsia onartzen ez den bitartean, ondasunen ordezkari eta administratzailea izango da testamentugileak bere testamentuan zein pertsona izendatu eta hori berori, testamentugileak izendatuari eratxiki dizkion ahalmenekin eta horri ezarri dizkion bermeekin.<\/p>\n<p>2.\u2013 Izendapena egin ezean, jarauntsia ordezkatu eta administratuko du alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak, eta, hori izan ezean, komisarioak berak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:38--><\/p>\n<p>38. artikulua.\u2013 Mantenu-eskubidea testamentu-ahalordea egikaritu gabe dagoenean.<\/p>\n<div >\n<p>Testamentu-ahalordea egikaritzeko dagoen bitartean, kausatzailearen seme-alabek eta gainerako ondorengoek mantenu-eskubidea izango dute, jarauntsiko ondasunek ematen dituzten etekinen kontura, baldin eta mantenu hori eskatzeko lege-egoera betetzen badute, eta ez badago beste inor, mantenua emateko betebeharra duena.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:39--><\/p>\n<p>39. artikulua.\u2013 Adingabeen eta desgaituen tutoretza eta kuradoretza.<\/p>\n<div >\n<p>Komisarioak betebeharra du, kausatzailearen seme-alaba eta ondorengoen gainean tutoretza edo kuradoretza era dadin eskatzeko, horiek adingabeak edo ezgaituak baldin badira.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:40--><\/p>\n<p>40. artikulua.\u2013 Komisario bat baino gehiagoren izendapena.<\/p>\n<div >\n<p>Testamentugileak komisario batzuk izendatu baditu, horiek modu mankomunatuan beteko dituzte euren eginkizunak, testamentuaren edukitik besterik ateratzen ez bada. Erabakiak gehiengoz hartuko dira, eta, berdinketa gertatuz gero, lehenengo izendatuak hartuko du erabakia.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:41--><\/p>\n<p>41. artikulua.\u2013 Testamentu-ahalordea egikaritzeko epea.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Testamentugileak testamentu-ahalordea egikaritzeko epea jarri ahal izango du. Ezkontidea edo izatezko bikotekidea komisario izendatzen denean, horri epe mugagabea eman ahal izango zaio, edo bera bizi den urte guztietarako.<\/p>\n<p>2.\u2013 Epea jarri ezean, hori urte betekoa izango da, testamentugilearen heriotzatik zenbatuta, edo haren inguruko heriotza-adierazpena epaiketa bidez eman denetik zenbatuta, oinordeko guztiak adin nagusikoak baldin badira; bestela, oinordeko horiek guztiek adin-nagusitasuna lortzen dutenetik zenbatuta, ondore horietarako emantzipazioa nahikoa ez dela.<\/p>\n<p>3.\u2013 Komisario izendatu denean alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea, bera da, testamentugileak kontrakoa xedatu ezik, jarauntsiko ondarearen ordezkari, administratzaile eta gozamenduna, eta izaera horri eutsiko dio, baita ahalordea erabili eta gero ere.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:42--><\/p>\n<p>42. artikulua.\u2013 Testamentu-ahalordea hurrenez hurren egikaritzea.<\/p>\n<div >\n<p>Testamentugileak kontrakoa xedatu ezean, komisarioak testamentu-ahalordea erabili ahal izango du egintza batean nahiz batzuetan.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:43--><\/p>\n<p>43. artikulua.\u2013 Testamentu-ahalordea egikaritzea eta hirugarrenen aldeko kautelak.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Komisarioak testamentu-ahalordea egikaritu ahal izango du, inter vivos nahiz mortis causa egintzen bitartez, notarioaren aurreko testamentuan nahiz oinordetza-itunean, titulu unibertsalaren ondorioz nahiz banakako tituluaren ondorioz, eta, betiere, legeak testamentugileari ezartzen dizkion mugak baino ez ditu izango.<\/p>\n<p>2.\u2013 Alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak, notarioaren aurrean bere testamentua egiten duenean, bertan erabili ahal izango du aurrez hildakoak berari emandako ahalordea, baina xedapenak egin ahal izango ditu bi-bion seme-alaba edo jaraunsleen artean bakarrik. Kasu horretan, komisarioak izaera ezeztagarria eman ahal izango dio aurrez hildako ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen izenean egindako xedapenari.<\/p>\n<p>3.\u2013 Alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea izendatu bada komisario, eta bera bada, orobat, jarauntsiko ondarearen ordezkari eta administratzailea, jarauntsiko betebeharrak, zamak eta zorrak ordainduko ditu; ondasuntza horri dagozkion negozioak kudeatuko ditu; muga-eguneratutako kredituak kobratu ahal izango ditu; kreditu horiek bermatzeko fidantzak eta eskubideak eratu badira, horiek ezereztea onartu ahal izango du; eta, oro har, administratzaile orori dagozkion egintzak burutu ahal izango ditu, baita ahalorde-emaileak berari eratxiki dizkion kudeaketa-ahalmenak egikaritu ere. Era berean, komisarioak legitimazio aktiboa nahiz pasiboa izango du, jarauntsiko ondareari dagozkion akzio guztietan.<\/p>\n<p>Jarauntsiko hartzekodunek, kausatzailearen heriotza-egunetik kontatzen hasita sei hilabeteko epean, komisarioari edo, halakorik ezean, epaile eskudunari eskatu ahal izango diote jarauntsiaren inbentarioa egiteko eta ondasunak banantzeko, horiekin ordaindu daitezen beren kreditu propioak, bakoitzari dagokion mailaren arabera, kanpoan utziz jaraunslearen hartzekodun partikularrak harik eta aipatutako kreditu horiek erabat ordaindu arte.<\/p>\n<p>Une horretara arte ez dira nahasiko jaraunslearen eta kausatzailearen artean dauden zorrak eta kredituak, eta ez dira azkenduko dagozkien bermeak. Legatu-hartzaileek eskubide hori bera edukiko dute, hartzekodun haiek ordainduak izan ondoren jarauntsiko gerakinarekin legatuak betetzea bermatzeko.<\/p>\n<p>Konkurtso-arautegia kaltetu gabe, jarauntsiko ondasunen banantzeak ondasun horiek lotu egingo ditu banantzea eskatu duten hartzekodunei eta legatu-hartzaileei lehenespenez ordaintzeko. Hartarako, komisarioak edo, hala badagokio, epaileak, interesatuek eskatuta, inbentarioa eratzeari ekingo dio eta dagozkion neurriak hartuko ditu ondasuntzaren aseguramendu, inbentario-eraketa, administrazio, zaintza eta iraunarazpenerako.<\/p>\n<p>Banantzea eskatu duten jarauntsiaren hartzekodunei eta legatu-hartzaileei ordaindu ondoren, eskatu ez duten hartzekodunei eta legatu-hartzaileei ordainduko zaie. Beraien artean lehenespen bakarra izango da beren kredituen izaeragatik edo Hipoteka Legean xedatutakoaren arabera dagokiena.<\/p>\n<p>4.\u2013 Alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea izendatu bada komisario, eta bera bada, orobat, jarauntsiko ondarearen ordezkari eta administratzailea, jarauntsiko ondasunak edo eskubideak xedatu ahal izango ditu, baldin eta ahalorde-emaileak horretarako baimena eman badio, edo jarauntsiko betebeharrei, zamei eta zorrei aurre egiteko baimena eman badio, edo berak horri egoki baderitzo batzuk besteen ordez eskuratzeko. Lortutako kontraprestazioa subrogatu egingo da besterendutako ondasunen lekuan, salbu eta jarauntsiko betebeharrak, zamak eta zorrak ordaintzeko erabiltzen denean.<\/p>\n<p>5.\u2013 Senipartedunak daudenean, alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea komisario izendatu bada, eta bera bada, orobat, jarauntsiko ondarearen ordezkari eta administratzaile, eta kostu bidezko xedatze-egintzak burutu baditu ondasun higiezinekin, enpresekin eta ustiategi ekonomikoekin, balore higigarriekin edo objektu baliotsuekin, orduan, nahitaezkoa izango da jarduteko gaitasun osoa duten senipartedunetatik edozeinek baimena ematea; eta, senipartedunak adingabeak edo ezgaiak badira, nahitaezkoa izango da epailearen baimena.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:44--><\/p>\n<p>44. artikulua.\u2013 Komisarioaren xedapenen ezeztaezintasuna.<\/p>\n<div >\n<p>Aurreko artikuluan ezarritako kasuan izan ezik, ezeztaezinak izango dira komisarioak testamentu-ahalordea erabiliz egiletsitako xedapen guztiak. Hori gorabehera, deia berriro egin ahal izango da, baldin eta xedapena deusez gertatzen bada, edo onuradunek ez badute hori onartu nahi edo ezin badute hori onartu. Kasu horretan, komisarioak beste izendapen bat egin ahal izango du, urtebeteko epean, egitate horiek sinesgarriro jakin dituenetik zenbatuta.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:45--><\/p>\n<p>45. artikulua.\u2013 Testamentu-ahalordearen azkentzea.<\/p>\n<div >\n<p>Testamentu-ahalordea azkenduko da:<\/p>\n<p>1.\u2013 Hori egikaritzeko zein epe eman eta epe hori agortzean.<\/p>\n<p>2.\u2013 Komisarioaren heriotza, ezintasun edo gertatze bidezko ezgaitasunaren ondorioz.<\/p>\n<p>3.\u2013 Ezkontide komisarioaren kasuan, behin testamentu-ahalordea egiletsi eta gero, ezkontzaren inguruko banantze-, dibortzio- edo deuseztasun-demanda aurkeztearen ondorioz, nahiz eta kausatzailea hil aurretik epaia eman ez.<\/p>\n<p>4.\u2013 Ezkontide komisarioa berriro ezkontzen denean, ezkonduen antzeko bizimodua egiten duenean edo ezkontzatik kanpoko seme edo alabaren bat duenean, testamentugileak beren-beregi kontrakoa xedatu duenean izan ezik.<\/p>\n<p>5.\u2013 Uko egitearen ondorioz. Komisarioak uko egiten duela ulertuko da, baldin eta, horretarako epailearen bidez agindeia jaso ondoren ez badu izendapena onartzen hirurogei eguneko epean.<\/p>\n<p>6.\u2013 Kausatzaileari edo horren ondorengoei begira, komisarioak oinordeko izateko ezduintasun-arrazoiren bat betetzen duenean.<\/p>\n<p>7.\u2013 Ahalordean bertan ezarritako arrazoien ondorioz.<\/p>\n<p>8.\u2013 Ezeztapenaren ondorioz.<\/p>\n<p>9.\u2013 Izatezko bikotea azkentzearen ondorioz, azkentzeko arrazoia ez bada izatezko bikotekideak elkarrekin ezkontzea.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:46--><\/p>\n<p>46. artikulua.\u2013 Testamentugilearen borondatea interpretazio-irizpide gisa.<\/p>\n<div >\n<p>Testamentugilearen borondateak lehenespena du beti, atal honetako arauak interpretatu eta aplikatzeko orduan.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<h2>BIGARREN KAPITULUA<\/h2>\n<h2>TESTAMENTUA EGITEKO ASKATASUNARI JARRITAKO MUGAPENAK<\/h2>\n<h2>LEHENENGO ATALA<\/h2>\n<h2>SENIPARTEA<\/h2>\n<p><!--ART:47--><\/p>\n<p>47. artikulua.\u2013 Senipartedunak.<\/p>\n<div >\n<p>Senipartedunak dira: seme-alabak edo ondorengoak, edozein gradutan; eta alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea, horren gozamen-kuota dela bide, eta, betiere, beste jaraunsle-mota guztiekin batera.<\/p>\n<p>Bizkaiko infantzonatuan edo lur lauan, eta Arabako Laudio eta Aramaioko udal-mugarteetan, tronkalitateari buruzko arauek lehenespena dute, senipartearen gainean; baina, tronkeroa seniparteduna denean, berari esleitutako ondasun tronkalak seniparteari egotziko zaizkio.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:48--><\/p>\n<p>48. artikulua.\u2013 Senipartea.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Ondorengoen senipartea jarauntsiaren gaineko kuota bat da, balio ekonomikoaren arabera kalkulatzen dena; testamentugileak kuota hori eratxiki ahal die bere oinordekoei, jaraunsle-izendapenaren bidez, legatuaren bidez, dohaintzaren bidez nahiz bestelako moduez.<\/p>\n<p>2.\u2013 Testamentugileak betebeharra du, bere oinordekoei senipartea eskualdatzeko; baina, horien artean, bat edo batzuk aukera ditzake, eta gainerakoak baztertu, esanbidez nahiz isilbidez.<\/p>\n<p>3.\u2013 Bazterketarik ez egitea eta isilbidez baztertzea parekoak dira.<\/p>\n<p>4.\u2013 Ondorengoa nahitaezko jaraunslea baldin bada, eta, nahita edo nahi gabe, preterituta geratzen bada, preterizio hori bazterketaren parekoa da.<\/p>\n<p>5.\u2013 Seniparteari uko egin dakioke, kausatzailearen heriotza gertatu aurretik ere, horretarako eginiko oinordetza-itunaren bidez, kausatzailearen eta senipartedunaren artean. Senipartedun guztiek uko egitean izan ezik, senipartearen ukiezintasuna gordeko da, berorri uko egin ez dioten senipartedunentzat.