{"id":5875,"date":"2025-05-29T13:14:43","date_gmt":"2025-05-29T11:14:43","guid":{"rendered":"https:\/\/demo.forulege.com\/ley\/kode-zibila\/"},"modified":"2025-05-29T13:14:43","modified_gmt":"2025-05-29T11:14:43","slug":"kode-zibila","status":"publish","type":"ley","link":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/ley\/kode-zibila\/","title":{"rendered":"Kode Zibila"},"content":{"rendered":"<p>Kode Zibila<\/p>\n<p>ATARIKO TITULUA<\/p>\n<p>ARAU JURIDIKOAK, HORIEN APLIKAZIOA ETA ERAGINGARRITASUNA<\/p>\n<p>I. KAPITULUA<\/p>\n<p>Zuzenbidearen iturriak<\/p>\n<p><!--ART:1--><\/p>\n<p>1. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Espainiako antolamendu juridikoaren iturriak dira legea, ohitura eta zuzenbidearen printzipio orokorrak.<\/p>\n<p>2. Ez dute baliorik izango goragoko lerruneko xedapenen bat urratzen duten xedapenek.<\/p>\n<p>3. Ohiturak lege aplikagarririk izan ezean bakarrik eraenduko du, betiere moralaren nahiz ordena publikoaren<br \/>\naurkakoa izan ez eta ohitura hori frogatuz gero.<\/p>\n<p>Usadio juridikoak borondate-aitorpenaren interpretazio hutsak ez badira, ohituratzat hartuko dira.<\/p>\n<p>4. Zuzenbidearen printzipio orokorrak legerik edo ohiturarik izan ezean aplikatuko dira, printzipio horiek antolamendu juridikoa eratzeko duten izaerari kalterik egin gabe.<\/p>\n<p>5. Nazioarteko itunetan jasotako arau juridikoak ez dira Espainian zuzenean aplikatuko barne antolamenduaren<br \/>\nosagai bihurtu arte, arauok \u00abEstatuko Aldizkari Ofizial\u00bbean oso-osorik argitaratuz.<\/p>\n<p>6. Jurisprudentziak antolamendu juridikoa osatuko du, Auzitegi Gorenak legea, ohitura eta zuzenbidearen printzipio<br \/>\norokorrak interpretatu nahiz aplikatzean, behin eta berriz ezartzen duen doktrinaren bidez.<\/p>\n<p>7. Epaile eta auzitegiek eginbehar desenkusaezina dute, kasu orotan, euren eskumeneko gaiak ebazteko, ezarritako<br \/>\niturri-sistemari helduz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:2--><\/p>\n<p>2. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Legeak indarrean jarriko dira \u00abEstatuko Aldizkari Ofizial\u00bbean oso-osorik argitaratu eta hogeigarren egunean,<br \/>\nlegeetan euretan besterik xedatu ez bada.<\/p>\n<p>2. Geroko legeek bakarrik indargabetzen dituzte indarreko legeak. Indargabetzearen norainokoa beren beregi xedatuko<br \/>\nda, eta indargabetze hori hedatuko da lege berrian gai berberari buruz aurrekoarekin bat ez datorren guztira. Lege bat<br \/>\nindargabetze hutsagatik ez dira indarrean jartzen lege horrek indarrik gabe utzi zituenak.<\/p>\n<p>3. Legeek ez dute atzera-eraginezko ondorerik izango, eurek aurkakoa xedatzen dutenean izan ezik.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>II. KAPITULUA<\/p>\n<p>Arau juridikoen aplikazioa<br \/>\n<!--ART:3--><\/p>\n<p>3. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Arauak euren hitzez-hitzezko esanguraren arabera interpretatuko dira, betiere, testuinguruari, aurrekari historikoei<br \/>\neta legegintzazko aurrekariei, eta arau horiek aplikatu behar diren garaiko gizarte-errealitateari lotuta, eta, batik bat,<br \/>\narauen espiritua eta xedea kontuan hartuta.<\/p>\n<p>2. Ekitatea balioestekoa izango da arauak aplikatzean; hala ere, auzitegiek emandako ebazpenen oinarri esklusiboa<br \/>\nekitatea izan dadin, legeak beren beregi ahalbidetu behar du hori.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:4--><\/p>\n<p>4. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Arauen aplikazio analogikoa bidezkoa izango da, arauok kasu zehatza arautu ez arren, horren antzeko beste bat<br \/>\narautzen dutenean, bi kasuon oinarria berbera dela.