{"id":5855,"date":"2025-05-29T13:14:42","date_gmt":"2025-05-29T11:14:42","guid":{"rendered":"https:\/\/demo.forulege.com\/ley\/12-2002-legea-maiatzaren-23koa-euskal-autonomia-erkidegoarekiko-ekonomi-ituna-onetsi-duena\/"},"modified":"2025-05-29T13:14:42","modified_gmt":"2025-05-29T11:14:42","slug":"12-2002-legea-maiatzaren-23koa-euskal-autonomia-erkidegoarekiko-ekonomi-ituna-onetsi-duena","status":"publish","type":"ley","link":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/ley\/12-2002-legea-maiatzaren-23koa-euskal-autonomia-erkidegoarekiko-ekonomi-ituna-onetsi-duena\/","title":{"rendered":"12\/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Ituna onetsi duena"},"content":{"rendered":"<p>12\/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia<br \/>\nErkidegoarekiko Ekonomi Ituna onetsi duena<\/p>\n<p>(EAO 124. zk., 2002ko maiatzaren 24koa)<\/p>\n<p>JUAN CARLOS I.a<\/p>\n<p>ESPAINIAKO ERREGEA<\/p>\n<p>Honako hau ikusi eta ulertzen duten guztiei.<\/p>\n<p>Jakin ezazue: Gorte Nagusiek lege hau onetsi dute eta nik berretsi egin dut.<\/p>\n<p>ZIOEN AZALPENA<\/p>\n<p>Ekonomi Itunaren marko juridiko-positiboaren oinarria Konstituzioaren lehen xedapen<br \/>\nerantsian dago; honen bitartez Konstituzioak babesa eta begirunea eskaini dizkie foru<br \/>\nlurraldeen eskubide historikoei, eta foru araubidea, oro har, aldiro eguneratu dadila<br \/>\nagindu du, Konstituzioaren beraren eta Autonomia Estatutuaren esparruan eguneratu<br \/>\nere.<\/p>\n<p>Konstituzioaren agindua betez, eremu horretako abiaburu nagusia ezarri zuen<br \/>\nEuskadiko Autonomia Estatutuak, abenduaren 1 8ko 3\/1979 Lege Organikoaren bidez<br \/>\nonetsiak. Euskadiko lurralde historikoetako erakunde eskudunek, abiaburu horretatik,<br \/>\nbakoitzak bere zerga-sistema ezarri, zaindu eta araupetu ahal dute.<\/p>\n<p>Foru erakundeek zerga gaietan duten ahalmena Euskadiko berezitasunaren osagai<br \/>\nmaterial gisa gauzatu ahal dadin, ordea, behar bezala antolatu behar dira Estatuaren<br \/>\neta Euskadiren arteko finantza eta zerga harremanak. Arestian aipatutako Autonomia<br \/>\nEstatutuak helburu horrekin xedatu zuenez, harremanok tradiziozko foru sistemaren<br \/>\nbitartez araupetu behar dira, ekonomi itunaren edo hitzarmenen bitartez, hain zuzen ere.<\/p>\n<p>Horren ondorioz, jakina, bi administrazioen artean finantza-fluxuak gertatzen dira eta<br \/>\nhalakoak jaso egin behar dira ekonomi itunean.<\/p>\n<p>Hala, bada, maiatzaren 13ko 12\/1981 Legeak Euskal Autonomia Erkidegoarekiko<br \/>\nlehenengo Ekonomi Ituna onetsi zuen, eta iraunaldi mugatua ezarri zion, bi mila eta<br \/>\nbatgarren urteko abenduaren hogeita hamaika artekoa, Arabako probintziarekiko Itunari<br \/>\nezarri zitzaion bezala, Arabakoa hartu baitzen oinarri Euskadikoa egiteko.<\/p>\n<p>Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Itun berriak, honako lege honen bidez<br \/>\nonetsitakoak alegia, 1981eko Itunaren abiaburu, oinarri eta zuzentarau berberei eutsi<br \/>\ndie, azken hogei urteotako esperientzia kontuan izanik. Alabaina, sendotu egin dira<br \/>\nitunaren aplikazioari begira segurtasun juridikoa areagotzeko bideak eta prozedurak.<\/p>\n<p>Beste alde batetik, Ekonomi Itun berriari izaera mugagabea eman zaio, Konstituzioaren<\/p>\n<p>eta Autonomia Estatutuaren babesean irautea ziurtatuko dion esparru egonkorrean<br \/>\negokitu dadin. Hala ere, zerga-sisteman gerta litezkeen aldakuntzei egokitzeko bideak<br \/>\neman zaizkio.<\/p>\n<p>Hori guztia dela-eta, bi administrazioek, elkar hartuta eta Euskal Autonomia<br \/>\nErkidegoarekiko lehenengo Ekonomi Ituna onesteko erabili zen prozedura bera erabilita,<br \/>\nhonako hau ezarri dute, eta Kuporako Batzorde Mistoak behar den erabakia onetsi du<br \/>\n2002ko martxoaren 6an.