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:49--><\/p>\n<p>49. artikulua.\u2013 Ondorengoen senipartearen zenbatekoa.<\/p>\n<div >\n<p>Seme-alaba edo ondorengoen senipartea, kopuruari dagokionez, jarauntsiko ondasunen heren batekoa da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:50--><\/p>\n<p>50. artikulua.\u2013 Senipartedunen ordezkoak eta ordezkariak.<\/p>\n<div >\n<p>Seme-alabak hilda badaude edo jaraunsgabetuak izan badira, euren ondorengoak izango dira haien ordezko edo ordezkari.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:51--><\/p>\n<p>51. artikulua.\u2013 Senipartedunen baztertzea eta preteritzea.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Testamentugileak senipartea eman ahal izango die bere ilobei edo urrunagoko ondorengoei, nahiz eta horien gurasoak edo aurrekoak bizirik egon.<\/p>\n<p>2.\u2013 Nahitaezko jaraunsle guztiak preterituz gero, horrek berarekin dakar ondare izaerako oinordetza-xedapen guztien deuseztasuna.<\/p>\n<p>3.\u2013 Nahitaezko jaraunslea, esanbidez edo isilbidez, baztertua izan bada, eta testamentuak seniparte kolektiboari kalte egiten badio, orduan jaraunsle horrek eutsi egiten die hirugarrenen aurka dituen eskubideei.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:52--><\/p>\n<p>52. artikulua.\u2013 Alargunaren edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen senipartea.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak gozamen-eskubidea izango du, kausatzaileak utzitako ondasun guztien erdien gainean, ondorengoekin batera agertuz gero.<\/p>\n<p>2.\u2013 Ondorengorik izan ezean, gozamena izango du, ondasunen bi herenen gainean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:53--><\/p>\n<p>53. artikulua.\u2013 Alargunaren edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen gozamenaren kommutazioa.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Ezkontideari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari bere gozamen-zatia ordaintzeko, jaraunsleek esleitu ahal dizkiote bizi arteko errenta, ondasun zehatz batzuen produktuak edo eskudiruzko kapitala; horretarako, elkarrekin ados jarrita jardun behar dute, edo, bestela, epailearen aginduz.<\/p>\n<p>2.\u2013 Hori egiten ez den bitartean, jarauntsiko ondasun guztiak lotuta daude, alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari dagokion gozamen-zatiaren ordainketarekin.<\/p>\n<p>3.\u2013 Alargunaren edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen gozamena diruaren gainekoa edo inbertsio-funtsen gainekoa baldin bada, funtsok elkarren artean pilatzeko modukoak izan zein izan ez, gozamen horri, lehenengo eta behin, kausatzailearen xedapenak aplikatzen zaizkio, bai eta gozamendunaren eta jabe soilen arteko hitzarmenak ere. Halako hitzarmenik izan ezean, diruaren gaineko gozamena duenak eskubidea du, kapitalaren ondoriozko korrituen gainean eta bestelako etekinen gainean; eta, bestalde, inbertsio-funtsek eratorritako partaidetzen gaineko gozamena duenak eskubidea du, eraketa-datatik gozamena azkendu arte sortutako gainbalioen gainean. Ustezko etekin eta gainbalio horiei fruitu zibilen erregelak aplikatuko zaizkie.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:54--><\/p>\n<p>54. artikulua.\u2013 Alargunaren edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen biztantze-eskubidea.<\/p>\n<div >\n<p>Alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak, bere seniparteaz gain, biztantzeko eskubidea izango du, ezkontzari edo izatezko bikoteari dagokion etxebizitza horretan, betiere alargun dirauen artean, ezkonduen antzeko bizimodurik egiten ez duen artean, ezkontzatik kanpoko seme edo alabaren bat ez duen artean edo izatezko beste bikote bat eratzen ez duen artean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:55--><\/p>\n<p>55. artikulua.\u2013 Alargunaren edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen senipartearen azkentzea.<\/p>\n<div >\n<p>Testamentugileak beren-beregi xedatutakoa salbu, banandutako ezkontideak ez du seniparte-eskubiderik izango, eta, ezkontzari edo izatezko bikoteari dagokion etxebizitza horretan, ez du biztantzeko eskubiderik izango, baldin eta banantzea epai irmoan adierazi bada, edo banantze hori elkarrekin ados jarrita erabaki eta modu sinesgarrian jasota badago; orobat, ezkontideak, ezkonduen antzeko bizimodua egiten duenean, edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak, beste norbaiti lotuta dagoenean sentimendu- eta sexu-harremanak direla bide.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:56--><\/p>\n<p>56. artikulua.\u2013 Senipartearen ukiezintasuna.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Seme-alaba eta ondorengoei ezin izango zaie ezarri ordezpen edo kargarik, horrek xedapen askeko zatia gainditzen badu, salbu eta hori nahitaezko beste oinordeko batzuen mesederako egiten denean.<\/p>\n<p>2.\u2013 Alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari aitortutako eskubideek ez dute eraginik izango senipartea ukitzeko ezintasunaren gainean; ez du ukiezintasun horren gainean eraginik izango, halaber, hari gozamen unibertsalaren gaineko legatua emateak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:57--><\/p>\n<p>57. artikulua.\u2013 Alargunaren edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen gozamen unibertsala.<\/p>\n<div >\n<p>Kausatzaileak bere ezkontideari legatu gisa eman ahal izango dio bere ondasunen gaineko gozamen unibertsala; gozamen hori azkenduko da, 55. artikuluko senipartea zein arrazoik azkendu eta arrazoi berberen ondorioz. Testamentugileak beren-beregi xedatutakoa salbu, legatu hori eta xedapen askeko zatiaren gainekoa bateraezinak izango dira.<\/p>\n<p>Kausatzaileak bi legatu horiek hautabidez xedatzen baditu, alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak egingo du aukeraketa.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<h2>BIGARREN ATALA<\/h2>\n<h2>JARAUNTSIA KALKULATZEA ETA SENIPARTEAK ORDAINTZEA<\/h2>\n<p><!--ART:58--><\/p>\n<p>58. artikulua.\u2013 Senipartearen kalkulua.<\/p>\n<div >\n<p>Seniparte-kuota kalkulatzeko, kontuan hartuko da oinordetzako ondasun guztien balioa, oinordetzarako delazioa gauzatzen den unean, betiere zor eta zamak kenduta. Balio likidoari gehituko zaio zenbatu beharreko dohaintzen balioa; halako dohaintzak dira esanbidezko bazterketarik gabe egindako guztiak, edo nahitaezko jaraunsle ez direnen mesederako egindakoak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:59--><\/p>\n<p>59. artikulua.\u2013 Zenbatu eta kolazionatu beharreko dohaintzen balioa.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Zenbatu beharreko dohaintzen balioa izango da dohaintzok kausatzailearen heriotza-unean zutena; betiere, aurretiaz kendu behar dira dohaintza-hartzaileak dohaintzapeko ondasunetan egin eta ordaindutako hobekuntza onuragarriak, eta, era berean, dohaintza-hartzaile horrek ordaindutako artatze- edo konponketa-gastu bereziak, baldin eta gastuok ez badira beraren erruz gertatu. Ondasunen balioari erantsiko zaio dohaintza-hartzailearen erruz gertaturiko narriaduren zenbatespena, narriadurok ondasunen balioa txikitu badute. Dohaintza-hartzaileak dohaintzapeko ondasunak besterendu baditu, horien balio gisa hartuko da besterentze-unean ondasunok zutena. Ondasun batzuk dohaintza-hartzailearen erruz suntsitu badira, horiek suntsitze unean zuten balioa bakarrik zenbatuko da.<\/p>\n<p>2.\u2013 Nahitaezko jaraunsleen mesederako dohaintzak kolazionatu beharrekoak izango dira, bakar-bakarrik, dohaintza-emaileak kontrakoa xedatzen ez duenean edo dohaintza-emaile horrek esanbidezko bazterketarik egiten ez duenean.<\/p>\n<p>3.\u2013 Kolazionatu beharreko dohaintzak halakoak izango dira, banaketa-unean duten balioaren neurrian.<\/p>\n<p>4.\u2013 Senipartedun baten mesederako egindako oinordetza-xedapenak kolazionatu beharrekoak izango dira, baldin eta halakoetan gainerako senipartedunen esanbidezko bazterketa egin ez bada.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:60--><\/p>\n<p>60. artikulua.\u2013 Ondasunen balioa finkatzea testamendu-ahalordea dagoen kasuan.<\/p>\n<div >\n<p>Testamentu-ahalordea izanez gero, eta senipartea finkatzeko helburuarekin, ondasunen balorazioa egingo du:<\/p>\n<p>1.\u2013 Komisarioak, oinordetzaren gaineko interesik ez badu.<\/p>\n<p>2.\u2013 Komisarioak, kausatzaileak izendatu duen kontulari-banatzailearekin batera.<\/p>\n<p>3.\u2013 Komisarioak, ustezko oinordekoekin batera.<\/p>\n<p>4.\u2013 Epailearen erabakiz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<h2>HIRUGARREN ATALA<\/h2>\n<h2>TRONKALITATEA BIZKAIA, ARAMAIO ETA LAUDION<\/h2>\n<h2>LEHENENGO AZPIATALA<\/h2>\n<h2>XEDAPEN OROKORRAK<\/h2>\n<p><!--ART:61--><\/p>\n<p>61. artikulua.\u2013 Tronkalitatearen lurralde-aplikazioa.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Tronkalitatearen ondoreetarako, onibarrak dira, bakarrik, Bizkaiko infantzonatu edo lur lauan nahiz Arabako Aramaio eta Laudioko udalerrietan kokaturikoak.<\/p>\n<p>2.\u2013 Infantzonatua edo lur laua da Bizkaiko lurralde historiko osoa, salbu eta Balmaseda, Bermeo, Bilbo, Durango, Ermua, Gernika-Lumo, Lanestosa, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Otxandio, Portugalete eta Plentziako hiribilduen zati forugabea, eta Urdu\u00f1ako hiria.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:62--><\/p>\n<p>62. artikulua.\u2013 Tronkalitatea.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Bizkaiko lur lauan, eta Arabako Aramaio eta Laudioko udal-mugarteetan, onibarren gaineko jabetza tronkala da. Tronkalitateak ondarearen familia-izaera babesten du.<\/p>\n<p>2.\u2013 Ondasun tronkalen jabeak horiek xedatu ahal ditu, bakarrik, senide tronkeroen eskubideak errespetatuz.<\/p>\n<p>3.\u2013 Xedatze-egintzek senide tronkeroen eskubideak urratzen badituzte, egintza horiek aurkaratu ahal izango dira, lege honetan ezarritako forma eta ondoreekin.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:63--><\/p>\n<p>63. artikulua.\u2013 Ondasun tronkalak eta senidetasun tronkala.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Senidetasun tronkala beti zehazten da, Bizkaiko infantzonatuan edo lur lauan nahiz Arabako Aramaio eta Laudioko udal-mugarteetan kokaturiko onibarrari begira.<\/p>\n<p>2.\u2013 Onibarrak tronkalak dira, senide tronkeroak daudenean bakarrik.<\/p>\n<p>3.\u2013 Ondasunak senide tronkeroetatik kanpo eskuratzen direnean, nahiz eta lehenago horietariko baten jabetzapekoak izan, ez dira tronkal bihurtzen, ondorengo bati eskualdatzen ez zaizkion bitartean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:64--><\/p>\n<p>64. artikulua.\u2013 Onibarrak.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Tronkalitatearen ondoreetarako, onibarrak dira jabetza eta gainerako gozatze- eskubide errealak, baldin eta lurzoruaren gainekoak badira, edo bertan eraiki, landatu eta ereiten den guztiaren gainekoak.<\/p>\n<p>2.\u2013 Onibar gisa hartuko dira ondasun higigarriak, baldin eta aurreko paragrafoan aipatutako ondasunetarako destinatzen badira edo horiei lotuta badaude, salbu eta, kalterik eragin gabe banantzeko modukoak izanik, modu independentean eskualdatzen direnean.<\/p>\n<p>3.\u2013 Fruituak eta landareak, banantzeko modukoak izanik, lurzorutik bereizita eskualdatzen badira, ez daude tronkalitate-printzipioaren mende, ezta zuhaitzak ere, horiek mozteko besterentzen badira.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:65--><\/p>\n<p>65. artikulua.\u2013 Hiribilduak, hiria eta tronkalitatea.