{"id":5861,"date":"2025-05-29T13:14:42","date_gmt":"2025-05-29T11:14:42","guid":{"rendered":"https:\/\/demo.forulege.com\/ley\/euskal-lege-zibilaren-proposamen-berria\/"},"modified":"2025-05-29T13:14:42","modified_gmt":"2025-05-29T11:14:42","slug":"euskal-lege-zibilaren-proposamen-berria","status":"publish","type":"ley","link":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/ley\/euskal-lege-zibilaren-proposamen-berria\/","title":{"rendered":"Euskal Lege Zibilaren Proposamen berria"},"content":{"rendered":"<p>EUSKAL LEGE ZIBILAREN PROPOSAMENA<\/p>\n<p>2012-05-31<\/p>\n<p>Egileak.<\/p>\n<p>Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademia (Zuzendaritzak onetsia, 2012-05-28)<\/p>\n<p>Ilustre Colegio de Abogados del Se\u00f1or\u00edo de Bizkaia-Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua<br \/>\n(Zuzendaritzak onetsia, 2012-05-31)<\/p>\n<p><b>Zioen azalpena<\/b><\/p>\n<p>Eusko Legebiltzarrak ondu zuen 3\/92 Euskal Legea, 1992. urteko uztailaren batekoa,<br \/>\nizan zen lehena, euskal zuzenbide zibilaren arauketa gauzatzeko orduan, 1526. urteko<br \/>\nForuaren ostean. Lege hori euskal legelariek idatzi zuten eta euskal organo legegile batek<br \/>\nonetsi zuen.<\/p>\n<p>Eusko Legebiltzarrak ahalmenak zituen lege hori onesteko, hain zuzen ere, 1978.<br \/>\nurteko Espainiako Konstituzioaren 149.1.8. artikulua. Horrek, Estatuaren mesederako gai<br \/>\nzibiletan legeak egiteko ahalmena gorde bazuen ere, salbuespenak ezarri zituen, besteak<br \/>\nbeste, aurrekoari <i>kalterik egin gabe, autonomia-erkidegoek zuzenbide zibilak, forudunak nahiz<br \/>\nbereziak, iraunarazi, aldarazi eta garatu ahal izango dituzte, halakoak direnetan.<\/i><\/p>\n<p>Konstituzioaren xedapen horretan oinarri harturik, Euskal Herriaren Autonomia<br \/>\nEstatutuak arautu zuen, 10. artikuluan, 5. zenbakian Euskal Autonomia Erkidegoaren<br \/>\neskuduntza beregaina, honetara zuzendua: <i>Euskal Herria osatzen duten Herrialde Historikoen<br \/>\nZuzenbide Zibil Foral eta berezi -idatzia nahiz ohizkoaren- kontserbazio, aldatze eta bilakaera,<br \/>\nbai eta beraren indarraren lurralde-barrutiaren finkapena ere.<\/i><\/p>\n<p>Konstituzioaren gaineko iruzkingile batzuek xedapen horien interpretazio murriztaileak<br \/>\negin arren, gaur egunean, indarraldia hasi eta hogeita hamar urte geroago, murrizketa horiek<br \/>\nsustraia galdu dute eta hitzez hitzeko interpretazioa nagusitu da, hain juxtu ere, legegileak<br \/>\nbereganatu duena, Valentzia eta Galiziako Estatutuen idatzaldian gertatu den bezalaxe.<\/p>\n<p>Iruzkin murriztaile horiek iturburua zuten heziketa zentralista batean, hori izan baitzen<br \/>\nnagusi, urte askotan, gure Zuzenbide Fakultateetan. Hala ere, Konstituzioaren araubide<br \/>\nargiaren aurrean ez da zentzuzkoa mugapenak bilatzea haren testuan, egoki eta erraz ulertzen<br \/>\nbaita hura bere hitz soiletan.<\/p>\n<p>Hori dela eta, orain aurkezten dugun testua askatasun osoz idatzi da, muga hertsirik<br \/>\ngabe, aintzat harturik zentzu ona eta guztion onura. Betiere, ideia argia izanik tradiziozko eta<br \/>\nohiturazko zuzenbideak dakarren esparrua dela oinarrizkoa, baina ez aspaldiko edukia<br \/>\ngordetzeko asmo hutsarekin, ezpada egungo egoera aintzat harturik, batez ere euskal<br \/>\ngizartearen gaurko ekimenak, horiek ezagunak baitira merkataritza edota industria arloan.<\/p>\n<p>Begien bistakoa da hori ezin dela identifikatu mende batzuk lehenago Bizkaiak zuen<br \/>\nnekazaritza giroarekin.<\/p>\n<p><b><u>Aurrerakinak<\/u><\/b><\/p>\n<p>Izatez, Bizkaiko Foru Aldundiak hasi zuen 1992. urteko Legea egiteko bidea. Zalantzarik<br \/>\ngabe, herrialde hori zen gehien ukituta zegoena gai honetan, bertako zuzenbide zibilaren arau<br \/>\nbatzuk zeudelako Bizkaiko Foruaren testuan eta gizaldietan bizi izan zituztelako bizkaitarrek.<\/p>\n<p>Horrek argitzen du Bizkaiko Foru Aldundiak lehenez sortzea horretarako ikerketabatzordea eta bertara biltzea legelari aitortuak, besteak beste, testu batera ekartzeko ohitura<br \/>\nzaharrak. Testu hori idatzi ondoren, 1992. urtean aurkeztu zen Eusko Legebiltzarrean, foruarauak gaurkotzeko asmoarekin.<\/p>\n<p>Ez da harrigarria, beraz, egitasmo hura Bizkaiari buruz izatea nagusiki, Bizkaia baitzen<br \/>\naspaldiko erakunde zibilak bizien zituenak. Testua idatzi eta Eusko Legebiltzarrean aurkeztu<br \/>\nondoren, hiru euskal herrialdeetako Abokatuen Bazkunek Gasteizen egin zuten bilkura eta<br \/>\nbertan eskatu zuten Gipuzkoa eta Araba ere legegai izatea esparru honetan.<\/p>\n<p>Halakoa gertatu zen Bizkaiko lana bukatuta zegoenean eta Eusko Legebiltzarrean<br \/>\naurkeztuta. Kontuan hartuta hiru herrialdeentzako legea egitea gehiegi luza zitekeela,<br \/>\nGipuzkoan eta Araban ez baitziren horretarako egitasmo landuak, idazketa-batzordeak<br \/>\nproposatu zuen azken xedapena, III liburuaren titulupean, testuaren hondarrean kokatzea.<\/p>\n<p>Artikulu bakarra gehitu zitzaion testuari, 147a, Gipuzkoako foru-ohiturak aitortzen<br \/>\nzituena eta erakundeei agindua ematen ziena halako lanak egin zitzaten, herrialde horren<br \/>\nohiturazko zuzenbidea egungo indarraldian dituen ardatzetan idatzita gera zedin.<\/p>\n<p>Eusko Legebiltzarrak hala erabaki zuen eta horren ondorioz aldarrikatu zuen 3\/92<br \/>\nLegea, uztailaren 1ekoa. Horrek barruratu zuen arabarren proposamena, Aiarako Forua<br \/>\neraberritzeko eta berorri idatzaldi berria emateko, hain juxtu ere, arabarren batzorde batek<br \/>\nekarri zuena. Harrezkero ere, 1999. urtean, testuari areagotu zitzaion lege-araubide berria<br \/>\nGipuzkoarentzat.<\/p>\n<p>Horrela sortu zen 1992. urteko uztailaren 1eko euskal legea eta aitortu beharra dago<br \/>\nhura aldarrikatu zela une gogoangarri batean, euskal zuzenbide zibila orduantxe hasi baitzen<br \/>\nherritarren artean ere zabaltzen. Horretara ere, eztabaida hedatzen hasi zen eta espero<br \/>\nizatekoa da eztabaida horretatik formulazio berriak etortzea.<\/p>\n<p>Hori izan zen, izatez, Zuzenbidearen Euskal Akademiak aditu talde bat biltzeko eta gure<br \/>\nzuzenbide zibilaren izaera eta indarrari buruz gogoetak egiten hasteko arrazoia, zuzenbide<br \/>\nhori, neurri handi batean, Bizkaitik kanpo, behinik behin, ohiturazkoa baitzen ia-ia bere<br \/>\nosotasunean.<\/p>\n<p>Gogoeta eta ikerketa horiek erkide egin dituzte Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta<br \/>\nBizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Foru Zuzenbidea ikertzeko taldeak eta<br \/>\nEuskal Lege Zibilaren proposamen honetan islatzen da.<\/p>\n<p>Euskal Herriaren beste ezaugarri batzuekin gertatzen den bezalaxe, funts alboraezina<br \/>\nda Castillako eta Europako zuzenbidea, eta horrexegatik testua interpretatu behar da<br \/>\nEspainiako Kode Zibilarekin batera, testu honek ez baitu xede aspaldiko erakunde zibilen eduki<br \/>\nosoa agortzea, horiek bizirik baitaude Kode Zibilak arautzen dituen moduan. Kode Zibil hori<br \/>\nindarrean dago testuaren zatirik zabalenean eta, kasurik okerrenean ere, zuzenbide<br \/>\nordeztailearen izaera du, salbu eta halako erakunde beregainak arautzen direnean. Horra hor<br \/>\ntronkalitatea, Bizkaian, Laudion eta Aramaion aplikatzen dena.<\/p>\n<p>Euskal zuzenbidea zuzenbide europarra da eta sarturik dago mendebaldeko zuzenbide<br \/>\neuroparraren esparruan. Jakina denez, Erdi Arotik barruratu zen zuzenbide erromatarra lekuan<br \/>\nlekuko zuzenbidearen sustraien gainean. Euskal zuzenbideak baditu erakunde batzuk, non<br \/>\nzuzenbide erromatarra ez den aplikagarri. Areago, Ipar Euskal Herrian izan zen halako oldartze<br \/>\nbat, zuzenbide erromatarra ezartzearen aurkakoa. Espainiako euskal lurraldean, berriz,<br \/>\nCastillako zuzenbidea, zuzenbide erromatarraren eragin nabarmena zuena, bertako<br \/>\nzuzenbidearen hutsuneen betegarri zen. Nolanahi ere, badira euskal zuzenbidean \u00f1abardura<br \/>\nesanguratsuak, zuzenbide erkidea aldarazten dutenak eta orain aurkezten dugun testuan<br \/>\ngorde eta garatzen direnak.<\/p>\n<p>Atariko Titulua da testu honetan, oinarri orokorrak baieztatzeko lekua. Bertan<br \/>\nazpimarratzen da gure aspaldiko legeen jabetza eskubidearen sustrai solidarioa eta askatasun<br \/>\nzibilaren baieztapen esanguratsua, horren bidez lege guztiak xede-emaileak direla uste izanik.<\/p>\n<p>Berrikuntzarik nabarmenena, hala ere, euskal auzotasun zibilaren arauketan datza.<\/p>\n<p>Orain arte ez zegoen tokiko auzotasuna baizik eta horrek eragozten zuen, berbarako, izatezko<br \/>\nbikoteen ondorioak arautzeko euskal auzotasuna ardatz moduan hartzea, halakorik ez<br \/>\nzegoelako. Hainbatez, auzotasun administratiboan babestu da izatezko bikoteen araubidea.<\/p>\n<p>Premiazkoa zen, hortaz, auzotasun erkide bat izatea Euskal Autonomia Erkidegoaren<br \/>\nherritar guztiontzat. Halakoa sortzen eta arautzen du testu honen 10. artikuluak, hori bera<br \/>\nbateragarria dela tokian tokiko auzotasunarekin. Azken hori da, izan ere, erakunde batzuen<br \/>\naplikaziorako Aiarako auzotarrek, bizkaitarrek edota gipuzkoarrek dutena.<\/p>\n<p>Testuaren jomuga da, bestalde ere, indarra izatea Euskal Autonomia Erkidego osoan.<\/p>\n<p>Horren xedapenek aplikagarriak behar dute izan lurralde osoan. Egia da, Araba, Gipuzkoa eta<br \/>\nBizkaia bide desberdinetatik joan zirela baina egia da, orobat, euren arteko desberdintasunak,<br \/>\nurriak izanik ere, kasurik gehienetan, formalak direla, funtsezkoak baino, betiere foruohituraren esparru zabalean.<\/p>\n<p>Egoera horrek ahalbidetu du testu bateratua egitea, herritar guztientzat onargarri izan<br \/>\ndaitekeena, lege eta ohitura oso bestelakoetan izan ezik, hala nola, testamentua egiteko<\/p>\n<p>askatasuna Aiaran, edota tronkalitatea eta ondasunen komunikazioa bizkaitarren arteko<br \/>\nezkontzan.<\/p>\n<p>Desberdintasunek ez dute saihesten auzotasun zibil erkide bat moldatzea, hain zuzen<br \/>\nere, euskal auzotasuna, aurreko legeak arautu ez zuena. Bistan da hori gabe zaila dela legegatazkak konpontzea. Argi dago, era berean, euskal auzotasun honek ez duela oztopatzen<br \/>\ntokian tokiko auzotasuna izatea, kasu zehatzetan aplikagarri izan daitekeena, adibidez,<br \/>\nbizkaitar tronkalitatean, beste herrialdeetara zabaldu ez dena.<\/p>\n<p><u>I liburua<\/u> hasten da ondareari buruzko zuzenbidearen printzipioak adieraziz. Bertara<br \/>\nbarneratzen da landa-errendamenduei buruzko aipamena, horiek asko hedatu baitziren XIX eta<br \/>\nXX. mendeetako euskal baserrietan. Epeari dagokionez, mugagabeak ziren, errentaren<br \/>\nordainketan huts egin ezean. Botere zentralak horri buruz aldarrikaturiko legeek sarritan jarri<br \/>\nzituzten zalantzan landa-errendamendu horiek, aintzat hartzeke baserrien kasuetan<br \/>\netxebizitzaren erabilera lotzen dela lursailen jorraketarekin, gehienetan bigarren hauek<br \/>\nlehenaren erantsiak direla. 13. artikuluan egiten da halako aipamena, landa-errendamendu<br \/>\nhoriei buruz, xedapen zehatzik gabe, horiei buruzko edozein erabaki hartzeko beharrezkoa<br \/>\nbaita adostasun politikoa.<\/p>\n<p>Euskal baserrien landa-errentamendua berezko izaera duen erakundea da, beharbada<br \/>\nzentsuetatik hurbil dagoena, eta testuak berezitasun hori gorde nahi du, nahiz eta<br \/>\nerakundearen garatze bidea botere publikoen zeregina izan eta erabaki politikoen menpe<br \/>\negon.<\/p>\n<p>Legeak, orobat, sozietate zibilak arautu nahi ditu, horiek aspaldiko espiritu baten<br \/>\nadierazleak baitira, besteak beste, gizakumeak elkarrekin jardutekoa. Halakoak irauten du<br \/>\negunotan ere, kofradia, ermandade eta mutualitateetan eta ez da arauketa propio baten<br \/>\nobjektua izan orain arte.<\/p>\n<p><u>II Liburuak<\/u> oinordetzak ditu araugai. Aiarako forua eta Bizkaiko tronkalitateari buruzko<br \/>\narauak salbuetsita, Euskal Herriko oinordetza zuzenbidea beti izan da ohiturazkoa, Bizkaian<br \/>\nziren arau idatzi bakandu batzuk izan ezik. Gainerakoan, agiri zaharrek adierazten dute arau<br \/>\nbertsuak aplikatu zirela hiru herrialde historikoetan eta alkarpoderosoak eta testamentu<br \/>\nmankomunatuak sarri erabili zirela Bizkaitik kanpo ere. Hori dela eta, idazketa-batzordeak<br \/>\nerabaki du idazkera bera egitea ororentzat, Bizkaiko eta Aiarako arau bereiziak jarraian<br \/>\ndatozela. Horretara jarrita, testamentu egilearen askatasuna zabaltzen da.<\/p>\n<p><i>Hilburuko<\/i> testamentua heriotza-arriskuan egindako testamentua da eta egoki dago<br \/>\naraututa Bizkaiko Foruan. Hainbatez, arauketa hori hedatzen da hiru herrialde historikoetara,<br \/>\nZuzenbide Zibil erkidea aplikagarri izan dakien.<\/p>\n<p>Kode Zibilak bereziki debekatu zuen testamentu mankomunatua, Alemaniako<br \/>\nKodearen debeku gogorra aintzat harturik, baina horrek sortzen dituen susmoak eta errezeloak<br \/>\ngutxitzen joan dira araubide modernoetan. Bizkaiko Forua eta 1992. urteko euskal legeak<br \/>\nharen indarra gorde dute, senar-emazteen artean soil-soilean bada ere.<\/p>\n<p>Testamentu egiteko molde hau Erroman sortu zen gerra egoeran zeuden<br \/>\nsoldaduentzat. Hartara, elkarrekiko testamentu egin zezaketen haiek, bata bestearentzat eta<br \/>\ntestu honen idazketa-batzordeak horren indarra areagotu nahi izan du, mota horretako<br \/>\ntestamentua egiteko aukera emanez bi pertsonen artean, senide edo elkarbizitza harremanak<br \/>\ndituztenak badira horiek.<\/p>\n<p><i>Nahitaezko oinordetzari<\/i> dagokionez, desberdintasun handiak dira gure zuzenbide<br \/>\nhistorikoan. Horiek bateratze bidean jartzea komenigarri izango litzateke. Aiarako Foruak<br \/>\ntestamentu egiteko askatasun osoa gordetzen du. Arean ere, ikusirik horrek Aiaran dituen<br \/>\nsustrai sendoak, uste da zuhurra dela erakunde hori gordetzea.<\/p>\n<p>Gainerakoetan, agerikoa da leku askotan Kode Zibilaren seniparte-sistema dagoela<br \/>\nindarrean, Bizkaian izan ezik. Bertan senipartea hartu zen Castillan indarrean zegoen Partiden<br \/>\nLegeetatik, hori ere gure tradizioaren aurkakoa zela, eta jarauntsiaren lau bostenekoa zen,<br \/>\nKode Zibilak bi herenetara murriztu arren, bat seniparte hetsiarena eta bestea<br \/>\nhobekuntzarena.<\/p>\n<p>Testuak seniparte bakarra ezartzen du, ondarearen heren batena, Euskal Autonomia<br \/>\nErkidego osorako. Uste izan da erabaki hori oso garrantzitsua dela eta laguntzen duela, beste<br \/>\nedozerk baino gehiago, euskal zuzenbideari batasuna ematen eta Europako legeriei buruz<br \/>\nhurreratzen.<\/p>\n<p>Salbuespen bakarra da, nahitaez, Aiarako haranarekin egin beharrekoa, testamentu<br \/>\negiteko orduan erabateko askatasuna gorde behar baita.<\/p>\n<p>Alkarpoderosoa edo komisarioaren bidezko testamentua oinarrizko osagaia da Bizkaiko<br \/>\noinordetzan. Lege honek \u00f1abardura batzuk barruratzen ditu horretan. Testamentua egiteko<br \/>\nahalordeak euren osotasunean gordetzen ditu, betiere notarioaren aurreko testamentuan<br \/>\negiten badira. Ezkontideek edota izatezko bikotekideek ezkontza hitzarmenean edo oinordetza<br \/>\nitunean egin dezakete halakoa. Berrikuntzarik nabarmenena izan daiteke, beharbada,<br \/>\nalargunaren eta bizirik dirauen izatezko bikotekidearen arteko berdintasuna, egungo<br \/>\nlegeriaren aginduak betetzeko asmoz.<\/p>\n<p>Bizkaiko erakunderik esanguratsuena, zuzenbide pribatuari dagokionez, tronkalitatea<br \/>\nda. Horren lorratza ere begien bistakoa da Nafarroan eta Lapurdiko ohituretan. Aldiz,<br \/>\nGipuzkoan eta Araban ez dago araututa, herrialde horiek inoiz ere ez baitzituzten euren legeak<\/p>\n<p>idatzi. Bizkaian bilduta dago Foruan eta zabal garatuta 1992. urteko Legean. XX. mende<br \/>\nhasieran, tronkalitatea zen erakunderik bereizgarriena eta estimatuena, bizkaitar legelarien<br \/>\naldetik.<\/p>\n<p>Egungo gizartearen bilakaera, ostera, mota honetako erakundeen aldekoa ez da.<\/p>\n<p>Nolanahi ere, berorrek Bizkaian dituen sustraiak aintzat hartuta, zuhurtasunak aholkatzen du<br \/>\nberori gordetzea.<\/p>\n<p>Testuak bizirik gordetzen du Bizkaian tronkalitatearen erakundea eta foru sakaren<br \/>\negikaritza ondasun tronkalak besterentzen direnean. Testuak eskubide horren egikaritza<br \/>\nargitu eta erraztu egin nahi du eta, modu batean zein bestean, horren aplikazioetan gerta<br \/>\ndaitezkeen gehiegikeriak arindu. Hartara, berrikuntzarik irtenena da aspaldiko deuseztasun<br \/>\nerabatekoa, tronkalitatetik kanpo diren arrotzen mesederako egindako ekintzetan,<br \/>\ndeuseztagarritasun erlatibo edo mugatu bihurtzen dela, Jabetza Erregistroan noiz inskribatu<br \/>\neta hurrengo lau urtetan egikaritu behar baita.