<\/p>\n<p>Artikulu bakarra<\/p>\n<p>Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Ituna onetsi da, Euskadiko Autonomia<br \/>\nEstatutuari buruzko abenduaren 18ko 3\/1979 Lege Organikoaren berrogeita batgarren<br \/>\nartikuluan aipatutako ituna, hain zuzen ere. Itunaren nondik-norakoak lege honen<br \/>\neranskinean daude.<\/p>\n<p>XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA<\/p>\n<p>Abenduaren 12ko 18\/2001 Legeak, Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Lege<br \/>\nOrokorrak, azken xedapenetatik bosgarrenaren 2. idatz-zatian dioena aldatu egin da eta<br \/>\nhonela geratu da.<\/p>\n<p>\u00abLege honetan xedatutakoa Euskal Autonomia Erkidegoari aplikatzeak,<br \/>\nhorren foru araubidea dela-eta, ez dio kalterik egingo Ekonomi Itunari<br \/>\nburuzko Legean xedatutakoari.\u00bb<\/p>\n<p>XEDAPEN INDARGABETZAILE BAKARRA<\/p>\n<p>Lege hau indarrean jartzen denean indarrik gabe geratuko dira harekin bat ez<br \/>\ndatozen xedapenak, haren maila berekoak edo beheragokoak izanez gero.<\/p>\n<p>AZKEN XEDAPEN BAKARRA<\/p>\n<p>Lege honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik<br \/>\naurrera izango du indarra, baina ondoreak bi mila eta biko urtarrilaren batetik aurrera<br \/>\nizango ditu.<\/p>\n<p>Beraz, Espainiar guztiei, norbanako nahiz agintari, honako legea betetzeko eta<br \/>\nbetearazteko agintzen diet.<\/p>\n<p>ERANSKINA<\/p>\n<p>EKONOMI ITUNA<\/p>\n<p>LEHEN KAPITULUA<\/p>\n<p>ZERGAK<\/p>\n<p>1 .ATALA<\/p>\n<p>ARAU OROKORRAK<\/p>\n<p><!--ART:1--><\/p>\n<p>1. artikulua.<\/p>\n<div >\n<p>Lurralde historikoetako erakundeen eskumenak.<\/p>\n<p>Bat. Lurralde historikoetako erakunde eskudunek -bakoitza bere lurraldean- zergaaraubidea mantendu, ezarri eta arautzeko ahalmena izango dute.<\/p>\n<p>Bi. Lurralde historikoetako zerga-sistema osatzen duten zergak ordainaraztea,<br \/>\nkudeatzea, likidatzea, ikuskatzea, berrikustea eta biltzea foru aldundiei dagokie,<br \/>\nbakoitzari bereak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:2--><\/p>\n<p>2. artikulua.<\/p>\n<div >\n<p>Printzipio nagusiak.<\/p>\n<p>Bat. Lurralde historikoek zerga-sistemarik ezarriko badute, sistema horietan<br \/>\nhonako printzipio hauek bete beharko dira.<\/p>\n<p>Lehenengo. Elkartasunari begirunea zor zaio, Konstituzioan eta Autonomia<\/p>\n<p>Estatutuan zehaztutako moduan.<\/p>\n<p>Bigarren. Estatuko zergen egitura orokorra kontuan izan behar da.<\/p>\n<p>Hirugarren. Estatuarekiko koordinazioa, zerga-sistemen harmonizazioa eta<br \/>\nlankidetza sustatu behar dira, ekonomi itun honetako arauak betez.<\/p>\n<p>Laugarren. Lurralde historikoetako erakundeen arteko koordinazioa, zerga-sistemen<br \/>\nharmonizazioa eta elkarrekiko laguntza, Eusko Legebiltzarrak helburu horiek betetze aldera<br \/>\nematen dituen arauak betez.<\/p>\n<p>Bostgarren. Estatu espainiarrak izenpetuta eta berretsita dituen nazioarteko itun edo<br \/>\nhitzarmenen menpe egongo dira lurralde historikoak, eta gauza bera gertatuko da gerora<br \/>\nbeste halakoren bati atxikitzen bazaio.<\/p>\n<p>Bereziki, lurralde historikoetako zerga-sistemak bat etorri behar du zergapetze bikoitza<br \/>\nekidite aldera Espainiak sinatuak dituen nazioarteko hitzarmenetan eta Europar<br \/>\nBatasunak zerga-harmonizazioari buruz emandako arauetan xedatutakoarekin, eta halako<br \/>\nhitzarmen eta arauak aplikatzearen ondorioz itzulketak egitea onartu behar du, bidezkoa<br \/>\ndenean.<\/p>\n<p>Bi. Zergei buruzko Lege Orokorrean zerga-arauak ulertzeko ezarritakoaren bidetik<br \/>\nulertu behar dira ekonomi itun honetako arauak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:3--><\/p>\n<p>3. artikulua. Zergak harmonizatzea.<\/p>\n<div >\n<p>Zerga-arauak sortzeko orduan, lurralde historikoek.