<\/p>\n<p>2. Zigor-legeak, salbuespenekoak eta aldi baterakoak ez dira aplikatuko, eurok beren beregi jasotako kasuetan eta uneetan<br \/>\nbaino.<\/p>\n<p>3. Kode honetako xedapenak ordezko moduan aplikatuko dira beste lege batzuek araututako gaietan.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:5--><\/p>\n<p>5. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Besterik ezarri ezean, epeak egunetan finkatu badira zenbaketa egun zehatz batetik hasita, egun hori zenbaketatik<br \/>\nkanpo geratu eta zenbaketa biharamunean hasiko da; epeak hilabeteetan edo urteetan finkaturik badaude, epeok datatik<br \/>\ndatara zenbatuko dira. Muga-hilabetean zenbaketaren hasierako egunaren parekorik ez dagoenean, epea hilaren azken<br \/>\negunean agortzen dela ulertuko da.<\/p>\n<p>2. Epeen zenbaketa zibilean ez dira egun baliogabeak baztertzen.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>III. KAPITULUA<\/p>\n<p>Arau juridikoen<br \/>\neragingarritasun orokorra<\/p>\n<p><!--ART:6--><\/p>\n<p>6. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Legeak ez ezagutzeak ez du legeok ez betetzetik desenkusatzen.<\/p>\n<p>Zuzenbideko okerrak legeek zehaztutako ondoreak besterik ez ditu izango.<\/p>\n<p>2. Lege aplikagarria hala nahita baztertzea eta lege horretan aitortutako eskubideei uko egitea baliozkoak izango<br \/>\ndira, bakarrik, interes edo ordena publikoa hautsi ez eta ez dietenean hirugarrenei kalterik egiten.<\/p>\n<p>3. Aginduzko eta debekuzko arauen aurkako egintzak zuzenbide osoz deusezak dira, salbu eta arauotan urratze-kasuetarako bestelako ondorea ezarri denean.<\/p>\n<p>4. Arau baten testuaren babespean burututako egintzak legeari maula eginez gauzatu direla ulertuko da, baldin eta<br \/>\negintzon helburua bada antolamendu juridikoak debekatzen duen edo antolamendu juridikoaren aurkakoa den emaitza<br \/>\nlortzea; egintza horiek ez dute eragotziko saihestu nahi zen araua aplikatu beharra.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:7--><\/p>\n<p>7. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Eskubideak onustearen eskakizunekin bat etorriz egikaritu beharko dira.<\/p>\n<p>2. Legeak ez du babesten eskubideaz abusatzea, ezta eskubidea gizartearen aurka egikaritzea ere. Egite edo ez-egite<br \/>\norok, egilearen asmoarengatik, egite edo ez-egitearen helburuarengatik edo berori burutzeko inguruabarrengatik, begibistan gainditzen baditu eskubidea egikaritzeko muga arruntak, hirugarrenari kalte eginez, orduan, kalte-ordain egokia<br \/>\neman beharra dakar, eta abusuak jarraitzea eragotziko duten administrazio-neurriak nahiz neurri judizialak hartu<br \/>\nbeharko dira.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>IV. KAPITULUA<\/p>\n<p>Nazioarteko zuzenbide<br \/>\npribatuaren arauak<\/p>\n<p><!--ART:8--><\/p>\n<p>8. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Zigor-legeak, polizia-legeak eta herri-segurtasuneko legeak bete beharrekoak dira Espainiako lurraldean dauden<br \/>\npertsona guztientzat.<\/p>\n<p>2. Ezabatua, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1\/2000 Legearen ondorioz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:9--><\/p>\n<p>9. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Pertsona fisikoen naziokotasunak eratortzen du haiei dagokien lege pertsonala. Lege horrek arautuko ditu gaitasuna<br \/>\neta egoera zibila, familiaren eskubideak eta eginbeharrak, eta heriotzaren ondoriozko oinordetza.