{"id":5893,"date":"2025-05-29T13:14:43","date_gmt":"2025-05-29T11:14:43","guid":{"rendered":"https:\/\/demo.forulege.com\/ley\/abenduaren-29ko-6-2006-foru-araua-pertsona-fisikoen-errentaren-gaineko-zergari-buruzkoa\/"},"modified":"2025-05-29T13:14:43","modified_gmt":"2025-05-29T11:14:43","slug":"abenduaren-29ko-6-2006-foru-araua-pertsona-fisikoen-errentaren-gaineko-zergari-buruzkoa","status":"publish","type":"ley","link":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/ley\/abenduaren-29ko-6-2006-foru-araua-pertsona-fisikoen-errentaren-gaineko-zergari-buruzkoa\/","title":{"rendered":"Abenduaren 29ko 6\/2006 Foru Araua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoa"},"content":{"rendered":"<p>Abenduaren 29ko 6\/2006 Foru Araua, Pertsona Fisikoen<\/p>\n<p>Errentaren gaineko Zergari buruzkoa<br \/>\n(BAO, Abenduaren 30koa)<br \/>\n<!--ART:11--><\/p>\n<p>11. artikulua<\/p>\n<div >. Errentak esleitzea.<\/p>\n<p>1. Sozietate zibilen -nortasun juridikoa izan ala ez-, banatu gabeko herentzien,<br \/>\nondasun komunitateen eta Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak 34. artikuluko 3. idatzzatian jasotako gainerako entitateen errentak bazkide, oinordeko, komunero edo<br \/>\npartaideei esleituko zaizkie, hurrenez hurren, foru arau honen IV. tituluko VI.<\/p>\n<p>kapituluaren 2. atalean ezarritakoari jarraituz.<\/p>\n<p>2. Errentak esleitzeko araubidea ez zaie Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateei<br \/>\naplikatuko, hauek Sozietateen gaineko Zerga ordainduko baitute.<\/p>\n<p>3. Errentak esleitzeko araubidean dauden entitateak ez dira Sozietateen gaineko<\/p>\n<p>Zergari lotuta egongo.<\/p>\n<p>4. Errentak egozteko araubidea ez zaie aplikatuko testamentu-ahalordearen bidezko<br \/>\njarauntsiei, ahalordea erabili bitartean; izan ere, halakoek foru arau honen 12.6.<\/p>\n<p>artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko dute zerga.<\/p>\n<p><!--ART:12--><\/p>\n<p>12. artikulua<\/p>\n<div >. Errentak indibidualizatzea.<\/p>\n<p>1. Errenta bat zergadunak lortutakotzat joko da errentaren jatorri edo iturriaren<br \/>\narabera, senar-emazteen edo izatezko bikotearen araubide ekonomikoa, halakorik bada,<br \/>\nzeinahi dela ere.<\/p>\n<p>2. Etekina jasotzeko eskubidea sortu duenari egotziko zaizkio bakar-bakarrik<br \/>\nlanaren etekinak. Alabaina, foru arau honen 18. artikuluko a) idatz-zatian aipatzen diren<br \/>\nprestazioak, euren alde aitortuak dituzten pertsona fisikoei egotziko zaizkie.<\/p>\n<p>3. Jarduera ekonomikoen etekinak jarduera horiei atxikitako produkzio bideak edo<br \/>\ngiza baliabideak ohikotasunez, pertsonalki eta zuzenean bere kabuz antolatzen dituenak<br \/>\nlortutakoak direla jotzen da.<\/p>\n<p>Bestelako frogarik ezean, baldintza horiek jarduera ekonomikoen titular gisa ageri<br \/>\ndiren pertsonek betetzen dituztela joko da.<\/p>\n<p>4. Kapitalaren etekinak, Ondarearen gaineko Zerga arautzen duen foru arauko 7.<\/p>\n<p>artikuluan ezarritakoaren arabera, etekin horiek sortzen dituzten ondare elementuen, hau<br \/>\nda, ondasun edo eskubideen titular diren zergadunei egotziko zaizkie.