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Aipatu hiribilduen eta hiriaren lurraldearen barruan, tronkalitatea aginduzkoa izango da, bakarrik, lur lauari dagokion gunean; hiriek egindako planoetan dago mugatuta gune hori, eta Bizkaiko Batzar Nagusiek plano horiek onetsi zituzten, 1994ko maiatzaren 4ko erabakiaren bitartez.<\/p>\n<p>2.\u2013 Bizkaiko udalerrien mugetan administrazio-aldarazpenak gertatuz gero, horiek ez dute aldatuko ukitutako lurraldeetan aplikatu beharreko zuzenbide zibila.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:66--><\/p>\n<p>66. artikulua.\u2013 Senide tronkeroak eta beraien arteko lehenespenak.<\/p>\n<div >\n<p>Senide tronkeroak dira, odolkidetasunez zein adopzio bidez:<\/p>\n<p>1.\u2013 Beheranzko zuzeneko lerroan, seme-alabak eta gainerako ondorengoak.<\/p>\n<p>2.\u2013 Goranzko zuzeneko lerroan, onibarra zein lerrotatik etorri eta lerro horretako aurrekoak, eskuraketa-titulua edozein izanik ere.<\/p>\n<p>Bi ezkontideek ezkontza bitartean eskuratutako onibarrei dagokienez, edo izatezko bikotekideek bikotearen indarraldian zehar eskuraturiko onibarrei dagokienez, tronkero dira bi ezkontideak edo izatezko bikotekide biak. Nahiz eta ondasun horiek seme-alabei edo ondorengoei eskualdatu, ezkontide edo izatezko bikotekide eskuratzaileek eusten diote goranzko lerroan tronkero izateari, ondorengo titularrarekin duten senidetasun-gradua edozein izanik ere.<\/p>\n<p>3.\u2013 Alboko lerroan, laugarren gradurainoko albokoak, betiere onibarra zein lerrotatik etorri eta lerro horretan.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:67--><\/p>\n<p>67. artikulua.\u2013 Tronkalitatearen hedapena.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Beheranzko lerroan, senidetasun tronkala luzatzen da, gradu-mugarik gabe, 63.3 artikuluan xedatutakoa salbu.<\/p>\n<p>2.\u2013 Goranzkoan, senidetasun tronkala bukatzen da, onibarraren edukitza lehenengoz izan zuen aurrekoarengan.<\/p>\n<p>3.\u2013 Albokoan, senidetasun tronkala odoleko laugarren gradu zibileraino heltzen da, hori ere barne.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:68--><\/p>\n<p>68. artikulua.\u2013 Tronkalitatearen sortzea eta azkentzea.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Tronkalitatea sortzen da, Bizkaiko toki-auzotasun zibila edo Aramaio eta Laudio udal-mugarteetako toki-auzotasun zibila duen pertsonak onibarra eskuratzen duen unetik; eta, une horretatik aurrera, tronkalitatea hedatzen zaie pertsona horren ondorengo guztiei, lege honen 63.3 artikuluan ezarritakoa salbu.<\/p>\n<p>2.\u2013 Behin tronkalitatea eratuta, senide tronkeroek, euskal auzotasun zibila izan zein izan ez, euren lehenespen-eskubideari eusten diote, titularrak inter vivos nahiz mortis causa gauzatzen dituen xedatze-egintza guztietan.<\/p>\n<p>3.\u2013 Familian tronkalitatea azkentzen da, titularra hiltzean ez badago senide tronkerorik.<\/p>\n<p>Tronkalitatea azkentzen da, halaber, titularrak Bizkaiko toki-auzotasun zibila galtzen duen unean ez badago senide tronkerorik zuzeneko lerroan, ezta alboko lerroko bigarren eta hirugarren graduetan ere.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:69--><\/p>\n<p>69. artikulua.\u2013 Tronkalitatearen ondoreak.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Ondasun tronkalak xedatzeko egintzak inter vivos eta doan burutzen badira kanpokoen mesederako edo ondasunok eskuratzeko lehenespeneko lerroan ez dauden senideen mesederako, senide tronkeroek egintza horiek deuseztatu ahal izango dituzte, lau urteko epean, legitimazioa dutenek xedatze-egintzaren berri izan dutenetik eta, edozein kasutan ere, Jabetza Erregistroan inskribatu direnetik.<\/p>\n<p>2.\u2013 Ondasun tronkalak xedatzeko egintzak mortis causa burutzen badira kanpokoen mesederako edo lehenespeneko lerroan ez dauden senideen mesederako, egintzok baliozkoak izango dira; hala ere, senide tronkeroek testamentu- nahiz oinordetza-klausula aurkaratu ahal izango dute, lau urteko epean, legitimazioa dutenek xedatze-egintzaren berri izan dutenetik eta, edozein kasutan ere, Jabetza Erregistroan inskribatu direnetik.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:70--><\/p>\n<p>70. artikulua.\u2013 Tronkalitatea eta nahitaezko oinordetza.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Tronkalitate-eskubideak gailentzen dira, seniparteari begira.<\/p>\n<p>2.\u2013 Pertsona bera, aldi berean, oinordeko tronkeroa eta seniparteduna baldin bada, tronkero gisa dagozkion ondasunak haren seniparteari egotziko zaizkio.<\/p>\n<p>3.\u2013 Alargunaren edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen senipartea ondasun ez-tronkalekin ordainduko da, eta, halakorik ez dagoenean, eta orduan bakarrik, ondasun tronkaletara jo ahal izango da, beharrezkoa den kopuruan.<\/p>\n<p>4.\u2013 Ezin izango da ordezpen edo zamarik ezarri ondasun tronkalen gainean, lerro bereko beste senide tronkero baten mesederako ez bada.<\/p>\n<p>5.\u2013 Alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari aitortutako eskubideek ez dute eraginik izango ondasun tronkalak ukitzeko ezintasunaren gainean; ez du ukiezintasun horren gainean eraginik izango, halaber, hari gozamen unibertsalaren gaineko legatua emateak.<\/p>\n<p>6.\u2013 Tronkeroek kommutatu ahal izango dute alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari ondasun tronkaletan dagokion gozamena, 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz; horretarako, eskudiruzko kapitala emango diote, eta hark askatasunez xedatu ahal izango du kapital hori.<\/p>\n<p>7.\u2013 Kausatzailearen ondasun tronkalak zenbatuko dira, seniparte-kuota kalkulatzeko; eta ulertuko da ondasunok, lehenengo lekuan, senipartearen ordainketari egozten zaizkiola, testamentugileak beren-beregi kontrakoa xedatu ezik.<\/p>\n<p>8.\u2013 Kausatzailearen zorrak ordainduko dira ondasun higigarrien eta ondasun higiezin ez-tronkalen zenbatekoarekin; eta batzuk eta besteak nahikoa ez badira, eta orduan bakarrik, lerro bakoitzeko ondasun tronkalek izango dute erantzukizuna, bakoitzaren zenbatekoaren arabera.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:71--><\/p>\n<p>71. artikulua.\u2013 Baserria dohaineko tituluaren bidez eskualdatzean sartutako ondasunak.<\/p>\n<div >\n<p>Baserria horri lotutako lurrekin batera doan eskualdatzean, eskualdaketa horrek bere baitara bilduko ditu, kontrakoa xedatu ezean, baserrian bertan hura ustiatzeko dauden altzariak, abelburuak, ustiatze-eskubideak, makineria eta instalazioak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<h2>BIGARREN AZPIATALA<\/h2>\n<h2>LEHENESPENEZ ESKURATZEKO ESKUBIDE TRONKALAK<\/h2>\n<p><!--ART:72--><\/p>\n<p>72. artikulua.\u2013 Ondasun tronkalak lehenespenez eskuratzea eta hori egikaritzeko lehenespena.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Tronkeroei lehenespenez eskuratzeko eskubidea dagokie, ondasun tronkalak kostu bidez besterentzen zaizkienean tronkalitatetik kanpokoei. Eskubide horren hedadura eta hura egikaritzeko modua azpiatal honen arauei egokitu behar zaizkie.<\/p>\n<p>2.\u2013 Lehenespenezko tronkeroek bakarrik egikaritu ahal dituzte eskubide horiek; halakotzat hartzen dira, ondoren, lerroz lerro eta lehenespen-hurrenkeraren arabera aipatuko direnak:<\/p>\n<p>a) Beheranzko zuzeneko lerroan daudenak.<\/p>\n<p>b) Goranzko zuzeneko lerroan daudenak.<\/p>\n<p>c) Anai-arrebak eta hildako anai-arreben seme-alabak, azken horiek haiekin batera agertzen badira.<\/p>\n<p>3.\u2013 Era berean, eskubide horiek bidezkoak izango dira, baldin eta besterentzea egiten bada, lehenespenez eskuratzeko eskubidea nork egikaritu eta geroagoko lerroan lehenespeneko senide tronkero denaren mesederako.<\/p>\n<p>4.\u2013 Lehenespenez eskuratzeko eskubideari uko egin ahal zaio edozein unetan; baina uko-egite hori ez da loteslea izango tronkeroarentzat, horren datatik urte bete igarotakoan.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:73--><\/p>\n<p>73. artikulua.\u2013 Lehenespena lerroan eta graduan.<\/p>\n<div >\n<p>Lerro bakoitzaren barruan, hurbileko senideak urrunekoa baztertzen du. Gradu bereko senideak bat baino gehiago izanik, guztiek ere lehenespenez eskuratzeko eskubidea egikaritu nahi badute, orduan, finkaren edukitza zein tronkerok izan eta horrexeri dagokio eskubidea. Halakorik izan ezean, eskuratzailea izendatuko da, notarioaren aurrean egindako zozketaren bidez.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:74--><\/p>\n<p>74. artikulua.\u2013 Eskubidearen mugapena hirigintzako sailkapenaren arabera.<\/p>\n<div >\n<p>Ez da lehenespenez eskuratzeko eskubiderik gertatuko, besterendutako finkak hiri-lurzoruan edo lurzoru urbanizagarri sektorizatuan badaude.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:75--><\/p>\n<p>75. artikulua.\u2013 Finka bat baino gehiago besterentzea.<\/p>\n<div >\n<p>Finka bat baino gehiago besterentzen badira, tronkeroak bere eskubidea egikaritu ahal izango du, bati edo batzuei begira, eta ez gainerakoei begira; baina, baserria besterentzen bada, orduan hori ustiapen-unitate gisa eskuratu beharko du, horri lotuta besterentzen diren lur guztiekin batera, nahiz eta Jabetza Erregistroan bananduta inskribaturik agertu.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:76--><\/p>\n<p>76. artikulua.\u2013 Besterentzearen aurreko deia.<\/p>\n<div >\n<p>Norbaitek ondasun tronkalak besterendu nahi baditu, eta ondasun horiek foru-saka eskubidearen mendekoak badira, senide tronkeroei dei egingo die, notarioaren bidez.<\/p>\n<p>Deia aldarrikatuko da ediktuen bidez. Horiek artikulu honetan arauturikoaren arabera argitaratuko dira.<\/p>\n<p>Ediktuan ondorengoak adieraziko dira: besterentzea nork egin nahi duen eta horren nondik norakoak, besterendu nahi den finkarenak, horren eskuraketa-titulua nondik datorkion, katastroaren araberako balioa, horrelakorik baldin balego, eta besterentzea gauzatzeko aukeratutako notarioa, baita finkaren erregistroko inskripzio-ezaugarriak ere, halakoak balitu.<\/p>\n<p>Ediktua, edozelan ere, finka zein udal-mugartetan kokaturik egon eta udaletxeko iragarkietarako tokian emango da argitara.<\/p>\n<p>Deia notario-aktaren bidez adieraziko da. Horretarako, notarioak alkateari ediktua eskura eman edo jaso izanaren agiridun posta ziurtatuz igorri diezaioke, iragarkietarako tokian jarri eta hamabost egunez etenik gabe jendaurrean egon dadin. Jaso duenak hori horrela izan dela egiaztatuko du berak izenpetutako edo ediktuan beheko aldean onetsitako egiaztagiriz.<\/p>\n<p>Deia, halaber, zuzeneko notario-jakinarazpenaren bidez egin daiteke. Ediktuaren xehetasunak bilduko ditu horrek eta senide tronkero guztiei egingo zaie. Ondore horretarako, alboko senideei egindako jakinarazpenaren kasuan, ulertuko da jakinarazpen hori haien seme- alaba eta ondorengoei ere egin zaiela.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:77--><\/p>\n<p>77. artikulua.\u2013 Eskubidea egikaritzeko agerraldia.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Tronkeroak onibarra eskuratu nahi badu, jakinarazpen pertsonala zein notariok egin eta notario horren aurrean agertuko da tronkeroa, jakinarazpenetik zenbatuta hilabeteko epean, edo ediktua argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunetan. Egintza horretan bertan, tronkeroak gordailutu egingo du, fidantza gisa, katastroaren araberako balioaren ehuneko hogeia, balio hori ediktuan edo zuzeneko notario-jakinarazpenean agertzen bada.<\/p>\n<p>2.\u2013 Tronkero bat baino gehiago agertuz gero, guztiek ere fidantza jartzeko betebeharra izango dute, eta notarioak fidantza atxikiko du, eskritura egiletsi arte; norbaitek fidantza kentzen badu, bere eskubideari uko egiten diola ulertuko da.<\/p>\n<p>3.\u2013 Salmenta-eskrituraren aurreko notario-jarduna agerkai bakar batean jasoko da. Burututako eginbide guztien lekukotza emango die notarioak agertzaileei.