<\/p>\n<p>Lege pertsonala aldatzeak ez du eraginik izango aurreko lege pertsonalarekin bat etorriz eskuraturiko adin<br \/>\nnagusitasunean<\/p>\n<p>Ezkontideek, ezkontza egitean, lege pertsonal erkidea badute, lege horrek arautuko ditu ezkontzaren ondoreak;<br \/>\nhalako legerik izan ezean, ezkontideetatik edozeinen lege pertsonalak edo horren ohiko bizilekuari dagokion legeak<br \/>\narautuko ditu horiek, baldin eta ezkontideek lege hori aukeratu badute, ezkontzaren aurretik egindako agiri kautoan; eta,<br \/>\nezkontideek ez badute aukerarik egin, ezkondu osteko bizileku ohikoari dagokion legeak arautuko ditu haiek, eta,<br \/>\nhorrelako bizilekurik izan ezean, ezkontza non egin eta toki horretako legeak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:107--><\/p>\n<p>107. artikulua<\/p>\n<div >n zehazturiko legeak arautuko ditu deuseztasuna, banantzea eta dibortzioa.<\/p>\n<p>2. Ezkontzaren ondasun-eraentza hizpatu, aldarazi eta ordezteko, hitzarmen edo itunak egiten badira, horiek<br \/>\nbaliozkoak izango dira, ezkontzaren ondoreak arautzen dituen legearekin bat datozenean, edo itunok egitean alderdietatik edozeinek zein naziokotasun edo ohiko bizileku izan, eta naziokotasun edo bizileku horri dagokion legearekin<br \/>\nbat datozenean.<\/p>\n<p>3. Semearen edo alabaren lege pertsonalak, edo, hori ezin bada zehaztu, semearen edo alabaren ohiko bizilekuari<br \/>\ndagokion legeak arautuko ditu, bai seme-alabatasunaren izaera eta edukia, adopzio bidezkoa barne, bai eta<br \/>\ngurasoen eta seme-alaben arteko harremanak ere.<\/p>\n<p>4. Betekizunei dagokienez, Espainiako legean xedatutakoak arautuko du Espainiako epaileek eratutako adopzioa.<\/p>\n<p>Hala ere, adopziogaiaren gaitasunari eta beharrezkoak diren adostasunei dagokienez, adopziogai horren nazioko legea bete<br \/>\nbeharko da.<\/p>\n<p>1) Adopziogaiak bere ohiko bizilekua Espainiatik kanpo duenean.<\/p>\n<p>2) Bizilekua Espainian izan arren, adopzioaren bidez Espainiako naziokotasuna eskuratu ez duenean.<\/p>\n<p>Adopzio-hartzaileak edo Fiskaltzak hala eskaturik, eta adopziogaiaren intereserako, epaileak agindu ditzake, orobat,<br \/>\nadopzio-hartzailearen edo adopziogaiaren nazioko legeetan edo horren ohiko bizilekuari dagokion legean agindutako<br \/>\nadostasun, entzunaldi nahiz baimenak.<\/p>\n<p>Adopzioa eratzeko, Espainiako kontsulek eta epaileak eskumen berberak izango dituzte, baldin eta, adopzio-hartzailea<br \/>\nespainiarra izanik, adopziogaiak kontsularen mugapean badu bere egoitza. Adopzio-hartzaileak azken bizilekua<\/p>\n<p>Espainian non izan eta toki horretako herri-erakundeak egin beharko du aurretiazko proposamena. Azken bi urteetan<br \/>\nadopzio-hartzaileak ez badu Espainian bizilekurik izan, ez da beharrezkoa izango aurretiazko proposamena; baina<\/p>\n<p>kontsulak adopzio-hartzailearen bizilekuko agintarien eskutik bilduko ditu adopzio-hartzaile horren egokitasuna<br \/>\nbalioesteko beste txostenak.<\/p>\n<p>Adopziogaiaren legeak arautuko du agintari atzerritar eskudunak eratutako adopzioa, gaitasunari eta beharrezkoak diren adostasunei dagokienez. Lege horretan agindutako adostasunak eman daitezke adopzioaren eraketa<br \/>\nzein herritan hasi eta herri horretako agintaritzaren aurrean; edo, geroago, beste edozein agintaritza eskudunen<br \/>\naurrean. Espainiar bat adoptatzeko, hala denean, nahitaezkoa izango da adopziogaiak Espainian azken bizilekua non izan<br \/>\neta bizileku horri dagokion herri-erakundearen adostasuna.