<\/p>\n<p>a) Terminologia eta kontzeptuak Zergei buruzko Lege Orokorraren arabera egokitu<br \/>\nbehar dituzte, ekonomi itun honetan ezarritako berezitasunak kontuan hartu behar<br \/>\nbadira ere.<\/p>\n<p>b) Benetako zerga-presio orokorra Estatuko gainerako lekuetan dagoenaren parean<br \/>\nmantendu behar dute.<\/p>\n<p>c) Espainia osoan zehar mugitzeko eta edonon geratzeko askatasuna errespetatu eta<br \/>\nbermatu egin behar dute, bai pertsonen kasuan, bai -mugitzeko askatasuna dela etaondasun, kapital eta zerbitzuen kasuan ere. Ezin da, beraz, bazterketarik gertatu; ezin<br \/>\ndira enpresen lehiatzeko aukerak murriztu; eta ezin da baliabideen asignazioan<br \/>\ndistortsiorik eragin.<\/p>\n<p>d) Jardueren sailkapenak direla-eta, abeltzaintza, meatzaritza, industria,<br \/>\nmerkataritza, zerbitzu, lanbide eta arte arloetan, lurralde erkidean erabiltzen den<br \/>\nsailkapen berbera erabiliko dute, nahiz eta sailkapen zehatzagoa egiteko aukera eduki.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:4--><\/p>\n<p>4. artikulua. Lankidetza-printzipioa.<\/p>\n<div >\n<p>Bat. Lurralde historikoetako erakunde eskudunek Estatuko Administrazioari<br \/>\njakinaraziko dizkiete zergen arloko arauak egiteko proiektuak, xedapenok indarrean<br \/>\njarri baino nahikoa denbora lehenago.<\/p>\n<p>Estatuko Administrazioak jakinarazpen berbera egin behar die lurralde<br \/>\nhistorikoetako erakundeei.<\/p>\n<p>Bi. Nazioarteko akordioek ekonomi itun hau betetzeko orduan inolako eraginik<br \/>\nbaldin badute, akordio horietan Euskadiko erakundeen lankidetza ahalbidetzeko<br \/>\nbehar diren baliabideak jarriko ditu Estatuak.<\/p>\n<p>Hiru. Estatuak eta lurralde historikoek, zergak kudeatu, ikuskatu eta biltze aldera<br \/>\neskumenez dagozkien zereginak betetzen dituzten bitartean, zerga horiek hobeto<br \/>\nordainarazteko beharrezkoak zaizkien datu eta aurrekari guztiak emango dizkiote<br \/>\nelkarri, behar diren garaian eta eran. Hain justu, administrazio batak eta besteak.<\/p>\n<p>a) Beharrezkoa duten informazio guztia emango diote elkarri, datuak<br \/>\nprozesatzeko zentroen bitartez. Horretarako, behar den komunikazio teknikoa<br \/>\nabiaraziko dute.<\/p>\n<p>Urtero, zerga-mailako informatika-plan koordinatua egingo dute elkarrekin.<\/p>\n<p>b) Ikuskaritza-zerbitzuek hainbat plan egingo dute, helburu, arlo eta hautaketajardunbide koordinatu jakin batzuk batera ikuskatzeko. Gauza bera egingo dute,<br \/>\ngainera, egoitza aldatu duten zergadunekin, zerga-gardentasunaren araubidepeko<br \/>\nerakundeekin eta zergak Sozietateen gaineko Zergan ageri den eragiketakopuruaren arabera ordaindu behar dituzten sozietateekin.<\/p>\n<p>Lau. Estatuak eta Euskal Herriko erakundeek erabakiko dituzte informazioa<br \/>\ntrukatzeko prozedurak; prozedura horiek honako hauek egoki betetzen direla bermatuko<br \/>\ndute: Estatuaren nazioarteko itun eta hitzarmenak, eta bereziki Europar<br \/>\nBatasunetik datorkigun araudia, kooperazio administratiboari buruzkoa eta elkarri<br \/>\nlaguntzearen ingurukoa.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:5--><\/p>\n<p>5. artikulua. Estatuarenak bakarrik diren eskumenak.<\/p>\n<div >\n<p>Honako eskumen hauek estatuarenak bakarrik dira.<\/p>\n<p>Lehenengo. Zerga Berezien eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren barruan, inportatzeko<br \/>\neskubideak eta inportazio-kargak arautzea, kudeatzea, ikuskatzea, berraztertzea eta<br \/>\nbiltzea.<\/p>\n<p>Bigarren. Ekonomi itun hau betetzen den begiratzea, goi-mailako ikuskaritza<br \/>\neginda. Horretarako, eginkizun hori duten Estatuko organoek, urtero, betebehar horren<br \/>\nemaitzak azaltzeko txosten bat egin behar dute, Eusko Jaurlaritzaren eta foru aldundien<br \/>\nlaguntzarekin.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n[\u2026]\n<p>6. ATALA<\/p>\n<p>OINORDETZA ETA DOHAINTZEN GAINEKO ZERGA<\/p>\n<p><!