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:78--><\/p>\n<p>78. artikulua.\u2013 Oinibarraren balorazioa.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Notarioak alderdiei dei egingo die, alderdiok, aurreko artikuluan aipatu epea muga-eguneratu eta hurrengo hogei egun baliodunetan, peritua izenda dezaten; peritu horrek finka baloratu beharko du. Alderdiak ados jartzen ez badira, bakoitzak peritu bana izendatuko du, eta, hirugarren peritua izendatzeko, notarioaren aurrean zakuan sartuko dira lau perituren izenak. Notarioak berak izendatuko ditu lau horiek, finken izaera kontuan hartuta, finka horiek bide judizialean baloratzeko baimena duten perituen artean. Behin izenak zakuan sartuta, zozketa bidez izendatuko da lau horietatik bat. Notarioak perituei epea jarriko die, tasazioa egin dezaten; epe hori ezingo da izan hogei egunetik gorakoa.<\/p>\n<p>Perituek finkatutako prezioa alderdientzat loteslea izango da, eta alderdiok eskritura egiletsi beharko dute, tasazioaren emaitza haiei noiz jakinarazi eta hurrengo hamabost egunetan.<\/p>\n<p>Notarioak jarritako data horretan saltzailea ez bada agertzen, ulertuko da ados dagoela, tronkeroek zein peritu proposatu eta peritu horren izendapenarekin.<\/p>\n<p>2.\u2013 Tasazioa ez da beharrezkoa izango, baldin eta eskualdatzaileak eta lehenespeneko tronkero izendatuak, prezioa hitzartzen badute, eta, aldi berean, eskritura publikoa formalizatzen badute.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:79--><\/p>\n<p>79. artikulua.\u2013 Salerosketa-eskritura egilestea lehenespeneko senide tronkeroari.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Fidantzarekin aurre egingo zaie hura nork eman eta horrexen betebeharrei; pertsona hori ez bada agertzen eskrituraren egilespenera, eskualdatzaileak aukeran du finkatutako prezioan egilespena egin dadin eskatzea edo hark eskuraketan atzera egin duela ulertzea; besterentze-asmoa nork iragarri eta horrexen esku geratuko da fidantzaren zenbatekoa, kalte-ordain gisa eta hori beheratzeko aukeratik gabe. Eskualdaketa aukeratuz gero, prezioaren zati gisa hartuko da fidantza.<\/p>\n<p>2.\u2013 Atzera-egite kasuan, notarioak atzera-egite hori jakinaraziko die, hamar eguneko epean, fidantza eman eta horri eusten dioten senide tronkeroei, salmenta formalizatzeko eguna eta ordua adieraziz. Jakinarazpenaren eta formalizazio-dataren artean, gutxienez, hamabost egun igaro beharko dira, salbu eta jakinarazpena jaso dutenek beste tasazio bat eskatzen dutenean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:80--><\/p>\n<p>80. artikulua.\u2013 Ondasun tronkalak besterentzeko askatasuna.<\/p>\n<div >\n<p>Senide tronkeroetatik batek ere ez badu bere burua aurkezten edo batek ere ez badu bere eskubidea gauzatzen, jabeak onibarra besterentzeko askatasuna izango du, kostu bidezko tituluetatik edozeinen bidez, eta berak askatasunez erabakitzen dituen prezio eta baldintzetan; horretarako epea urtebetekoa izango da, ediktuan aipatu epea muga-eguneratu denetik zenbatuta. Epe hori igarota, ezin izango du kostu bidezko besterentzerik gauzatu, beste dei bat egin gabe. Tronkeroak bere burua ez duela aurkeztu ulertuko da, baldin eta tronkero horrek azpiatal honetan aipatu epeetatik edozein iraungitzen uzten baditu.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:81--><\/p>\n<p>81. artikulua.\u2013 Tronkero ez diren hirugarrenei besterentzea.<\/p>\n<div >\n<p>Notarioaren aurreko agerraldiaren bidez, eta aho batez erabakia hartzen badute besterentzaileek, eta dei horretara lege bidez agertu diren tronkeroek, lehenespen-graduan ez daudenek barne, orduan, finka hirugarrenari besterendu ahalko zaio; besterentzea formalizatu beharko da, aurreko artikuluan agindu epean, alegia, urtebeteko epean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:82--><\/p>\n<p>82. artikulua.\u2013 Egindako izapideak jasotzea besterentze-eskrituran.<\/p>\n<div >\n<p>Ondasun tronkalak kostu bidez besterentzeko eskritura guztietan, besterentze hori lehenespenez eskuratzeko eskubidea mendekoa baldin bada, foru-deia egin den ala ez agerraraziko da; eta, baiezko kasuan, xehe-xehe aipatuko dira ediktua finkatzeko akta, edo, hala badagokio, notarioaren zuzeneko jakinarazpena eta geroko eginbideak; kasuan kasuko inskripzioan agerraraziko da, halaber, deia legezko forman egin den ala ez.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:83--><\/p>\n<p>83. artikulua.\u2013 Foru-saka.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Onibarra besterentzen bada aurretiaz deia egin gabe, 72.2 artikuluan zerrendaturiko edozein tronkerok foru-saka akzioa egikari dezake, besterentzearen deuseztasuna eta finkaren adjudikazioa eskatuz, azken hori finkaren beraren balorazio zuzenaren arabera. Tronkeroak epaiketa adierazle batean egikaritu beharko du eskubide hori, eta epaiketa hori sustatu beharko du, besterentzailearen aurka, eskuratzailearen aurka eta erregistroan besterentze hori egin eta harrezkeroko beste eskubide-titular guztien aurka, hiru hileko epean, Jabetza Erregistroan inskripzioa egin denetik zenbatuta, edo, inskripzioa egin ezik, besterentzearen berri izan duenetik zenbatuta.<\/p>\n<p>2.\u2013 Tronkeroak eskubide berbera izango du, baldin eta, foru-deiak egin arren, finka besterendu bada iragarritako prezio edo baldintzez bestekoetan.<\/p>\n<p>3.\u2013 Epaiak oniritzia ematen badio saka-akzioari, salmenta deuseza dela adieraziko du, eta demandatzailearen mesederako beste besterentze bat egitea aginduko du; epaiak berak finkatuko du zein prezio ordaindu behar duen demandatzaileak, horretarako, epaiketan bertan, alderdien arteko aurkakotasunean jardungo dela.<\/p>\n<p>4.\u2013 Behin epaia irmo izanda, demandatzaileak epai hori betearazteko akzioa egikaritzen badu, epaitegiaren zainpean utzi beharko du onibarraren balorazio gisa finkatutako prezioa; prezio horren gain, erosleak lehenespena izango du, saltzailearen beste edozein hartzekoduni begira, erosketaren prezioa eta horren korrituak kobratzeko. Behin jabariari buruzko inskripzioa deuseza dela adierazita, inskripzio horren ondorengo zamak baldin badaude Jabetza Erregistroan, eta zama horiek, epaiaren aginduz, ezereztu beharrekoak badira, orduan, zainpean utzitako prezioa, lehenengo eta behin, geroagoko hartzekodunen esku geratuko da. Inguruabar hori epailearen ebazpenean jaso beharko da.<\/p>\n<p>5.\u2013 Tronkero demandatzaileak eskatu behar du betearazpena, epaia irmoa denetik hiru hileko epean; behin epe hori igarota, aurkaratutako salmenta baliozkotuta geratuko da. Epaileak, betearazpena agintzeko unean, erabaki beharko du zainpean jarritako kopuruaren destinoa.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:84--><\/p>\n<p>84. artikulua.\u2013 Lehenespenez eskuratzeko eskubideak egikaritzea hipoteka-betearazpen kasuetan eta premiamendu-prozeduretan.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Hipoteka-betearazpenaren kasuan, betearazpen hori epaiketa bidezkoa izan nahiz epaiketatik kanpokoa izan, eta premiamendu-prozeduretan ere, senide tronkeroek hurrengo eskubideetatik edozein egikaritu ahal izango dute, foru-sakaren ondoriozko eskubidea duten neurrian:<\/p>\n<p>a) Lehenespenez eskuratzeko eskubidea, salmenta-adjudikazioaren prezioa dela bide. Horretarako, enkantea zein organok egin eta organo horren aurrean agertu beharko da, eta prezioa zainpean utzi beharko du, salmenta-eskritura egiletsi baino lehen, edo organo eskudunak Jabetza Erregistroan inskribatzeko moduko ziurtagiria luzatu baino lehen.<\/p>\n<p>b) Foru-sakaren ondoriozko eskubidea, atal honetan araututako moduan, eta, betiere, hiru hileko epean, enkantearen datatik zenbatuta.<\/p>\n<p>2.\u2013 Adjudikazioa hartzekodun betearazleari egiten zaionean, eskubide berbera izango dute, hiru hileko epean, adjudikazioaren datatik zenbatuta.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:85--><\/p>\n<p>85. artikulua.\u2013 Lehenespenez eskuratzeko eskubideak egikaritzea trukaketa-kasuetan.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Azpiatal honetan xedatutakoa aplikatuko da trukaketa-kasuetan ere, baldin eta hurrengo inguruabarretatik bat gertatzen bada:<\/p>\n<p>a) Ondasun tronkala trukatzen edo subrogatzen denean ondasun ez-tronkalekin, edo, tronkalak izanda, lehenespenez eskuratzeko eskubidetik baztertuta dauden ondasunekin.<\/p>\n<p>b) Jasotako ondasunaren balioa, izatez, trukaketan emandako ondasun tronkalarena baino txikiagoa denean heren batean.<\/p>\n<p>2.\u2013 Titularrak ondasun tronkala besterentzen duenean bizi arteko errentaren bat edo mantenua lortzeko, orduan, eskubide hori egikaritzen duenak bermatu beharko du, gutxienez, pentsio hori ordaintzea edo harako laguntza ematea, besterentzailearen eta haren ezkontide edo bizikidearen bizitzak iraun bitartean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:86--><\/p>\n<p>86. artikulua.\u2013 Lehenespenez eskuratzeko eskubideak egikaritzea errentamendu-kasuetan.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Errentariaren errentamendu-kontratuak berrogei urtetik gorako indarraldia baldin badu, errentari horren kausatzaile zein senide izan eta senide horiek guztiek finkaren gainean izan duten edukitza-epea barne hartuta, orduan errentariak errentapeko finka lehenespenez eskuratzeko eskubidea izango du, azpiatal honetan araututako moduan.<\/p>\n<p>2.\u2013 Errentariaren eskubide horrek lehenespena izango du alboko senideenari begira, eta tronkeroetatik batek ere ez du lehenespeneko eskubiderik izango, errentariari finka eskualdatzen zaionean jabetza eskuratzeko eskubidearen ondorioz.<\/p>\n<p>3.\u2013 Edozein kasutan ere, besterentzeko borondatea errentariari ere jakinarazi beharko zaio.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:87--><\/p>\n<p>87. artikulua.\u2013 Eskubide horien lehenespena beste eskuratze-eskubide batzuen gainetik.<\/p>\n<div >\n<p>Titulu honetan aitorturiko eskubideek lehenespena izango dute beste edozein eskuraketa-eskubideri begira, baita erregistroko hirugarrengotzari begira ere, baldin eta halakoa sortzen bada inskripzioa egin delako lehenespenez eskuratzeko eskubidea egikaritzeko epeetan zehar.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<h2>LAUGARREN ATALA<\/h2>\n<h2>TESTAMENTUA EGITEKO ASKATASUNA ARABAKO AIARA HARANEAN<\/h2>\n<p><!--ART:88--><\/p>\n<p>88. artikulua.\u2013 Lurralde-eremua.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Aiarako haranari berezko zaion zuzenbide zibila aplikatuko da Aiara, Amurrio eta Okondoko udal-mugarteetan, eta, Artziniegako udaletik, Mendieta, Erretes Tudela, Santa Koloma eta Soxogutiko auzoetan.<\/p>\n<p>2.\u2013 Aipatu udal-mugarteetan geroago administrazio-aldarazpenak gertatuz gero, horiek ez dute aldatuko zuzenbide zibil aplikagarria.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:89--><\/p>\n<p>89. artikulua.\u2013 Testamentua egiteko askatasuna Aiara haranean.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Aiarako toki-auzotasun zibila dutenek euren ondasunak askatasunez xedatu ahal dituzte, hala nahi eta hobesten duten modurik egokienean, testamentu, dohaintza edo oinordetza-itunaren bidez, titulu unibertsalaren bidez edo banakako tituluaren bitartez, euren nahitaezko jaraunsleak gehiagorekin edo gutxiagorekin baztertuz.<\/p>\n<p>2.\u2013 Nahitaezko jaraunsle gisa hartzen dira lege honen 47. artikuluaren arabera halakoak direnak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:90--><\/p>\n<p>90. artikulua.\u2013 Bazterketa.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Bazterketa esanbidezkoa nahiz isilbidezkoa izan daiteke, banakakoa nahiz baterakoa.