<\/p>\n<p>Espainian ez da adopzio gisa aitortuko adopzio-hartzaile espainiarrak atzerrian eraturikoa, baldin eta horren<br \/>\nondoreak ez badatoz bat Espainiako legerian ezarritakoekin. Era berean, herri-erakunde eskudunak adopzio-hartzailearen egokitasuna adierazten ez duen bitartean, halakoa ez da adopzio moduan aitortuko, adopzio-hartzaile<br \/>\nhori espainiarra bada eta horrek Espainian badu bere egoitza adopzio-unean.<\/p>\n<p>Atzerriko legeak adopzioa ezeztatzeko eskubidea eratxiki arren, eratxikipen horrek ez du eragotziko adopzioa<br \/>\naitortzea, baldin eta eskubide horri uko egiten bazaio agiri publikoaren bidez edo Erregistro Zibileko arduradunaren<br \/>\naurrean agerraldia eginez.<\/p>\n<p>6. Ezgaiaren nazioko legeak arautuko ditu ezgaiaren tutoretza eta hura babesteko gainerako erakundeak. Hala ere,<br \/>\nezgaiaren ohiko bizilekuari dagokion legeak arautuko ditu behin-behineko edo presako babes-neurriak.<\/p>\n<p>Espainiako agintari judizialek edo administrazio-agintariek esku hartzen badute tutoretza eta gainerako babes-erakundeak eratzeko formalitateetan, formalitate horiek Espainiako legearen arabera gauzatu beharko dira beti.<\/p>\n<p>Espainiako legea aplikatuko da bertan behera utzitako adingabe edo ezgaien gainean babes- eta hezkuntzaneurriak hartzeko, baldin eta adingabeok edo ezgaituok Espainiako lurraldean badaude.<\/p>\n<p>7. Mantenu-emailearen eta mantenu-hartzailearen nazioko lege erkideak arautuko du ahaideek elkarri mantenua<br \/>\nemateko duten eskubidea. Edonola ere, mantenua eskatzen duen pertsonak ezin duenean mantenu hori lortu nazioko<br \/>\nlege erkidearen arabera, pertsona horren ohiko bizilekuari dagokion legea aplikatuko da. Bi lege horiek izan ezean, edo<br \/>\nbietatik batek ere ez badu ahalbidetzen mantenua jasotzea, mantenuaren erreklamazioa zein agintaritzaren<br \/>\neskumenekoa izan eta agintaritza horren barne legea aplikatuko da.<\/p>\n<p>Naziokotasun erkidea aldatuz gero edo mantenu-hartzailearen ohiko bizilekua aldatuz gero, lege berria aplikatuko<br \/>\nda aldaketa-unetik aurrera.<\/p>\n<p>8. Kausatzaileak heriotza-unean zein naziokotasun izan eta naziokotasun horri dagokion legeak arautuko du heriotzaren<br \/>\nondoriozko oinordetza, ondasunen izaera zein den eta ondasunok zein herritan dauden kontuan hartu gabe. Hala ere,<br \/>\ntestamentuan xedapenak egin eta oinordetza-itunak ordenatu badira, egilespen-unean testamentugilearen edo<br \/>\nxedatzailearen nazioko legea zein izan eta lege horrekin bat etorriz, orduan, xedapen eta itun horiek euren baliozkotasunari<br \/>\neutsiko diote, nahiz eta oinordetza arautzen duen legea beste bat izan; edozein kasutan ere, seniparteak azken horri<br \/>\negokituko zaizkio.<\/p>\n<p>Ezkontzaren ondoreak zein legek arautu eta lege berberak arautuko ditu lege-aginduz alargunari eratxikitzen<br \/>\nzaizkion eskubideak, betiere ondorengoen seniparteei kalterik egin gabe.<\/p>\n<p>9. Kapitulu honen ondoreetarako, Espainiako legeek jasotako naziokotasun bikoitzen egoerei dagokienez, nazioarteko itunek zehazturikoa bete beharko da; eta, itunok ez badute ezer ezarri, lehenespena izango du azken bizileku<br \/>\nohikoarekin bat datorren naziokotasunak, eta, halakorik izan ezean, eskuratutako azken naziokotasunak.<\/p>\n<p>Espainiako naziokotasunaz gain, norbaitek beste naziokotasun bat badu, eta naziokotasun hori ez badago Espainiako<br \/>\nlegeetan edo nazioarteko itunetan jasota, Espainiakoak izango du lehentasuna beti. Bi naziokotasun edo gehiago izanik,<br \/>\nhorietatik bat ere ez bada Espainiakoa, hurrengo paragrafoan ezarritakoa bete beharko da.<\/p>\n<p>10. Ohiko bizilekuari dagokion legea izango da naziokotasunik ez dutenen edo zehaztu gabeko naziokotasuna dutenen<br \/>\nlege pertsonala.