<\/p>\n<p>Saka eskubidearen egikaritzeari dagokionez, ondasun tronkal bat arrotz bati<br \/>\nbesterentzen zaionean, testuak mugatu egiten du hori, hiri-lurrean edo sektoreen arabera<br \/>\nurbanizatzeko moduko lurzoruan badaude ondasun horiek. Eskubidea egikaritzeko moduak<br \/>\nere, bitarikoak proposatzen ditu testuak, bata, zuzenetik egitekoa eta bestea, iragarkien bidez,<br \/>\nbi-biak notarioen fede publikoaren pekoak, tronkaleko senideei deia egiteko.<\/p>\n<p>Testuak arautzen du, orobat, baserri baten errentariak izan dezakeen eskubidea,<br \/>\nerrentapeko etxebizitza eskuratzeko, kontratuaren indarraldia berrogei urtekoa baino<br \/>\ngehiagokoa bada. Euskal baserriaren berezitasuna da hori, finkaren errendamenduan<br \/>\nfamiliaren etxebizitza sartzen baita eta horrek ahalbidetzen du errentariak ere, testuaren 86.<br \/>\nartikuluak arauturikoaren arabera, lehenespenez eskuratzeko eskubidea.<\/p>\n<p>Modu esanguratsuan batzen da testu honetara Aiarako Forua. Tradizioz artikulu<br \/>\nbakarrekoa izan ohi da hori. Hemen, berriz, luze-zabal garatzen da, legelari arabarren<br \/>\nekarpenekin, botere osoko gozamenaren araubidea, Aiarako modalitateak barne.<\/p>\n<p>Era berean, gipuzkoar baserriaren oinordetzari buruzko arauak garatzen dira testuan.<\/p>\n<p>Baserria zer den 97. artikuluan zehazten da eta orobat, eskuratzaileen betebeharra,<br \/>\nbaserriaren xedea gordetzeko.<\/p>\n<p>Oinordetza-itunak hedadura handiz arautzen dira Liburu honetan. Kode Zibilaren<br \/>\ndebekua gorabehera, horrek eragozten zuela oinordekoa izateko ituna, erakundea bizirik<br \/>\nzegoen Bizkaian, batez ere ezkontza bidezko itunetan eta debekua ez da arrazoizkoa gaur egun<br \/>\nhainbat legelarirentzat. Horrexegatik eman behar zaio arreta berezia eta berme-arauak ezarri<br \/>\nhorren baitan.<\/p>\n<p><u>III liburuan<\/u> barneratzen dira ezkontza bitarteko ondasunen araubidea eta horren I<br \/>\ntituluan ezartzen da aukera askeko araubidea, ezkontza egin aurretik zein ondoren.<\/p>\n<p>Hitzarmenik ezean, Kode Zibilak arauturiko irabazpideen araubidea izango da aginduzko.<\/p>\n<p>Bizkaiko Forua aplikagarri non den eta bertako lurraldean, hala ere, liburu honen II<br \/>\ntituluak ezartzen du, tradizioaren arabera, ulertzen dela ezkontideen artean foru komunikazioa<br \/>\ndela aginduzko, Foruak arautzen zuen bezalaxe, eta horren bidez ondasun guztiak erkide<br \/>\negiten dira, horiek higigarriak edo onibarrak izan, edozein dela euren jatorria.<\/p>\n<p>Jarraian datoz xedapen iragankorrak. Horien artean azpimarratzekoa da zazpigarrena,<br \/>\nhorrek ezartzen baitu euskal auzotasun zibila, berori eskuratuko dutela, besterik gabe, Euskal<br \/>\nAutonomia Erkidegoaren herritar guztiek, lege hau indarrean sartzen denetik.<\/p>\n<p>Azken xedapenen artean, bigarrenak zehazten du ezkontzei buruzko ondorioak<br \/>\nhedatzen direla izatezko bikoteengana, horiek badira maiatzaren 7ko 2\/2003 Legea, izatezko<br \/>\nbikoteei buruzkoan sarturik daudenak.Bide beretik, lege horri egiten zaizkio eraldaketa<br \/>\nlaburrak, dela 2. artikuluan (legearen aplikazioa zehazteko, euskal auzotasun zibila dela<br \/>\nloturazko puntua), dela 5. artikuluan (legezko ondare-erregimen ekonomiko gisa ezarriz<br \/>\nondasunen banantzearen araubidea).<\/p>\n<p>Azkenean, xedapen indargabetzaileak deuseztatzen du aurretiazko legeek izan<br \/>\ndezaketen indarra, baldin eta orain aldarrikatzen denaren aurkako zerbait arautzen badute.<\/p>\n<p>ATARIKO TITULUA<\/p>\n<p>I. KAPITULUA<\/p>\n<p>Euskal Zuzenbide zibilaren iturriak<\/p>\n<p><!--ART:1--><\/p>\n<p>1. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Euskal Autonomia Erkidegoko foru-zuzenbide zibila osatzen dute lege honen<br \/>\nxedapenek, ohiturak eta zuzenbide hori eratzen duten printzipio orokorrek.<\/p>\n<p>2. Eusko Legebiltzarrari dagokio lege hau onestea, geroagoko aldarazpenak nahiz<br \/>\ngarapenak egitea, eta Europar Batasunak orokorrean ezarritako xedapenei egokitzea ere bai.<\/p>\n<p>3. Ohitura, nabaria ez bada, frogatu egin beharko da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:2--><\/p>\n<p>2. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Jurisprudentziak Euskal Zuzenbide zibila osatuko du, Euskal Autonomia Erkidegoko<br \/>\nAuzitegi Nagusiaren Zibileko Salak hura aplikatzean ematen duen doktrina errepikatuarekin.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:3--><\/p>\n<p>3. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Legerik edo foru-ohitura aplikagarririk izan ezean, ordezko moduan aplikatuko dira<br \/>\nKode Zibila eta indarrean dauden gainerako xedapen orokorrak.<\/p>\n<p>2. Lege horien etorkizuneko aldaketak aplikatuko dira, euskal zuzenbide zibila zein<br \/>\nprintzipiok eratu eta printzipio horien aurkakoak ez diren neurrian.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:4--><\/p>\n<p>4. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Askatasun zibilaren printzipioa, euskal zuzenbide zibilean tradiziozkoa dena,<br \/>\naintzakotzat harturik, legeak esku-emaileak direla uste izango da, eta legeok eratortzen<br \/>\ndituzten eskubideei uko egitea baliozkoa izango da, interes edo ordena publikoaren<br \/>\naurkakoa ez bada eta hirugarrenari kalterik egiten ez badio.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>II. KAPITULUA<\/p>\n<p>Euskal Lege zibilaren printzipio eratzaileak<\/p>\n<p><!--ART:5--><\/p>\n<p>5. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Jabetzaren gaineko euskal ikuskera ez da indibidualista, baizik eta solidarioa.<\/p>\n<p>Norberaren interesen gainetik, lehentasuna dute familiaren nahiz gizartearen interesek, eta<br \/>\npertsonaren duintasunak.<\/p>\n<p>2. Legeek jabetza-forma desberdinak babestuko dituzte, hala nola auzo-jabetza,<br \/>\nfamilia-jabetza nahiz gizarte-jabetza, betiere tradizio historikoarekin ildotik, eta tradizio hori<br \/>\nzein alditan aplikatzekoa izan eta une horretako gizarte-errealitateari egokituta.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:6--><\/p>\n<p>6. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Pertsonenganako errespetua eta begirunea euskal legeriaren oinarri dira.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:7--><\/p>\n<p>7.artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetatik edozeinetan formalizatu ahal<br \/>\nizango dira lege honek araututako egintzak eta kontratuak.<\/p>\n<p>2. Egilesleek egilespen-tokiko hizkuntza ofizialetatik zein hitzartu eta hizkuntza<br \/>\nhorretan idatziko dira agiri publikoak; eta, hizkuntza ofizialak bat baino gehiago izanez gero,<br \/>\nalderdiek aukeratutakoa erabiliko da. Alderdien artean desadostasuna gertatuz gero, agerkai<br \/>\npublikoa bertako hizkuntza ofizial guztietan idatzi beharko da. Tokiko hizkuntza ofizialetatik<br \/>\neskatzaileak zein aukeratu eta hizkuntza horretan luzatuko dira kopiak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>III. KAPITULUA<\/p>\n<p>Euskal Lege zibilaren aplikazio-eremua<\/p>\n<p><!--ART:8--><\/p>\n<p>8. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Lege hau Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremu osoan aplikatuko da, salbu<br \/>\neta manu zehatzek beren-beregi adierazten dutenean manu horiek lurralde jakin batean<br \/>\nbakarrik daudela indarrean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:9--><\/p>\n<p>9. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean legeria-aniztasunak indarrean dirauen<br \/>\nartean, Eusko Legebiltzarrari dagokio Euskal Lege zibilaren indarraldirako lurralde-eremua<br \/>\nmugatzea, eta, hala denean, barne gatazkak konpontzeko arauak ezartzea ere bai.<\/p>\n<p>2. Arau berezirik izan ezean, zenbait antolamendu juridiko aldi berean izateak<br \/>\nlege-gatazkak eragiten dituenean, gatazkok konponduko dira, estatuak emandako arau<br \/>\norokorren bidez, kasuan kasuko erakundearen izaera kontuan harturik.<\/p>\n<p>3. Tokiko gatazkak gertatzen direnean, lurralde batzuetan indarrean dauden<br \/>\narauen artean, edo gatazkak gertatzen direnean arau horien eta Euskal Autonomia<br \/>\nErkidegoko arau orokorren artean, gatazkok konponduko dira, Kode Zibilaren xedapenen<br \/>\nbitartez, betiere ondasun tronkalen arloan indarrean dagoen lurraldetasun-printzipioari<br \/>\nkalterik egin gabe.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:10--><\/p>\n<p>10. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide zibila aplikatzen zaie euskal auzotasun<br \/>\nzibila duten pertsona guztiei.<\/p>\n<p>2. Euskal auzotasun zibila, edo, bestela, tokiko auzotasun zibila, hori aplikatu behar<br \/>\ndenean, Kode Zibilaren arauekin bat etorriz eskuratu, iraunarazi eta galdu egiten da, betiere<br \/>\nondasun tronkalen kasuan lurraldetasun-printzipioari kalterik egin gabe.<\/p>\n<p>3. Lege honek zuzenbide zibileko arauak jasotzen dituela kontuan hartuta, halako<br \/>\nbatzuk arau berezi moduan indarrean badaude Bizkaiko lurralde historikoan, eta Laudio eta<br \/>\nAramaioko udaletan, orduan lurralde horietan tokiko auzotasun zibila dutenei aplikatzen<br \/>\nzaizkie arauok, forudun izan zein izan ez.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:11--><\/p>\n<p>11. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Euskal Autonomia Erkidegoan egiletsitako agerkai publikoetan, egileslearen euskal<br \/>\nauzotasun zibila eta tokiko auzotasun zibila agerraraziko dira; eta agerrarazi beharko da,<br \/>\nhalaber, egileslearen ezkontzari edo izatezko bikoteari zein ondasun-araubide dagokion,<br \/>\nhorrek eragina izan badezake egiletsitako xedapenen gainean edo xedapen horien ondorioen<br \/>\ngainean. Zalantza izanez gero, eta kontrakoa frogatu ezik, uste izango da auzotasun zibila dela<br \/>\njaiotza-lekuari dagokiona, eta ondasunen araubidea dela, ezkontideen azken egoitza erkidea<br \/>\nnon izan eta bertako lege-araubidea; eta, ezkontideek egoitza erkiderik izan ezean, ezkontza<br \/>\nnon egin eta bertakoa, edo, izatezko bikoteen kasuan, ondasunen banantze-araubidea.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>I. LIBURUA<\/p>\n<p>ONDAREARI BURUZKO ZUZENBIDEAREN PRINTZIPIOAK<\/p>\n<p><!--ART:12--><\/p>\n<p>12. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Baserria, izatez, familiaren ustiategia da, nekazaritzaren arlokoa nahiz abeltzaintzaren<br \/>\narlokoa; ustiategi hori eratzen dute landetxeak berak, eta, horrekin batera, osagai higigarri<br \/>\ndesberdinek, abelburuek, ustiatze-eskubideek, makineriak, instalazioek, eta, orobat, landa,<br \/>\nlursail edo mendi batek edo batzuek. Lursail edo landa horiek landetxearen ondoan egon<br \/>\ndaitezke edo horretatik aparte, eta, halakoak izendatzeko, baserriari dagozkion lurrak direla<br \/>\nesan ohi da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:12--><\/p>\n<p>12. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Landa-errentamenduaren kontratuak, euskal tradizioan, ezaugarri bereziak<br \/>\nditu, errentamenduaren egonkortasunari, errentariaren eskubidea eskualdatzeari eta<br \/>\nbestelako alorrei dagokienez; horiek guztiek justifikatzen dute, lege honen xedapenetatik<br \/>\nkanpo ere, errentamendu hori lege bereziaren bitartez arautzea.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:14--><\/p>\n<p>14. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Bide-zorra eskuratzen da, tituluaren bidez edo hogei urteko preskripzioaren bidez.<\/p>\n<p>2. Lur nagusiaren jabeak galdatu ahal izango du, kalte-ordain egokiaren bitartez, bidezorrari zabalera handiagoa ematea, lur horren beharrizanak asetzeko beharrezkoa den<br \/>\nneurrian.<\/p>\n<p>3. Lur nagusiaren jabeak ahalmena du, orobat, bere kontura zoruan sendotze-lanak<br \/>\negiteko, baldin eta lan horiei komenigarri baderitze lurra hobeto erabiltzeko, eta lanokin ez<br \/>\nbazaio kalterik egiten zorpeko lurraren ustiatzeari; horretarako, aldez aurretik jakinarazpena<br \/>\negin behar zaio zorpeko lurraren jabeari.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:15--><\/p>\n<p>15. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Jabeak eskubidea du, bere edukitzapeko landa ixteko, baina ezin du eragotzi<br \/>\ngizabanakoek bertatik igarotzea, irabazirik gabeko erabilera dela eta, gizabanako horiek<br \/>\nez badute inongo ibilgailurik baliatzen.<\/p>\n<p>Norbaitek eskubide hori erabiltzen badu, landaketak errespetatu beharko ditu, eta,<br \/>\nkalteak eraginez gero, kalte-ordaina eman beharko du.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:16--><\/p>\n<p>16. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Sozietate zibilak lege honen mende egongo dira, baldin eta halakoak eratzeko erabili<br \/>\nbada kofradia, ermandade edo mutualitateen forma tradizionaletatik edozein.<\/p>\n<p>2. Sozietate horien arauak izango dira, zehatz-mehatz, haien estatutuak eta barne<br \/>\narauak, betiere horiek guztiak ez direnean lege honen aurkakoak, berau garatzeko ematen<br \/>\ndiren arauen aurkakoak eta ordezko legeriaren aurkakoak.<\/p>\n<p>Sozietate zibil horiek inskriba daitezke erregistro bereizi batean, horretarako sortua<br \/>\nEusko Jaurlaritzaren aldetik. Sozietateak nortasun juridikoa izango du, inskribaturik egonez<br \/>\ngero.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>II. LIBURUA<\/p>\n<p>OINORDETZAK<\/p>\n<p>ATARIKO XEDAPENAK<\/p>\n<p><!--ART:17--><\/p>\n<p>17. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Pertsona baten eskubideak eta betebeharrak haren oinordekoei eskualdatzen<br \/>\nzaizkie heriotza-unean bertan, lege honen xedapenekin bat etorriz, oinordetza-itunean<br \/>\nezarritakoa salbu.<\/p>\n<p>2. Delazioa gertatuko da, noiz eta kausatzailearen heriotza-unean, eta non eta<br \/>\nkausatzaile horren azken bizilekuari dagokion tokian, edo, halakorik izan ezean, heriotzari<br \/>\ndagokion tokian. Hildakoak testamentu-ahalordea egiletsita badauka, oinordetza irekiko da,<br \/>\nahalorde horrek ukitzen dituen ondasunei dagokienez, komisarioak ahalordea erabiltzen duen<br \/>\nunean, edo, bestela, lege honek aipatu arrazoietatik edozeinen ondorioz ahalordea azkentzen<br \/>\nden unean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:18--><\/p>\n<p>18. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Oinordetza gauzatzen da, testamentuaren bidez, oinordetza-itunaren bidez, edo, bi<br \/>\nhoriek izan ezean, legearen xedapenen bidez.<\/p>\n<p>2. Ondasun batzuk xedatu ahal dira testamentuaren bidez, eta beste batzuk, itunaren<br \/>\nbidez. Testamentuak ez du oinordetza-ituna ezeztatzen; baina oinordetza-itunak baliorik gabe<br \/>\nuzten du horren aurkakoa den testamentua.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>I. TITULUA<\/p>\n<p>TESTAMENTUZKO OINORDETZA<\/p>\n<p>1. ATALA<\/p>\n<p>Xedapen orokorrak<\/p>\n<p><!--ART:19--><\/p>\n<p>19. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Oinordetza antolatu ahal da, titulu unibertsalaren bidez edo banakako<br \/>\ntituluaren bidez.<\/p>\n<p>2. Jaraunslea da titulu unibertsalaren bidez izendatua izan dena, dela jarauntsi osoan,<br \/>\ndela jarauntsiaren zati alikuota baten gainean. Jaraunsleak kausatzailearen ondasunak eta<br \/>\neskubideak eskuratzen ditu, horien edukitzari eusten dio, kausatzailearen<br \/>\nbetebeharretan subrogatzen da, eta jarauntsiaren zamak betetzeko betebeharra<br \/>\nbereganatzen du.<\/p>\n<p>3. Banakako tituluaren bidezko oinordekoak edo legatu-hartzaileak bere eskubidea<br \/>\nbaliatu ahal du, jaraunsle unibertsalen aurka, legatuaren ematea edo ordainketa<br \/>\ngaldatzeko.<\/p>\n<p>4. Jaraunslea, aldi berean, legatu-hartzailea denean, legatua onartu eta jarauntsia<br \/>\narbuiatu ahal izango du.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:20--><\/p>\n<p>20. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Testamentugileak kontrakoa xedatu ezik, norbait banakako tituluaren bidez<br \/>\nizendatzen bada familia- edo lanbide-ondare baten oinordeko, eta horren balioa<br \/>\njarauntsiaren hiru laurdena baino handiagoa bada, orduan, izendatutako hori,<br \/>\nondorio guztietarako, jaraunsle unibertsaltzat joko da. Nahitaezko jaraunslea<br \/>\nbaldin bada, izendapena seniparteari egotziko zaio, testamentugileak kontrakoa xedatu ezik.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:21--><\/p>\n<p>21. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Kausatzaileak utzitako ondasunen kontura ordainduko dira.<\/p>\n<p>a) Kausatzailearen seme-alabei eta ondorengoei zor zaien mantenua, betebehar hori<br \/>\nbeste pertsona batzuei ez badagokie.<\/p>\n<p>b) Jarauntsiko zamak eta zorrak, eta<\/p>\n<p>c) Ondasunak iraunarazteko gastuak, tributuak, aseguru-primak eta bestelako gastuak,<br \/>\nbetiere halakoek lotura dutenean aipatu ondasunekin; orobat, administratzaileak, kausatzailearen<br \/>\nnegozioak kudeatzean, bereganatutako betebeharrak, edota negozio horien ustiatzeak<br \/>\neratortzen dituenak, baldin eta ezkontide gozamendunak ez baditu horiek ordaindu behar.<\/p>\n<p>2. Jaraunsleak erantzukizuna du kausatzailearen betebeharren gain, legatuen<br \/>\ngain eta zamen gain, jarauntsi bidez eskuratutako ondasunen balioaren neurrian.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:22--><\/p>\n<p>22. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean daude Kode Zibilak testamentua egiteko<br \/>\narautzen dituen forma guztiak, eta, gainera, \u00abhilburuko\u00bb izeneko testamentua, heriotzaarriskuan egitekoa.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>2. ATALA<\/p>\n<p>Heriotza-arriskuan edo hilburuko testamentua<\/p>\n<p><!--ART:23--><\/p>\n<p>23. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Heriotza-arriskuan dagoenak testamentua egiletsi ahal izango du, hiru lekukoren<br \/>\naurrean, idatziz nahiz hitzez. Testamentu horri, euskaraz, \u00abhilburuko\u00bb deritzo.<\/p>\n<p>2. Testamentu hori eraginik gabe geratuko da, baldin eta bi hil igaro badira,<br \/>\ntestamentugilea heriotza-arriskutik atera denetik. Testamentugilea epe horretan hiltzen bada,<br \/>\norduan ere eraginik gabe geratuko da testamentua, baldin eta testamentu hori ez bada<br \/>\negiaztarazten, prozesuko legeek agindutako moduan, heriotzaren ondorengo hiru hiletan.<\/p>\n<p>3. Testamentugilea heriotza-arriskutik atera arren, beste testamentu bat egilesteko<br \/>\nezgaituta geratzen bada, egiaztarazte-epea hiru hilekoa izango da, testamentua egiletsi zenetik<br \/>\nzenbatuta.<\/p>\n<p>4. Behin testamentua epaiketa bidez egiaztarazi eta gero, hori notarioaren protokoloan<br \/>\njaso beharko da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>3. ATALA<\/p>\n<p>Testamentu mankomunatua edo ermandadeko testamentuaren bidezko oinordetza<\/p>\n<p><!--ART:24--><\/p>\n<p>24. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Bi pertsona elkarrekin lotuta badaude, senidetasuna edo bizikidetasuna dela eta, bi<br \/>\nhoriek testamentua egin dezakete, agerkai bakarrean, testamentu mankomunatuaren edo<br \/>\nermandadeko testamentuaren bidez.<\/p>\n<p>2. Testamentu hori notarioaren aurrean bakarrik egiletsi ahal izango da. Euskal<br \/>\nauzotasun zibila dutenek testamentu hori egiletsi ahal izango dute, dauden tokian daudela.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:25--><\/p>\n<p>25. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Testamentu mankomunatua edo ermandadekoa elkarrekikoa izan daiteke. Kasu<br \/>\nhorretan, egilesleek elkar izendatzen dute oinordeko, euren ondasun guztietan edo batzuetan;<br \/>\neta testamentu horrek jaso ahal ditu hirugarrenen mesederako xedapen zatikakoak nahiz osoosokoak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:26--><\/p>\n<p>26. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Testamentu mankomunatua edo ermandadekoa bi egilesleek batera ezeztatu<br \/>\nedo aldatu ahal izango dute, beste testamentu baten bitartez edo geroko oinordetzaitunaren bitartez.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:27--><\/p>\n<p>27. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Baliozkoa izango da egilesleetatik batek bere kabuz egindako ezeztapena, baldin<br \/>\neta besteari, aurretiaz eta notario bidez, jakinarazi badio ezeztatze-borondatea;<br \/>\nbetekizun hori izan ezik, ezeztapenak ez du ondorerik sortuko. Ezeztapena notarioaren<br \/>\naurreko agirian agerrarazi beharko da, eta eraginik gabe utziko ditu ezeztaturiko<br \/>\ntestamentuaren klausula guztiak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:28--><\/p>\n<p>28. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Ezkontideen kasuan, deuseztasun-, banantze- edo dibortzio-epaia emanez gero, edo,<br \/>\nizatezko bikoteen kasuan, bikote hori bikotekideen bizitza bitartean azkenduz gero, azkentzea<br \/>\nhaien arteko ezkontzak eragiten duenean izan ezik, ondorerik gabe geratuko dira haren<br \/>\nxedapen guztiak, salbu eta elkarren mende egin direnak, desgaitasuna duen seme edo<br \/>\nalabaren mesederako.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:29--><\/p>\n<p>29. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Testamentu mankomunatu egin duen egilesleetatik bat hildakoan, horren<br \/>\noinordetza irekitzen da, eta hildakoak egiletsitako xedapen guztiek ondorea sortzen dute.<\/p>\n<p>2. Behin testamentu mankomunatuak eratortzen dituen betebehar guztiak beteta,<br \/>\nbizirik dirauen egilesleak askatasunez xedatu ahal izango ditu bere ondasunak, inter vivos nahiz<br \/>\nmortis causa.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>4. ATALA<\/p>\n<p>Komisario bidezko oinordetza<\/p>\n<p><!--ART:30--><\/p>\n<p>30. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Testamentugileak komisario baten edo batzuen ardurapean jar ditzake oinordekoaren<br \/>\nizendapena, ondasunen banaketa, eta, oro har, ondasunok oinordetza bidez eskualdatzeko<br \/>\nberak dituen ahalmen guztiak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:31--><\/p>\n<p>31. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Komisarioa notarioaren aurreko testamentuan izendatu beharko da.<\/p>\n<p>2. Ezkontideek, ezkontzaren aurretik zein horren ondoren, komisario izendatu ahal<br \/>\ndute elkar, ezkontzako itunetan nahiz oinordetza-itunean.<\/p>\n<p>3. Izatezko bikotekideek komisario izendatu ahal dute elkar, euren ondarearen<br \/>\naraubide ekonomikoa zein itunek arautu eta itun horretan bertan, edo oinordetza-itunean, baldin<br \/>\neta ituna notarioaren aurreko agiri publikoan egilesten bada.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:32--><\/p>\n<p>32. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Komisarioak gaitasuna izan beharko du, kasuan kasuko egintza burutzeko,<br \/>\ntestamentu-ahalordea egikaritzen den unean.<\/p>\n<p>2. Izendatutako oinordekoak edo oinordekoek oinordeko izateko gaitasuna izan<br \/>\nbeharko dute, kausatzailearen heriotza-unean, edo, bestela, testamentu-ahalordea egikaritzen<br \/>\nden data horretan.<\/p>\n<p>3. Testamentugileak kontrakoa xedatu ezik, komisarioak ezin izango du fideikomisorik<br \/>\nezarri; ezin izango ditu oinordekoaren inguruan baldintzapeko izendapenak egin, titulu<br \/>\nunibertsalaren bidez edo banakako tituluaren bidez; eta ezin izango ditu erabakiak hartu,<br \/>\nerabakion helburua baldin bada oinordekoen izendapena eta ondasunen adjudikazioa<br \/>\natzeratzea.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:33--><\/p>\n<p>33. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Komisarioak bere kargua beteko du, ahalorde-emaileak testamentu-ahalorde horretan<br \/>\nberen-beregi ezarritakoarekin bat etorriz, eta ezin izango du inola ere ahalorde hori aldarazi; eta,<br \/>\nbertan ezer adierazi ezik, lege honen arabera eta ordezko zuzenbidearen arabera<br \/>\ntestamentugileari dagozkion ahalmen guztiak izango ditu.<\/p>\n<p>2. Testamentugileak adierazi badu komisarioak zein pertsonaren artean aukeratu<br \/>\nbehar duen, orduan komisario horrek ahalordean ezarritakoa bete beharko du. Mota<br \/>\nhorretako adierazpenik egin ezean, komisarioak aukeratu beharko du alargunaren, bizirik<br \/>\ndirauen izatezko bikotekidearen eta nahitaezko jaraunsleen artean; eta, ondasun tronkalen<br \/>\nkasuan, tronkeroen artean bakarrik aukeratu ahal izango du.<\/p>\n<p>3. Nahitaezko jaraunslerik izan ezean, komisarioak askatasunez izendatu ahal izango<br \/>\nditu oinordekoak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:34--><\/p>\n<p>34. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Testamentugilea hil eta hurrengo sei hileko epean, behin komisarioak bere<br \/>\nizendapenaren berri jasota, jarauntsiko ondasun, eskubide, zama eta betebehar guztien<br \/>\ninbentarioa egin beharko du; inbentario horren inguruan, kontu-arrazoiak eman beharko dizkie<br \/>\nustezko oinordekoei, eta, oinordeko horiek, behin aipatu epea bukatuta, komisarioari agindeia<br \/>\negin ahal izango diote, betebehar hori bete dezan.<\/p>\n<p>2. Komisarioak, agindei hori jaso arren, sei hileko epean ez badu betetzen ondasunen<br \/>\ninbentarioa egiteko beharra, epaileak erabaki ahal izango du inbentarioa komisarioaren<br \/>\nkontura egitea.<\/p>\n<p>3. Ustezko oinordekoek eta jarauntsiko hartzekodunek inbentarioa aurkaratu ahal<br \/>\nizango dute, eta ezkutatutako ondasunak bertan sartzea edota haien balorazioa berrikustea<br \/>\neskatu ahal izango dute.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:35--><\/p>\n<p>35. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Komisarioak bere buruari adjudikatu ahal izango dizkio kausatzaileak berari eratxiki<br \/>\ndizkion ondasunak, bai eta testamenturik gabeko oinordetzan edo testamentu-ahalordea<br \/>\negikaritu ezean berari legozkiokeen ondasunak ere.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:36--><\/p>\n<p>36. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Komisarioaren kargua, edozein kasutan ere, borondatezko eta doakoa da, eta haren<br \/>\nahalmenak, mankomunatuak nahiz solidarioak, bere-berezkoak eta eskualdaezinak dira.<\/p>\n<p>2. Komisarioak ahalorde-emailearen jarauntsirako albazea eta kontulari-banatzailea<br \/>\nizendatu ahal izango ditu, ahalorde-emaileak ez badu hori egin.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:37--><\/p>\n<p>37. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Oinordetza gauzatu eta jarauntsia onartzen ez den bitartean, ondasunen ordezkari<br \/>\neta administratzailea izango da testamentugileak bere testamentuan zein pertsona izendatu<br \/>\neta hori berori, testamentugileak izendatuari eratxiki dizkion ahalmenekin eta horri ezarri<br \/>\ndizkion bermeekin.<\/p>\n<p>2. Izendapena egin ezean, jarauntsia ordezkatu eta administratuko du alargunak edo<br \/>\nbizirik dirauen izatezko bikotekideak, eta, hori izan ezean, komisarioak berak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:38--><\/p>\n<p>38. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Testamentu-ahalordea egikaritzeko dagoen bitartean, kausatzailearen seme-alabek eta<br \/>\ngainerako ondorengoek mantenu-eskubidea izango dute, jarauntsiko ondasunek ematen<br \/>\ndituzten etekinen kontura, baldin eta mantenu hori eskatzeko lege-egoera betetzen badute,<br \/>\neta ez badago beste inor, mantenua emateko betebeharra duena.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:39--><\/p>\n<p>39. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Komisarioak betebeharra du, kausatzailearen seme-alaba eta ondorengoen gainean<br \/>\ntutoretza edo kuradoretza era dadin eskatzeko, horiek adingabeak edo ezgaituak baldin badira.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:40--><\/p>\n<p>40. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Testamentugileak komisario batzuk izendatu baditu, horiek modu mankomunatuan<br \/>\nbeteko dituzte euren eginkizunak, testamentuaren edukitik besterik ateratzen ez bada.<\/p>\n<p>Erabakiak gehiengoz hartuko dira, eta, berdinketa gertatuz gero, lehenengo izendatuak<br \/>\nhartuko du erabakia.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:41--><\/p>\n<p>41. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Testamentugileak testamentu-ahalordea egikaritzeko epea aipatu ahal izango du.<\/p>\n<p>Ezkontidea edo izatezko bikotekidea komisario izendatzen denean, horri epe mugagabea eman<br \/>\nahal izango zaio, edo bera bizi den urte guztietarako.<\/p>\n<p>2. Epea aipatu ezean, hori urte betekoa izango da, testamentugilearen heriotzatik<br \/>\nzenbatuta, edo haren inguruko heriotza-adierazpena epaiketa bidez eman denetik zenbatuta,<br \/>\noinordeko guztiak adin nagusikoak baldin badira; bestela, oinordeko horiek guztiek adinnagusitasuna lortzen dutenetik zenbatuta, ondore horietarako emantzipazioa nahikoa ez dela.<\/p>\n<p>da, 3. Komisario izendatu denean alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea, bera<br \/>\ntestamentugileak kontrakoa xedatu ezik, jarauntsiko ondarearen ordezkari,<br \/>\nadministratzaile eta gozamenduna, eta izaera horri eutsiko dio, baita ahalordea erabili eta gero<br \/>\nere.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:42--><\/p>\n<p>42. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Testamentugileak kontrakoa xedatu ezean, komisarioak testamentu-ahalordea erabili<br \/>\nahal izango du egintza batean nahiz batzuetan.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:43--><\/p>\n<p>43. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Komisarioak testamentu-ahalordea egikaritu ahal izango du, inter vivos nahiz mortis<br \/>\ncausa egintzen bitartez, notarioaren aurreko testamentuan nahiz oinordetza-itunean, titulu<br \/>\nunibertsalaren ondorioz nahiz banakako tituluaren ondorioz, eta, betiere, legeak<br \/>\ntestamentugileari ezartzen dizkion mugak baino ez ditu izango.<\/p>\n<p>2. Alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak, notarioaren aurrean bere<br \/>\ntestamentua egiten duenean, bertan erabili ahal izango du aurrez hildakoak berari emandako<br \/>\nahalordea, baina xedapenak egin ahal izango ditu bi-bion seme-alaba edo jaraunsleen artean<br \/>\nbakarrik. Kasu horretan, komisarioak izaera ezeztagarria eman ahal izango dio aurrez hildako<br \/>\nezkontidearen edo izatezko bikotekidearen izenean egindako xedapenari.<\/p>\n<p>3. Alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea izendatu bada komisario, eta bera<br \/>\nbada, orobat, jarauntsiko ondarearen ordezkari eta administratzailea, jarauntsiko betebeharrak,<br \/>\nzamak eta zorrak ordainduko ditu; ondasuntza horri dagozkion negozioak kudeatuko ditu; mugaeguneratutako kredituak kobratu ahal izango ditu; kreditu horiek bermatzeko, fidantzak eta<br \/>\neskubideak eratu badira, horiek ezereztea onartu ahal izango du; eta, oro har, administratzaile<br \/>\norori dagozkion egintzak burutu ahal izango ditu, baita ahalorde-emaileak berari eratxiki dizkion<br \/>\nkudeaketa-ahalmenak egikaritu ere. Era berean, komisarioak legitimazio aktiboa nahiz pasiboa<br \/>\nizango du, jarauntsiko ondareari dagozkion akzio guztietan.<\/p>\n<p>4. Alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea izendatu bada komisario, eta bera bada,<br \/>\norobat, jarauntsiko ondarearen ordezkari eta administratzailea, jarauntsiko ondasunak edo<br \/>\neskubideak xedatu ahal izango ditu, baldin eta ahalorde-emaileak horretarako baimena eman badio,<br \/>\nedo jarauntsiko betebeharrei, zamei eta zorrei aurre egiteko baimena eman badio, edo berak horri<br \/>\negoki baderitzo, batzuk besteen ordez eskuratzeko. Lortutako kontraprestazioa subrogatuko da<br \/>\nbesterendutako ondasunen lekuan, salbu eta jarauntsiko betebeharrak, zamak eta zorrak<br \/>\nordaintzeko erabiltzen denean.<\/p>\n<p>5. Senipartedunak baldin badaude, alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea<br \/>\nkomisario izendatu bada, eta bera bada, orobat, jarauntsiko ondarearen ordezkari eta<br \/>\nadministratzaile, eta kostu bidezko xedatze-egintzak burutu baditu ondasun higiezinekin,<br \/>\nenpresekin eta ustiategi ekonomikoekin, balore higigarriekin edo objektu baliotsuekin, nahitaezkoa<\/p>\n<p>izango da jarduteko gaitasun osoa duten senipartedunetatik edozeinek baimena ematea; eta,<br \/>\nsenipartedunak adingabeak edo ezgaiak badira, nahitaezkoa izango da epailearen baimena.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:44--><\/p>\n<p>44. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Aurreko artikuluan ezarritako kasuan izan ezik, ezeztaezinak izango dira komisarioak<br \/>\ntestamentu ahalordea erabiliz egiletsitako xedapen guztiak. Hori gorabehera, deia berriro egin<br \/>\nahal izango da, baldin eta xedapena deusez gertatzen bada, edo onuradunek ez badute hori<br \/>\nonartu nahi edo ezin badute hori onartu. Kasu horretan, komisarioak beste izendapen bat egin<br \/>\nahal izango du, urte beteko epean, egitate horiek sinesgarriro jakin dituenetik zenbatuta.