Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren
11ko 3/1990 Foru Araua
(G.A.O. 1990ko urtarrilaren 22koa)
23. artikulua. Sortzapena.
1. Heriotza dela-eta egiten diren eskurapenetan eta bizi aseguruetan, kausagile edo
aseguratuaren heriotza egunean sortuko da zerga edo, bestela, Kode Zibileko 196.
artikuluaren arabera, absentearen heriotza aitorpenak indarra hartzen duenean.
Orainaldian eragina duen oinordetza-ituna izanez gero, zerga kausatzailea bizi
delarik sortuko da, eskualdaketa gertatzen denean.
2. “Inter vivos” irabazizko transmisioetan, egintza nahiz kontratua burutu edo egiten
den egunean sortuko da Zerga.
3. Baldintza, termino, fideikomiso edo bestelako edozein muga dagoelako
eraginkortasuna etenik duen ondasun eskurapen oro, muga horiek desagertzen diren
egunean egintzat joko da.
26. artikulua. Zatiketa eta adjudikazio soberakinak.
1. Heriotzaren ziozko oinordetzetan, interesatuek egiten dituzten zatiketa eta
adjudikazioak edozein direlarik, zergaren eraginetarako oinordetza erregulatzen duten
arauak aplikatzetik ateratzen den berdintasan edo proportzionaltasuna errespeto osoz
egindakotzat joko dira, ondasunak lurralde baldintzagatik edo beste edozein
arrazoirengatik zerga ordaintzeari atxikiak egon ala ez eta, ondorioz, baloreak
egiaztatzerakoan sor litezkeen gehikuntzak eskuratzaile edo oinordeko desberdinen
artean hainbanatuko dira.
2. Egiaztatzean balio gehikuntza gertatzen deneko ondasunak eta ez atxekipena
aplikatu behar zaizkienak, testamentugileak jakin bati espreski atxikituko balio edo
herentzia ez den kontzeptuan adjudikatuko balira, gehikuntzak nahiz murrizketak aipatu
ondasunak eskuratzen dituenari bakarrik egokituko zaizkio.
3.Oinordekoek nahiz legatudunek herentzia tituluari dagokionez egindako
esleipenetan, aitortutako balioaren arabera desberdintasunak daudenean esleipen
soberakinak likidatuko dira; Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen
gaineko Zergan ezarritako arauei jarraituta; oinordeko nahiz legatudun bati
esleitutakoaren balio frogatua bere tituluaren arabera egokituko zaion balioaren %50a
baino gehiago denean ere esleipen soberakinak likidatuko dira, aitortutako balioak
Ondare Garbiaren gaineko Zergaren arauak aplikatzetik aterako liratekeenenak berdinak
edo handiagoak diren kasuan ezik.
Ez dute esleipen soberakinik ekarriko ezkontide alargunaren, maiatzaren 7ko
2/2003 Legeak jasotako izatezko bikote lagunaren edo, bestela, kuota partearen, ohiko
etxebizitzaren edo baserriaren eta haien jabetzen eta lur erantsien oinordeko edo
legatudun baten edo batzuen alde egiten diren esleipenek, haiek herentzia osoaren
aldean duten balioa handiagoa denean esleipendunaren herentzia-kuota baino.