<\/p>\n<p>11. Pertsona juridikoen naziokotasunak eratortzen du eurei dagokien lege pertsonala, eta horrexek arautuko ditu<br \/>\ngaitasun, eraketa, ordezkaritza, jardunbide, transformazio, desegite eta azkentzeari dagozkien guztiak.<\/p>\n<p>Naziokotasun desberdineko sozietateek bat egiten dutenean, kontuan izan beharko dira bakoitzari dagozkion lege<br \/>\npertsonalak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:10--><\/p>\n<p>10. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Ondasun higiezinen gaineko edukitza, jabetza eta beste eskubideak, bai eta horien publizitatea ere, ondasunak non<br \/>\negon eta toki horretako legeak arautuko ditu.<\/p>\n<p>Lege berbera aplikatuko zaie ondasun higigarriei.<\/p>\n<p>Igarobide-ondasunen gaineko eskubideak eratu edo lagatzeari dagokionez, ondasunok nondik igorri eta bertan<br \/>\ndaudela ulertuko da, salbu eta igortzaileak eta jasotzaileak esanbidez edo isilbidez hitzartu dutenean ondasunok<br \/>\nhelmugan daudela ulertzea.<\/p>\n<p>2. Ontziak, aireontziak eta burdinbideko garraioak, bai eta euren gain eratutako eskubide guztiak ere, zein tokitako<br \/>\nbanderapean jarri, matrikula hartu edo erregistroan inskribatu eta toki horretako legearen menpe geratuko dira.<\/p>\n<p>Automobilak nahiz errepideko beste garraioak non egon eta toki horretako legearen menpe geratuko dira.<\/p>\n<p>3. Balore-tituluen jaulkipena non gertatu eta toki horretako legeari egokituko zaio jaulkipen hori.<\/p>\n<p>4. Espainiako lurraldearen barruan, Espainiako legearen arabera babestuko dira jabetza intelektualaren eta industriajabetzaren eskubideak, nazioarteko hitzarmenetan eta itunetan ezarritakoari kalterik egin gabe, Espainia hitzarmen eta<br \/>\nitun horien kide den heinean.<\/p>\n<p>5. Kontratu-betebeharrei alderdiek beren beregi aukeraturiko legea aplikatuko zaie, lege horrek zerikusia baldin badu<br \/>\nkasuan kasuko negozioarekin; hori gertatu ezean, alderdien nazioko lege erkidea aplikatuko da; lege erkiderik izan<br \/>\nezean, ohiko bizileku erkideari dagokion legea; eta, azken buruan kontratua non egin eta toki horretako legea.<\/p>\n<p>Aurreko lerrokadan xedatutakoa gorabehera, eta alderdiek beren beregi legerik aukeratu ezean, ondasun higiezinen<br \/>\ngaineko kontratuei aplikatuko zaie ondasunok non egon eta toki horretako legea; ondasun higigarri gorpuzdunen<br \/>\nsalerosketak merkataritzako establezimenduetan egiten badira, salerosketa horiei aplikatuko zaie establezimenduak non<br \/>\negon eta toki horretako legea.<\/p>\n<p>6. Alderdiek beren beregi legerik aukeratu ezean, eta 8. artikuluaren 1. paragrafoan xedaturikoari kalterik egin gabe,<br \/>\nlan-kontratuak eratorritako betebeharrei aplikatuko zaie zerbitzuak non egin eta toki horretako legea.<\/p>\n<p>7. Dohaintza-emailearen nazioko legeak arautuko ditu beti dohaintzak.<\/p>\n<p>8. Espainiako antolamendu juridikoaren ondoreetarako, Espainian kostu bidezko kontratuak egiten baditu bere<br \/>\nnazioko legearen arabera ezgaia den atzerritarrak, kontratuok baliozkoak izango dira, ezgaitasun-arrazoi hori ez<br \/>\ndagoenean Espainiako legerian aitortuta. Erregela hori ez da aplikatuko atzerrian dauden ondasun higiezinei buruzko<br \/>\nkontratuetan.<\/p>\n<p>9. Egitate batek kontratutik kanpoko betebeharrak eratortzen baditu, egitate hori non gertatu eta toki horretako<br \/>\nlegeak arautuko ditu halako betebeharrak.<\/p>\n<p>Kudeatzaileak jarduera nagusia non gauzatu eta toki horretako legeak arautuko du negozioen kudeaketa.<\/p>\n<p>Arrazoirik gabeko aberasteari aplikatuko zaio aberastuari ondare-balioa transferitzea eragin duen legea.