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:45--><\/p>\n<p>45. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Testamentu-ahalordea azkenduko da.<\/p>\n<p>1. Hori egikaritzeko zein epe eman eta epe hori agortzean.<\/p>\n<p>2. Komisarioaren heriotza, ezintasun edo gertatze bidezko ezgaitasunaren ondorioz.<\/p>\n<p>3. Ezkontide komisarioaren kasuan, behin testamentu-ahalordea egiletsi eta gero,<br \/>\nezkontzaren inguruko banantze-, dibortzio- edo deuseztasun-demanda aurkeztearen ondorioz,<br \/>\nnahiz eta kausatzailea hil aurretik epaia eman ez.<\/p>\n<p>4. Ezkontide komisarioa berriro ezkontzen denean, ezkonduen antzeko bizimodua<br \/>\negiten duenean edo ezkontzatik kanpoko seme edo alabaren bat duenean, testamentugileak<br \/>\nberen-beregi kontrakoa xedatu duenean izan ezik.<\/p>\n<p>5. Uko egitearen ondorioz. Komisarioak uko egiten duela ulertuko da, baldin eta,<br \/>\nhorretarako epailearen bidez agindeia jaso ondoren, ez badu izendapena onartzen, hirurogei<br \/>\neguneko epean.<\/p>\n<p>6. Kausatzaileari edo horren ondorengoei begira, komisarioak oinordeko izateko<br \/>\nezduintasun-arrazoiren bat betetzen duenean.<\/p>\n<p>7. Ahalordean bertan ezarritako arrazoien ondorioz.<\/p>\n<p>8. Ezeztapenaren ondorioz.<\/p>\n<p>9. Izatezko bikotea azkentzearen ondorioz, azkentzeko arrazoia ez bada izatezko<br \/>\nbikotekideak elkarrekin ezkontzea.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:46--><\/p>\n<p>46. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Testamentugilearen borondateak lehentasuna du beti, atal honetako arauak<br \/>\ninterpretatu eta aplikatzeko orduan.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>II. TITULUA<\/p>\n<p>TESTAMENTUA EGITEKO ASKATASUNARI JARRITAKO MUGAPENAK<\/p>\n<p>1. ATALA<\/p>\n<p>Senipartea<\/p>\n<p><!--ART:47--><\/p>\n<p>47. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Senipartedunak dira.<\/p>\n<p>a) seme-alabak edo ondorengoak, edozein gradutan; eta.<\/p>\n<p>b) alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea, horren gozamen-kuota dela bide, eta,<br \/>\nbetiere, beste jaraunsle-mota guztiekin batera.<\/p>\n<p>Bizkaiko gune forudunean edo Lur Lauan, eta Arabako Laudio eta Aramaioko udal<br \/>\nmugarteetan, tronkalitateari buruzko arauek lehentasuna dute, senipartearen gainean; baina,<br \/>\ntronkeroa seniparteduna denean, berari esleitutako ondasun tronkalak seniparteari egotziko<br \/>\nzaizkio.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:48--><\/p>\n<p>48. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Ondorengoen senipartea jarauntsiaren gaineko kuota bat da, balio ekonomikoaren<br \/>\narabera kalkulatzen dena; testamentugileak kuota hori eratxiki ahal die bere oinordekoei,<br \/>\njaraunsle-izendapenaren bidez, legatuaren bidez, dohaintzaren bidez nahiz bestelako moduez.<\/p>\n<p>2. Testamentugileak betebeharra du, bere oinordekoei senipartea eskualdatzeko;<br \/>\nbaina, horien artean, bat edo batzuk aukera ditzake, eta gainerakoak baztertu, esanbidez nahiz<br \/>\nisilbidez.<\/p>\n<p>3. Bazterketarik ez egitea eta isilbidez baztertzea parekoak dira.<\/p>\n<p>4. Ondorengoa nahitaezko jaraunslea baldin bada, eta, nahita edo nahi gabe,<br \/>\npreterituta geratzen bada, preterizio hori bazterketaren parekoa da.<\/p>\n<p>5. Seniparteari uko egin dakioke, kausatzailearen heriotza gertatu aurretik ere,<br \/>\nhorretarako eginiko oinordetza-itunaren bidez, kausatzailearen eta senipartedunaren artean.<\/p>\n<p>Senipartedun guztien uko egitea izan ezik, senipartearen ukiezintasuna gordeko da, berorri uko<br \/>\negin ez dioten senipartedunentzat.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:49--><\/p>\n<p>49. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Seme-alaba edo ondorengoen senipartea, kopuruari dagokionez, jarauntsiko<br \/>\nondasunen heren batekoa da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:50--><\/p>\n<p>50. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Seme-alabak hilda badaude edo jaraunsgabetuak izan badira, euren ondorengoak<br \/>\nizango dira haien ordezko edo ordezkari.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:51--><\/p>\n<p>51. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Testamentugileak senipartea eman ahal izango die bere ilobei edo urrunagoko<br \/>\nondorengoei, nahiz eta horien gurasoak edo aurrekoak bizirik egon.<\/p>\n<p>2. Nahitaezko jaraunsle guztiak preterituz gero, horrek berarekin dakar ondare<br \/>\nizaerako oinordetza-xedapen guztien deuseztasuna.<\/p>\n<p>3. Nahitaezko jaraunslea, esanbidez edo isilbidez, baztertua izan bada, eta<br \/>\ntestamentuak seniparte kolektiboari kalte egiten badio, orduan jaraunsle horrek eutsi egiten<br \/>\ndie hirugarrenen aurka dituen eskubideei.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:52--><\/p>\n<p>52. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak gozamen-eskubidea izango du,<br \/>\nkausatzaileak utzitako ondasun guztien erdien gainean, ondorengoekin edo aurrekoekin batera<br \/>\nagertuz gero.<\/p>\n<p>2. Ondorengorik eta aurrekorik izan ezean, gozamena izango du, ondasunen bi<br \/>\nherenen gainean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:53--><\/p>\n<p>53. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Ezkontideari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari bere gozamen-zatia<br \/>\nordaintzeko, jaraunsleek esleitu ahal dizkiote bizi arteko errenta, ondasun zehatz batzuen<br \/>\nproduktuak edo eskudiruzko kapitala; horretarako, elkarrekin ados jarrita jardun behar dute,<br \/>\nedo, bestela, epailearen aginduz.<\/p>\n<p>2. Hori egiten ez den bitartean, jarauntsiko ondasun guztiak lotuta daude, alargunari<br \/>\nedo bizirik dirauen izatezko bikotekideari dagokion gozamen-zatiaren ordainketarekin.<\/p>\n<p>3. Alargunaren edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen gozamena diruaren<br \/>\ngainekoa edo inbertsio-funtsen gainekoa baldin bada, funtsok elkarren artean pilatzeko<\/p>\n<p>modukoak izan zein izan ez, gozamen horri, lehenengo eta behin, kausatzailearen xedapenak<br \/>\naplikatzen zaizkio, bai eta gozamendunaren eta jabe soilen arteko hitzarmenak ere. Halako<br \/>\nhitzarmenik izan ezean, diruaren gaineko gozamena duenak eskubidea du, kapitalaren<br \/>\nondoriozko korrituen gainean eta bestelako etekinen gainean; eta, bestalde, inbertsio-funtsek<br \/>\neratorritako partaidetzen gaineko gozamena duenak eskubidea du, eraketa-datatik gozamena<br \/>\nazkendu arte sortutako gainbalioen gainean. Ustezko etekin eta gainbalio horiei fruitu zibilen<br \/>\nerregelak aplikatuko zaizkie.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:54--><\/p>\n<p>54. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak, bere seniparteaz gain, biztantzeko<br \/>\neskubidea izango du, ezkontzari edo izatezko bikoteari dagokion etxebizitza horretan, betiere<br \/>\nalargun dirauen artean, ezkonduen antzeko bizimodurik egiten ez duen artean, ezkontzatik<br \/>\nkanpoko seme edo alabaren bat ez duen artean edota izatezko beste bikote bat eratzen ez duen<br \/>\nartean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:55--><\/p>\n<p>55. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Testamentugileak beren-beregi xedatutakoa salbu, banandutako ezkontideak ez du<br \/>\nseniparte-eskubiderik izango, eta, ezkontzari edo izatezko bikoteari dagokion etxebizitza horretan,<br \/>\nez du biztantzeko eskubiderik izango, baldin eta banantzea epai irmoan adierazi bada, edo<br \/>\nbanantze hori elkarrekin ados jarrita erabaki eta modu sinesgarrian jasota badago; orobat,<br \/>\nezkontideak, ezkonduen antzeko bizimodua egiten duenean, edota bizirik dirauen izatezko<br \/>\nbikotekideak, beste norbaiti lotuta dagoenean, sentimendu- eta sexu-harremanak direla bide.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:56--><\/p>\n<p>56. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Seme-alaba eta ondorengoei ezin izango zaie ezarri ordezpen edo kargarik, horrek<br \/>\nxedapen askeko zatia gainditzen badu, salbu eta hori nahitaezko beste oinordeko batzuen<br \/>\nmesederako egiten denean.<\/p>\n<p>2. Alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari aitortutako eskubideek ez dute<br \/>\neraginik izango senipartea ukitzeko ezintasunaren gainean; ez du ukiezintasun horren gainean<br \/>\neraginik izango, halaber, hari gozamen unibertsalaren gaineko legatua emateak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:57--><\/p>\n<p>57. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Kausatzaileak bere ezkontideari legatu gisa eman ahal izango dio bere ondasunen<br \/>\ngaineko gozamen unibertsala; gozamen hori azkenduko da, 55. artikuluko senipartea zein<br \/>\narrazoik azkendu eta arrazoi berberen ondorioz. Testamentugileak beren-beregi xedatutakoa<br \/>\nsalbu, legatu hori eta xedapen askeko zatiaren gainekoa bateraezinak izango dira.<\/p>\n<p>Kausatzaileak bi legatu horiek hautabidez xedatzen baditu, alargunak edo bizirik<br \/>\ndirauen izatezko bikotekideak egingo du aukeraketa.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>2. ATALA<\/p>\n<p>Jarauntsia kalkulatzea eta seniparteak ordaintzea<\/p>\n<p><!--ART:58--><\/p>\n<p>58. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Seniparte-kuota kalkulatzeko, kontuan hartuko da oinordetzako ondasun guztien<br \/>\nbalioa, oinordetzarako delazioa gauzatzen den unean, betiere zor eta zamak kenduta. Balio<br \/>\nlikidoari gehituko zaio zenbatu beharreko dohaintzen balioa; halako dohaintzak dira<br \/>\nesanbidezko bazterketarik gabe egindako guztiak, edota nahitaezko jaraunsle ez direnen<br \/>\nmesederako egindakoak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:59--><\/p>\n<p>59. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Zenbatu beharreko dohaintzen balioa izango da dohaintzok kausatzailearen<br \/>\nheriotza-unean zutena; betiere, aurretiaz kendu behar dira dohaintza-hartzaileak<br \/>\ndohaintzapeko ondasunetan egin eta ordaindutako hobekuntza onuragarriak, eta, era berean,<br \/>\ndohaintza-hartzaile horrek ordaindutako artatze- edo konponketa-gastu bereziak, baldin eta<br \/>\ngastuok ez badira beraren erruz gertatu. Ondasunen balioari erantsiko zaio dohaintzahartzailearen erruz gertaturiko narriaduren zenbatespena, narriadurok ondasunen balioa<\/p>\n<p>txikitu badute. Dohaintza-hartzaileak dohaintzapeko ondasunak besterendu baditu, horien<br \/>\nbalio gisa hartuko da besterentze-unean ondasunok zutena. Ondasun batzuk dohaintzahartzailearen erruz suntsitu badira, horiek suntsitze unean zuten balioa bakarrik zenbatuko da.<\/p>\n<p>2. Nahitaezko jaraunsleen mesederako dohaintzak kolazionatu beharrekoak izango<br \/>\ndira, bakar-bakarrik, dohaintza-emaileak kontrakoa xedatzen ez duenean edo dohaintzaemaile horrek esanbidezko bazterketarik egiten ez duenean.<\/p>\n<p>3. Kolazionatu beharreko dohaintzak halakoak izango dira, banaketa-unean duten<br \/>\nbalioaren neurrian.<\/p>\n<p>4. Senipartedun baten mesederako egindako oinordetza-xedapenak kolazionatu<br \/>\nbeharrekoak izango dira, baldin eta halakoetan gainerako senipartedunen esanbidezko<br \/>\nbazterketa egin ez bada.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:60--><\/p>\n<p>60. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Testamentu-ahalordea izanez gero, eta senipartea finkatzeko helburuarekin,<br \/>\nondasunen balorazioa egingo du.<\/p>\n<p>1. Komisarioak, oinordetzaren gaineko interesik ez badu.<\/p>\n<p>2. Komisarioak, kausatzaileak izendatu duen kontulari-banatzailearekin batera.<\/p>\n<p>3. Komisarioak, ustezko oinordekoekin batera.<\/p>\n<p>4. Epailearen erabakiz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>3. ATALA<\/p>\n<p>Tronkalitatea, Bizkaia, Aramaio eta Laudion<\/p>\n<p>1. azpiatala<\/p>\n<p>Xedapen orokorrak<\/p>\n<p><!--ART:61--><\/p>\n<p>61. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Bizkaiko Lur Lauan, eta Arabako Aramaio eta Laudioko udal mugarteetan, onibarren<br \/>\ngaineko jabetza tronkala da. Tronkalitateak ondarearen familia-izaera babesten du.<\/p>\n<p>2. Ondasun tronkalen jabeak horiek xedatu ahal ditu, bakarrik, senide tronkeroen<br \/>\neskubideak errespetatuz.<\/p>\n<p>3. Xedatze-egintzek senide tronkeroen eskubideak urratzen badituzte, egintza horiek<br \/>\naurkaratu ahal izango dira, lege honetan ezarri forma eta ondoreekin.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:62--><\/p>\n<p>62. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Senidetasun tronkala beti zehazten da, Bizkaiko Infantzonatuan edo Lur Lauan, nahiz<\/p>\n<p>Arabako Aramaio eta Laudioko udal mugarteetan kokaturiko onibarrari begira.<\/p>\n<p>2. Onibarrak tronkalak dira, senide tronkeroak daudenean bakarrik.<\/p>\n<p>3. Ondasunak senide tronkeroetatik kanpo eskuratzen direnean, nahiz eta lehenago<br \/>\nhorietariko baten jabetzapekoak izan, ez dira tronkal bihurtzen, ondorengo bati eskualdatzen<br \/>\nez zaizkion bitartean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:63--><\/p>\n<p>63. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Tronkalitatearen ondoreetarako, onibarrak dira jabetza eta gainerako gozatzeeskubide errealak, baldin eta lurzoruaren gainekoak badira, edota bertan eraiki, landatu eta<br \/>\nereiten den guztiaren gainekoak.<\/p>\n<p>2. Onibar gisa hartuko dira ondasun higigarriak, baldin eta aurreko paragrafoan aipatu<br \/>\nondasunetarako destinatzen badira edo horiei lotuta badaude, salbu eta, kalterik eragin gabe<br \/>\nbanantzeko modukoak izanik, modu independentean eskualdatzen direnean.<\/p>\n<p>3. Fruituak eta landareak, banantzeko modukoak izanik, lurzorutik bereizita eskualdatzen<br \/>\nbadira, ez daude tronkalitate-printzipioaren mende, ezta zuhaitzak ere, horiek mozteko<br \/>\nbesterentzen badira.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:64--><\/p>\n<p>64. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Tronkalitatearen ondoreetarako, onibarrak dira, bakarrik, Bizkaiko Infantzonatu edo<br \/>\nLur Lauan, nahiz Arabako Aramaio eta Laudioko udalerrietan kokaturikoak.<\/p>\n<p>2. Infantzonatua edo Lur Laua da Bizkaiko lurralde historiko osoa, salbu eta Balmaseda,<br \/>\nBermeo, Bilbo, Durango, Ermua, Gernika-Lumo, Lanestosa, Lekeitio, Markina-Xemein,<br \/>\nOndarroa, Otxandio, Portugalete eta Plentziako hiribilduen zati forugabea, eta Urdu\u00f1ako hiria.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:65--><\/p>\n<p>65. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Aipatu hiribilduen eta hiriaren lurraldearen barruan, tronkalitatea aginduzkoa izango<br \/>\nda, bakarrik, Lur Lauari dagokion gunean; hiriek egindako planoetan dago mugatuta gune hori,<\/p>\n<p>eta Bizkaiko Batzar Nagusiek plano horiek onetsi zituzten, 1994ko maiatzaren 4ko erabakiaren<br \/>\nbitartez.<\/p>\n<p>2. Bizkaiko udalerrien mugetan administrazio-aldarazpenak gertatuz gero, horiek ez<br \/>\ndute aldatuko ukitutako lurraldeetan aplikatu beharreko zuzenbide zibila.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:66--><\/p>\n<p>66. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Senide tronkeroak dira, odolkidetasunez zein adopzio bidez.<\/p>\n<p>1. Beheranzko zuzeneko lerroan, seme-alabak eta gainerako ondorengoak.<\/p>\n<p>2. Goranzko zuzeneko lerroan, onibarra zein lerrotatik etorri eta lerro horretako<br \/>\naurrekoak, eskuraketa-titulua edozein izanik ere.<\/p>\n<p>Bi ezkontideek ezkontza bitartean eskuratutako onibarrei dagokienez, edota izatezko<br \/>\nbikotekideek bikotearen indarraldian zehar eskuraturiko onibarrei dagokienez, tronkero dira bi<br \/>\nezkontideak edo izatezko bikotekide biak. Nahiz eta ondasun horiek seme-alabei edo<br \/>\nondorengoei eskualdatu, ezkontide edo izatezko bikotekide eskuratzaileek eusten diote<br \/>\ngoranzko lerroan tronkero izateari, ondorengo titularrarekin duten senidetasun-gradua<br \/>\nedozein izanik ere.<\/p>\n<p>3. Alboko lerroan, laugarren gradurainoko albokoak, betiere onibarra zein lerrotatik<br \/>\netorri eta lerro horretan.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:67--><\/p>\n<p>67. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Beheranzko lerroan, senidetasun tronkala luzatzen da, gradu-mugarik gabe, 62.3<br \/>\nartikuluan xedatutakoa salbu.