<\/p>\n<p>5. Ondare irabazi eta galerak, Ondarearen gaineko Zerga arautzen duen foru arauko<br \/>\n<!--ART:7--><\/p>\n<p>7. artikulua<\/p>\n<div >n ezarritakoaren arabera, irabazi eta galera horiek sortzen dituzten ondare<br \/>\nelementuen, hau da, ondasun edo eskubideen titular diren zergadunei egotziko zaizkie.<\/p>\n<p>Justifikatu gabeko ondare irabaziak, aitortutako ondasun edo eskubideen titularren<br \/>\narabera egotziko dira.<\/p>\n<p>1<\/p>\n<p>Aldez aurreko eskualdaketa batetik eratortzen ez diren ondasun eta eskubideen<br \/>\neskurapenak ondasun eta eskubide horiek lortzeko eskubidea duen edo zuzenean irabazi<br \/>\ndituen pertsonaren ondare irabazitzat hartuko dira.<\/p>\n<p>6. Ordenatzaile ahala erabiltzearen zain dauden jaraunspenei dagozkien errentak<br \/>\njaraunspeneko ondasunen gozamendunei eratxikiko zaizkie, haien jatorriaren arabera.<\/p>\n<p>Aurreko 3. idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, ekonomi jardueren etekinak haien<br \/>\ngozamendunei egotziko zaizkie etekin gisa.<\/p>\n<p>Gozamen eskubiderik ez duten ondasun edo eskubideei dagokienez, errentak<br \/>\njaraunspenari berari eratxikiko zaizkio eta zerga-ordainketa Bizkaiko Lurralde<\/p>\n<p>Historikoko Zerga Sistema Euskadiko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara<br \/>\nmoldatu duen urriaren 15eko 7\/2002 Foru Arauko II. tituluan ezarritakoaren arabera<br \/>\negingo da.<\/p>\n<p>Euskadiko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3\/1992 Legeko 104.<\/p>\n<p>artikuluan ezarritako ezkontza ondoko erkidegoaren errentak ordenatzaile ahala<br \/>\nerabiltzearen zain daudenean, erdi bana eratxikiko zaizkie ezkontide alargunari eta<br \/>\nordenatzaile ahal erabiltzearen zain dagoen jaraunspenari, aurreko bi paragrafoetan<br \/>\nezarritako erregelen arabera.<\/p>\n<p>Aurreko paragrafoan jasotakoa maiatzaren 7ko 2\/2003 Legean ezarritakoaren<br \/>\narabera osatutako izatezko bikoteei aplikatuko zaie, bikote-lagunek ezarritako ondare<br \/>\naraubide ekonomikoari 3\/1992 Legean agindu hori aplikatzekoa bazaio.<\/p>\n<p><!--ART:37--><\/p>\n<p>37. artikulua<\/p>\n<div >. Norberaren kapitala gainontzekoei lagatuz lortutako etekinak.<\/p>\n<p>1. Kapital propioak hirugarrenei lagaz lortutako etekintzat hartuko dira mota<br \/>\nguztietako kontraprestazioak, horien izendapena edo izaera edozein izanik ere,<br \/>\ndiruzkoak izan edo gauzazkoak izan (esaterako, interesak eta lagapenaren ordainsari<br \/>\ngisa itundutako beste edozein ordainketa mota), bai eta besteren kapitalen erakarpena<br \/>\neta erabilpena adierazten dituen eskualdaketa, itzulketa, amortizazio, truke edo<br \/>\nbihurketatik datozen kontraprestazioak ere.<\/p>\n<p>2. Bereziki, halakotzat hartuko dira hauek.<\/p>\n<p>? a) Edozein giro tresnatatik datozen etekinak, merkataritzako eragiketek<br \/>\nsortutakoak barne, endosatzen edo eskualdatzen den unetik aurrera, non eta endosua edo<br \/>\nlagapena ez den gauzatzen zuzkitzaile edo hornitzaileen kredituaren ordainketa gisa.<\/p>\n<p>? b)<\/p>\n<p>Mota guztietako finantza erakundeetako kontuetatik datorren<br \/>\nkontraprestazioa, horren izendapena edo izaera edozein izanik ere, aktibo finantzarioen<br \/>\neragiketetan oinarritutakoak barne.