<\/p>\n<p>10. Betebeharra arautzen duen legea hedatzen zaie betetzearen betekizunei, ez-betetzearen ondorioei, bai eta<br \/>\nbetebeharraren azkentzeari ere. Dena den, epailearen edo Administrazioaren esku-hartzea behar duten betearazpenmodalitateei aplikatuko zaie betetzea non gertatu eta toki horretako legea.<\/p>\n<p>11. Legezko ordezkaritzari aplikatuko zaio ordezkariaren ahalmenak zein harreman juridikotatik sortu eta harreman<br \/>\nhoriek arautzen dituen legea; alderdiek beren beregi legerik aukeratu ezean, borondatezko ordezkaritzari aplikatuko zaio<br \/>\nemandako ahalmenak zein herritan egikaritu eta herri horretako legea.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:11--><\/p>\n<p>11. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Kontratuak, testamentuak eta gainerako egintza juridikoak zein herritan egin eta herri horretako legeak arautuko ditu<br \/>\nhaien forma eta solemnitateak. Hala ere, horrelakoak egin badira euren edukiari aplikatu beharreko legeak agindutako<br \/>\nforma eta solemnitateekin, edota xedatzailearen lege pertsonalarekin nahiz egileen lege erkidearekin bat, orduan ere<br \/>\nbaliozkoak izango dira. Era berean, ondasun higiezinen gaineko egintza eta kontratuak baliozkoak izango dira, horiek<br \/>\negin badira ondasunok non egon eta toki horretako forma eta solemnitateen arabera.<\/p>\n<p>Egintzok ontziaren edo aireontziaren barruan egin badira hori nabigatzen ari den artean, ulertuko da ontzia zein herritako<br \/>\nbanderapean jarri, matrikula hartu edo erregistroan inskribatu eta egintzok herri horretan egin direla. Ontzi eta aireontzi<br \/>\nmilitarrak euren estatuko lurraldearen zatitzat hartzen dira.<\/p>\n<p>2. Legeak, egintza eta kontratuen edukia arautzean, forma edo solemnitate zehatz bat ezartzen badu haiek baliozkoak<br \/>\nizan daitezen, forma edo solemnitate hori beti aplikatuko da, baita egintza eta kontratuok atzerrian egin direnean ere.<\/p>\n<p>3. Espainiako legea aplikatuko zaie kontratuei, testamentuei eta gainerako egintza juridikoei, baldin eta halakoak<br \/>\neskuetsi badituzte Espainiak atzerrian dituen diplomazia eta kontsulatuetako funtzionarioek.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:12--><\/p>\n<p>12. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Espainiako legearen arabera egingo da beti gatazka-arau aplikagarria zehazteko kalifikazioa.<\/p>\n<p>2. Atzerriko zuzenbidera igorpena egiten denean, igorpen hori atzerriko lege materialera egin dela ulertuko da, eta<br \/>\nez da kontuan hartuko atzerriko zuzenbidearen gatazka-arauek Espainiakoaz besteko legeetara egin dezaketen igorpena.<\/p>\n<p>3. Atzerriko legea ez da inoiz aplikagarria izango ordena publikoaren aurkakoa denean.<\/p>\n<p>4. Lege-maulatzat hartuko da gatazka-araua erabiltzea Espainiako aginduzko lege bati itzuri egiteko.<\/p>\n<p>5. Gatazka-arauak igorpena egiten duenean sistema legegile desberdinak dituen estatu bateko legeriara, estatu<br \/>\nhorretako legeriarekin bat etorriz zehaztuko da sistema horietatik zein aplikatu behar den.<\/p>\n<p>6. Auzitegi eta agintariek ofizioz aplikatuko dituzte Espainiako zuzenbidearen gatazka-arauak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>V. KAPITULUA<\/p>\n<p>Nazioko lurraldean aldi berean<br \/>\nindarrean dauden araubide<br \/>\nzibilen aplikazio-eremua<\/p>\n<p><!--ART:13--><\/p>\n<p>13. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Espainian aplikazio orokor eta zuzenekoa izango dute atariko titulu honen xedapenek, legeen ondoreak eta<br \/>\nlegeen aplikaziorako erregela orokorrak zehazten dituzten neurrian, bai eta 1. liburuaren IV. tituluko xedapenek ere,<br \/>\nazken titulu horretan ezkontzaren ondasun-eraentzari buruzkoak direnek izan ezik.