{"id":5809,"date":"2025-05-29T13:14:41","date_gmt":"2025-05-29T11:14:41","guid":{"rendered":"https:\/\/demo.forulege.com\/ley\/1629-1991-errege-dekretua-azaroaren-8koa-oinordetza-eta-dohaintzen-gaineko-zergari-buruzko-erregelamendua-onetsi-duena\/"},"modified":"2025-05-29T13:14:41","modified_gmt":"2025-05-29T11:14:41","slug":"1629-1991-errege-dekretua-azaroaren-8koa-oinordetza-eta-dohaintzen-gaineko-zergari-buruzko-erregelamendua-onetsi-duena","status":"publish","type":"ley","link":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/ley\/1629-1991-errege-dekretua-azaroaren-8koa-oinordetza-eta-dohaintzen-gaineko-zergari-buruzko-erregelamendua-onetsi-duena\/","title":{"rendered":"1629\/1991 Errege Dekretua, azaroaren 8koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Erregelamendua onetsi duena"},"content":{"rendered":"<p>1629\/1991 Errege Dekretua, azaroaren 8koa, Oinordetza eta<br \/>\nDohaintzen gaineko Zergari buruzko Erregelamendua onetsi<br \/>\nduena<\/p>\n<p>(EAO, 1991. urteko azaroaren 16koa)<\/p>\n<p><!--ART:11--><\/p>\n<p>11. artikulua. Oinordetza-tituluak<\/p>\n<div >\n<p>Zerga honen ondorioetarako, oinordetza-tituluak dira, besteak beste, eta herentzia eta<br \/>\nlegatuaz gain, hurrengoak.<\/p>\n<p>a) \u201cMortis causa\u201d dohaintza.<\/p>\n<p>b) Oinordetza-kontratuak edo -itunak.<\/p>\n<p>c) Enpresek edo, oro har, erakundeek hildako kide edo langileen senideei zenbait dirukopuru jasotzeko eskubidea aitortzekoak, diru-kopuru horien modalitatea edo izena<br \/>\nedozein izanik ere, baldin eta beren-beregi ez bada xedatu diru-kopuru horiek zerga<br \/>\nordainduko dutela, 10. artikuluaren c) idaz-zatiaren ondorioz, edo Pertsona Fisikoen<br \/>\nErrentaren gaineko Zerga ordainduko dutela.<\/p>\n<p>d) Testamentugileek albazeei zenbait diru-kopuru jasotzeko eskubidea aitortzekoak,<br \/>\nalbazea horiek euren eginkizunak bete ditzaten, usadio eta ohituretan ezarritakoa<br \/>\ngainditzen duten neurrian, edo, bestela, herentziaren balio egiaztatuaren 100eko 10a<br \/>\ngainditzen duten neurrian.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:38--><\/p>\n<p>38. artikulua. Ezkontza-sozietatearen ondasun erkideak dohaintzan ematea.<\/p>\n<div >\n<p>Bi ezkontideek ezkontza-sozietatearen ondasun edo eskubide erkideak dohaintzan<br \/>\nematen dituztenean, ulertuko da dohaintza bakarra dagoela.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><br \/>\n<!--ART:55--><\/p>\n<p>55. artikulua. Erreserbak<\/p>\n<div >\n<p>1. Kode Zibilaren 811. artikuluaren arabera, herentzia erreserbapekoa denean,<br \/>\nerreserbagileak gozamendun gisa ordainduko du zerga; baina, erreserba zein senideren<br \/>\nmesederako ezarri eta senide horiek guztiak hil direlako, edo uko egin dutelako,<br \/>\nerreserba azkentzen bada, erreserbagilearen betebeharra izango da jabetza soilari<br \/>\ndagokion zerga ordaintzea, eta, kasu horretan, erregelamendu honen 47.3 eta 58.<br \/>\nartikuluetan agindutakoa aplikatuko da.<\/p>\n<p>2. Kode Zibilaren 968, 969, 979 eta 980. artikuluek aipatu erreserba arruntaren kasuan,<br \/>\nzerga erreserbagileari likidatuko zaio, jabetza osoaren gainean; horri kalterik egin gabe,<br \/>\negiaztatzen bada, erreserbak zein ondasun ukitu eta ondasun horiek beroriek edo<br \/>\nhalakoen ordezkoak erreserba-hartzaileari eskualdatu zaizkiola, orduan erreserbagileak<br \/>\neskubidea izango du, ondasunon gaineko jabetza soila dela-eta ordaindutako zerga<br \/>\nitzultzeko.<\/p>\n<p>3. Bi kasu horietan, erreserba-hartzaileak zerga ordainduko du, 47.3 artikuluan<br \/>\nagindutakoa kontuan hartuta, eta ondasunak zein pertsonarengandik etorri eta pertsona<br \/>\nhorrekin duen senidetasun-gradua gogoan izanik, baina erreserbagilearekin duen<br \/>\nsenidetasun-gradua aintzakotzat hartu gabe, nahiz eta erreserbagile horrek hobetzeahalmena erabili izan, Kode Zibilaren 972. artikuluan aitortuta dagoen moduan.<\/p>\n<p>4. Edozein kasutan ere, aurreko zenbakietan xedatutakoa aplikatuko zaie Aragoiko<br \/>\nKonpilazioaren 139. artikuluan araututako erreserbei, Kataluniako Konpilazioaren 274.<br \/>\nartikuluan araututakoei, Nafarroako Konpilazioaren 269. Legean araututakoei, eta<br \/>\nBizkaiko Konpilazioaren 36 eta 38. artikuluetan araututakoei ere bai.<\/p>\n<\/div>\n<p><!--BART--><\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"","tags":[33,21,19],"class_list":["post-5809","ley","type-ley","status-publish","hentry","tag-estado","tag-impuestos-directos","tag-leyes-fiscales"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ley\/5809","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ley"}],"about":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/ley"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5809"}],"wp:term":[{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/demo.forulege.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5809"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}