<\/p>\n<p>?<\/p>\n<p>c) Aldi baterako aktibo<br \/>\neragiketetatik datozen errentak.<\/p>\n<p>finantzarioak<\/p>\n<p>?<\/p>\n<p>berrerosteko<\/p>\n<p>itunaz<\/p>\n<p>lagatzeko<\/p>\n<p>d) Entitate finantzario batek bere titulartasuneko kreditua erabat edo zati batean<br \/>\neskualdatu, laga edo transferitzearen ondorioz ordaindutako errentak.<\/p>\n<p>2<\/p>\n<p>3. Baloreak eskualdatu, itzuli, amortizatu, trukatu edo bihurtuz gero, etekintzat<br \/>\nhartuko da baloreen eskualdatze, itzultze, amortizatze, trukatze edo bihurtze balioaren<br \/>\neta eskuratze edo harpidetze balioaren arteko diferentzia.<\/p>\n<p>Truke edo bihurtze baliotzat hartuko da jasotzen diren baloreen balioa.<\/p>\n<p>Eskuratze eta besterentze gastu osagarriak, era berean, etekina kuantifikatzeko<br \/>\nkonputatuko dira, behar bezala frogatzen badira.<\/p>\n<p>Aktibo finantzarioak eskualdatzetik datozen etekin negatiboak zergadunaren<br \/>\nondarean mantentzen diren aktibo finantzarioak eskualdatu ahala integratuko dira,<br \/>\nzergadunak aktibo finantzario homogeneoak eskuratu dituenean eskualdaketa horien<br \/>\naurreko edo ondorengo bi hilabeteetan.<\/p>\n<p>4. Zergadunaren heriotzaren zioz artikulu honetan aipatutako besteren kapitalaren<br \/>\nerakarketa eta erabilera ordezten dituzten aktiboen irabaziz eskualdatzen direnean,<br \/>\nulertuko da ez dagoela higikorren kapitalaren etekinik.<\/p>\n<p>Aurreko paragrafoan xedatutakoa irabazizko eskualdaketa komisarioak ordenatzaile<br \/>\nahala edo oraingo eraginkortasuneko oinordetza-tituluren bat erabiltzearen ondorioz<br \/>\ngertatzen denean ere aplikatuko da. Ondore hauetarako, oinordetza-tituluak dira<\/p>\n<p>Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 3. artikuluan<br \/>\nezarritakoak.<\/p>\n<p>Aurreko paragrafoan aipatu diren oraingo eraginkortasuneko oinordetza-tituluen<br \/>\nbidezko irabazizko eskualdaketetan, besteren kapitalaren erakarketa eta erabilera<br \/>\nordezten dituzten aktiboen eskualdatzaileari dagokionez eskuraketa-balioa, hurrengo<br \/>\neskualdaketetarako, dohaintza-emaileak dohaintza-hartzaileari ematean dutena izango<br \/>\nda, dohaintza-hartzaileak aktiboak dohaintza-emailea hil aurretik eskualdatu ezean. Izan<br \/>\nere, hala gertatzen bada, dohaintza-hartzailea dohaintza-emailearen lekuan subrogatuko<br \/>\nda aktibo horien balio eta eskuraketa-datei dagokienez, eta honek oraingo<br \/>\neraginkortasuneko oinordetzako itunaren aurretik izan dituenak atxikiko ditu.<\/p>\n<p><!--ART:38--><\/p>\n<p>38. artikulua<\/p>\n<div >. Kapitalizazio eragiketetatik, bizi edo elbarritasun aseguruen<br \/>\nkontratuetatik eta kapital ezarpenen errentetatik datozen etekinak.<\/p>\n<p>1. Halakotzat hartzen dira kapitalizazio eragiketetatik edo bizitza aseguru edo<br \/>\nelbarritasun aseguruen kontratuetatik lortutako diruzko edo gauzazko etekinak, non eta<br \/>\nez diren lan etekin gisa zergapetu behar foru arau honek 18.a) artikuluan jasotakoaren<br \/>\narabera. Bereziki, erregela hauek aplikatuko zaizkie kapital higikorraren etekin horiei.