--ART:25--><\/p>\n<p>25. artikulua. Aplikatu beharreko arautegia eta zergaren ordainarazpena.<\/p>\n<div >\n<p>Bat. Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga itundutako zerga da eta<br \/>\naraudi autonomoaren pean dago.<\/p>\n<p>Lurraldea dela-eta eskumena daukan foru aldundiak ordainaraziko du zerga hori honako<br \/>\nkasu hauetan:<\/p>\n<p>a) \u201cMortis causa\u201d eskuraketetan, eta bizitza aseguruen onuradunek<br \/>\naseguratuaren heriotzaren ondoren kopuruak hartzen dituztenean, baldin eta<br \/>\nsortzapenaren egunean kausatzailearen ohiko egoitza Euskadin badago.<\/p>\n<p>b) Ondasun higiezinen dohaintzetan, ondasun horiek Euskadiko lurraldean kokatuta<br \/>\nbaldin badaude.<\/p>\n<p>Letra honetan xedatutakoa dela-eta, ondasun higiezinen dohaintzatzat hartuko<br \/>\ndira Baloreen Merkatuaren uztailaren 28ko 24\/1988 Legeko 108. artikuluan<br \/>\njasotako dohaineko balore-eskualdatzeak.<\/p>\n<p>c) Gainerako ondasun eta eskubideen dohaintzetan, dohaintza-hartzaileak ohiko<br \/>\nbizilekua Euskadin baldin badauka sortzapenaren egunean.<\/p>\n<p>d) Zergapekoak egoitza atzerrian daukanean, baldin eta ondasun edo eskubide<br \/>\nguztiak Euskadiko lurraldean kokatuta badaude, Euskadiko lurraldean erabil<br \/>\nbadaitezke edo Euskadiko lurraldean bete behar badira. Bizi-aseguruetako<br \/>\nhitzarmenetatik lortutako kopuruen kasuan ere bai, hitzarmen hori egoitza<br \/>\nEuskadin duten aseguru-erakundeekin egin bada, edo Euskadin egin bada bertan<br \/>\njarduten duten atzerriko erakundeekin.<\/p>\n<p>Bi. Aurreko zenbakiko a) eta b) letretan jasotako kasuetan, foru aldundiek lurralde<br \/>\nerkideko arauak aplikatuko dituzte, kausatzaileak edo dohaintza-hartzaileak egoitza<br \/>\nEuskadin eskuratu zuenetik zerga ordaindu beharra sortu arte 5 urte baino gutxiago pasa<br \/>\nbadira. Autonomia Estatutuaren 7.2. artikuluaren arabera izaera politikoz euskaldunak<br \/>\nizaten jarraitu dutenei ez zaie arau hori ezarriko.<\/p>\n<p>Hiru. Agiri baten bidez dohaintza-emaile bakar batek dohaintza-hartzaile bati<br \/>\nondasunak edo eskubideak dohaintzan ematen badizkio eta, aurreko Bat idatz-zatiaren<br \/>\narabera, etekina lurralde erkidean eta Euskadiko lurraldean sortutakoa dela pentsatu<br \/>\nbehar bada, lurralde bakoitzari zein etekin dagokion jakiteko, bakoitzari dagozkion<br \/>\nondasun edo eskubideei (etekina nori aitortu zaion, hari dagokio dena delako ondasun<br \/>\nedo eskubidea) batez besteko tasa bat aplikatu behar zaie, hain zuzen ere,<br \/>\ntransmititutako guztiei lurraldeko arauen arabera aplikatu beharko litzaiekeen batez<br \/>\nbesteko tasa.<\/p>\n<p>Lau. Dohaintzak batu behar diren kasuetan, Euskadiri zein etekin dagokion jakiteko,<br \/>\ndena delako momentuan transmititu diren ondasun eta eskubideen balioari batez besteko<br \/>\ntasa bat aplikatu behar zaio, hain zuzen ere, ondasun eta eskubide guztiak batu ondoren<br \/>\nlortzen den balioari Euskadiko arauen arabera dagokion batez besteko tasa.<\/p>\n<p>Horretarako, batutako ondasun eta eskubide guztiak honako hauek izango dira.<br \/>\naurreko dohaintzetatik datozenak eta dena delako momentuan transmititzen direnak.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n[\u2026]\n<p>8. ATALA<\/p>\n<p>ONDARE ESKUALDAKETEN ETA EGINTZA JURIDIKO<\/p>\n<p>DOKUMENTATUEN GAINEKO ZERGA<\/p>\n<p><!--ART:30--><\/p>\n<p>30. artikulua.<\/p>\n<div >\n<p>Aplikatu beharreko arautegia.