<\/p>\n<p>2.\u2013 Bazterketa ez egiteak sortuko ditu 48.3 artikuluan ezarritako ondoreak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:91--><\/p>\n<p>91. artikulua.\u2013 Botere osoko gozamenaren eraketa.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Aiarako toki-auzotasun zibila dutenek botere osoko gozamena eratu ahal dute, testamentuaren bidez nahiz oinordetza-itunaren bidez.<\/p>\n<p>2.\u2013 Eratutakoa botere osoko gozamen gisa hartzen da, gozamendunari ahalmena ematen zaionean, ondasun guztiak edo batzuk dohaineko tituluan, inter vivos nahiz mortis causa xedatzeko, eratzailearen seme-alaba edo ondorengoen mesederako, eta eratzaileak beren-beregi aipaturiko beste pertsonen mesederako.<\/p>\n<p>3.\u2013 Eratzaileak botere osoko gozamenaren edukia zabaldu, murriztu edo zehaztu ahal du.<\/p>\n<p>4.\u2013 Testamentu-ahalordea ematen denean ulertzen da botere osoko gozamena ere egiletsi dela, beren-beregi kontrakoa xedatzen denean izan ezik.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:92--><\/p>\n<p>92. artikulua.\u2013 Botere osoko gozamenaren ezaugarriak.<\/p>\n<div >\n<p>Botere osoko gozamena bere-berezko eskubidea da. Ezin izango da inolako tituluren bidez besterendu edo kargatu, eratzaileak horretarako baimena eman ezik.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:93--><\/p>\n<p>93. artikulua.\u2013 Botere osoko gozamenaren egikaritzea.<\/p>\n<div >\n<p>Botere osoko gozamendunak ondasun batzuk xedatzen baldin baditu, jasotako ondasunekin baztertuta geratzen dira senipartedun onuradunak; horri kalterik egin gabe, geroagoko egintzetan, gozamendunak beste ondasun batzuk eman ahal dizkie senipartedun horiei.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:94--><\/p>\n<p>94. artikulua.\u2013 Gozamendunaren betebeharrak.<\/p>\n<div >\n<p>Gozamendunak ordaindu beharko ditu botere osoko gozamenak zein ondasun hartu, eta ondasun horien gaineko konponketa, gastu, zama eta kontribuzio guztiak, ondasunok xedatzen ez dituen bitartean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:95--><\/p>\n<p>95. artikulua.\u2013 Gozamendunaren fidantza.<\/p>\n<div >\n<p>Botere osoko gozamendunak ez du fidantza emateko betebeharrik izango, kausatzaileak beren-beregi xedatutakoa salbu.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<h2>BOSGARREN ATALA<\/h2>\n<h2>BASERRIARI BURUZKO ARAU BEREZIAK GIPUZKOAN<\/h2>\n<p><!--ART:96--><\/p>\n<p>96. artikulua.\u2013 Baserriaren oinordetzaren antolaketa.<\/p>\n<div >\n<p>Gipuzkoako lurralde historikoan, baserriaren gaineko oinordetza antolatzeko, lege honen arauak aplikatuko dira, betiere lurralde historiko horretako forma, erakunde eta printzipio tradizionalei egokituz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:97--><\/p>\n<p>97. artikulua.\u2013 Baserria.<\/p>\n<div >\n<p>Baserria, izatez, familiaren ustiategia da, nekazaritzaren arlokoa nahiz abeltzaintzaren arlokoa; ustiategi hori eratzen du landetxeak berak, eta, horrekin batera, osagai higigarri desberdinek, abelburuek, ustiatze-eskubideek, makineriak, instalazioek, eta, orobat, landa, lursail, baso edo mendi batek edo batzuek. Lursail edo landa horiek landetxearen ondoan egon daitezke edo horretatik aparte, eta, halakoak izendatzeko, baserriari dagozkion lurrak direla esan ohi da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:98--><\/p>\n<p>98. artikulua.\u2013 Ondazilegiak.<\/p>\n<div >\n<p>Baserriaren osagaietan, ondazilegiak diren lursailak barruraturik daudela ulertuko da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:99--><\/p>\n<p>99. artikulua.\u2013 Baserria dohaineko tituluaren bidez eskualdatzean sartutako ondasuna.<\/p>\n<div >\n<p>Baserria eta bere lursailen eskualdaketan, dohaineko tituluaren bidez egiten denean, eta aurkakoa hitzartu ezean, aurreko artikuluetan zehaztutako multzoa barruratuko da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<h2>HIRUGARREN KAPITULUA<\/h2>\n<h2>OINORDETZA ITUNAK<\/h2>\n<h2>LEHENENGO ATALA<\/h2>\n<h2>XEDAPEN OROKORRAK<\/h2>\n<p><!--ART:100--><\/p>\n<p>100. artikulua.\u2013 Oinordetza-ituna.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Oinordetza-itunaren bidez, ondasunen titularrak horiek xedatu ahal ditu mortis causa.<\/p>\n<p>2.\u2013 Itunaren bitartez, halaber, uko egin dakieke jarauntsi oso baten edo zati baten gaineko oinordetza-eskubideei, jarauntsi horren kausatzailea bizirik dagoen bitartean. Era berean, xedatu ahal dira hirugarren baten jarauntsiaren gaineko oinordetza-eskubideak, betiere hirugarren horren adostasunarekin.<\/p>\n<p>3.\u2013 Oinordetza-ituna baliozkoa izan dadin, nahitaezkoa da egilesleak adin nagusikoak izatea.<\/p>\n<p>4.\u2013 Oinordetza-itunak nahitaez egiletsi beharko dira eskritura publikoan.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:101--><\/p>\n<p>101. artikulua.\u2013 Oinordetza-ituna eta testamentua.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Oinordetza-itunaren bidez ondasunen oinordekoa izendatzeak ondorerik gabe uzten ditu itunpeko ondasunen gainean aurretiaz egindako testamentu-xedapen guztiak.<\/p>\n<p>2.\u2013 Izendapen hori aldarazi edo suntsiarazi egingo da, bakarrik, egilesleek edo euren oinordekoek beste itun bat eginez gero, eta, orobat, alderdiek ezarritako arrazoien ondorioz.<\/p>\n<p>3.\u2013 Oinordetza-ituna azkentzen da, alderdiek finkatutako arrazoien ondorioz edo legez ezarritako arrazoien ondorioz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:102--><\/p>\n<p>102. artikulua.\u2013 Oinordetza-ituna eta mortis causa dohaintza.<\/p>\n<div >\n<p>Banakako ondasunen gainean mortis causa egindako dohaintza oinordetza-itun gisa hartzen da, eta halakoa izango da, orobat, inter vivos egindako dohaintza unibertsala, kontrakoa hizpatu ezik.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:103--><\/p>\n<p>103. artikulua.\u2013 Oinordekoa izendatzeko ituna.<\/p>\n<div >\n<p>Oinordekoa izendatzeko itunak bere baitan jaso dezake jarauntsiaren gaineko xedapena, titulu unibertsalaren bidez nahiz banakako tituluaren bidez, baita jarauntsiari uko egitea ere; bi kasuotan, egilesleek finka ditzakete hari jarri beharreko erreserbak, zamak, betebeharrak eta baldintzak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<h2>BIGARREN ATALA<\/h2>\n<h2>OINORDEKOA IZENDATZEKO ITUNAK<\/h2>\n<p><!--ART:104--><\/p>\n<p>104. artikulua.\u2013 Oinordekoa izendatzea ondasunak unean bertan eskualdatuz.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Oinordekoa izendatzen denean unean bertan ondasunak eskualdatuz, oinordekoak ondasun horien gaineko titulartasuna eskuratzen du, betiere izendatzaileen intereserako, familiaren intereserako eta ondasunen ustiatzearen intereserako ezarritako mugekin; horregatik, kontrako ituna egin ezean, xedatze- edo kargatze-egintza oro baliozkoa izan dadin, nahitaezkoa izango da izendatzailearen eta izendatuaren baterako adostasuna.<\/p>\n<p>2.\u2013 Izendatzaileak oinordetza-itunaren aurretik zorrak hartu baditu, izendatzailearen hartzekodunek lehenespena dute unean bertan eskualdatutako ondasunen gainean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:105--><\/p>\n<p>105. artikulua.\u2013 Oinordekoa izendatzea ondasunak post mortem eskualdatuz.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Oinordekoa izendatzen denean post mortem eragingarritasunez, izendatuak ondasunak jasoko ditu izendatzailea hiltzen den unean; baina ituna egilesten denetik oinordeko-izaera eskuratzen du, eta izaera hori besterenduezina eta enbargaezina da.<\/p>\n<p>2.\u2013 Izendatzaileak ondasunen gaineko titulartasunari eusten dio, eta, kontrakoa itundu ezean, ondasun horiek xedatu ahal izango ditu kostu bidez. Eskualdatutako ondasunak, izatez, ekoizpen-ondareak badira, eta izendatuak ondare horietan lan egiten badu, haren adostasuna nahitaezkoa izango da, ondasunok kostu bidez besterentzeko, baldin eta izendatzaileak eta izendatuak ez badute bestelakoa itundu.<\/p>\n<p>3.\u2013 Oinordekoa izendatzen denean post mortem eragingarritasunez, izendapen horren barruko ondasunek erantzukizuna dute izendatzaileak hartutako zorren gainean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:106--><\/p>\n<p>106. artikulua.\u2013 Oinordeko izendatuak eskubideak xedatzea.<\/p>\n<div >\n<p>Oinordetza-itunak post mortem eragingarritasuna badu eta ezkontzako itunetan egilesten bada, izendatuak bere eskubidea xedatu ahal izango du dohaineko tituluaren bidez, baita izendatzailea bizirik dagoenean ere, inter vivos nahiz mortis causa egintzen bitartez, bere seme-alaba eta ondorengoen mesederako.<\/p>\n<p>Izendatua izendatzailea baino lehen hilez gero, izendatuaren eskubidea haren ondorengoei eskualdatzen zaie. Baldin eta abintestato hildako izendatu baten seme-alaba edo ondorengo batzuk badira, izendatzaileak aukera ditzake horietariko bat edo batzuk, testamentu, itun edo bestelako oinordetza-titulu baten bidez.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:107--><\/p>\n<p>107. artikulua.\u2013 Erkidego-ituna.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Familia-ondarearen oinordekoa izendatzen denean, horrekin batera izendatzaileen eta izendatuen arteko erkidego-ituna egin daiteke, sozietate-mota desberdinen formapean edo ondasun-erkidegoaren araubidea erabiliz. Itundutako erkidego-araubideari edo familia-sozietateari aplikatuko zaio, lehenengo eta behin, titulu eratzailea, eta, ordezko moduan, Euskal Lege Zibil honetan xedatutakoa.<\/p>\n<p>2.\u2013 Kontrako ituna egin ezean, izendatzaileetatik bat hiltzean ulertuko da haren ezkontideak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak, itunaren egilesle denak, bizi artean eta oso-osorik gordetzen dituela bi-biok erreserbatu izan dituzten eskubideak.<\/p>\n<p>3.\u2013 Izendatzaileari itzuliko zaizkio mantenuaren kargapean oinordetza-itunaren bidez eskualdatutako ondasunak, izendatua hiltzen bada, seme-alaba eta ondorengorik utzi gabe, izendatzailea bizirik dagoela.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:108--><\/p>\n<p>108. artikulua.\u2013 Oinordetza-itunaren ezeztapena.<\/p>\n<div >\n<p>Izendatzaileek izendapena ezeztatu ahal dute:<\/p>\n<p>1.\u2013 Itundutako arrazoien ondorioz.<\/p>\n<p>2.\u2013 Ezarritako zama eta baldintzen ez-betetze larriaren ondorioz.<\/p>\n<p>3.\u2013 Izendatuak ezduintasun- edo jaraunsgabetze-arrazoia betetzearen ondorioz.<\/p>\n<p>4.\u2013 Izendatuaren jokabidearen ondorioz, horrek familiaren ohiko elkarbizitza oztopatzen badu.<\/p>\n<p>5.\u2013 Izendatuaren ezkontzari dagokionez deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa gertatzen denean, edo izatezko bikotea azkentzen denean, baldin eta oinordetza-ituna egiletsi bada ezkontza horri edo izatezko bikote horri begira. Salbuetsita geratzen da izatezko bikotearen kasua, horren azkentzearen arrazoia bada bikotearen kideak beraien artean ezkondu direla.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:109--><\/p>\n<p>109. artikulua.\u2013 Oinordetza-itunaren suntsipena.<\/p>\n<div >\n<p>Oinordekoaren gaineko izendapena suntsiarazi egingo da:<\/p>\n<p>1.\u2013 Izendapen horren gaineko baldintza suntsiarazlea betetzearen ondorioz.<\/p>\n<p>2.\u2013 Izendatua ondorengorik gabe hiltzearen ondorioz, edo halakoak utzi arren, 106. artikuluan aurreikusita dagoen eskualdaketa gertatu ez bada.<\/p>\n<p>3.\u2013 Egilesleek eskritura publikoan formalizaturiko hitzarmenaren ondorioz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<h2>LAUGARREN KAPITULUA<\/h2>\n<h2>LEGEZKO EDO TESTAMENTU GABEKO OINORDETZA<\/h2>\n<p><!--ART:110--><\/p>\n<p>110. artikulua.\u2013 Legezko edo testamentu gabeko oinordetza.