<\/p>\n<p>2. Goranzkoan, senidetasun tronkala bukatzen da, onibarraren edukitza lehenengoz<br \/>\nizan zuen aurrekoarengan.<\/p>\n<p>3. Albokoan, senidetasun tronkala odoleko laugarren gradu zibileraino heltzen da, hori<br \/>\nere barne.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:68--><\/p>\n<p>68. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Tronkalitatea sortzen da, Bizkaiko toki-auzotasun zibila edo Aramaio eta Laudio udal<br \/>\nmugarteetako toki-auzotasun zibila duen pertsonak onibarra eskuratzen duen unetik; eta, une<br \/>\nhorretatik aurrera, tronkalitatea hedatzen zaie pertsona horren ondorengo guztiei, lege honen<br \/>\n62.3 artikuluan ezarritakoa salbu.<\/p>\n<p>2. Behin tronkalitatea eratuta, senide tronkeorek, euskal auzotasun zibila izan zein izan<br \/>\nez, euren lehenespen-eskubideari eusten diote, titularrak inter vivos nahiz mortis causa<br \/>\ngauzatzen dituen xedatze-egintza guztietan.<\/p>\n<p>3. Familian tronkalitatea azkentzen da, titularra hiltzean ez badago senide tronkerorik.<\/p>\n<p>Tronkalitatea azkentzen da, halaber, titularrak Bizkaiko toki-auzotasun zibila galtzen<br \/>\nduen unean ez badago senide tronkerorik zuzeneko lerroan, ezta alboko lerroko bigarren eta<br \/>\nhirugarren graduetan ere.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:69--><\/p>\n<p>69. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Ondasun tronkalak xedatzeko egintzak inter vivos eta doan burutzen badira,<br \/>\nkanpokoen mesederako edo ondasunok eskuratzeko lehenespeneko lerroan ez dauden<br \/>\nsenideen mesederako, senide tronkeroek egintza horiek deuseztatu ahal izango dituzte, lau<br \/>\nurteko epean, legitimazioa dutenek xedatze-egintzaren berri izan dutenetik eta, edozein<br \/>\nkasutan ere, Jabetza Erregistroan inskribatu direnetik.<\/p>\n<p>2. Ondasun tronkalak xedatzeko egintzak mortis causa burutzen badira, kanpokoen<br \/>\nmesederako edo lehenespeneko lerroan ez dauden senideen mesederako, egintzok baliozkoak<br \/>\nizango dira; hala ere, senide tronkeroek testamentu- nahiz oinordetza-klausula aurkaratu ahal<br \/>\nizango dute, lau urteko epean, legitimazioa dutenek xedatze-egintzaren berri izan dutenetik<br \/>\neta, edozein kasutan ere, Jabetza Erregistroan inskribatu direnetik.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:70--><\/p>\n<p>70. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Tronkalitate-eskubideak gailentzen dira, seniparteari begira.<\/p>\n<p>2. Pertsona bera, aldi berean, oinordeko tronkeroa eta seniparteduna baldin bada,<br \/>\ntronkero gisa dagozkion ondasunak haren seniparteari egotziko zaizkio.<\/p>\n<p>3. Alargunaren edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen senipartea ondasun eztronkalekin ordainduko da, eta, halakorik ez dagoenean, eta orduan bakarrik, ondasun<br \/>\ntronkaletara jo ahal izango da, beharrezkoa den kopuruan.<\/p>\n<p>4. Ezin izango da ordezpen edo zamarik ezarri ondasun tronkalen gainean, lerro bereko<br \/>\nbeste senide tronkero baten mesederako ez bada.<\/p>\n<p>5. Alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari aitortutako eskubideek ez dute<br \/>\neraginik izango ondasun tronkalak ukitzeko ezintasunaren gainean; ez du ukiezintasun horren<br \/>\ngainean eraginik izango, halaber, hari gozamen unibertsalaren gaineko legatua emateak.<\/p>\n<p>6. Tronkeroek konmutatu ahal izango dute alargunari edo bizirik dirauen izatezko<br \/>\nbikotekideari ondasun tronkaletan dagokion gozamena, 53. artikuluan ezarritakoarekin bat<\/p>\n<p>etorriz; horretarako, eskudiruzko kapitala emango diote, eta hark askatasunez xedatu ahal<br \/>\nizango du kapital hori.<\/p>\n<p>7. Kausatzailearen ondasun tronkalak zenbatuko dira, seniparte-kuota kalkulatzeko;<br \/>\neta ulertuko da ondasunok, lehenengo lekuan, senipartearen ordainketari egozten zaizkiola,<br \/>\ntestamentugileak beren-beregi kontrakoa xedatu ezik.<\/p>\n<p>8. Kausatzailearen zorrak ordainduko dira ondasun higigarrien eta ondasun higiezin eztronkalen zenbatekoarekin; eta batzuk eta besteak nahikoa ez badira, eta orduan bakarrik,<br \/>\nlerro bakoitzeko ondasun tronkalek izango dute erantzukizuna, bakoitzaren zenbatekoaren<br \/>\narabera.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:71--><\/p>\n<p>71. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Baserria horri lotutako lurrekin batera doan eskualdatzean, eskualdaketa horrek bere<br \/>\nbaitara bilduko ditu, kontrakoa xedatu ezean, baserrian bertan hura ustiatzeko dauden<br \/>\naltzariak, abelburuak, ustiatze-eskubideak, makineria eta instalazioak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>2. azpiatala<\/p>\n<p>Lehenespenez eskuratzeko eskubide tronkalak<\/p>\n<p><!--ART:72--><\/p>\n<p>72. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Tronkeroei lehenespenez eskuratzeko eskubidea dagokie, ondasun tronkalak kostu<br \/>\nbidez besterentzen zaizkienean tronkalitatetik kanpokoei. Eskubide horren hedadura eta hura<br \/>\negikaritzeko modua azpiatal honen arauei egokitu behar zaizkie.<\/p>\n<p>2. Lehenespeneko tronkeroek bakarrik egikaritu ahal dituzte eskubide horiek; halakotzat<br \/>\nhartzen dira, ondoren, lerroz lerro eta lehenespen-hurrenkeraren arabera aipatuko direnak.<\/p>\n<p>1. Beheranzko zuzeneko lerroan daudenak.<\/p>\n<p>2. Goranzko zuzeneko lerroan daudenak.<\/p>\n<p>3. Anai-arrebak eta hildako anai-arreben seme-alabak, azken horiek haiekin batera<br \/>\nagertzen badira.<\/p>\n<p>3. Era berean, eskubide horiek bidezkoak izango dira, baldin eta besterentzea egiten<br \/>\nbada, lehenespenez eskuratzeko eskubidea nork egikaritu eta geroagoko lerroan<br \/>\nlehenespeneko senide tronkero denaren mesederako.<\/p>\n<p>4. Lehenespenez eskuratzeko eskubideari uko egin ahal zaio edozein unetan; baina<br \/>\nuko-egite hori ez da loteslea izango tronkeroarentzat, horren datatik urte bete igarotakoan.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:73--><\/p>\n<p>73. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Lerro bakoitzaren barruan, hurbileko senideak urrunekoa baztertzen du. Gradu bereko<br \/>\nsenideak bat baino gehiago izanik, guztiek ere lehenespenez eskuratzeko eskubidea egikaritu<br \/>\nnahi badute, orduan, finkaren edukitza zein tronkerok izan eta horrexeri dagokio eskubidea.<\/p>\n<p>Halakorik izan ezean, eskuratzailea izendatuko da, notarioaren aurrean egindako zozketaren<br \/>\nbidez.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:74--><\/p>\n<p>74. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Ez da lehenespenez eskuratzeko eskubiderik gertatuko, besterendutako finkak hirilurrean edo sektoreen arabera urbanizatzeko moduko lurzoruan badaude.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:75--><\/p>\n<p>75. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Finka bat baino gehiago besterentzen badira, tronkeroak bere eskubidea egikaritu ahal<br \/>\nizango du, bati edo batzuei begira, eta ez gainerakoei begira; baina, baserria besterentzen<br \/>\nbada, orduan hori ustiategi gisa eskuratu beharko du, horri lotuta besterentzen diren lur<br \/>\nguztiekin batera, nahiz eta Jabetza Erregistroan bananduta inskribaturik agertu.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:76--><\/p>\n<p>76. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Norbaitek ondasun tronkalak besterendu nahi baditu, eta ondasun horiek foru-saka<br \/>\neskubidearen mendekoak badira, senide tronkeroei dei egingo die, notarioaren bidez.<\/p>\n<p>Deia aldarrikatuko da ediktuen bidez. Horiek artikulu honetan arauturikoaren arabera<br \/>\nargitaratuko dira.<\/p>\n<p>Ediktuan ondorengoak adieraziko dira: besterentzea nork egin nahi duen eta horren<br \/>\nnondik norakoak, besterendu nahi den finkarenak, horren eskuraketa-titulua nondik datorkion,<br \/>\nkatastroaren araberako balioa, horrelakorik baldin balego, eta besterentzea gauzatzeko<br \/>\naukeratutako notarioa, baita finkaren erregistroko inskripzio-ezaugarriak ere, halakoak balitu.<\/p>\n<p>Ediktua, edozelan ere, finka zein udal mugartetan kokaturik egon eta udaletxeko<br \/>\niragarkietarako tokian emango da argitara.<\/p>\n<p>Deia notario-aktaren bidez adieraziko da. Horretarako, notarioak alkateari ediktua<br \/>\neskura eman edo jaso izanaren agiridun ziurtatutako postaz igorri diezaioke, iragarkietarako<br \/>\ntokian jarri eta hamabost egunez etenik gabe jendaurrean egon dadin. Jaso duenak hori<br \/>\nhorrela izan dela egiaztatuko du berak izenpetutako edo ediktuan beheko aldean onetsitako<br \/>\negiaztagiriz.<\/p>\n<p>Deia, halaber, zuzeneko notario-jakinarazpenaren bidez egin daiteke. Ediktuaren<br \/>\nxehetasunak bilduko ditu horrek eta senide tronkero guztiei egingo zaie. Ondore horretarako,<br \/>\nalboko senideei egindako jakinarazpenaren kasuan, ulertuko da jakinarazpen hori haien semealaba eta ondorengoei ere egin zaiela.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:77--><\/p>\n<p>77. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Tronkeroak onibarra eskuratu nahi badu, jakinarazpen pertsonala zein notariok egin<br \/>\neta notario horren aurrean agertuko da tronkeroa, jakinarazpenetik zenbatuta hil bateko<br \/>\nepean, edo ediktua argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunetan. Egintza horretan<br \/>\nbertan, tronkeroak gordailutu egingo du, fidantza gisa, katastroaren araberako balioaren<br \/>\nehuneko hogeia, balio hori ediktuan edo zuzeneko notario-jakinarazpenean agertzen bada.<\/p>\n<p>2. Tronkero bat baino gehiago agertuz gero, guztiek ere fidantza jartzeko betebeharra<br \/>\nizango dute, eta notarioak fidantza atxikiko du, eskritura egiletsi arte; norbaitek fidantza<br \/>\nkentzen badu, bere eskubideari uko egiten diola ulertuko da.<\/p>\n<p>3. Salmenta-eskrituraren aurreko notario-jarduna agerkai bakar batean jasoko da.<\/p>\n<p>Notarioak burututako eginbide guztien lekukotza emango die agertzaileei.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:78--><\/p>\n<p>78. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Notarioak alderdiei dei egingo die, alderdiok, aurreko artikuluan aipatu epea mugaeguneratu eta hurrengo hogei egun baliodunetan, peritua izenda dezaten; peritu horrek finka<br \/>\nbaloratu beharko du. Alderdiak ados jartzen ez badira, bakoitzak peritu bana izendatuko du,<br \/>\neta, hirugarren peritua izendatzeko, notarioaren aurrean zakuan sartuko dira lau perituren<br \/>\nizenak. Notarioak berak izendatuko ditu lau horiek, finken izaera kontuan hartuta, finka horiek<br \/>\nbide judizialean baloratzeko baimena duten perituen artean. Behin izenak zakuan sartuta,<br \/>\nzozketa bidez izendatuko da lau horietatik bat. Notarioak perituei epea jarriko die, tasazioa<br \/>\negin dezaten; epe hori ezingo da izan hogei egunetik gorakoa.<\/p>\n<p>Perituek finkatutako prezioa alderdientzat loteslea izango da, eta alderdiok eskritura<br \/>\negiletsi beharko dute, tasazioaren emaitza haiei noiz jakinarazi eta hurrengo hamabost<br \/>\negunetan.<\/p>\n<p>Notarioak aipatu data horretan, saltzailea ez bada agertzen, ulertuko da ados dagoela,<br \/>\ntronkeroek zein peritu proposatu eta peritu horren izendapenarekin.<\/p>\n<p>2. Tasazioa ez da beharrezkoa izango, baldin eta eskualdatzaileak eta lehenespeneko<br \/>\ntronkero izendatuak, prezioa hitzartzen badute, eta, aldi berean, eskritura publikoa<br \/>\nformalizatzen badute.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:79--><\/p>\n<p>79. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Fidantzarekin aurre egingo zaie hura nork eman eta horrexen betebeharrei;<br \/>\npertsona hori ez bada agertzen eskrituraren egilespenera, eskualdatzaileak aukeran du<br \/>\nfinkatutako prezioan egilespena egin dadin eskatzea edo hark eskuraketan atzera egin duela<br \/>\nulertzea; besterentze-asmoa nork iragarri eta horrexen esku geratuko da fidantzaren<br \/>\nzenbatekoa, kalte-ordain gisa eta hori beheratzeko aukeratik gabe. Eskualdaketa aukeratuz<br \/>\ngero, prezioaren zati gisa hartuko da fidantza.<\/p>\n<p>2. Atzera-egite kasuan, notarioak atzera-egite hori jakinaraziko die, hamar eguneko<br \/>\nepean, fidantza eman eta horri eusten dioten senide tronkeroei, salmenta formalizatzeko<br \/>\neguna eta ordua adieraziz. Jakinarazpenaren eta formalizazio-dataren artean, gutxienez,<br \/>\nhamabost egun igaro beharko dira, salbu eta jakinarazpena jaso dutenek beste tasazio bat<br \/>\neskatzen dutenean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:80--><\/p>\n<p>80. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Senide tronkeroetatik batek ere ez badu bere burua aurkezten edo batek ere ez<br \/>\nbadu bere eskubidea gauzatzen, jabeak onibarra besterentzeko askatasuna izango du, kostu<br \/>\nbidezko tituluetatik edozeinen bidez, eta berak askatasunez erabakitzen dituen prezio eta<br \/>\nbaldintzetan; horretarako epea urte betekoa izango da, ediktuan aipatu epea muga-eguneratu<br \/>\ndenetik zenbatuta. Epe hori igarota, ezin izango du kostu bidezko besterentzerik gauzatu,<br \/>\nbeste dei bat egin gabe.<\/p>\n<p>2. Tronkeroak bere burua ez duela aurkeztu ulertuko da, baldin eta tronkero horrek<br \/>\nazpiatal honetan aipatu epeetatik edozein iraungitzen uzten baditu.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:81--><\/p>\n<p>81. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Notarioaren aurreko agerraldiaren bidez, eta aho batez erabakia hartzen badute<br \/>\nbesterentzaileek, eta dei horretara lege bidez agertu diren tronkeroek, lehenespen-graduan ez<br \/>\ndaudenek barne, orduan finka hirugarrenari besterendu ahalko zaio; besterentzea formalizatu<br \/>\nbeharko da, aurreko artikuluan agindu epean, alegia, urte beteko epean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:82--><\/p>\n<p>82. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Ondasun tronkalak kostu bidez besterentzeko eskritura guztietan, besterentze hori<br \/>\nlehenespenez eskuratzeko eskubidea mendekoa baldin bada, foru-deia egin den ala ez<br \/>\nagerraraziko da; eta, baiezko kasuan, xehe-xehe aipatuko dira ediktua finkatzeko akta, edo,<br \/>\nediktua egunkarian argitaratu bada, egunkari horren data eta orrialdea, bai eta geroko<\/p>\n<p>eginbideak ere; kasuan kasuko inskripzioan agerraraziko da, halaber, deia legezko forman egin<br \/>\nden ala ez.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:83--><\/p>\n<p>83. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Onibarra besterentzen bada aurretiaz deia egin gabe, 72.2. artikuluan<br \/>\nzerrendaturiko edozein tronkerok foru-saka akzioa egikari dezake, besterentzearen<br \/>\ndeuseztasuna eta finkaren adjudikazioa eskatuz, azken hori finkaren beraren balorazio<br \/>\nzuzenaren arabera. Tronkeroak epaiketa adierazle batean egikaritu beharko du eskubide hori,<br \/>\neta epaiketa hori sustatu beharko du, besterentzailearen aurka, eskuratzailearen aurka eta<br \/>\nerregistroan besterentze hori egin eta harrezkeroko beste eskubide-titular guztien aurka, hiru<br \/>\nhileko epean, Jabetza Erregistroan inskripzioa egin denetik zenbatuta, edo, inskripzioa egin<br \/>\nezik, besterentzearen berri izan duenetik zenbatuta.<\/p>\n<p>2. Tronkeroak eskubide berbera izango du, baldin eta, foru-deiak egin arren, finka<br \/>\nbesterendu bada, iragarritako prezio edo baldintzez bestekoetan.<\/p>\n<p>3. Epaiak oniritzia ematen badio saka-akzioari, salmenta deuseza dela adieraziko du, eta<br \/>\ndemandatzailearen mesederako beste besterentze bat egitea aginduko du; epaiak berak<br \/>\nfinkatuko du zein prezio ordaindu behar duen demandatzaileak, horretarako, epaiketan bertan,<br \/>\nalderdien arteko aurkakotasunean jardungo dela.<\/p>\n<p>4. Behin epaia irmo izanda, demandatzaileak epai hori betearazteko akzioa egikaritzen<br \/>\nbadu, epaitegiaren zainpean utzi beharko du onibarraren balorazio gisa finkatutako prezioa;<br \/>\nprezio horren gain, erosleak lehenespena izango du, saltzailearen beste edozein hartzekoduni<br \/>\nbegira, erosketaren prezioa eta horren korrituak kobratzeko. Behin jabariari buruzko<br \/>\ninskripzioa deuseza dela adierazita, inskripzio horren ondorengo zamak baldin badaude<br \/>\nJabetza Erregistroan, eta zama horiek, epaiaren aginduz, ezereztu beharrekoak badira, orduan,<br \/>\nzainpean utzitako prezioa, lehenengo eta behin, geroagoko hartzekodunen esku geratuko da.<\/p>\n<p>Inguruabar hori epailearen ebazpenean jaso beharko da.