<\/p>\n<p>Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga itundutako<br \/>\nzerga da eta araudi autonomoaren pean dago, sozietate-eragiketetan, truke-letretan eta<br \/>\nordezko balioa edo igorpen-zeregina duten agirietan izan ezik; halakoetan arau<br \/>\nerkideak beteko dira eta lurralde historikoetako erakunde eskudunen eginkizuna izango<br \/>\nda aitorpen eta sarrera agirien ereduak onestea eta sarrera egiteko epeak jartzea<br \/>\nlikidazio-aldi bakoitzean. Dena dela, horiek guztiek ez dute alde handirik izango<br \/>\nEstatuko Administrazioak ezartzen dituenekin.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:31--><\/p>\n<p>31. artikulua.<\/p>\n<div >\n<p>Zergaren ordainarazpena.<\/p>\n<p>Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga ordainaraztea<br \/>\ndena delako foru aldundiari dagokio honako kasu hauetan:<\/p>\n<p>1. Ondasun higiezinak kostu bidez eskualdatzen direnean eta alokatzen direnean, eta<br \/>\nondasun horien eskubide errealak \u2014baita bermekoak ere\u2014 osatu edo eskubide horiek<br \/>\nkostu bidez ematerakoan, ondasunok Euskadiko lurraldean kokatuta badaude.<\/p>\n<p>Baloreen Merkatuaren uztailaren 28ko 24\/1 988 Legeko 108. artikuluan jasotako<br \/>\nkasuetan, baloreak eskualdatzen dituen erakundearen aktiboko ondasun higiezinak<br \/>\nEuskadiko lurraldean badaude.<\/p>\n<p>2. Ondasun higigarriak, aziendak eta kredituak kostu bidez eskualdatzerakoan eta<br \/>\nhorien gaineko eskubideak osatzerakoan eta eskubide horiek kostu bidez<br \/>\nlagatzerakoan, baldin eta eskuratu behar dituena pertsona fisikoa bada eta ohiko<br \/>\nbizilekua Euskadin badauka; edo, pertsona juridikoa bada eta Euskadin badauka<br \/>\nzerga-egoitza.<\/p>\n<p>Aurrekoa hala bada ere, honako bi salbuespen hauek jarri ditugu:<\/p>\n<p>a) Akzioak, harpidetza-eskubideak, obligazioak, antzeko tituluak eta gainerako<br \/>\nbaloreak eskualdatzen direnean, eragiketa zein tokitan formalizatu den hartuko<br \/>\nda kontuan.<\/p>\n<p>b) Higigarrien hipoteka edo edukitza-aldaketarik gabeko bahia osatzerakoan edo<br \/>\ntartean itsasuntzi edo aireuntziak dauden kasuetan, egintza horiek zein<br \/>\nlurraldetan inskribatu behar diren hartuko da kontuan.<\/p>\n<p>3. Mailegu soilak, fidantzak, higiezinez bestelako alokatzeak eta pentsioak osatu<br \/>\nbehar direnean, baldin eta mailegu-hartzailea, errentaria, fidantza-hartzailea edo<br \/>\npentsioduna pertsona fisikoa bada eta ohiko bizilekua Euskadin badu; edo pertsona<br \/>\njuridikoa bada eta zerga-egoitza Euskadin badu.<\/p>\n<p>Maileguak berme erreala duenean, berriz, hipotekadun ondasun higiezinak<br \/>\nEuskadiko lurraldean badaude, edo lurralde horretan inskribatu badaitezke<br \/>\nhigigarrien hipotekak edo edukitza-aldaketarik gabeko bahiak.<\/p>\n<p>Mailegu bat lurralde erkidean eta foru lurraldean kokatutako hainbat ondasun<br \/>\nhigiezinen gaineko hipotekarekin bermatuta badago, edo lurralde bietan<br \/>\ninskribatu daitekeen higigarrien hipotekarekin nahiz edukitza-aldaketarik gabeko<br \/>\nbahiarekin bermatuta badago, batzuei eta besteei egozten zaien erantzukizunaren<br \/>\naraberako proportzioan ordainduko zaio zerga administrazio bakoitzari, edo,<br \/>\nzehaztapen hori eskrituran beren beregi jasorik ez badago, ondasunen balio<br \/>\negiaztatuen araberako proportzioan.<\/p>\n<p>4. Ondasunen administrazio-emakidetan, ondasun horiek Euskadin kokatuta baldin<br \/>\nbadaude; eta obrak burutu edo zerbitzuak ustiatu behar direnetan, baldin eta<\/p>\n<p>Euskadin egiten edo eskaintzen badira. Arau horiek beroriek aplikatuko dira<br \/>\nadministrazio-emakidekin berdinesten direlako zergapean dauden administrazio<br \/>\negintza eta negozioetan ere.<\/p>\n<p>Ondasunak ustiatzeko emakidak direnean, ondasunek Euskadiko lurralde-eremua<br \/>\ngainditzen badute, Euskadiko lurraldean atzematen duten azaleraren arabera<br \/>\nordainduko da Zerga.<\/p>\n<p>Obrak burutzeko emakidak direnean, obrek Euskadiko lurralde-eremua gainditzen<br \/>\nbadute, Euskadiko lurraldean egingo diren obren zenbatekoa kalkulatuko da eta<br \/>\nhorren arabera ordainduko da Zerga.