<\/p>\n<p>a. Kapital geroratua jasotzen denean, jasotako kapitalaren eta ordaindutako<br \/>\nprimen arteko diferentzia izango da kapital higikorraren etekina.<\/p>\n<p>b. Biziarteko errenta berehalakoen kasuan, ez badira herentzia, legatu edo beste<br \/>\nedozein ondorengotza-tituluren bidez eskuratuak, kapital higikorraren etekintzat hartuko<br \/>\nda portzentaje hauek urteko zenbateko bakoitzari aplikatuz ateratzen den emaitza.<\/p>\n<p>&#8211;<\/p>\n<p>%40, jasotzailea 40 urtetik beherakoa denean.<\/p>\n<p>3<\/p>\n<p>&#8211;<\/p>\n<p>%35, jasotzailea 40 eta 49 urte bitartekoa denean.<\/p>\n<p>&#8211;<\/p>\n<p>%28, jasotzailea 50 eta 59 urte bitartekoa denean.<\/p>\n<p>&#8211;<\/p>\n<p>%24, jasotzailea 60 eta 65 urte bitartekoa denean.<\/p>\n<p>&#8211;<\/p>\n<p>%20, jasotzailea 66 eta 69 urte bitartekoa denean.<\/p>\n<p>&#8211;<\/p>\n<p>%8, jasotzailea 70 urtekoa edo hortik gorakoa denean.<\/p>\n<p>Errenta eratzerakoan errentadunak zenbat urte duen kontuan hartuta aplikatuko dira<br \/>\nportzentajeak, eta errentaren indarraldi osoan mantenduko dira aldatu gabe.<\/p>\n<p>c. Aldi baterako errenta berehalakoen kasuan, ez badira herentzia, legatu edota<br \/>\nbeste edozein ondorengotza-tituluren bidez eskuratuak, kapital higikorraren etekintzat<br \/>\nhartuko da portzentaje hauek urteko zenbateko bakoitzari aplikatuz ateratzen den<br \/>\nemaitza.<\/p>\n<p>i. %12, errentaren iraupena bost urte edo txikiagoa denean.<\/p>\n<p>ii. %16, errentaren iraupena bost urtetik gorakoa eta hamar urtekoa edo hortik<br \/>\nbeherakoa denean.<\/p>\n<p>iii. %20, errentaren iraupena hamar urtetik gorakoa eta hamabost urtekoa edo hortik<br \/>\nbeherakoa denean.<\/p>\n<p>iv. %25, errentaren iraupena hamabost urtetik gorakoa denean.<\/p>\n<p>d. Errenta geroratuak, biziartekoak edo aldi baterakoak jasotzen direnean, ez<br \/>\nbadira herentzia, legatu edota beste edozein ondorengotza-tituluren bidez eskuratuak,<br \/>\nkapital higikorraren etekintzat hartuko da aurreko b) eta c) letretan jasotako<br \/>\nportzentajeak urteko zenbateko bakoitzari aplikatuz ateratzen den emaitza, errenta eratu<br \/>\narte lortutako errentagarritasunaren zenbatekoa gehiturik; errenta hori arauz zehazten<br \/>\nden moduan kalkulatuko da. Errentak dohaintzaz edo doan eta inter vivos egindako<br \/>\nbeste edozein negozio juridiko bidez eskuratu direnean (salbu oraingo<br \/>\neraginkortasuneko oinordetza-tituluak), kapital higikorraren etekina izango da, bakarbakarrik, aurreko b) eta c) letretan jasotako dena delako portzentajea urteko zenbateko<br \/>\nbakoitzari aplikatuz ateratzen den emaitza.<\/p>\n<p>Aurreko paragrafoan jasotakoa jasota ere, zergaren oinarri ezargarrian integratuko<br \/>\ndira kapital higikorraren etekin gisa, arauz finkatzen den moduan, foru arau honek 18.a)<br \/>\nartikuluan aipatutakoak ez diren eta haien indarraldian aseguru kontratuaren<br \/>\nhorniduretan inolako mobilizaziorik izan ez duten bizi edo elbarritasun aseguruei<br \/>\nburuzko kontratuen onuradunek errenta moduan jaso dituzten erretiro eta elbarritasun<br \/>\nprestazioak, horien zenbatekoa kontratua dela-eta ordaindutako prima baino