Uztailaren 5eko Hirilurren Balioaren Gehikuntzengaineko
Zergari buruzko 16/1989 Foru Araua
(G.A.O. 1989ko uztailaren 10ekoa)
1. artikulua
2. Ondoko hauek ez dira Zergari lotuta egongo.
c) Ezkontideek ezkontza sozietateari ondasun eta eskubideen ekarpenak egitea,
ekarpen horien ordainetan ezkontideei ondasun eta eskubideak modu egiaztatuan
esleitzea, eta ezkontideei beren hartzeko komunen ordainetan eskualdaketak egitea.
Xedapen bera aplikatuko da, aurreko paragrafoan aipatutako kasu berdinetan,
Izatezko bikoteei buruzko maiatzaren7ko 2/2003 Legeak xedatutakoaren arabera
osatutako izatezko bikoteko kideek egiten dituzten ekarpen, esleipen eta eskualdaketei
dagokienez.
Ez da zergapetuta egongo, era berean, ondasun higiezinak ezkontideen artean,
maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera osatutako izatezko bikoteko kideen artean edo
seme-alaben alde eskualdatzen direnean, baldin eta ezkontza baliogabetu edo senaremazteak banandu edo dibortziatzean edo izatezko bikotea amaitzean emandako
sententziak betetzearen ondorio badira, hurrenez hurren ezkontzako erregimen
ekonomikoa edo ondarezko erregimen ekonomikoa zeinahi dela ere.