<\/p>\n<p>5. Tronkero demandatzaileak eskatu behar du betearazpena, epaia irmoa denetik hiru<br \/>\nhileko epean; behin epe hori igarota, aurkaratutako salmenta baliozkotuta geratuko da.<\/p>\n<p>Epaileak, betearazpena agintzeko unean, erabaki beharko du zainpean jarritako kopuruaren destinoa.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:84--><\/p>\n<p>84. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Hipoteka-betearazpenaren kasuan, betearazpen hori epaiketa bidezkoa izan nahiz<br \/>\nepaiketatik kanpokoa izan, eta premiamendu-prozeduretan ere, senide tronkeroek hurrengo<br \/>\neskubideetatik edozein egikaritu ahal izango dute, foru-sakaren ondoriozko eskubidea duten<br \/>\nneurrian.<\/p>\n<p>Lehenengoa. Lehenespenez eskuratzeko eskubidea, salmenta-adjudikazioaren prezioa<br \/>\ndela bide. Horretarako, enkantea zein organok egin eta organo horren aurrean agertu beharko<br \/>\nda, eta prezioa zainpean utzi beharko du, salmenta-eskritura egiletsi baino lehen, edo organo<br \/>\neskudunak Jabetza Erregistroan inskribatzeko moduko ziurtagiria luzatu baino lehen.<\/p>\n<p>Bigarrena. Foru-sakaren ondoriozko eskubidea, titulu honetan araututako moduan,<br \/>\neta, betiere, hiru hileko epean, enkantearen datatik zenbatuta.<\/p>\n<p>2. Adjudikazioa hartzekodun betearazleari egiten zaionean, eskubide berbera izango<br \/>\ndute, hiru hileko epean, adjudikazioaren datatik zenbatuta.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:85--><\/p>\n<p>85. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Azpiatal honetan xedatutakoa aplikatuko da trukaketa-kasuetan ere, baldin eta<br \/>\nhurrengo inguruabarretatik bat gertatzen bada.<\/p>\n<p>a) Ondasun tronkala trukatzen edo subrogatzen denean ondasun ez-tronkalekin, edo,<br \/>\ntronkalak izanda, lehenespenez eskuratzeko eskubidetik baztertuta dauden ondasunekin.<\/p>\n<p>b) Jasotako ondasunaren balioa, izatez, trukaketan emandako ondasun tronkalarena<br \/>\nbaino txikiagoa denean, heren batean.<\/p>\n<p>2. Titularrak ondasun tronkala besterentzen duenean, bizi arteko errentaren bat edo<br \/>\nmantenua lortzeko, orduan, eskubide hori egikaritzen duenak bermatu beharko du, gutxienez,<br \/>\npentsio hori ordaintzea edo harako laguntza ematea, besterentzailea eta haren ezkontide edo<br \/>\nbizikidearen bizitzak iraun bitartean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:86--><\/p>\n<p>86. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Errentariaren errentamendu-kontratuak berrogei urtetik gorako indarraldia baldin<br \/>\nbadu, errentari horren kausatzaile zein senide izan eta senide horiek guztiek finkaren gainean<br \/>\nizan duten edukitza-epea barne hartuta, orduan errentariak errentapeko finka lehenespenez<br \/>\neskuratzeko eskubidea izango du, azpiatal honetan araututako moduan.<\/p>\n<p>2. Errentariaren eskubide horrek lehenespena izango du, alboko senideenari begira,<br \/>\neta tronkeroetatik batek ere ez du lehenespeneko eskubiderik izango, errentariari finka<br \/>\neskualdatzen zaionean jabetza eskuratzeko eskubidearen ondorioz.<\/p>\n<p>3. Edozein kasutan ere, besterentzeko borondatea errentariari ere jakinarazi beharko<br \/>\nzaio.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:87--><\/p>\n<p>87. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Titulu honetan aitorturiko eskubideek lehenespena izango dute, beste edozein<br \/>\neskuraketa-eskubideri begira, baita erregistroko hirugarrengotzari begira ere, baldin eta<br \/>\nhalakoa sortzen bada, inskripzioa egin delako, lehenespenez eskuratzeko eskubidea<br \/>\negikaritzeko epeetan zehar.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>4. ATALA<\/p>\n<p>Testamentua egiteko askatasuna, Arabako Aiara haranean<\/p>\n<p><!--ART:88--><\/p>\n<p>88. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Aiarako haranari berezko zaion zuzenbide zibila aplikatuko da Aiara, Amurrio eta<br \/>\nOkondoko udal mugarteetan, eta, Artziniegako udaletik, Mendieta, Erretes Tudela, Santa<br \/>\nKoloma eta Soxogutiko auzoetan.<\/p>\n<p>2. Aipatu udal mugarteetan geroago administrazio-aldarazpenak gertatuz gero, horiek<br \/>\nez dute aldatuko zuzenbide zibil aplikagarria.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:89--><\/p>\n<p>89. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Aiarako toki-auzotasun zibila dutenek euren ondasunak askatasunez xedatu ahal<br \/>\ndituzte, hala nahi eta hobesten duten modurik egokienean, testamentu, dohaintza nahiz<br \/>\noinordetza-itunaren bidez, titulu unibertsalaren bidez nahiz banakako tituluaren bitartez,<br \/>\neuren nahitaezko jaraunsleak gehiagorekin edo gutxiagorekin baztertuz.<\/p>\n<p>2. Nahitaezko jaraunsle gisa hartzen dira lege honen 47. artikuluaren arabera halakoak<br \/>\ndirenak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:90--><\/p>\n<p>90. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Bazterketa esanbidezkoa nahiz isilbidezkoa izan daiteke, banakakoa nahiz baterakoa.<\/p>\n<p>2. Bazterketa ez egiteak sortuko ditu 48.3 artikuluan ezarri ondoreak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:91--><\/p>\n<p>91. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Aiarako toki-auzotasun zibila dutenek botere osoko gozamena eratu ahal dute,<br \/>\ntestamentuaren bidez nahiz oinordetza-itunaren bidez.<\/p>\n<p>2. Eratutakoa botere osoko gozamen gisa hartzen da, gozamendunari ahalmena<br \/>\nematen zaionean, ondasun guztiak edo batzuk dohaineko tituluan, inter vivos nahiz mortis<\/p>\n<p>causa xedatzeko, eratzailearen seme-alaba edo ondorengoen mesederako, eta eratzaileak<br \/>\nberen-beregi aipaturiko beste pertsonen mesederako.<\/p>\n<p>3. Eratzaileak botere osoko gozamenaren edukia zabaldu, murriztu edo zehaztu ahal<br \/>\ndu.<\/p>\n<p>4. Testamentu-ahalordea ematen denean ulertzen da botere osoko gozamena ere<br \/>\negiletsi dela, beren-beregi kontrakoa xedatzen denean izan ezik.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:92--><\/p>\n<p>92. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Botere osoko gozamena bere-berezko eskubidea da. Ezin izango da inolako tituluren<br \/>\nbidez besterendu edo kargatu, eratzaileak horretarako baimena eman ezik.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:93--><\/p>\n<p>93. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Botere osoko gozamendunak ondasun batzuk xedatzen baditu, jasotako ondasunekin<br \/>\nbaztertuta geratzen dira senipartedun onuradunak; horri kalterik egin gabe, geroagoko<br \/>\negintzetan, gozamendunak beste ondasun batzuk eman ahal dizkie senipartedun horiei.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:94--><\/p>\n<p>94. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Gozamendunak ordaindu beharko ditu botere osoko gozamenak zein ondasun hartu,<br \/>\neta ondasun horien gaineko konponketa, gastu, zama eta kontribuzio guztiak, ondasunok<br \/>\nxedatzen ez dituen bitartean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:95--><\/p>\n<p>95. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Botere osoko gozamendunak ez du fidantza emateko betebeharrik izango,<br \/>\nkausatzaileak beren-beregi xedatutakoa salbu.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>5. ATALA<\/p>\n<p>Baserriari buruzko arau bereziak Gipuzkoan<\/p>\n<p><!--ART:96--><\/p>\n<p>96. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Gipuzkoako lurralde historikoan, baserriaren gaineko oinordetza antolatzeko, lege<br \/>\nhonen arauak aplikatuko dira, betiere lurralde historiko horretako forma, erakunde eta<br \/>\nprintzipio tradizionalei egokituz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:97--><\/p>\n<p>97. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Baserria, izatez, familiaren ustiategia da, nekazaritzaren arlokoa nahiz abeltzaintzaren<br \/>\narlokoa; ustiategi hori eratzen du landetxeak berak, eta, horrekin batera, osagai higigarri<br \/>\ndesberdinek, abelburuek, ustiatze-eskubideek, makineriak, instalazioek, eta, orobat, landa,<br \/>\nlursail, baso edo mendi batek edo batzuek. Lursail edo landa horiek landetxearen ondoan egon<br \/>\ndaitezke edo horretatik aparte, eta, halakoak izendatzeko, baserriari dagozkion lurrak direla<br \/>\nesan ohi da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:98--><\/p>\n<p>98. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Baserriaren osagaietan ondazilegiak barruraturik daudela ulertuko da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:99--><\/p>\n<p>99. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Baserria eta bere lursailen eskualdaketak, dohaineko tituluaren bidez egiten denean,<br \/>\neta aurkakoa hitzartu ezean, aurreko artikuluetan zehaztutako multzoa barruratuko da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>III. TITULUA<\/p>\n<p>OINORDETZA-ITUNAK<\/p>\n<p>1. ATALA<\/p>\n<p>Xedapen orokorrak<\/p>\n<p><!--ART:100--><\/p>\n<p>100. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Oinordetza-itunaren bidez, ondasunen titularrak horiek xedatu ahal ditu mortis<br \/>\ncausa.<\/p>\n<p>2. Itunaren bitartez, halaber, uko egin dakieke jarauntsi oso baten edo zati baten<br \/>\ngaineko oinordetza-eskubideei, jarauntsi horren kausatzailea bizirik dagoen bitartean. Era<br \/>\nberean, xedatu ahal dira hirugarren baten jarauntsiaren gaineko oinordetza-eskubideak,<br \/>\nbetiere hirugarren horren adostasunarekin.<\/p>\n<p>3. Oinordetza-ituna baliozkoa izan dadin, nahitaezkoa da egilesleak adin nagusikoak<br \/>\nizatea.<\/p>\n<p>4. Oinordetza-itunak nahitaez egiletsi beharko dira eskritura publikoan.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:101--><\/p>\n<p>101. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Oinordetza-itunaren bidez ondasunen oinordekoa izendatzeak ondorerik gabe uzten<br \/>\nditu itunpeko ondasunen gainean aurretiaz egindako testamentu-xedapen guztiak.<\/p>\n<p>2. Izendapen hori aldarazi edo suntsiarazi egingo da, bakarrik, egilesleek edo euren<br \/>\noinordekoek beste itun bat eginez gero, eta, orobat, alderdiek ezarri arrazoien ondorioz.<\/p>\n<p>3. Oinordetza-ituna azkentzen da, alderdiek finkatutako arrazoien ondorioz edo legez<br \/>\nezarritako arrazoien ondorioz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:102--><\/p>\n<p>102. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Banakako ondasunen gainean mortis causa egindako dohaintza oinordetza-itun gisa<br \/>\nhartzen da, eta halakoa izango da, orobat, inter vivos egindako dohaintza unibertsala,<br \/>\nkontrakoa hizpatu ezik.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:103--><\/p>\n<p>103. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Oinordekoa izendatzeko itunak bere baitan jaso dezake jarauntsiaren gaineko<br \/>\nxedapena, titulu unibertsalaren bidez nahiz banakako tituluaren bidez, baita jarauntsiari uko<br \/>\negitea ere; bi kasuotan, egilesleek finka ditzakete hari jarri beharreko erreserbak, zamak,<br \/>\nbetebeharrak eta baldintzak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>2. ATALA<\/p>\n<p>Oinordekoa izendatzeko itunak<\/p>\n<p><!--ART:104--><\/p>\n<p>104. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Oinordekoa izendatzen denean, unean bertan ondasunak eskualdatuz, oinordekoak<br \/>\nondasun horien gaineko titulartasuna eskuratzen du, betiere izendatzaileen intereserako,<br \/>\nfamiliaren intereserako eta ondasunen ustiatzearen intereserako ezarritako mugekin;<br \/>\nhorregatik, kontrako ituna egin ezean, xedatze- edo kargatze-egintza oro baliozkoa izan dadin,<br \/>\nnahitaezkoa izango da izendatzailearen eta izendatuaren baterako adostasuna.<\/p>\n<p>2. Izendatzaileak oinordetza-itunaren aurretik zorrak hartu baditu, izendatzailearen<br \/>\nhartzekodunek lehenespena dute, unean bertan eskualdatutako ondasunen gainean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:105--><\/p>\n<p>105. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Oinordekoa izendatzen denean post mortem eragingarritasunez, izendatuak<br \/>\nondasunak jasoko ditu, izendatzailea hiltzen den unean; baina, ituna egilesten denetik,<br \/>\noinordeko-izaera eskuratzen du, eta izaera hori besterenduezina eta enbargaezina da.<\/p>\n<p>2. Izendatzaileak ondasunen gaineko titulartasunari eusten dio, eta, kontrakoa itundu<br \/>\nezean, ondasun horiek xedatu ahal izango ditu kostu bidez. Eskualdatutako ondasunak, izatez,<br \/>\nekoizpen-ondareak badira, eta izendatuak ondare horietan lan egiten badu, haren adostasuna<br \/>\nnahitaezkoa izango da, ondasunok kostu bidez besterentzeko, baldin eta izendatzaileak eta<br \/>\nizendatuak ez badute bestelakoa itundu.<\/p>\n<p>3. Oinordekoa izendatzen denean post mortem eragingarritasunez, izendapen horren<br \/>\nbarruko ondasunek erantzukizuna dute, izendatzaileak hartutako zorren gainean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:106--><\/p>\n<p>106. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Oinordetza-itunak post mortem eragingarritasuna badu eta ezkontzako itunetan<br \/>\negilesten bada, izendatuak bere eskubidea xedatu ahal izango du dohaineko tituluaren bidez,<br \/>\nbaita izendatzailea bizirik dagoenean ere, inter vivos nahiz mortis causa egintzen bitartez, bere<br \/>\nseme-alaba eta ondorengoen mesederako.<\/p>\n<p>Izendatua izendatzailea baino lehen hilez gero, izendatuaren eskubidea haren<br \/>\nondorengoei eskualdatzen zaie. Baldin eta badira, lehenez eta abintestato hildako izendatu<br \/>\nbaten seme-alaba edo ondorengo batzuk, izendatzaileak aukera ditzake horietariko bat edo<br \/>\nbatzuk, testamentu, itun edo bestelako oinordetza-titulu baten bidez.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:107--><\/p>\n<p>107. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Familia-ondarearen oinordekoa izendatzen denean, horrekin batera izendatzaileen<br \/>\neta izendatuen arteko bizikidetasun-ituna egin daiteke, sozietate-mota desberdinen<br \/>\nformapean edo ondasun-erkidegoaren araubidea erabiliz. Itundutako bizikidetasunaraubideari edo familia-sozietateari aplikatuko zaio, lehenengo eta behin, titulu eratzailea, eta,<br \/>\nordezko moduan, Euskal Lege zibil honetan xedatutakoa.<\/p>\n<p>2. Kontrako ituna egin ezean, izendatzaileetatik bat hiltzean ulertuko da horren<br \/>\nezkontideak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak, itunaren egilesle denak, bizi artean eta<br \/>\noso-osorik gordetzen dituela bi-biok erreserbatu izan dituzten eskubideak.<\/p>\n<p>3. Izendatzaileari itzuliko zaizkio mantenuaren kargapean oinordetza-itunaren bidez<br \/>\neskualdatutako ondasunak, izendatua hiltzen bada, seme-alaba eta ondorengorik utzi gabe,<br \/>\nizendatzailea bizirik dagoela.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:108--><\/p>\n<p>108. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Izendatzaileek izendapena ezeztatu ahal dute.<\/p>\n<p>1. Itundutako arrazoien ondorioz.<\/p>\n<p>2. Ezarritako zama eta baldintzen ez-betetze larriaren ondorioz.<\/p>\n<p>3. Izendatua ezduintasun- edo jaraunsgabetze-arrazoia betetzearen ondorioz.<\/p>\n<p>4. Izendatuaren jokabidearen ondorioz, horrek familiaren ohiko elkarbizitza oztopatzen<br \/>\nbadu.<\/p>\n<p>5. Izendatuaren ezkontzari dagokionez, deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa<br \/>\ngertatzen denean, edota izatezko bikotea azkentzen denean, baldin eta oinordetza-ituna<br \/>\negiletsi bada, ezkontza horren edo izatezko bikote horren eretzean. Salbuetsita geratzen da<br \/>\nizatezko bikotearen kasua, horren azkentzearen arrazoia bada bikotearen kideak beraien<br \/>\nartean ezkondu direla.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:109--><\/p>\n<p>109. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Oinordekoaren gaineko izendapena suntsiarazi egingo da.<\/p>\n<p>1. Izendapen horren gaineko baldintza suntsiarazlea betetzearen ondorioz.<\/p>\n<p>2. Izendatua ondorengorik gabe hiltzearen ondorioz, edo halakoak utzi arren, 106.<\/p>\n<p>artikuluan aurreikusita dagoen eskualdaketa gertatu ez bada.<\/p>\n<p>3. Egilesleek eskritura publikoan formalizaturiko hitzarmenaren ondorioz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>IV. TITULUA<\/p>\n<p>LEGEZKO OINORDETZA<\/p>\n<p><!--ART:110--><\/p>\n<p>110. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Legezko oinordetza gertatzen da, jarauntsi osoa edo horren zati bat baliozkotasunez<br \/>\nxedatu ez denean, dela testamentuaren bidez, dela oinordetza-itunaren bidez, lege honetan<br \/>\nxedatutakoarekin bat etorriz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:111--><\/p>\n<p>111. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Ondasun tronkalen kasuan, legezko oinordetzaren hurrenkera izango da 66.<\/p>\n<p>artikuluan ezarritakoa, baina alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari aitortzen<br \/>\nzaizkio lege honetan araututako eskubide guztiak; ondasun ez-tronkalik izan ezean edo horiek<br \/>\naski ez direnean, eskubideok ondasun tronkalen gainekoak izango dira.<\/p>\n<p>2. Oinordeko tronkerorik ez dagoenean, ondasun guztiak ez-tronkalak direla ulertuko<br \/>\nda.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:112--><\/p>\n<p>112. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Ondasun ez-tronkalen kasuan, legezko oinordetza gauzatzen da, honako hurrenkera<br \/>\nhonetan.<\/p>\n<p>1. Lehenengo eta behin, seme-alaba edo ondorengoen mesederako.<\/p>\n<p>2. Alargunaren mesederako, legezko banantzerik edo modu sinesgarrian bi<br \/>\nezkontideen arteko hitzartutako banantzerik izan ez denean eta bizirik dirauen izatezko<br \/>\nbikotekidearen mesederako, bikote hori azkendu denean bikotekideetatik bat hiltzearen<br \/>\nondorioz.<\/p>\n<p>3. Aurrekoen mesederako.<\/p>\n<p>Albokoen mesederako, laugarren graduaren barruan, odolkidetasunez zein adopzio bidez.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:113--><\/p>\n<p>113. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Seme-alabak jaraunsle dira, berezko eskubidearen ondorioz, jarauntsitik hartzeko<br \/>\ndutena zati berdinetan banatzen dela.<\/p>\n<p>2. Ilobak eta gainerako ondorengoak jaraunsle izango dira, ordezkapen-eskubidearen<br \/>\nondorioz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:114--><\/p>\n<p>114. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Ondorengorik izan ezean, eta aurrekoak eta albokoak baino lehenago, oinordekoa<br \/>\nizango da alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea, bikote hori azkendu denean<br \/>\nbikotekideetatik bat hiltzearen ondorioz.<\/p>\n<p>2. Edozein kasutan ere, alargunak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak bere<br \/>\nseniparte-eskubideei eutsiko die, gozamenari dagokionez.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:115--><\/p>\n<p>115. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Gurasoek jarauntsiko ondasunak eskuratzen dituzte erdi bana. Euretatik bat hilda<br \/>\nbadago, bizirik dirauenak ondasun guztiak jasoko ditu.<\/p>\n<p>2. Gurasoetatik bat ere ez badago bizirik, gainerako aurrekoak izango dira oinordeko,<br \/>\nbi lerroetan ondasunak erdi bana eginez; eta, lerroren batean ez badago aurrekorik, ondasun<br \/>\nguztiak zati berdinetan eskuratuko dituzte aurrekoak zein lerrotan egon eta lerro horretako<br \/>\naurrekoek.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:116--><\/p>\n<p>116. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Ondorengorik, aurrekorik eta alargunik edo bizirik dirauen izatezko bikotekiderik<br \/>\nizan ezean, alboko senideak izango dira oinordeko; lehenengo eta behin, anai-arrebak eta<br \/>\nhildako anai-arreben seme-alabak, eta, halakoak izan ezean, seniderik hurbilenak, betiere<br \/>\nlaugarren graduaren barruan.<\/p>\n<p>2. Ordezkapen-eskubidea gertatuko da, bakarrik, anai-arrebak anai-arreben seme-alabekin<br \/>\nbatera agertzen direnean; lehenengoak oinordeko izango dira buruko, eta bigarrenak, leinuko.<\/p>\n<p>Lotura bikoitzeko anai-arrebak lotura bakarreko anai-arrebekin agertzen badira, haiek horien<br \/>\nbikoitza jasoko dute oinordeko gisa.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:117--><\/p>\n<p>117. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Aurreko artikuluen arabera lege-aginduz oinordetzara deituriko pertsonarik izan ezean,<br \/>\nondasun guztien oinordekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio<br \/>\nOrokorra. Horrek heren bat eratxikiko dio bere buruari, beste heren bat, hildakoaren azken<br \/>\negoitzari dagokion Foru Aldundiari eta gainerako herena, hildakoak zein udaletan izan duen<br \/>\nbere egoitza eta udal horri.<\/p>\n<p>Administrazio Publiko horien eskubide eta betebeharrak beste oinordekoen parekoak<br \/>\nizango dira, baina beti ulertuko da jarauntsia inbentario onuraren arabera onartzen dela, horri<br \/>\nburuzko adierazpena beharrezkoa ez dela.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>V. TITULUA<\/p>\n<p>OINORDETZA FORMA DESBERDIN GUZTIENTZAKO XEDAPEN ERKIDEAK<\/p>\n<p><!--ART:118--><\/p>\n<p>118. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Aurrekoak<br \/>\njaraunsle<br \/>\ngisa<br \/>\neskuratzen<br \/>\nbaditu<br \/>\nondasun<br \/>\nbatzuk<br \/>\nbere<br \/>\nondorengoarengandik, eta ondorengoak ondasun horiek jaso baditu dohaineko tituluaren<br \/>\nbidez, beste aurreko batengandik edo anai nahiz arreba batengandik, orduan aurrekoak<br \/>\nbetebeharra du lege-aginduz jasotakoak erreserbatzeko, ondasunok zein lerrotatik etorri<br \/>\neta lerro horretan hirugarren gradurainoko senide direnen mesederako.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:119--><\/p>\n<p>119. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Onibarrak dohaintzan eman badira ezkontza baterako, ezkontza horren aurretik zein<br \/>\nondoren, ondasunon oinordeko izango dira ezkontza horretan izandako seme-alabak edo<br \/>\nondorengoak, beste guztiak baztertuz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:120--><\/p>\n<p>120. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Kausatzaileak kontrakoa xedatu ezean, alarguna edo bizirik dirauen izatezko<br \/>\nbikotekidea berriz ezkontzen bada, izatezko bikote berria eratu edota hildakoarena ez den<br \/>\nseme edo alabaren bat baldin badu, alargun edo hildako bikotekidearena, horren betebeharra<br \/>\nizango da hildakoarekin izandako seme-alaba eta ondorengoei erreserbatzea berak<br \/>\nharengandik testamentuaren bidez, oinordetza-itunaren bidez nahiz dohaineko beste edozein<br \/>\ntituluren bidez eskuratutako ondasun guztiak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:121--><\/p>\n<p>121. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Titulu honetan arauturiko erreserbek, edozein kasutan ere, euren baitan hartzen<br \/>\ndituzte erreserbagileak egindako eraikin, landaketa eta hobekuntzak; eta betebeharra sortzen<br \/>\nda, horri edo beraren jaraunsleei halakoen balio eguneratua ordaintzeko, erreserbahartzaileak horien edukitza noiz eskuratu, eta hurrengo urtebete eta egun bateko epean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:122--><\/p>\n<p>122. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Erreserbagileak, titulu honetan araututako kasu guztietan, oinordekoa izendatu ahal<br \/>\nizango du erreserba-hartzaileen artean, testamentuzko oinordetzari edota oinordetza-itunari<br \/>\nburuz ezarritakoaren arabera; eta ezin izango du ordezpenik eta kargarik ezarri, horien<br \/>\nmesederako ez bada.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:123--><\/p>\n<p>123. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Aurrekoak oinordeko dira, aurkako oinordetza-ituna izan ezean, euren seme-alaba edo<br \/>\nondorengoei eman dizkieten ondasun ez tronkaletan, baldin eta seme-alaba edo ondorengo<br \/>\nhoriek hil badira ondorengorik utzi gabe, eta dohaintzan emandako objektuak eurak<br \/>\noinordetzan badaude. Objektuok besterendu badira, aurrekoak oinordeko izango dira,<br \/>\ndohaintza-hartzaileak objektu horiei begira izango zituzkeen akzio guztietan; objektuok saldu<br \/>\nbadira, prezioan; eta trukatu edo aldatu badira, horien ordezko diren ondasunetan.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:124--><\/p>\n<p>124. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Aurreko artikuluan zehazten diren ondasunen balioa zenbatuko da kausatzaileak<br \/>\nutzitako ondasunetan, oinordetzaren delazioa burutzen den unean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>III. LIBURUA<\/p>\n<p>EZKONTZAKO ONDASUNEN ARAUBIDEA<\/p>\n<p>I. TITULUA<\/p>\n<p>LEGE-ARAUBIDEA<\/p>\n<p><!--ART:125--><\/p>\n<p>125. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Ezkontzako ondasunen araubidea izango da ezkontideek ezkontzako itunetan<br \/>\nezarritakoa, bai beren-beregi araubide horren baldintzak hizpatzen dituztenean, bai lege<br \/>\nhonetan nahiz beste lege batzuetan ezarritako sistema ekonomikoetatik edozein aipatzen<br \/>\ndutenean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:126--><\/p>\n<p>126. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Ezkontzaren araubide ekonomikoa, itundutakoa izan nahiz legezkoa izan, aldarazi ahal<br \/>\nizango da, beste ezkontza-itun batzuk egiletsiz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:127--><\/p>\n<p>127. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Ezkontzako itunak egin ezean, edota egindakoak askiezak edo deusezak izanez gero,<br \/>\nezkontzari aplikatuko zaizkio Kode Zibilean irabazpidezko sozietateari buruz ezarritako arauak.<\/p>\n<p>2. Ezkongaiak Bizkaiko Lur Lauko, Aramaioko edo Laudioko auzotarrak direnean,<br \/>\nezkontzari aplikatuko zaio, ituna egin ezean, III. liburu honen II. tituluan araututako araubidea.<\/p>\n<p>3. Ezkontideetatik batek bakarrik badu bere auzotasun zibila Bizkaiko Lur Lauan,<br \/>\nAramaion edo Laudion, ondasunen araubidea izango da, ituna egin ezean, ezkontideen<br \/>\nlehenengo eta ohiko bizileku erkideari dagokiona, eta, halako bizilekua izan ezean, ezkontza<br \/>\nnon egin eta toki horri dagokiona.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:128--><\/p>\n<p>128. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Ezkontzako ondasunen araubidea aldarazteak ez du ondorerik sortuko hirugarrenen<br \/>\naurka, aldarazpena Erregistro Zibilean, edo, hala denean, Jabetza Erregistroan edo<br \/>\nMerkataritza Erregistroan inskribatzen denetik baino.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>II. TITULUA<\/p>\n<p>ONDASUNEN FORU-KOMUNIKAZIOARI BURUZKO ARAUBIDEA<\/p>\n<p>1. ATALA<\/p>\n<p>Foru-komunikazioa<\/p>\n<p><!--ART:129--><\/p>\n<p>129. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Foru-komunikazioaren bitartez, erkide egiten dira, ezkontideentzat erdi bana,<br \/>\nondasun, eskubide eta akzio guztiak, horien jatorria edozein izanik ere, batarenak izan zein<br \/>\nbestearenak izan, edozein tituluren ondoriozkoak, bai ekarritakoak, bai ezkontza bitartean<br \/>\neskuratutakoak, eta horien kokalekua edozein izanik ere.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:130--><\/p>\n<p>130. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Foru-komunikazioak, ezkontza bitartean, lege honetan ezarritako norainokoa eta<br \/>\nmugapenak ditu, eta zuzenean bukatuko da, ezkontideen arteko banantze-epaia, ezkontzaren<br \/>\ndeuseztasunari buruzkoa edo dibortzio-epaia ematean, bai eta ezkontzako itunak egilestean<br \/>\nere, baldin eta ezkontideek beste izaera bateko araubide ekonomikoa ezartzen badute.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:131--><\/p>\n<p>131. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Foru-komunikazioa bukatuko da, halaber, epailearen erabakiz eta ezkontideetatik<br \/>\nbatek hori eskatuta, hurrengo kasuetan.<\/p>\n<p>1. Beste ezkontidea epaiketa bidez ezgaituta geratu denean, haren absentzia-adierazpena<br \/>\nnahiz hartzekodunen konkurtso-adierazpena eman denean.<\/p>\n<p>2. Beste ezkontideak xedatze- eta kudeatze-egintzak gauzatzen dituenean, haren<br \/>\nkalterako edo haren eskubideei iruzur eginez.<\/p>\n<p>3. Egitez urte bete baino gehiago bananduta egon direnean, nahiz eta elkarrekin<br \/>\nadostutako banantzea izan.<\/p>\n<p>Komunikazio-araubidea desegin ondoren, ezkontza bera ez bada azkentzen,<br \/>\nezkontideak ondasunen banantze-araubidearen mende geratuko dira, Kode Zibilean arautu<br \/>\nbezala, kontrakoa itundu ezik.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:132--><\/p>\n<p>132. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Foru-komunikazioa, ezkontzarekin sortzen dena, sendotu egiten da, ezkontideetatik<br \/>\nbat hiltzearen ondorioz desegiten den unean, bi-bion seme-alabak edo ondorengoak baldin<br \/>\nbadaude.<\/p>\n<p>2. Ezkontideetatik edozeinek ezkontza desegin arte lortu dituen ondasun, eskubide eta<br \/>\nakzio guztiak komunikatu direla ulertuko da; ez, ordea, pertsonari datxezkion eskubideak, ezta<br \/>\nezkontideetatik baten heriotzaz geroztik eskuratutakoak ere. Era berean, ez dira komunikatuko<br \/>\nondasun eta eskubide eskualdaezinak, ezta norberaren erabilerarako direnak ere.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:133--><\/p>\n<p>133. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Foru-komunikazioa indarrean dagoen bitartean, irabazitako ondasunak eta ezkontide<br \/>\nbatengan jatorria duten ondasunak bereiziko dira, eta bereizketa horri aplikatuko zaizkio<br \/>\nlegeria zibil orokorrak irabazpidezko ondasunen gainean eta ondasun pribatiboen gainean<br \/>\nezarritako arauak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:134--><\/p>\n<p>134. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Ezkontzaren zamatzat hartuko dira familia mantentzeko, seme-alaba erkideak<br \/>\nelikatu eta hezteko, eta, ezkontide batenak bakarrik izanik, familiaren etxean bizi diren semealabak elikatu eta hezteko beharrezkoak diren guztiak. Beste edozein gastu ondasun<br \/>\nerkideekin ordaintzen bada, baina ezkontide baten interes edo ondasunei buruzkoa baldin<br \/>\nbada, itzulketa eskatzeko eskubidea sortuko da, komunikazioa likidatzeko unean.<\/p>\n<p>2. Ezkontzaren zamak ordainduko dira, lehenengo eta behin, irabazitako ondasunekin<br \/>\neta, halakorik izan ezean edo horiek nahikoa ez badira, eta orduan bakarrik, ezkontide<br \/>\nbakoitzarengan jatorria duten ondasunekin, horien balioaren arabera.<\/p>\n<p>3. Azken horiekin ordaindutakoa etorkizuneko irabaziekin konpentsatuko da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:135--><\/p>\n<p>135. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Foru-komunikazioan, ondasunak xedatzeko egintzetarako nahitaezkoa izango da bi<br \/>\nezkontideen adostasuna. Ezkontideetatik batek adostasuna ukatzen badu, epaileak xedapena<br \/>\nbaimendu ahal izango du, hori familiaren intereserako dela uste badu.<\/p>\n<p>2. Hala ere, ezkontideetatik edozeinek bere kabuz xedatu ahal izango ditu bere<br \/>\ntitulartasunpeko dirua, kuotak, kooperatibei egindako ekarpenak edota sozietateetan dituen<br \/>\npartaidetzen zati ordezkatzaileak, finantza-aktiboak edo balore higigarriak.<\/p>\n<p>3. Modu berean, ezkontide batek beste ezkontidearen mesederako egin badu<br \/>\npribatibotasunaren aitortzea, legeria zibil orokorraren arabera, eta aitortza hori Jabetza<br \/>\nErregistroan inskribatu ondoren, ondasun hori xeda dezake hipoteka-legerian ezarritako<br \/>\nmoduetan, hipoteka-legeria hori dela xedapen egintzaren unean indarrean dagoena.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:136--><\/p>\n<p>136. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Kreditu-eskubideak, horien izaera edozein izanik ere, zein ezkontideren izenean eratu<br \/>\neta horrexek egikarituko ditu.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:137--><\/p>\n<p>137. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Ezkontide bakoitzari dagokio, modu esklusiboan, berarengan jatorria duten<br \/>\nondasunak kudeatu eta administratzea, Merkataritza Kodean ezarritakoari kalterik egin gabe.<\/p>\n<p>2. Era berean, ezkontide bakoitzak bere ondasunen fruituak eta produktuak xedatu<br \/>\nahal izango ditu, eta, aldian-aldian, besteari argibideak eman beharko dizkio, ondasun horien<br \/>\negoerari buruz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:138--><\/p>\n<p>138. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Ezkontideetatik edozeinek zorrak eta betebeharrak hartzen baditu bestearen<br \/>\nadostasunik gabe, hartutako horiek betebeharpekoari dagokion erdiaren kontura bakarrik<br \/>\ngeratuko dira, hurrengo mugapenekin.<\/p>\n<p>Lehenengoa. Erantzukizunetik aske geratuko dira beti ezkontide ez-zordunarengan<br \/>\njatorria duten ondasunak.<\/p>\n<p>Bigarrena. Prozesu judizialetan edota betearazpen-prozesuetan, hurrengo erregelen<br \/>\nmende geratuko da irabazitako ondasunen eta zordunarengan jatorria duten ondasunen<br \/>\ngaineko erantzukizuna.