Uztailaren 19ko 46/1989 Foru Araua, Hiri-Lurren Balioaren
Gehikuntzaren gaineko Zergarena
(A.L.H.A.O., 99. Zk. 1989-08-28koa, Gehigarria)
1. Artikulua
(…)
3. Honako hauek ez dira zergaren pean egongo: ezkontideei ezkontza-sozietateari
egindako ondasun eta eskubide ekarpenak, hauen ordainetan beraien alde egiten diren
esleipenak, eta ezkontideei beren ondasun komunen ordainetan egiten zaizkien
eskualdaketak.
Xedapen berdina aplikatuko zaie, aurreko paragrafoan aipatzen diren kasu
berberetan, Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren
arabera eratutako izatezko bikoteko kideek egiten dituzten dituzten ekarpen, esleipen eta
eskualdaketei.
Honako hauek ere ez dira zergaren pean egongo: ezkontideen arteko, Eusko
Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako
izatezko bikoteko kideen arteko edo seme-alabentzako ondasun higiezinen
eskualdaketak, ezkontza-baliogabetzea, bananketa edo dibortzioa geratzekotan edo
izatezko bikotea amaitzekotan epaiak betetzearen ondorioz eginak, edozein delarik ere
ezkontza erregimen ekonomikoa edo ondare erregimen ekonomikoa, hurrenez hurren.
6. Artikulua
(…)
4. Baldintzaren bat tarteko duten egintza edo kontratuetan, berauen kalifikazioa
Kode Zibileko preskripzioen arabera egingo da. Etendurazkoa balitz, zerga ez litzateke
likidako harik eta berau bete arte. Baldintza deuseztapenezkoa balitz, zerga, ordudanixe
exigituko litzateke, baldintza bete dadinean, bidezko itzulketa aurreko ataleko
erregelaren arabera.
Testamentu indarrez uzten diren jaraunspenetan, agintearen erabateko erabilera
egiten denean edo bera ezabatzeko gainerako arrazoietakoren bat sortzen denean
zergaren zortzapena egingo da.
5. Alkar-poderosoan edo ordenatze-ahalen pertsona jakin baten alde zerga honi
loturiko jaraunspenaren ondasunen gozamenezko eskubidea eskuetsiko balitz, ahala
erabili ez dezan bitartean, gozamen horren likidazio bikoitza egingo da: bata, behin
behinekoa, ondorengotza irekitzean sortzapena izango duena, biziarteko gozamenari
buruzko arauen zioz, eta bestea, behin-betiko, alkar-poderoso edo ordenatze-ahala
erabiltzean, aldi baterako gozamenari buruzko arauen arabera, kausatzailearen heriotza
gertatu zenetiko aldiaren zioz, eta konturako sarrerentzat hartuko da behin-behinekoaren
zioz ordaindutakoa, diferentzia, gozamendariaren aldekoa balitz, beroni itzuliko
litzaiokeelarik. Aldi baterako gozamenaren ziozko behin-betiko likidazio hau, alkarpoderoso edo ordenatze-ahalaren ekitaldiaren zioz edo hura azkentzeko gainerako
karien zioz jaraunsle gertatu direnean egitean egiztu behar izango da.