<\/p>\n<div >\n<p>Legezko oinordetza gertatzen da, jarauntsi osoa edo horren zati bat baliozkotasunez xedatu ez denean, dela testamentuaren bidez, dela oinordetza-itunaren bidez, lege honetan xedatutakoarekin bat etorriz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:111--><\/p>\n<p>111. artikulua.\u2013 Ondasun tronkalen legezko oinordetza.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Ondasun tronkalen kasuan, legezko oinordetzaren hurrenkera izango da 66. artikuluan ezarritakoa, baina alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari aitortzen zaizkio lege honetan araututako eskubide guztiak; ondasun ez-tronkalik izan ezean edo horiek aski ez direnean, eskubideok ondasun tronkalen gainekoak izango dira.<\/p>\n<p>2.\u2013 Oinordeko tronkerorik ez dagoenean, ondasun guztiak ez-tronkalak direla ulertuko da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:112--><\/p>\n<p>112. artikulua.\u2013 Ondasun ez-tronkalen legezko oinordetza.<\/p>\n<div >\n<p>Ondasun ez-tronkalen kasuan, legezko oinordetza gauzatzen da honako hurrenkera honetan:<\/p>\n<p>1.\u2013 Lehenengo eta behin, seme-alaba edo ondorengoen mesederako.<\/p>\n<p>2.\u2013 Alargunaren mesederako, legezko banantzerik edo modu sinesgarrian bi ezkontideen artean hitzartutako banantzerik izan ez denean, edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen mesederako, bikote hori azkendu denean bikotekideetatik bat hiltzearen ondorioz.<\/p>\n<p>3.\u2013 Aurrekoen mesederako.<\/p>\n<p>4.\u2013 Albokoen mesederako, laugarren graduaren barruan, odolkidetasunez zein adopzio bidez.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:113--><\/p>\n<p>113. artikulua.\u2013 Oinordekoak berezko eskubidearen ondorioz edo ordezkapen-eskubidearen ondorioz.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Seme-alabak jaraunsle dira berezko eskubidearen ondorioz, jarauntsitik hartzeko dagoena zati berdinetan banatzen delarik.<\/p>\n<p>2.\u2013 Ilobak eta gainerako ondorengoak jaraunsle izango dira ordezkapen-eskubidearen ondorioz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:114--><\/p>\n<p>114. artikulua.\u2013 Ezkontide alarguna edo bizirik dirauen izatekoz bikotekidea.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Ondorengorik izan ezean, eta aurrekoak eta albokoak baino lehenago, oinordekoa izango da alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea, bikote hori azkendu denean bikotekideetatik bat hiltzearen ondorioz.<\/p>\n<p>2.\u2013 Edozein kasutan ere, alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak bere seniparte-eskubideei eutsiko die, gozamenari dagokionez.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:115--><\/p>\n<p>115. artikulua.\u2013 Aurrekoak.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Gurasoek jarauntsiko ondasunak eskuratzen dituzte erdi bana. Euretatik bat hilda badago, bizirik dirauenak ondasun guztiak jasoko ditu.<\/p>\n<p>2.\u2013 Gurasoetatik bat ere ez badago bizirik, gainerako aurrekoak izango dira oinordeko, bi lerroetan ondasunak erdi bana eginez; eta, lerroren batean ez badago aurrekorik, ondasun guztiak zati berdinetan eskuratuko dituzte aurrekoak zein lerrotan egon eta lerro horretako aurrekoek.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:116--><\/p>\n<p>116. artikulua.\u2013 Albokoak.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Ondorengorik, aurrekorik eta alargunik edo bizirik dirauen izatezko bikotekiderik izan ezean, alboko senideak izango dira oinordeko; lehenengo eta behin, anai-arrebak eta hildako anai-arreben seme-alabak, eta, halakoak izan ezean, seniderik hurbilenak, betiere laugarren graduaren barruan.<\/p>\n<p>2.\u2013 Ordezkapen-eskubidea gertatuko da, bakarrik, anai-arrebak anai-arreben seme-alabekin batera agertzen direnean; lehenengoak oinordeko izango dira buruko, eta bigarrenak, leinuko. Lotura bikoitzeko anai-arrebak lotura bakarreko anai-arrebekin agertzen badira, haiek horien bikoitza jasoko dute oinordeko gisa.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:117--><\/p>\n<p>117. artikulua.\u2013 Autonomia Erkidegoaren aldeko oinordetza.<\/p>\n<div >\n<p>Aurreko artikuluen arabera lege-aginduz oinordetzara deituriko pertsonarik izan ezean, ondasun guztien oinordekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorra. Horrek heren bat eratxikiko dio bere buruari, beste heren bat hildakoaren azken egoitzari dagokion foru-aldundiari, eta gainerako herena hildakoak zein udaletan izan duen bere egoitza eta udal horri.<\/p>\n<p>Administrazio publiko horien eskubide eta betebeharrak beste oinordekoen parekoak izango dira, baina beti ulertuko da jarauntsia inbentario-onuraren arabera onartzen dela, horri buruzko adierazpena beharrezkoa ez dela.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<h2>BOSGARREN KAPITULUA<\/h2>\n<h2>OINORDETZA FORMA DESBERDIN GUZTIENTZAKO XEDAPEN ERKIDEAK<\/h2>\n<p><!--ART:118--><\/p>\n<p>118. artikulua.\u2013 Ondorengoarengandik eskuratutako ondasunen erreserba.<\/p>\n<div >\n<p>Aurrekoak jaraunsle gisa eskuratzen baditu ondasun batzuk bere ondorengoarengandik, eta ondorengoak ondasun horiek jaso baditu dohaineko tituluaren bidez beste aurreko batengandik edo anai nahiz arreba batengandik, orduan, aurrekoak betebeharra du lege-aginduz jasotakoak erreserbatzeko, ondasunok zein lerrotatik etorri eta lerro horretan hirugarren gradurainoko senide direnen mesederako.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:119--><\/p>\n<p>119. artikulua.\u2013 Ezkontza baterako dohaintzan emandako onibarren erreserba.<\/p>\n<div >\n<p>Onibarrak dohaintzan eman badira ezkontza baterako, ezkontza horren aurretik zein ondoren, ondasunon oinordeko izango dira ezkontza horretan izandako seme-alabak edo ondorengoak, beste guztiak baztertuz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:120--><\/p>\n<p>120. artikulua.\u2013 Ezkontide edo izatezko bikotekide hildakoaren seme-alaben aldeko erreserba.<\/p>\n<div >\n<p>Kausatzaileak kontrakoa xedatu ezean, alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea berriz ezkontzen bada, izatezko bikote berria eratzen badu edo ezkontide edo izatezko bikotekide hildakoarena ez den seme edo alabaren bat baldin badu, orduan, horren betebeharra izango da hildakoarekin izandako seme-alabei eta ondorengoei erreserbatzea berak harengandik testamentuaren bidez, oinordetza-itunaren bidez nahiz dohaineko beste edozein tituluren bidez eskuratutako ondasun guztiak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:121--><\/p>\n<p>121. artikulua.\u2013 Erreserben irismena.<\/p>\n<div >\n<p>Titulu honetan arauturiko erreserbek, edozein kasutan ere, euren baitan hartzen dituzte erreserbagileak egindako eraikin, landaketa eta hobekuntzak; eta betebeharra sortzen da, erreserbagileari edo haren jaraunsleei halakoen balio eguneratua ordaintzeko, erreserba-hartzaileak horien edukitza noiz eskuratu eta hurrengo urtebete eta egun bateko epean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:122--><\/p>\n<p>122. artikulua.\u2013 Erreserbagilearen ahalmenak.<\/p>\n<div >\n<p>Erreserbagileak, titulu honetan araututako kasu guztietan, oinordekoa izendatu ahal izango du erreserba-hartzaileen artean, testamentuzko oinordetzari edo oinordetza-itunari buruz ezarritakoaren arabera; eta ezin izango du ordezpenik eta kargarik ezarri, horien mesederako ez bada.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:123--><\/p>\n<p>123. artikulua.\u2013 Dohaintzan emandako ondasunen itzulketa.<\/p>\n<div >\n<p>Aurrekoak oinordeko dira, aurkako oinordetza-ituna izan ezean, euren seme-alaba edo ondorengoei eman dizkieten ondasun ez-tronkaletan, baldin eta seme-alaba edo ondorengo horiek hil badira ondorengorik utzi gabe, eta dohaintzan emandako objektuak eurak oinordetzan badaude. Objektuok besterendu badira, aurrekoak oinordeko izango dira, dohaintza-hartzaileak objektu horiei begira izango zituzkeen akzio guztietan; objektuok saldu badira, prezioan; eta trukatu edo aldatu badira, horien ordezko diren ondasunetan.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:124--><\/p>\n<p>124. artikulua.\u2013 Itzulketa-gai diren ondasunak zenbatzea.<\/p>\n<div >\n<p>Aurreko artikuluan zehazten diren ondasunen balioa zenbatuko da kausatzaileak utzitako ondasunetan, oinordetzaren delazioa burutzen den unean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<h2>III. TITULUA<\/h2>\n<h2>EZKONTZAKO ONDASUNEN ARAUBIDEA<\/h2>\n<h2>LEHENENGO KAPITULUA<\/h2>\n<h2>LEGE-ARAUBIDEA<\/h2>\n<p><!--ART:125--><\/p>\n<p>125. artikulua.\u2013 Ezkontzaren araubide ekonomikoa.<\/p>\n<div >\n<p>Ezkontzako ondasunen araubidea izango da ezkontideek ezkontzako itunetan ezarritakoa, bai beren-beregi araubide horren baldintzak hizpatzen dituztenean, bai lege honetan nahiz beste lege batzuetan ezarritako sistema ekonomikoetatik edozein aipatzen dutenean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:126--><\/p>\n<p>126. artikulua.\u2013 Ezkontzaren araubide ekonomikoaren aldaketa.<\/p>\n<div >\n<p>Ezkontzaren araubide ekonomikoa, itundutakoa izan nahiz legezkoa izan, aldarazi ahal izango da, beste ezkontza-itun batzuk egiletsiz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:127--><\/p>\n<p>127. artikulua.\u2013 Ezkontzaren araubide ekonomikoa itunik ez dagoenean.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Ezkontzako itunak egin ezean, edo egindakoak askiezak edo deusezak izanez gero, ezkontzari aplikatuko zaizkio Kode Zibilean irabazpidezko sozietateari buruz ezarritako arauak.<\/p>\n<p>2.\u2013 Ezkongaiak Bizkaiko lur lauko, Aramaioko edo Laudioko auzotarrak direnean, ezkontzari aplikatuko zaio, ituna egin ezean, III. titulu honen bigarren kapituluan araututako araubidea.<\/p>\n<p>3.\u2013 Ezkontideetatik batek bakarrik badu bere auzotasun zibila Bizkaiko lur lauan, Aramaion edo Laudion, ondasunen araubidea izango da, ituna egin ezean, ezkontideen lehenengo eta ohiko bizileku erkideari dagokiona, eta, halako bizilekua izan ezean, ezkontza non egin eta toki horri dagokiona.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:128--><\/p>\n<p>128. artikulua.\u2013 Ezkontzaren araubide ekonomikoaren inskribatzea.<\/p>\n<div >\n<p>Ezkontzako ondasunen araubidea aldarazteak ez du ondorerik sortuko hirugarrenen aurka, aldarazpena Erregistro Zibilean edo, hala denean, Jabetza Erregistroan edo Merkataritza Erregistroan inskribatzen denetik baino.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<h2>BIGARREN KAPITULUA<\/h2>\n<h2>ONDASUNEN FORU KOMUNIKAZIOARI BURUZKO ARAUBIDEA<\/h2>\n<h2>LEHENENGO ATALA<\/h2>\n<h2>ONDASUNEN FORU-KOMUNIKAZIOA<\/h2>\n<p><!--ART:129--><\/p>\n<p>129. artikulua.\u2013 Ondasunen foru-komunikazioa.<\/p>\n<div >\n<p>Foru-komunikazioaren bitartez, erkide egiten dira, ezkontideentzat erdi bana, ondasun, eskubide eta akzio guztiak, horien jatorria edozein izanik ere, batarenak izan zein bestearenak izan, edozein tituluren ondoriozkoak, bai ekarritakoak, bai ezkontza bitartean eskuratutakoak, eta horien kokalekua edozein izanik ere.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:130--><\/p>\n<p>130. artikulua.\u2013 Ondasunen foru-komunikazioaren irismena eta bukaera.<\/p>\n<div >\n<p>Foru-komunikazioak, ezkontza bitartean, lege honetan ezarritako norainokoa eta mugapenak ditu, eta zuzenean bukatuko da ezkontideen arteko banantze-epaia, ezkontzaren deuseztasunari buruzkoa edo dibortzio-epaia ematean, bai eta ezkontzako itunak egilestean ere, baldin eta ezkontideek beste izaera bateko araubide ekonomikoa ezartzen badute.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:131--><\/p>\n<p>131. artikulua.\u2013 Ondasunen foru-komunikazioaren bukaeraren beste arrazoi batzuk eta horien ondorioak.