handiagoa<br \/>\nden momentutik aurrera. Errentak eskuratu badira dohaintzaz edo doan eta inter vivos<br \/>\negindako beste edozein negozio juridiko bidez (salbu oraingo eraginkortasuneko<br \/>\noinordetza-tituluak), aldiz, oinarrian integratuko dira prestazio horiek errenten eraketa<br \/>\nuneko balio aktuariala baino handiagoak direnean. Kasu horietan, ez dira aplikatuko<br \/>\naurreko b) eta c) letretan jasotako portzentajeak. Erretiro prestazioen kasuan araubide<\/p>\n<p>4<\/p>\n<p>hau aplikatuko bada, beharrezkoa da aseguru kontratua gutxienez erretiro data baino bi<br \/>\nurte lehenago hitzartu izana.<\/p>\n<p>e. Herentzia, legatu edota beste edozein ondorengotza-tituluren bidez eskuratu ez<br \/>\ndiren aldi baterako edo biziarteko errenten kasuan, errenta erreskate eskubidea<br \/>\nerabiltzean iraungi denean, kapital higikorraren etekina kalkulatzeko, erreskatearen<br \/>\nzenbatekoari batu behar zaizkio momentu horretara arte ordaindutako errentak eta,<br \/>\nondoren, baturatik kendu behar dira ordaindutako primak eta Paragrafo honen aurreko<br \/>\nletren arabera kapital higikorraren etekin gisa zergapetu diren diru kopuruak. Errentak<br \/>\ndohaintzaz edo doan eta inter vivos egindako beste edozein negozio juridiko bidez<br \/>\neskuratuak badira (salbu oraingo eraginkortasuneko oinordetza-tituluak), gainera,<br \/>\nerrentak eratu arte metatutako errentagarritasunaren zenbatekoa kenduko da.<\/p>\n<p>f. Kapital moduko prestazioak aurreikusten dituzten bizitza edo elbarritasun<br \/>\naseguruak, kapital hura biziarteko edo aldi baterako errentak eratzera zuzentzen denean,<br \/>\naurreko d) idatz-zatiaren lehen paragrafoan jasotakoaren arabera zergapetuko dira,<br \/>\nbetiere bihurtzeko aukera hori aseguru kontratuan jasotzen bada, Inoiz ez da aplikatuko<br \/>\nidatz-zati honetan jasotakoa, kapitala edozein bitarteko erabiliz jartzen denean<br \/>\nzergadunaren eskura.<\/p>\n<p>2. Kapital ezarpenetik datozen biziarteko edo aldi baterako errenten kasuan, non<br \/>\neta ez diren eskuratu herentziaz, legatuz edo beste edozein ondorengotza-titulu bidez,<br \/>\nkapital higikorraren etekintzat hartuko da aurreko Paragrafoko b) eta c) letretan bizitza<br \/>\naseguruen kontratuetatik datozen biziarteko edo aldi baterako errenta berehalakoetarako<br \/>\njaso diren portzentajeak urteko zenbateko bakoitzari aplikatuz ateratzen den emaitza.<\/p>\n<p><!--ART:43--><\/p>\n<p>43. artikulua<\/p>\n<div >. Kasu bereziak.<\/p>\n<p>1. Hurrengo kasuotan ez da aldaketarik izango ondarearen osaeran.<\/p>\n<p>?<\/p>\n<p>a) Gauza erkidea zatikatzen denean.<\/p>\n<p>?<\/p>\n<p>b) Irabazpidezko ondasunen sozietatea edo ondasunen foru komunikazioa<br \/>\ndesegiten denean, ezkontzako partaidetzako araubide ekonomikoa azkentzen denean eta<br \/>\nizatezko bikote baten ondare-araubide ekonomikoa azkentzen denean, baldin eta<br \/>\naurreko ondare-araubide ekonomikoetako bat itundu badute.<\/p>\n<p>?<\/p>\n<p>c) Ondasun erkidegoak desegitean edo erkideak banantzen direnean.<\/p>\n<p>Idatz-zati honetan aipatzen diren kasuek ezingo dute inola ere ekarri jasotako<br \/>\nondasunen edo eskubideen balioa eguneratzea.