<\/p>\n<p>Zerbitzuak ustiatzeko emakidak direnean, Euskadiko lurralde-eremua gainditzen<br \/>\nbadute, Euskadiko lurraldeetako biztanleriek eta azalerek emakidak ukitzen dituen<br \/>\nerkidego guztien azaleren eta biztanlerian zenbateko portzentajea egiten duten<br \/>\nkalkulatuko da, hiru portzentajeen batezbesteko aritmetikoa aterakoa da eta horren<br \/>\narabera ordainduko da Zerga.<\/p>\n<p>Euskadiko lurralde-eremua gainditzen duten emakida mistoak badira, aurreko hiru<br \/>\nlerroaldeetan jasotako irizpideak emakidaren zati egokiari aplikatuko zaizkio eta<br \/>\nemaitzaren arabera ordainduko da Zerga.<\/p>\n<p>Euskadiko lurralde-eremua gainditzen duten administrazio emakidak badira,<br \/>\nlurraldearen arabera eskumena duen foru aldundiak ikuskatuko du Zerga, baldin eta<br \/>\nerakunde emakidadunaren zerga-egoitza lurralde horretan badago.<\/p>\n<p>5. Sozietate-eragiketetan, honako gorabeheretariko baten bat nabari bada.<\/p>\n<p>a) Erakundeak zerga-egoitza Euskadin eduki behar du.<\/p>\n<p>b) Erakundeak sozietate-egoitza Euskadin eduki behar du, baldin eta benetako<br \/>\nzuzendaritza-egoitza Europar Batasuneko kide diren estatuetakoren bateko<br \/>\nbeste zerga-administrazio bateko lurralde-esparruan ez badago; edo, hala egonik<br \/>\nere, estatu horrek ez baldin badu sozietate-eragiketa antzeko beste zergaren batekin<br \/>\nkargatzen.<\/p>\n<p>c) Erakundeak eragiketa batzuk Euskadin ere egin behar ditu, baldin eta benetako<br \/>\nzuzendaritza-egoitza eta sozietate-egoitza Europar Batasuneko kide diren<br \/>\nestatuetakoren bateko beste zerga-administrazio bateko lurralde-esparruan ez<br \/>\nbadago; edo, hala egonik ere, estatu horrek ez baldin badu sozietate-eragiketa<br \/>\nantzeko beste zergaren batekin kargatzen.<\/p>\n<p>6. Eskritura, akta eta notario-testigantzetan, baldin Euskadin baimendu edo ematen<br \/>\nbadituzte.<\/p>\n<p>Aurreko lerroaldean jartzen duena bete egin behar bada ere, Egintza Juridiko<br \/>\nDokumentatuen gaineko karga-kuota gradualari lotuta dauden kasuetan ere zerga<br \/>\nordainaraztea dena delako foru aldundiaren lana izango da, baldin eta ondasunak edo<br \/>\negintzak inskribatu behar diren erregistroa Euskadiko lurraldean badago.<\/p>\n<p>7. Truke-letra eta ordezko balioa edo igorpen-zeregina duten agirietan eta<br \/>\nordaindukoetan, bonoetan, obligazioetan eta antzeko tituluetan, Euskadin igortzen<br \/>\nedo jaulkitzen badira; atzerrian igortzen badira, lehenengoz eduki dituenak ohiko<br \/>\nbizilekua edo zerga-egoitza lurralde horretan baldin badauka.<\/p>\n<p>8. Anotazio prebentiboetan, Euskadin kokatutako erregistro publikoetan egiten badira.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n[\u2026]\n<p>16. ATALA<\/p>\n<p>KUDEAKETA ETA JARDUNBIDEKO ARAUAK<\/p>\n<p><!--ART:43--><\/p>\n<p>43. artikulua. Ohiko bizilekua eta zerga-egoitza.<\/p>\n<div >\n<p>Bat. Ekonomi itun honetan xedatutakoari begira, Euskadin bizi izaten diren pertsona<br \/>\nfisikoek ohiko bizilekua Euskadin dutela pentsatzeko, ondoren aipatzen diren arauak<br \/>\naplikatuko dira, hurrenez hurren.<\/p>\n<p>Lehenengo. Lurralde horretan zergaren ezarraldiko egun gehien ematea, Pertsona<br \/>\nFisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokionez; sortzapen egunaren bezperan<br \/>\namaitzen den urtebeteko egun gehien ematea, urtearen edozein egunetatik hasita<br \/>\nzenbatuta, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari, Ondare Eskualdaketa eta<br \/>\nEgintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari eta Zenbait Garraiobideren gaineko<br \/>\nZerga Bereziari dagokienez.