<\/p>\n<div >\n<p>Foru-komunikazioa bukatuko da, halaber, epailearen erabakiz eta ezkontideetatik batek hori eskatuta, hurrengo kasuetan:<\/p>\n<p>1.\u2013 Beste ezkontidea epaiketa bidez ezgaituta geratu denean, haren absentzia-adierazpena eman denean edo hartzekodunen konkurtso-adierazpena eman denean.<\/p>\n<p>2.\u2013 Beste ezkontideak xedatze- eta kudeatze-egintzak gauzatzen dituenean, haren kalterako edo haren eskubideei iruzur eginez.<\/p>\n<p>3.\u2013 Egitez urtebete baino gehiago bananduta egon direnean, nahiz eta elkarrekin adostutako banantzea izan.<\/p>\n<p>Komunikazio-araubidea desegin ondoren ezkontza bera ez bada azkentzen, ezkontideak ondasunen banantze-araubidearen mende geratuko dira, Kode Zibilean arautu bezala, kontrakoa itundu ezik.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:132--><\/p>\n<p>132. artikulua.\u2013 Ondasunen foru-komunikazioaren sendotzea.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Foru-komunikazioa, ezkontzarekin sortzen dena, sendotu egiten da ezkontideetatik bat hiltzearen ondorioz desegiten den unean, bi-bion seme-alabak edo ondorengoak baldin badaude.<\/p>\n<p>2.\u2013 Ezkontideetatik edozeinek ezkontza desegin arte lortu dituen ondasun, eskubide eta akzio guztiak komunikatu direla ulertuko da; ez, ordea, pertsonari datxezkion eskubideak, ezta ezkontideetatik baten heriotzaz geroztik eskuratutakoak ere. Era berean, ez dira komunikatuko ondasun eta eskubide eskualdaezinak, ezta norberaren erabilerarako direnak ere.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:133--><\/p>\n<p>133. artikulua.\u2013 Irabazitako ondasunak eta ezkontide batengan jatorria duten ondasunak.<\/p>\n<div >\n<p>Foru-komunikazioa indarrean dagoen bitartean, irabazitako ondasunak eta ezkontide batengan jatorria duten ondasunak bereiziko dira, eta bereizketa horri aplikatuko zaizkio legeria zibil orokorrak irabazpidezko ondasunen gainean eta ondasun pribatiboen gainean ezarritako arauak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:134--><\/p>\n<p>134. artikulua.\u2013 Ezkontzaren zamak.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Ezkontzaren zamatzat hartuko dira familia mantentzeko, seme-alaba erkideak elikatu eta hezteko, eta, ezkontide batenak bakarrik izanik, familiaren etxean bizi diren seme-alabak elikatu eta hezteko beharrezkoak diren guztiak. Beste edozein gastu ondasun erkideekin ordaintzen bada, baina ezkontide baten interes edo ondasunei buruzkoa baldin bada, itzulketa eskatzeko eskubidea sortuko da, komunikazioa likidatzeko unean.<\/p>\n<p>2.\u2013 Ezkontzaren zamak ordainduko dira, lehenengo eta behin, irabazitako ondasunekin eta, halakorik izan ezean edo horiek nahikoa ez badira, eta orduan bakarrik, ezkontide bakoitzarengan jatorria duten ondasunekin, horien balioaren arabera.<\/p>\n<p>3.\u2013 Azken horiekin ordaindutakoa etorkizuneko irabaziekin konpentsatuko da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:135--><\/p>\n<p>135. artikulua.\u2013 Ondasunak xedatzeko egintzak.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Foru-komunikazioan, ondasunak xedatzeko egintzetarako nahitaezkoa izango da bi ezkontideen adostasuna. Ezkontideetatik batek adostasuna ukatzen badu, epaileak xedapena baimendu ahal izango du, hori familiaren intereserako dela uste badu.<\/p>\n<p>2.\u2013 Hala ere, ezkontideetatik edozeinek bere kabuz xedatu ahal izango ditu bere titulartasunpeko dirua, kuotak, kooperatibei egindako ekarpenak edo sozietateetan dituen partaidetzen zati ordezkatzaileak, finantza-aktiboak edo balore higigarriak.<\/p>\n<p>3.\u2013 Modu berean, ezkontide batek beste ezkontidearen mesederako egin badu pribatibotasunaren aitortzea, legeria zibil orokorraren arabera, eta aitortza hori Jabetza Erregistroan inskribatu ondoren, ondasun hori xeda dezake hipoteka-legerian ezarritako moduetan, hipoteka-legeria hori dela xedapen egintzaren unean indarrean dagoena.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:136--><\/p>\n<p>136. artikulua.\u2013 Kreditu-eskubideak.<\/p>\n<div >\n<p>Kreditu-eskubideak, horien izaera edozein izanik ere, zein ezkontideren izenean eratu eta horrexek egikarituko ditu.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:137--><\/p>\n<p>137. artikulua.\u2013 Ondasunak kudeatu eta administratzea.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Ezkontide bakoitzari dagokio, modu esklusiboan, berarengan jatorria duten ondasunak kudeatu eta administratzea, Merkataritza Kodean ezarritakoari kalterik egin gabe.<\/p>\n<p>2.\u2013 Era berean, ezkontide bakoitzak bere ondasunen fruituak eta produktuak xedatu ahal izango ditu, eta, aldian-aldian, besteari argibideak eman beharko dizkio ondasun horien egoerari buruz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:138--><\/p>\n<p>138. artikulua.\u2013 Zorrak eta betebeharrak.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Ezkontideetatik edozeinek zorrak eta betebeharrak hartzen baditu bestearen adostasunik gabe, hartutako horiek betebehardunari dagokion erdiaren kontura bakarrik geratuko dira, hurrengo mugapenekin:<\/p>\n<p>a) Erantzukizunetik aske geratuko dira beti ezkontide ez-zordunarengan jatorria duten ondasunak.<\/p>\n<p>b) Prozesu judizialetan edo betearazpen-prozesuetan, hurrengo erregelen mende geratuko da irabazitako ondasunen eta zordunarengan jatorria duten ondasunen gaineko erantzukizuna:<\/p>\n<p>Ezkontide ez-zordunari jakinarazi beharko zaio enbargoa, eta ezkontide horrek eskubidea izango du edozein enbargoren aurka jartzeko, baldin eta enbargo horrek, irabazitako ondasunen gainekoa izanik, berari dagokion erdia gainditzen badu. Era berean, ezkontide ez-zordunak, egutegiko hamabost eguneko epean, foru-komunikazioaren desegitea eskatu ahal izango du, 145. artikuluko erregelen arabera; kasu horretan, betebehardunari adjudikaturiko ondasunak bakarrik geratuko dira erantzukizunaren menpe, eta ezkontzari ondasunen banantze-araubidea aplikatuko zaio aurrerantzean. Eskubide hori ez da gertatuko, baldin eta hartzekodunak frogatzen badu zorrak onura ekarri diola familiari.<\/p>\n<p>Foru-komunikazioa desegitearen ondorioz, ondasunak adjudikatu behar direnean, adjudikazio hori betearazpen-prozeduran bertan egingo da, eta, zehatzago, pieza bananduan, eta, horretarako, jarauntsien banaketari buruz ezarritako arauak aplikatuko dira.<\/p>\n<p>c) Betebeharpekoaren erdi komunikatua saltzen bada, ezkontide erantzuleak ezkontza bitartean ez du inolako zatirik izango, beste erdiaren gainean; erdi hori beste ezkontidearen administraziopean geratuko da. Ezkontideak ezin izango du erdi hori besterendu, epailearen baimenik gabe, eta haren fruituak familiaren gastu arruntetarako destinatu beharko ditu.<\/p>\n<p>d) Irabazpidezko ondasunen gaineko erantzukizuna subsidiarioa da, eta ezkontide ez-zordunak halakoak enbargatzea saihestu ahal izango du, zordunaren ondasun propioak behar besteko kopuruan adieraziz.<\/p>\n<p>2.\u2013 Edozein kasutan ere, betearazpena zein ondasunen gainean gauzatu eta ondasun horiek ezkontide zordunak jasotakotzat hartuko dira, komunikazioan horrek duen partaidetzaren kontura, eta sozietatea likidatzeko unean haiek duten balioaren neurrian.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:139--><\/p>\n<p>139. artikulua.\u2013 Jarauntsiak arbuiatzea eta onartzea.<\/p>\n<div >\n<p>Foru-komunikazioa indarrean dagoen bitartean, jarauntsira deitutako ezkontideak ezin izango du hori arbuiatu, bestearen adostasunik gabe. Adostasuna lortu ezean, jarauntsia inbentario-onuraren arabera onartu dela ulertuko da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<h2>BIGARREN ATALA<\/h2>\n<h2>ONDASUNEN KOMUNIKAZIOARI BURUZKO ARAUBIDEA DESEGITEA<\/h2>\n<p><!--ART:140--><\/p>\n<p>140. artikulua.\u2013 Ezkontideetako bat seme-alaba eta ondorengo erkideak utzita hiltzeagatik desegitea.<\/p>\n<div >\n<p>Ezkontza desegiten bada ezkontideetatik baten heriotzaren ondorioz, eta seme-alaba edo ondorengo erkiderik badago, foru-komunikazioa sendotu eta ondasun-erkidego bihurtzen da, batetik, alargunaren eta, bestetik, aurrez hildakoaren oinordeko diren seme-alaba edo ondorengoen artean, ondasunak zatitu eta adjudikatu arte.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:141--><\/p>\n<p>141. artikulua.\u2013 Ezkontideetako bat komisarioa izendatuta utzita hiltzeagatik desegitea.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Kausatzaileak komisarioa izendatu badu, ondasunak erkidegoan egongo dira, oinordekoa izendatu arte.<\/p>\n<p>2.\u2013 Ondasunak egoera horretan diren bitartean, alarguna izango da, testamentugileak kontrakoa xedatu ezean, jarauntsiaren ordezkari bakarra eta ondasun guztien administratzailea, izendatutako oinordekoek jarauntsia onartzen ez duten bitartean.<\/p>\n<p>3.\u2013 Testamentugileak kontrakoa xedatu ezean, alarguna komisario izendatu bada, bera bakarrik edo beste pertsona batzuekin batera, alargun horrek, testamentu-ahalordea erabiltzen ez duen bitartean, xedatzeke dauden ondasunen gaineko gozamena izango du, eta ez du fidantza emateko betebeharrik izango.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:142--><\/p>\n<p>142. artikulua.\u2013 Ezkontide alargun komisarioak ondasunak bere buruari adjudikatzea.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 140. artikuluan xedatutakoa salbuetsita, alarguna komisario izendatu bada, alargun horrek bere buruari adjudikatu ahal izango dio ondasun guztien erdia, eta beste erdia aurrez hildakoaren oinordetzarako utzi ahal izango du, oinordetza-erreserbei kalterik egin gabe.<\/p>\n<p>2.\u2013 Kausatzaileak kontulari-banatzailea izendatu badu, ezkontide komisarioak, kontulari-banatzailearekin batera, eratutako erkidegoaren desegitea eta likidazioa egin ahal izango ditu, 144. artikuluan ezarritako moduan; horrela, kausatzailearen oinordetzan geratuko dira horri adjudikaturiko ondasunak. Era berean, hori egin ahal izango du ustezko oinordekoekin batera, edo, osterantzean, berak epaileari hala eskatu eta horrexen erabakiz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:143--><\/p>\n<p>143. artikulua.\u2013 Ondorengoek jarauntsiak onartzea ezkontide alargunak eskatuta.<\/p>\n<div >\n<p>Ezkontza desegin bada seme-alabak edo ondorengoak daudela, alargunak, epaiketa bidez, hildakoaren oinordekoei eskatu ahal izango die haren intereseko jarauntsietatik edozein onartzea. Epaileak adierazitako epea ezin izango da hogeita hamar egunetik gorakoa izan; eta, behin hori igarota, oinordekoek ez badute adierazi jarauntsia onartzeko borondatea dutenik, edo jarauntsia arbuiatu badute, aipatutako ezkontideak jarauntsi hori onartu ahal izango du inbentario-onuraren arabera.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:144--><\/p>\n<p>144. artikulua.\u2013 Komunikaziopeko ondasunen adjudikatzea.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Komunikaziopeko ondasunak adjudikatzean, hurrengo erregelak beteko dira:<\/p>\n<p>a) Lehenengo eta behin, alargunari adjudikatuko zaizkio, bere hartzekoa ordaintzeko, berarengan jatorria duten onibar tronkalak.<\/p>\n<p>b) Horiek ez badira nahikoa, alargunaren hartzekoa osatuko da ondasun higigarri eta onibar ez-tronkalekin.<\/p>\n<p>c) Aurreko bi erregeletako ondasunak nahikoa ez direnean, eta orduan bakarrik, aurrez hildako ezkontidearen onibar tronkala erabiliko da.<\/p>\n<p>2.\u2013 Alargunaren hartzekoa zehazteko, aintzakotzat hartuko da 138. artikuluan xedatutakoa.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:145--><\/p>\n<p>145. artikulua.\u2013 Ezkontideetako bat ondorengo erkiderik utzi gabe hiltzeagatik edo banantze-, deuseztasun- edo dibortzio-epaia emateagatik desegitea.