<\/p>\n<p>2. Gainerakoan, eta probintzietan nahiz lurraldeetan indarrean dauden zuzenbide bereziak edo foru-zuzenbideak<br \/>\noso-osorik errespetatuz, Kode Zibila ordezko zuzenbide moduan aplikatuko da, baldin eta ez badago probintzia nahiz<br \/>\nlurralde horietako arau berezien arabera aplikatu beharreko ordezko zuzenbiderik.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:14--><\/p>\n<p>14. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Auzotartasun zibilak eratortzen du zuzenbide zibil erkidearen edo zuzenbide bereziaren nahiz foru-zuzenbidearen<br \/>\nmenpe egotea.<\/p>\n<p>2. Jaiotakoek auzotartasun zibila izango dute zuzenbide erkideko lurraldean edo zuzenbide bereziko nahiz foruzuzenbideko lurraldean, gurasoen auzotartasuna ere bertakoa bada.<\/p>\n<p>Adopzioaren bidez, adopzio-hartzaileen auzotartasun zibila eskuratzen du adoptatu emantzipatugabeak.<\/p>\n<p>3. Semea edo alaba jaio edo adoptatzean, gurasoek auzotartasun zibil desberdina badute, semearen edo alabaren<br \/>\nauzotartasuna izango da horren semealabatasuna lehenengoz bi gurasoetatik zeini begira zehaztu eta guraso horri<br \/>\ndagokiona; halakorik izan ezean, jaiotza-tokiari dagokiona; eta, azken buruan, zuzenbide erkideko auzotartasuna.<\/p>\n<p>Hala ere, bi gurasoek, bietatik guraso-ahala egikaritzen duenak edo eratxikipenaren bidez ahal hori jaso duenak, semeari<br \/>\nedo alabari ezar diezaioke bataren edo bestearen auzotartasun zibila, baldin eta ez badira sei hilabete igaro jaiotza edo<br \/>\nadopzioa gertatu denetik.<\/p>\n<p>Guraso-ahalaren egikaritza kendu nahiz eteteak edo gurasoen auzotartasuna aldatzeak ez du eraginik semealaben auzotartasun zibilaren gain.<\/p>\n<p>Edonola ere, semeak edo alabak, hamalau urte betetzen dituenetik emantzipazioaren osteko urtea igaro arte,<br \/>\naukeratu ahal du, bai bere jaiotzatokiari dagokion auzotartasun zibila, bai bere gurasoetatik edozeinen azkeneko<br \/>\nauzotartasuna. Semea edo alaba ez badago emantzipaturik, legezko ordezkariaren laguntza beharko du aukera egitean.<\/p>\n<p>4. Ezkontzak ez du aldatzen auzotartasun zibila. Hala ere, legez edo egitez bananduta ez dagoen ezkontideak beste<br \/>\nezkontidearen auzotartasun zibila aukera dezake edozein unetan.<\/p>\n<p>5. Auzotartasun zibila eskuratzen da.<\/p>\n<p>1) Jarraika eta bi urtetan zehar, toki batean bizilekua izatearekin, baldin eta interesdunak adierazten badu bere borondatea hori dela.<\/p>\n<p>2) Jarraika eta hamar urtetan zehar, toki batean bizilekua izatearekin, epe horretan aurkako adierazpenik egin gabe.<\/p>\n<p>Bi adierazpenok Erregistro Zibilean agerrarazi behar dira, eta ez dira errepikatu behar.<\/p>\n<p>6. Zalantzak izanez gero, lehentasuna izango du jaiotza-tokiari dagokion auzotartasunak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:15--><\/p>\n<p>15. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Atzerritarrak Espainiako naziokotasuna eskuratzen badu, hurrengo auzotartasunetatik bat aukeratu beharko du<br \/>\nnaziokotasun horren eskuraketa inskribatzean.<\/p>\n<p>a) Bizilekuaren tokiari dagokiona.<\/p>\n<p>b) Jaiotza-tokikoa.<\/p>\n<p>c) Guraso edo adopzio-hartzaileetatik edozeinen azkeneko auzotartasuna.<\/p>\n<p>d) Ezkontidearena.<\/p>\n<p>Interesdunak naziokotasuna eskuratzeko duen gaitasuna kontuan harturik, aukeraren inguruko adierazpen hori egin<br \/>\ndezake, bai aukeratzaileak, bere kabuz edo bere legezko ordezkariaren laguntzarekin, bai azken horrek bakarrik.