<\/p>\n<p>2.Hurrengo kasuetan ez da egongo ondare irabazi edo galerarik.<\/p>\n<p>? a) Kapital murrizpenetan. Kapital murrizpenak, edozein xede duela ere, balore<br \/>\nedo partaidetzak amortizatzea dakarrenean, eskuratutako lehenak joko dira<br \/>\namortizatutzat, eta hauen eskurapen balioa proportzionalki banatuko da zergadunaren<br \/>\nondarean segitzen duten gainontzeko balore homogeneoen artean. Kapital murrizpenak<br \/>\nez badie zergadunaren balore edo partaidetza guztiei maila berean eragiten, lehenago<br \/>\neskuratutakoei dagokiela ulertuko da.<\/p>\n<p>5<\/p>\n<p>Kapital murrizketaren xedea ekarpenak itzultzea denean, honen zenbatekoak edo<br \/>\njasotako ondasun edo eskubideen merkatuko ohiko balioak gutxitu egingo du ukitutako<br \/>\nbaloreen edo partaidetzen eskuraketa balioa, aurreko lerroaldeko arauekin bat etorriz,<br \/>\nbaliogabetu arte. Gerta litekeen soberakina kapital higikorraren etekin gisa integratuko<br \/>\nda eta edozein motatako entitateen fondo propioetan parte hartzeagatik lortu dela joko<br \/>\nda. Integrazioa jaulkipen primen banaketarako ezarritako era berberari jarraikiz egingo<br \/>\nda, kapital murrizpena banatu gabeko mozkinen ondorio denean izan ezik.<\/p>\n<p>Horrelakoetan, kontzeptu honengatik jasotzen diren kopuru guztiak foru arau honek 36.<\/p>\n<p>artikuluko 1. paragrafoko a) idatz-zatian xedatutakoaren arabera zergapetuko dira.<\/p>\n<p>Ondore hauetarako, kapital murrizketak, helburua gorabehera, lehenbizi banatu gabeko<br \/>\nmozkinetatik ez datorren sozietate-kapitalaren zatiari eragingo dio, hura baliogabetu<br \/>\narte.<\/p>\n<p>?<\/p>\n<p>b) Zergadunaren heriotzaren ondorioz egiten diren dohaineko eskualdaketetan,<br \/>\ndohaineko eskualdaketa hori komisarioak testamentu-ahalordea erabilita edo unean<br \/>\nbertan eragina daukan oinordetza-titulu bat dela bide egiten denean ere.<\/p>\n<p>Ondore hauetarako, oinordetza-tituluak dira Oinordetza eta Dohaintzen gaineko<\/p>\n<p>Zergari buruzko Foru Arauko 3. artikuluan ezarritakoak.<\/p>\n<p><!--ART:48--><\/p>\n<p>48. artikulua<\/p>\n<div >. Kostu gabeko eskualdaketak.<\/p>\n<p>Eskurapena edo eskualdaketa kostu gabekoa denean, aurreko artikuluko arauak<br \/>\nizango dira aplikagarriak, eta balio bakoitzaren benetako zenbatekotzat Oinordetza eta<\/p>\n<p>Dohaintzen gaineko Zergaren arauak aplikatzetik ateratako balioak hartuko dira.<\/p>\n<p>Foru arau honetako 43. artikuluko 2. paragrafoko b) idatz-zatian aipatu diren unean<br \/>\nbertan eragina duten oinordetza-tituluen bidezko dohaineko eskualdaketetan, ondasunen<br \/>\neskuraketa balioa, hurrengo eskualdaketetarako, dohaintza-emaileak dohaintzahartzaileari ematean ondasunek dutena izango da, dohaintza-hartzaileak ondasunak<br \/>\ndohaintza-emailea hil aurretik eskualdatu ezean. Izan ere, hala gertatzen bada,<br \/>\ndohaintza-hartzaileak dohaintza-emailearen lekuan subrogatuko da ondasun horien<br \/>\neskuraketa balio eta datei dagokienez, eta dohaintza-emaileak unean bertan eragina<br \/>\nduten oinordetzako itunaren aurretik izan dituenak atxikiko ditu.