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Foru-komunikazioa azkentzen denean ezkontideetatik bat hiltzeagatik, ondorengo erkiderik utzi gabe, edo banantze-, deuseztasun- edo dibortzio-epaia emateagatik, hurrengo erregelak aplikatuko dira:<\/p>\n<p>a) Ezkontide bakoitzari dagozkio berarengan jatorria duten ondasunak edo horiekin eskuratutakoak nahiz haien salmentaren ondorioz eskuratutakoak. Eskuraketa, zati batez, beste jatorri bateko ondasunekin egin bada, halako ondasunetan proindibisoa sortuko da ondasunon titularren artean, bakoitzak jarritako kopuruaren arabera.<\/p>\n<p>b) Irabazitako ondasunak erdibanatu egingo dira bi ezkontideen artean.<\/p>\n<p>c) Ezkontide baten ondasuna edo horren balioa familiaren intereserako gastatu bada, horren balio eguneratua kontuan hartuko da, irabazitako ondasunekin hori ordaintzeko; eta irabazitako ondasunak nahikoa ez badira, alde horretatik beste ezkontideak ordainduko du berari dagokion zatia, bakoitzak dituen ondasunen balioaren arabera.<\/p>\n<p>2.\u2013 Foru-komunikazioa azkentzen bada ezkontzaren araubide ekonomikoa aldaraztearren, itundutakoa beteko da, eta, horren ezean, aplikagarria izango da artikulu honetan xedatutakoa.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:146--><\/p>\n<p>146. artikulua.\u2013 Beste erregela partikular batzuk, ezkontideetako bat ondorengo erkiderik utzi gabe hiltzeagatik desegitearen kasurako.<\/p>\n<div >\n<p>Desegitea gertatzen bada ezkontideetatik baten heriotzaren ondorioz, eta ez badago ondorengorik, orduan, aurreko artikuluko erregelez gain, hurrengoak aplikatuko dira:<\/p>\n<p>a) Alarguna aurrez hildakoaren baserrira ezkondu bada, orduan eskubidea izango du, alargun dagoen bitartean, baserri horretan geratzeko urtebete eta egun bat; horrek ez die kalterik egingo legezko edo borondatezko xedapenaren ondorioz alargunak dituen beste eskubideei.<\/p>\n<p>b) Alargunak ezkonsaria ekarri badu edo bestelako ekarriak egin baditu, aurreko erregelan ezarritako epea luzatu egingo da hildakoaren jaraunsleek alargunari ekarri horiek itzultzen ez dizkioten bitartean.<\/p>\n<p>c) Onibar tronkalak kostu bidez eskuratu badira, edo horietan hobekuntzak egin badira, eskuraketa eta hobekuntza horiek izango dira ondasunok zein lerrotatik etorri eta lerro horretako ezkontidearentzat edo horren jaraunsle tronkeroentzat; baina, ezkontza-sozietatea likidatzean, aintzakotzat hartuko da egindako inbertsioen balio eguneratua, eta beste ezkontideari edo horren jaraunsleei ordainduko zaie hari dagokion hartzekoa.<\/p>\n<p>Gerta daiteke ordainketa horrek ondorerik ez izatea alarguna hil arte, horri eskubidea aitortzen baitzaio bizirik dagoen bitartean bere erdia askatasunez gozatu eta lupertzeko.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--D:DA--><\/p>\n<div >\n<!--ART:DA1--><\/p>\n<p>LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.\u2013 Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea sortzen da. Kontsulta-organoa izango da eta bere misioa izango da Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena sustatzea. Horretarako, honako hauek egingo ditu: ikerketu, ebaluatu, proposamenak eztabaidatu eta aholkularitza egin Eusko Legebiltzarrarentzat eta Eusko Jaurlaritzarentzat, baita arlo horretan lege-berrikuntzak eta aldaketak proposatu ere.<\/p>\n<p>2.\u2013 Bere osaerak ez du ordainketarik sortuko eta bai osaera, bai bere funtzionamendu-erregimena erregelamendu bidez garatuko dira.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:DA2--><\/p>\n<p>BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.\u2013 Izatezko bikoteen araubidea.<\/p>\n<div >\n<p>1.\u2013 Lege honetan izatezko bikoteei buruz egiten diren aipamenak ulertuko da egiten zaizkiela izatezko bikoteak arautzeko martxoaren 7ko 2\/2003 Legearen 4. artikuluan ezarritako erregistroan inskribatuta daudenei.<\/p>\n<p>2.\u2013 Aldatu egiten dira izatezko bikoteak arautzeko martxoaren 7ko 2\/2003 Legearen 2. eta 5. artikuluak, testu honen arabera:<\/p>\n<p>\u00ab2. artikulua.\u2013 Izatezko bikotearen kontzeptua eta aplikazio-eremua.<\/p>\n<p>Lehenengoa.\u2013 Lege hau aplikatzeko, izatezko bikotea da bi pertsonaren arteko elkartze askearen ondorioa; pertsona horiek adinez nagusi edo adingabeko emantzipatuak izan behar dute, gaitasun osoa izan behar dute, eta ezin dute euren artean lerro zuzeneko odol- edo adopzio-ahaidetasunik eduki, ez eta alboko lerroko bigarren mailako odol-ahaidetasunik ere. Harreman sexual edo afektiboa izan behar dute elkarren artean, eta berdin izango da pertsona horiek sexu berekoak edo desberdinekoak izatea. Gainera, bikoteko kideek, ez batak ez besteak, ezin dute ezkontzaren edo izatezko bikotearen bidezko loturarik izan beste inorekin.<\/p>\n<p>Lege honetako xedapenak 3. artikuluan eta ondokoetan zehazten den eran eratutako izatezko bikoteei aplikatuko zaizkie.<\/p>\n<p>Horrela, bada, izatezko bikotea inskribatzeko, bikotekideetatik batek behintzat euskal auzotasun zibila izan beharko du\u00bb.<\/p>\n<p>\u00ab5. artikulua.\u2013 Bikotearen harremanak eta araubide ekonomiko eta ondarezkoa.<\/p>\n<p>1.\u2013 Izatezko bikoteko kideek beren elkartzearen ondorio diren harreman pertsonal eta ondarezkoak arautu ahal izango dituzte agiri publiko edo pribatuaren bitartez, eta bakoitzaren eskubide eta betebeharrak zehaztuko dituzte hor, bai eta bikotea deseginez gero, eman beharreko ordain ekonomikoak ere.<\/p>\n<p>2.\u2013 Ezin izango da hitzartu izatezko bikotea aldi baterako eratzea, ez eta haren eraketa baldintzaren baten menpe ezarri ere. Administrazio publikoek ez dituzte erregistroan jasoko edozein bikotekideren oinarrizko eskubide eta askatasunak hautsi litzaketen itunak.<\/p>\n<p>3.\u2013 Esanbidezko ituna egin ezean, lege honek araututako izatezko bikoteen araubide ekonomiko eta ondarezkoa izango da Kode Zibilean ondasunen banantzeari buruz araututakoa\u00bb.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:DA3--><\/p>\n<p>HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.\u2013 Zerga-arauen egokitzea.<\/p>\n<div >\n<p>Lurralde historikoetako foru-organoek, beren eskumenak baliatuz, egokitu egingo dituzte beren zerga-arauak lege honetan erregulatutako instituzioetara.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART-->\n<\/div>\n<p><!--BD--><br \/>\n<!--D:DT--><\/p>\n<div >\n<!--ART:DT1--><\/p>\n<p>LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA.\u2013 Aldi arteko gatazkak.<\/p>\n<div >\n<p>Lege honen eta beronek indargabetzen dituenen artean aldi arteko gatazkak sortzen badira, gatazkok konpontzeko aplikatuko dira Kode Zibilaren xedapen iragankorretako atarikoa, lehenengoa, bigarrena, hirugarrena, laugarrena eta hamabigarrena.<\/p>\n<p>Aldi arteko gatazka ezin bada konpondu aurreko xedapenen bitartez, kontuan hartuko da lege honen ondoriozko aldaketek ezin dietela kalterik egin aurreko legeriaren arabera eskuratutako eskubideei.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:DT2--><\/p>\n<p>BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.\u2013 Bide-zorraren gaineko aldez aurreko edukitza.<\/p>\n<div >\n<p>Bide-zorraren gaineko edukitza hasi bada lege hau indarrean jarri baino lehen, edukitza horretatik probetxua aterako du edukitzaileak, preskripzio bidez hura eskuratzeko ondoreetarako.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:DT3--><\/p>\n<p>HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.\u2013 Legeko xedapen batzuen atzeraeragina.<\/p>\n<div >\n<p>Lege honen aurretik egiletsitako testamentu-ahalordeei atzera eraginez aplikatuko zaizkie 41. artikulua, testamentu-ahalordea egikaritzeko epeari dagokionez; 43. artikuluaren 3, 4 eta 5. apartatuak, ondarearen administratzaile eta ordezkari den komisarioaren ahalmenei dagokienez; eta 42. artikulua, ahalordea egintza edo egilespen bakarrean nahiz batzuetan egikaritzeko aukerari dagokionez.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:DT4--><\/p>\n<p>LAUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.\u2013 Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3\/1992 Legea indarrean jarri aurretik egiletsitako testamentu-ahalordeak.<\/p>\n<div >\n<p>3\/1992ko uztailaren 1eko Legea indarrean jarri aurretik egiletsitako testamentu-ahalordeetan, alarguna komisario izendatzeak berarekin ekarriko du alargun horri bizi arteko gozamena eratxikitzea, eta gozamen hori ez da azkenduko ahalordea erabiltzeagatik.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:DT5--><\/p>\n<p>BOSGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.\u2013 Kode Zibilaren 831. artikuluaren itzalpean eta Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3\/1992 Legearen 13. artikuluaren itzalpean emandako xedatze-egintzak.<\/p>\n<div >\n<p>Xedatze-egintzak burutzen badira Kode Zibilaren 831. artikuluaren itzalpean edo Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3\/1992 Legearen 13. artikuluaren itzalpean, egintza horiek guztiz baliozkoak izango dira.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:DT6--><\/p>\n<p>SEIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.\u2013 Hilobien gaineko tronkalitate-eskubideak.<\/p>\n<div >\n<p>Hilobien gaineko tronkalitate-eskubideei, egun indarrean dauden neurrian, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3\/1992 Legearen xedapenak aplikatuko zaizkie.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:DT7--><\/p>\n<p>ZAZPIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.\u2013 Euskal auzotasun zibila izendatzea.<\/p>\n<div >\n<p>Lege hau indarrean jartzeaz geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldeetatik edozeinetan auzotasun zibila dutenek zuzen-zuzenean eskuratuko dute euskal auzotasun zibila, eta, hala denean, eurei dagokien toki-auzotasun zibila ere bai.<\/p>\n<p>Xedapen honetan ezarritakoarekin bat etorriz, haiei aplikatu beharreko legeria berria ezarriko da, eta legeria horrek ez du aldatuko ezkontzaren araubide ekonomikoa, edo, izatezko bikoteen kasuan, ondare-araubidea, salbu eta hori ezkontzako hitzarmenetan edo itunetan erabakitzen denean; eta, harreman pertsonalei eta oinordetza-harremanei dagokienez, lehenengo xedapen iragankorrean ezarritakoa beteko da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART-->\n<\/div>\n<p><!--BD--><br \/>\n<!--D:DD--><\/p>\n<div >\n<!--ART:DD1--><\/p>\n<p>XEDAPEN INDARGABETZAILEA<\/p>\n<div >\n<p>Indarrrik gabe geratzen dira uztailaren 1eko 3\/1992 Legea, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoa, eta azaroaren 26ko 3\/1999 Legea, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibila Gipuzkoako Foru Zibilari dagokionean aldatzekoa, bai eta beste lege oro ere honen aurka doan guztian.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART-->\n<\/div>\n<p><!--BD--><br \/>\n<!--D:DF--><\/p>\n<div >\n<!--ART:DF1--><\/p>\n<p>AZKEN XEDAPENA.\u2013 Indarrean jartzea.<\/p>\n<div >\n<p>Lege hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen denetik hiru hilabete igarotakoan.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART-->\n<\/div>\n<p><!--BD--><\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"","tags":[41,37],"class_list":["post-5957","ley","type-ley","status-publish","hentry","tag-comunidad-autonoma-vasca","tag-leyes-civiles"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ley\/5957","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ley"}],"about":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/ley"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5957"}],"wp:term":[{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5957"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}