<\/p>\n<p>Pertsona fisikoen ohiko egoitza, gainerako zergei dagokienez, dena-delako zergaren<br \/>\nsortzapen egunean Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondoreetarako<br \/>\nduten ohiko egoitza bera izango da.<\/p>\n<p>Lurralde jakin batean pertsona batek zenbat denbora eman duen zehazteko, aldi<br \/>\nbatez kanpoan egon izana kontuan hartuko da.<\/p>\n<p>Kontrako frogarik ez dagoen artean, pertsona fisiko bat Euskadiko lurraldean<br \/>\ndagoela pentsatuko da bere ohiko etxebizitza bertan baldin badu.<\/p>\n<p>Bigarren. Lurralde horretan baldin badu bere eginkizunen zentro nagusia; leku<br \/>\nhori zein den jakiteko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ezarpenoinarriaren zatirik handiena zein lurraldetan eskuratzen duen ikusiko da; kasu<br \/>\nhonetarako, ez dira kontuan hartuko higigarrien kapitalak emandako errentak eta<br \/>\nondarearen gehikuntzak, ez eta zerga-gardentasunaren araubidean \u2014profesionala alde<br \/>\nbatera utzita\u2014 egotzitako oinarriak ere.<\/p>\n<p>Hirugarren. Lurralde horretan baldin badu aitortutako bere azken bizilekua,<br \/>\nPertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondorioetarako.<\/p>\n<p>Bi. Espainiako lurraldean bizi diren pertsona fisikoen kasuan, egutegiko urtean zehar<br \/>\nez badute lurralde horretan 183 egun baino gehiago egiten, Euskadiko lurraldean bizi<br \/>\ndirela joko da bertan baldin badute enpresa- edo lan-jardueren edo interes<br \/>\nekonomikoen gune nagusia edo oinarria.<\/p>\n<p>Hiru. Dena delako pertsona fisikoa Espainian bizi dela uste baldin bada,<br \/>\nezkontidearekin legez banandu gabe dagoelako eta ezkontideak eta haren menpe<br \/>\ndauden adin txikiko seme-alabek ohiko bizilekua Euskadiko lurraldean dutelako,<br \/>\npertsona fisiko horrek ohiko bizilekua Euskadiko lurraldean daukala joko da.<\/p>\n<p>Lau. Ekonomi itun honen ondorioetarako, jarraian aipatuko direnek zerga-egoitza<br \/>\nEuskadin dutela uste izango da.<\/p>\n<p>a) Ohiko egoitza Euskadin duten pertsona fisikoak.<\/p>\n<p>b) Pertsona juridikoak eta Sozietateen gaineko Zergaren menpean dauden gainerako<br \/>\nerakundeak, Euskadin baldin badute sozietate-egoitza eta, betiere, sozietateegoitza horretan baldin badute zentralizatuta administrazio-kudeaketa eta<br \/>\nnegozioen zuzendaritza, edo bestela, kudeaketa edo zuzendaritza hori<br \/>\nEuskadin egiten bada. Irizpide horiek erabilita egoitza non duten jakiterik ez<br \/>\nbadago, balio handieneko ibilgetua non daukaten hartuko da kontuan.<\/p>\n<p>c) Establezimendu iraunkorrak, Euskadin egiten badute euren negozioen<br \/>\nadministrazio-kudeaketa edo zuzendaritza. Irizpide hori erabilita egoitza non<br \/>\nduten jakiterik ez badago, balio handieneko ibilgetua non daukaten hartuko da<br \/>\nkontuan.<\/p>\n<p>d) Sozietate zibilak eta nortasun juridikorik gabeko izakiak, Euskadin baldin<br \/>\nbadute kudeaketa eta zuzendaritza. Irizpide hori erabilita zerga-egoitza non<br \/>\nduten jakiterik ez badago, balio handieneko ibilgetua zein lurraldetan duten<br \/>\nhartuko da kontuan.<\/p>\n<p>Bost. Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboek eta erakunde ez-egoiliarren<br \/>\nestablezimendu iraunkorrek zerga-egoitzaren aldaketak bi administrazioei jakinarazi<br \/>\nbehar dizkiete, baldin eta egoitzaren aldaketak honako zerga ordainarazteko<br \/>\neskumenean aldaketaren bat badakar. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari<br \/>\ndagokionez, zergaren aitorpena aurkeztea nahikoa izango da jakinarazpen hori egiteko.<\/p>\n<p>Sei. Zergapekoen egoitza zein den erabakitzeko orduan administrazioen artean<br \/>\nauziak sortzen baldin badira, Arbitraje Batzordeak konponduko ditu arazoak,<br \/>\nzergapekoek diotena entzun ondoren. Arbitraje Batzorde hori ekonomi itun honen III.<br \/>\nkapituluko 3. atalean dago araututa.