<\/p>\n<p>Naziokotasuna eskuratzen denean adierazpenaren bidez edo legezko ordezkariak egindako eskariaren bidez,<br \/>\nhorretarako beharrezkoa den baimenak zehaztuko du zein den aukeratu beharreko auzotartasun zibila.<\/p>\n<p>2. Atzerritarrak herritartze-agiriaren bidez eskuratzen badu naziokotasuna, naziokotasuna emateko errege-dekretuak<br \/>\nzein auzotartasun zibil zehaztu eta auzotartasun zibil hori izango du atzerritarrak; auzotartasun hori zehazteko kontuan<br \/>\nhartuko da atzerritarrak berak eginiko aukera, aurreko paragrafoan xedatutakoaren arabera edo eskaera egiten<br \/>\nduenarengan diren beste inguruabar batzuen arabera.<\/p>\n<p>3. Espainiako naziokotasuna berreskuratzeak berarekin dakar interesdunak naziokotasuna galtzean zuen auzotartasun<br \/>\nzibila berreskuratzea.<\/p>\n<p>4. Kasuan kasuko lurraldeak legeria berezia edo foru-legeria badu, eta, legeria horren barruan, lurralde horretako<br \/>\neskualde edo herri batek espezialitate zibil berezkoa edo berezia baldin badu, artikulu honetako eta aurreko artikuluko<br \/>\nxedapenek arautuko dute eskualde edo toki horrekiko mendetasun pertsonala.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:16--><\/p>\n<p>16. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Nazioko lurraldean legeria zibil desberdinak izateagatik lege-gatazkak sortzen badira, gatazka horiek IV. kapituluan<br \/>\njasotako arauekin bat etorriz konponduko dira, hurrengo \u00f1abardurekin.<\/p>\n<p>1) Auzotartasun zibilak eratorriko du lege pertsonala.<\/p>\n<p>2) Ez da aplikagarria izango kalifikazio, igorpen eta ordena publikoari buruz 12. artikuluaren 1, 2 eta 3. paragrafoetan<br \/>\nxedatutakoa.<\/p>\n<p>2. Aragoiko Konpilazioan araututako alarguntasun-eskubidea dagokie nortzuei eta konpilazio horretako ezkontzaren ondasun-eraentza duten ezkontideei, nahiz eta gerogarrenean euren auzotartasun zibila aldatu; dena den,<br \/>\nkasu horretan, bazter utzi behar da oinordetza-legeak ezarritako senipartea.<\/p>\n<p>Norbaitek, onustez eta kostu bidez, ondasunak eskuratzen baditu, eta ondasun horiek ez badaude kokaturik alarguntasunaren ondoriozko eskubide-igurikimena aitortzen den lurraldean, eskubide hori ezin izango da eskuratzailearen aurka jarri, kontratua lurralde horretatik kanpo egin denean, eskualdatzailearen ezkontzako<br \/>\nondasun-eraentza zein den agerrarazi gabe.<\/p>\n<p>Alargunak, halaber, alarguntasun-gozamena izango du, aurrez hildakoak Aragoiko auzotartasun zibila duenean bere<br \/>\nheriotza-unean.<\/p>\n<p>3. Bederatzigarren artikuluko irizpideen arabera, eta, halakorik izan ezean, Kode Zibilaren arabera, Espainiako<br \/>\nlegeen artean aplikagarria zein izan eta lege horrek arautuko ditu espainiarren arteko ezkontzak dituen ondoreak.<\/p>\n<p>Azken kasu horretan, Kode Zibilak ondasunen banantze-eraentzari buruz araututakoa aplikatuko da, baldin eta,<br \/>\nezkongaien lege pertsonalekin bat etorriz, banantze-sistemak eraendu behar badu ezkontza hori.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"","tags":[39,37],"class_list":["post-5875","ley","type-ley","status-publish","hentry","tag-general","tag-leyes-civiles"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ley\/5875","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ley"}],"about":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/ley"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5875"}],"wp:term":[{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5875"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}