<\/p>\n<p>Ezkontide ez-zordunari jakinarazi beharko zaio enbargoa, eta ezkontide horrek<br \/>\neskubidea izango du, edozein enbargoren aurka jartzeko, baldin eta enbargo horrek,<br \/>\nirabazitako ondasunen gainekoa izanik, berari dagokion erdia gainditzen badu. Era berean,<br \/>\nezkontide ez-zordunak, egutegiko hamabost eguneko epean, foru-komunikazioaren desegitea<br \/>\neskatu ahal izango du, 145. artikuluko erregelen arabera; kasu horretan, betebeharpekoari<br \/>\nadjudikaturiko ondasunak bakarrik geratuko dira erantzukizunaren menpe, eta ezkontzari<br \/>\nondasunen banantze-araubidea aplikatuko zaio aurrerantzean. Eskubide hori ez da gertatuko,<br \/>\nbaldin eta hartzekodunak frogatzen badu zorrak onura ekarri diola familiari.<\/p>\n<p>Foru-komunikazioa desegitearen ondorioz, ondasunak adjudikatu behar direnean,<br \/>\nadjudikazio hori betearazpen-prozeduran bertan egingo da, eta, zehatzago, pieza bananduan,<br \/>\neta, horretarako, jarauntsien banaketari buruz ezarritako arauak aplikatuko dira.<\/p>\n<p>Hirugarrena. Betebeharpekoaren erdi komunikatua saltzen bada, ezkontide<br \/>\nerantzuleak ezkontza bitartean ez du inolako zatirik izango, beste erdiaren gainean; erdi hori<br \/>\nbeste ezkontidearen administraziopean geratuko da. Ezkontideak ezin izango du erdi hori<br \/>\nbesterendu, epailearen baimenik gabe, eta haren fruituak familiaren gastu arruntetarako<br \/>\ndestinatu beharko ditu.<\/p>\n<p>Laugarrena. Irabazpidezko ondasunen gaineko erantzukizuna subsidiarioa da, eta<br \/>\nezkontide ez-zordunak halakoak enbargatzea saihestu ahal izango du, zordunaren ondasun<br \/>\npropioak behar besteko kopuruan adieraziz.<\/p>\n<p>2. Edozein kasutan ere, betearazpena zein ondasunen gainean gauzatu eta ondasun<br \/>\nhoriek ezkontide zordunak jasotakotzat hartuko dira, komunikazioan horrek duen<br \/>\npartaidetzaren kontura, eta sozietatea likidatzeko unean haiek duten balioaren neurrian.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:139--><\/p>\n<p>139. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Foru-komunikazioa indarrean dagoen bitartean, jarauntsira deitutako ezkontideak ezin<br \/>\nizango du hori arbuiatu, bestearen adostasunik gabe. Adostasuna lortu ezean, jarauntsia<br \/>\ninbentario-onuraren arabera onartu dela ulertuko da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n<p>2. ATALA<\/p>\n<p>Ondasunen komunikazioari buruzko araubidea desegitea<\/p>\n<p><!--ART:140--><\/p>\n<p>140. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Ezkontza desegiten bada ezkontideetatik baten heriotzaren ondorioz, eta seme-alaba<br \/>\nedo ondorengo erkiderik badago, foru-komunikazioa sendotu eta ondasun-erkidego bihurtzen<br \/>\nda, batetik, alargunaren, eta, bestetik, aurrez hildakoaren oinordeko diren seme-alaba edo<br \/>\nondorengoen artean, ondasunak zatitu eta adjudikatu arte.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:141--><\/p>\n<p>141. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Kausatzaileak komisarioa izendatu badu, ondasunak erkidegoan egongo dira,<br \/>\noinordekoa izendatu arte.<\/p>\n<p>2. Ondasunak egoera horretan diren bitartean, alarguna izango da, testamentugileak<br \/>\nkontrakoa xedatu ezean, jarauntsiaren ordezkari bakarra eta ondasun guztien<br \/>\nadministratzailea, izendatutako oinordekoek jarauntsia onartzen ez duten bitartean.<\/p>\n<p>3. Testamentugileak kontrakoa xedatu ezean, alarguna komisario izendatu bada, bera<br \/>\nbakarrik edo beste pertsona batzuekin batera, alargun horrek, testamentu-ahalordea<br \/>\nerabiltzen ez duen bitartean, xedatzeke dauden ondasunen gaineko gozamena izango du, eta<br \/>\nez du fidantza emateko betebeharrik izango.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:142--><\/p>\n<p>142. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. 140. artikuluan xedatutakoa salbuetsita, alarguna komisario izendatu bada, alargun<br \/>\nhorrek bere buruari adjudikatu ahal izango dio ondasun guztien erdia, eta beste erdia aurrez<br \/>\nhildakoaren oinordetzarako utzi ahal izango du, oinordetza erreserbei kalterik egin gabe.<\/p>\n<p>2. Kausatzaileak kontulari-banatzailea izendatu badu, ezkontide komisarioak, kontularibanatzailearekin batera, eratutako erkidegoaren desegitea eta likidazioa egin ahal izango ditu, 144. artikuluan ezarritako moduan; horrela, kausatzailearen oinordetzan geratuko dira horri<br \/>\nadjudikaturiko ondasunak. Era berean, hori egin ahal izango du, ustezko oinordekoekin batera,<br \/>\nedo, osterantzean, berak epaileari hala eskatu eta horrexen erabakiz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:143--><\/p>\n<p>143. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Ezkontza desegin bada, seme-alabak edo ondorengoak daudela, alargunak, epaiketa<br \/>\nbidez, hildakoaren oinordekoei eskatu ahal izango die haren intereseko jarauntsietatik edozein<br \/>\nonartzea. Epaileak adierazi epea ezin izango da hogeita hamar egunetik gorakoa izan; eta,<\/p>\n<p>behin hori igarota, oinordekoek ez badute adierazi jarauntsia onartzeko borondatea dutenik,<br \/>\nedo jarauntsia arbuiatu badute, aipatu ezkontideak jarauntsi hori onartu ahal izango du<br \/>\ninbentario onuraren arabera.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:144--><\/p>\n<p>144. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Komunikaziopeko ondasunak adjudikatzean, hurrengo erregelak beteko dira.<\/p>\n<p>Lehenengoa. Lehenengo eta behin, alargunari adjudikatuko zaizkio, horren hartzekoa<br \/>\nordaintzeko, berarengan jatorria duten onibar tronkalak.<\/p>\n<p>Bigarrena. Horiek ez badira nahikoa, alargunaren hartzekoa osatuko da ondasun<br \/>\nhigigarri eta onibar ez-tronkalekin.<\/p>\n<p>Hirugarrena. Aurreko bi erregeletako ondasunak nahikoa ez direnean, eta orduan<br \/>\nbakarrik, aurrez hildako ezkontidearen onibar tronkala erabiliko da.<\/p>\n<p>2. Alargunaren hartzekoa zehazteko, aintzakotzat hartuko da 138. artikuluan<br \/>\nxedatutakoa.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:145--><\/p>\n<p>145. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>1. Foru-komunikazioa azkentzen denean ezkontideetatik bat hiltzeagatik, ondorengo<br \/>\nerkiderik utzi gabe, edota banantze-, deuseztasun- edo dibortzio-epaia emateagatik, hurrengo<br \/>\nerregelak aplikatuko dira.<\/p>\n<p>Ezkontide bakoitzari dagozkio berarengan jatorria duten ondasunak edota horiekin<br \/>\neskuratutakoak nahiz haien salmentaren ondorioz eskuratutakoak. Eskuraketa, zati batez,<br \/>\nbeste jatorri bateko ondasunekin egin bada, halako ondasunetan proindibisoa sortuko da,<br \/>\nondasunon titularren artean, bakoitzak jarritako kopuruaren arabera.<\/p>\n<p>Irabazitako ondasunak erdibanatu egingo dira bi ezkontideen artean.<\/p>\n<p>3) Ezkontide baten ondasuna edo horren balioa familiaren intereserako gastatu bada,<br \/>\nhorren balio eguneratua kontuan hartuko da, irabazitako ondasunekin hori ordaintzeko; eta,<br \/>\nirabazitako ondasunak nahikoa ez badira, alde horretatik beste ezkontideak ordainduko du<br \/>\nberari dagokion zatia, bakoitzak dituen ondasunen balioaren arabera.<\/p>\n<p>2. Foru-komunikazioa azkentzen bada ezkontzaren araubide ekonomikoa<br \/>\naldaraztearren, itundutakoa beteko da, eta, horren ezean, aplikagarria izango da artikulu<br \/>\nhonetan xedatutakoa.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:146--><\/p>\n<p>146. artikulua<\/p>\n<div >\n<p>Desegitea gertatzen bada ezkontideetatik baten heriotzaren ondorioz, eta ez badago<br \/>\nondorengorik, orduan, aurreko artikuluaren erregelez gain, hurrengoak aplikatuko dira.<\/p>\n<p>1. Alarguna aurrez hildakoaren baserrira ezkondu bada, orduan eskubidea izango du,<br \/>\nalargun dagoen bitartean, baserri horretan geratzeko, urtebete eta egun bat; horrek ez die<br \/>\nkalterik egingo legezko edo borondatezko xedapenaren ondorioz alargunak dituen beste<br \/>\neskubideei.<\/p>\n<p>2. Alargunak ezkonsaria ekarri badu edo bestelako ekarriak egin baditu, aurreko<br \/>\nerregelan ezarritako epea luzatu egingo da, hildakoaren jaraunsleek alargunari ekarri horiek<br \/>\nitzultzen ez dizkioten bitartean.<\/p>\n<p>3. Onibar tronkalak kostu bidez eskuratu badira, edo horietan hobekuntzak egin<br \/>\nbadira, eskuraketa eta hobekuntza horiek izango dira ondasunok zein lerrotatik etorri eta lerro<br \/>\nhorretako ezkontidearentzat edo horren jaraunsle tronkeroentzat; baina, ezkontza-sozietatea<br \/>\nlikidatzean, aintzakotzat hartuko da egindako inbertsioen balio eguneratua, eta beste<br \/>\nezkontideari edo horren jaraunsleei ordainduko zaie hari dagokion hartzekoa.<\/p>\n<p>Gerta daiteke ordainketa horrek ondorerik ez izatea, alarguna hil arte, horri eskubidea<br \/>\naitortzen baitzaio, bizirik dagoen bitartean, bere erdia askatasunez gozatu eta lupertzeko.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--D:DT--><\/p>\n<p>XEDAPEN IRAGANKORRAK<\/p>\n<div >\n<!--ART:DT1--><\/p>\n<p>Lehenengoa<\/p>\n<div >\n<p>Lege honen eta beronek indargabetzen dituenen artean, aldi arteko gatazkak sortzen<br \/>\nbadira, gatazkok konpontzeko aplikatuko dira Kode Zibilaren atariko xedapen iragankorra, eta<br \/>\n1, 2, 3, 4 eta 12. xedapen iragankorrak.<\/p>\n<p>Aldi arteko gatazka ezin bada konpondu aurreko xedapenen bitartez, kontuan hartuko<br \/>\nda lege honen ondoriozko aldaketek ezin dietela kalterik egin aurreko legeriaren arabera<br \/>\neskuratutako eskubideei.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:DT2--><\/p>\n<p>Bigarrena<\/p>\n<div >\n<p>Bide-zorraren gaineko edukitza hasi bada lege hau indarrean jarri baino lehen, edukitza<br \/>\nhorretatik probetxua aterako du edukitzaileak, preskripzio bidez hura eskuratzeko<br \/>\nondoreetarako.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:DT3--><\/p>\n<p>Hirugarrena<\/p>\n<div >\n<p>Lege honen aurretik egiletsitako testamentu-ahalordeei atzera eraginez aplikatuko<br \/>\nzaizkie 41. artikulua, testamentu-ahalordea egikaritzeko epeari buruz; 43. artikuluaren 3, 4 eta<\/p>\n<p>5. paragrafoak, ondarearen administratzaile eta ordezkari den komisarioaren ahalmenei buruz;<br \/>\neta 42. artikulua, ahalordea egintza edo egilespen bakarrean nahiz batzuetan egikaritzeko<br \/>\naukerari buruz.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:DT4--><\/p>\n<p>Laugarrena<\/p>\n<div >\n<p>1992ko uztailaren 1eko Legea indarrean jarri aurretik egiletsitako testamentuahalordeetan, alarguna komisario izendatzeak berarekin ekarriko du alargun horri bizi arteko<br \/>\ngozamena eratxikitzea, eta gozamen hori ez da azkenduko ahalordea erabiltzeagatik.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:DT5--><\/p>\n<p>Bosgarrena<\/p>\n<div >\n<p>Xedatze-egintzak burutzen badira, Kode Zibilaren 831. artikuluaren itzalpean edo<\/p>\n<p>Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3\/1992 Legearen 13.<\/p>\n<p>artikuluaren itzalpean, egintza horiek guztiz baliozkoak izango dira.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:DT6--><\/p>\n<p>Seigarrena<\/p>\n<div >\n<p>Hilobien gaineko tronkalitate-eskubideei, egun indarrean dauden neurrian, Euskal<\/p>\n<p>Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3\/1992 Legearen xedapenak<br \/>\naplikatuko zaizkie.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:DT7--><\/p>\n<p>Zazpigarrena<\/p>\n<div >\n<p>Lege hau indarrean jartzeaz geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldeetatik<br \/>\nedozeinetan auzotasun zibila dutenek zuzen-zuzenean eskuratuko dute euskal auzotasun<br \/>\nzibila, eta, hala denean, eurei dagokien toki-auzotasun zibila ere bai.<\/p>\n<p>Xedapen honetan ezarritakoarekin bat etorriz, haiei aplikatu beharreko legeria berria<br \/>\nezarriko da, eta legeria horrek ez du aldatuko ezkontzaren araubide ekonomikoa, edo, izatezko<br \/>\nbikoteen kasuan, ondare-araubidea, salbu eta hori ezkontzako hitzarmenetan edo itunetan<br \/>\nerabakitzen denean; eta, harreman pertsonalei eta oinordetza-harremanei dagokienez,<br \/>\nlehenengo xedapen iragankorrean ezarritakoa beteko da.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART-->\n<\/div>\n<p><!--BD--><br \/>\n<!--D:DF--><\/p>\n<p>AZKEN XEDAPENAK<\/p>\n<div >\n<!--ART:DF1--><\/p>\n<p>Lehenengoa<\/p>\n<div >\n<p>Eusko Legebiltzarrak foru-aldundiei eskatzen die, horiek, euren zerga-eskumenak<br \/>\nbaliatuta, euren tributu-arauak molda ditzaten, lege honek garatzen dituen erakundeen<\/p>\n<p>arabera, eta, horren ondorioz, zerga-arauak euskal zuzenbide zibilaren printzipioekin bat etor<br \/>\ndaitezen.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:DF2--><\/p>\n<p>Bigarrena<\/p>\n<div >\n<p>Martxoaren 7ko 2\/2003 Legea, izatezko bikoteak arautzekoa, aldarazi egiten da, eta,<br \/>\nzehatzago, lege horren 2 eta 5. artikuluak aldarazten dira, eta, aurrerantzean, hauxe izango da<br \/>\nhorien idazkera.<\/p>\n<p>\u201c2. artikulua. Izatezko bikotearen kontzeptua eta aplikazio-eremua.<\/p>\n<p>Lehenengoa. Lege hau aplikatzeko, izatezko bikotea da bi pertsonaren arteko elkartze<br \/>\naskearen ondorioa; pertsona horiek adinez nagusi edo adingabeko emantzipatuak izan behar<br \/>\ndute, gaitasun osoa izan behar dute, eta ezin dute euren artean lerro zuzeneko odol- edo<br \/>\nadopzio-ahaidetasunik eduki, ez eta alboko lerroko bigarren mailako odol-ahaidetasunik ere.<\/p>\n<p>Harreman sexual edo afektiboa izan behar dute elkarren artean, eta berdin izango da pertsona<br \/>\nhoriek sexu berekoak edo desberdinekoak izatea. Gainera, bikoteko kideek, ez batak ez<br \/>\nbesteak, ezin dute ezkontza edo izatezko bikotearen bidezko loturarik izan beste inorekin ere.<\/p>\n<p>Lege honetako xedapenak 3. artikuluan eta ondokoetan zehazten den eran eratutako<br \/>\nizatezko bikoteei aplikatuko zaizkie.<\/p>\n<p>Horrela, bada, izatezko bikotea inskribatzeko, bikotekideetatik batek behintzat euskal<br \/>\nauzotasun zibila izan beharko du\u201d.<\/p>\n<p>\u201c5. artikulua. Bikotearen harremanak eta ondare-erregimen ekonomikoa arautzea.<\/p>\n<p>1. Izatezko bikoteko kideek beren elkartzearen ondorio diren harreman pertsonal eta<br \/>\nondarezkoak arautu ahal izango dituzte agiri publiko edo pribatuaren bitartez, eta bakoitzaren<br \/>\neskubide eta betebeharrak zehaztuko dituzte hor, bai eta bikotea deseginez gero, eman<br \/>\nbeharreko ordain ekonomikoak ere.<\/p>\n<p>2. Ezin izango da hitzartu izatezko bikotea aldi baterako eratzea, ez eta haren eraketa<br \/>\nbaldintzaren baten menpe ezarri ere. Administrazio publikoek ez dituzte erregistroan jasoko<br \/>\nedozein bikotekideren oinarrizko eskubide eta askatasunak hautsi litzaketen itunak.<\/p>\n<p>3. Esanbidezko ituna egin ezean, lege honek araututako izatezko bikoteen ondareerregimen ekonomikoa izango da Kode Zibilean ondasunen banantzeari buruz araututakoa\u201d.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:DF3--><\/p>\n<p>Hirugarrena<\/p>\n<div >\n<p>Ulertuko da izatezko bikoteen inguruan lege honetan egiten diren aipamenak, besterik<br \/>\ngabe, martxoaren 7ko 2\/2003 Legea eta horren 4. artikuluan ezarritako erregistroan<br \/>\ninskribaturik dauden izatezko bikoteei buruzkoak direla<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:DF4--><\/p>\n<p>Laugarrena<\/p>\n<div >\n<p>Lege hau indarrean jarriko da, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen<br \/>\ndenetik hiru hilabete igarotakoan.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART-->\n<\/div>\n<p><!--BD--><br \/>\n<!--D:DS--><\/p>\n<div >\n<!--ART:DF1--><\/p>\n<p>XEDAPEN INDARGABETZAILEA<\/p>\n<div >\n<p>Aurreko lege guztiak indarrik gabe geratzen dira, orain aldarrikatzen den honetan zer<br \/>\nxedatu eta horren aurkako diren heinean.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART-->\n<\/div>\n<p><!--BD--><\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"","tags":[37,45],"class_list":["post-5861","ley","type-ley","status-publish","hentry","tag-leyes-civiles","tag-nueva-propuesta-de-ley-civil-vasca-mayo-2012"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ley\/5861","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ley"}],"about":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/ley"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5861"}],"wp:term":[{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5861"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}