<\/p>\n<p>Zazpi. Lurralde erkidean edo foru lurraldean bizi diren pertsona fisikoek beren ohiko<br \/>\nbizilekua lurralde horietako batetik bestera aldatzen baldin badute, zerga-betebeharrak<br \/>\nbizileku berriaren arabera beteko dituzte aurrerantzean, bizileku berri hori lotura-puntua<br \/>\nbaldin bada.<\/p>\n<p>Gainera, idatz-zati honetan aurreikusitakoagatik bizilekurik ez dela aldatu pentsatu<br \/>\nbehar baldin bada, pertsona fisikoek kasuan kasuko aitorpen osagarriak aurkeztu<br \/>\nbeharko dituzte, eta atzerapenek sortarazitako korrituak ere gehitu beharko dituzte.<\/p>\n<p>Bizilekua aldatzearen helburu nagusia zerga gutxiago ordaintzea baldin bada, aldaketa<br \/>\nhoriek ez dute ondoriorik edukiko.<\/p>\n<p>Bizileku berrian jarraian emandako denbora gutxienez hiru urtez luzatzen den kasuetan<br \/>\nizan ezik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko<br \/>\nZergaren ondorioetarako, aldaketarik ez dela izan pentsatuko da ondorengo<br \/>\ninguruabarrak gertatzen direnean:<\/p>\n<p>a) Bizilekua aldatzen den urtean edo hurrengoan, Pertsona Fisikoen Errentaren<br \/>\ngaineko Zergaren ezarpen-oinarria aldaketaren aurreko urtean zegoen ezarpenoinarria baino 100eko 50 handiagoa izatea, gutxienez. Zerga-ordainketa batera<br \/>\negiten denean, banakotzeari buruzko arauak erabiliz zehaztuko da.<\/p>\n<p>b) Egoera hori sortzen den urtean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren<br \/>\nondoriozko tributazio efektiboa aldaketa izan aurreko lurraldean aplikatu<br \/>\nbeharreko araudiagatik gertatuko litzatekeen tributazio efektiboa baino txikiagoa<br \/>\nizatea.<\/p>\n<p>c) Ohiko bizilekua berriz ere hasierako lurraldean edukitzea a) letran azaldutako<br \/>\negoera sortzen den urtearen hurrengoan, edo honen hurrengoan.<\/p>\n<p>Zortzi. Kontrako frogarik egon ezik, pertsona juridikoen zerga-egoitza ez dela aldatu<br \/>\nuste izango da baldin eta aldaketaren aurreko edo ondoko urtean batere jarduerarik<br \/>\negiten ez badute edo jarduerari uzten badiote.<\/p>\n<p>Bederatzi. Administrazio interesatuetatik edozeinek zergadunaren egoitza aldaketa<br \/>\neragin ahal izango du. Administrazio horrek bere proposamena besteari helaraziko<br \/>\ndio, jakin beharreko aurrekariak erantsita, eta bi hilabeteko epea emango dio egoitza<br \/>\naldaketari buruz duen iritzia azaltzeko eta egoitza aldatzen bada ondoreak zein<br \/>\negunetatik sortuko diren adierazteko. Besteak proposamenari baietza ematen badio,<br \/>\nadministrazio eskudunak zergadunari jakinaraziko dio.<\/p>\n<p>Bi administrazioak ados jartzen ez badira ere, prozeduran aurrera jarraitu ahal izango<br \/>\nda artikulu honetako Sei idatz-zatian azaldutako eran.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n[\u2026]\n<p><!--D:DF--><\/p>\n<p>AZKEN XEDAPENA<\/p>\n<div >\n<!--ART:DF1--><\/p>\n<p>Azken xedapen bakarra<\/p>\n<div >\n<p>Zergei aplikatu behar zaizkien Ekonomi Ituneko arauak indargabetu edo aldatzeko<br \/>\naukera badago ere, horrek ez du aldaraziko administrazioek duten eskubidea<br \/>\nlehenago sortutako zorrak aurretik zeuden lotura-puntuen arabera eskatzeko.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART-->\n<\/div>\n<p><!--BD--><\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"","tags":[43,19],"class_list":["post-5855","ley","type-ley","status-publish","hentry","tag-concierto-economico-con-la-comunidad-autonoma-del-pais-vasco","tag-leyes-fiscales"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ley\/5855","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ley"}],"about":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/ley"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5855"}],"wp:term":[{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5855"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}