<\/p>\n<p>Foru arau honen 43. artikuluko 2. paragrafoaren c), d) eta f) idatz-zatietan<br \/>\naipatutako kostu gabeko eskualdaketetan, dohaintza-hartzailea dohaintza-emailearen<br \/>\nlekuan subrogatuko da ondasunen eskurapen balio eta datei dagokienez.<\/p>\n<p><!--ART:49--><\/p>\n<p>49. artikulua<\/p>\n<div >. Berariazko balorazio arauak.<\/p>\n<p>1.Ondarearen balioa honako arrazoiengatik aldatzen denean.<\/p>\n<p>?<\/p>\n<p>\u00f1) Ondasunen foru komunikazioari loturiko ezkontideen ondasunak edo<br \/>\nezkontideek ekarritakoak besterentzeak eragiten duenean. Ezkontzak bere hartan<br \/>\ndirauela, foru komunikazioaren araubidepeko ezkontide baten ondasun bat eskualdatzen<br \/>\nbada, irabazia edo galeraren zenbatekoa ondasunaren titular den ezkontidearen errentan<br \/>\nzenbatuko da, haren eskuraketa balioaren eta eskualdaketa balioaren arteko diferentzian.<\/p>\n<p>6<\/p>\n<p>Aurrez hildako ezkontidearen ondasun bat, foru komunikazioa dela bide, beste<br \/>\nezkontideari adjudikatzen bazaio ezkontza desegitean, azken honek eskualdatzen<br \/>\nduenean ondasunaren eskuraketa balioa, ondare irabazia edo galera kalkulatzeko, aurrez<br \/>\nhildako ezkontideak eskuratu zuenean zeukana izango da, edo ezkontza egin zenean<br \/>\nzeukana, geroago gertatu bada.<\/p>\n<p>Tratamendu bera ezarriko zaie izatezko bikoteei, izatezko bikotearen ekonomi<br \/>\naraubidea foru komunikazioarena bada.<\/p>\n<p>?<\/p>\n<p>o) Testamentu-ahalordea baliatzearen zain dagoen jaraunspen bateko ondasunak<br \/>\nbesterentzeak eragin badu, ondare irabazia edo galera kalkulatzeko, testamentuahalordea baliatzean ondare elementuak izan duen balioa hartuko da eskuraketa<br \/>\nbaliotzat.<\/p>\n<p>XIII. TITULUA.<\/p>\n<p>ONDARE ERANTZUKIZUNA ETA ZEHAPEN ARAUDIA.<\/p>\n<p><!--ART:118--><\/p>\n<p>118.artikulua<\/p>\n<div >. Zergadunaren ondare erantzukizuna.<\/p>\n<p>Zerga honengatik sortutako zerga zorrek eta, hala badagokio, zerga zehapenek Kode<\/p>\n<p>Zibilaren 1365. artikuluan aipatutakoen izaera bera izango dute. Ondorioz,<br \/>\nirabazpidezko ondasunen bitartez, edo irabazitako ondasunen bitartez, foru<br \/>\nkomunikazioko araubide pekoak izanez gero, kitatuko dira ezkontideetako batek Foru<\/p>\n<p>Aldundiarekiko hartutako zor eta, hala badagokio, zigor horiek, foru arau honen 101.<\/p>\n<p>artikuluko 5. paragrafoan baterako tributaziorako jasotakoa eragotzi gabe.<\/p>\n<p>Aurreko paragrafoan jasotakoa izatezko bikoteei aplikatuko zaie, bikote-lagunek<br \/>\nezarritako ondare araubide ekonomikoari Kode Zibilaren agindu hori aplikatzekoa<br \/>\nbazaio.<\/p>\n<p>7<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"","tags":[21,19,27],"class_list":["post-5893","ley","type-ley","status-publish","hentry","tag-impuestos-directos","tag-leyes-fiscales","tag-vizcaya"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ley\/5893","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ley"}],"about":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/ley"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5893"}],"wp:term":[{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5893"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}