Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren Erregelamendua
onesten duen azaroak 15eko 85/1994 Foru Dekretua
(G.A.O. 1994ko abenduaren 7koa)
7. artikulua. “Mortis Causa” eskurapena. Oinordetza tituluak
1. Herentzia, legatu edo beste edozein oinordetza tituluren bidez ondasunak eta
eskubideak eskuratzeak osatzen du egitate zergagarria.
2. Herentzia, legatu edo beste edozein oinordetza tituluren bidez ondasunak eta
eskubideak eskuratzea burututzat ulertuko da kausatzailea hiltzen den egunean, beraz,
Zerga galdatu ahal izateko nahikoa izango da eskualdaketaren egitate sortarazlea
onetsita egotea, dokumentu, inbentario edo banaketarik formalizatu edo likidatuta ez
dagoenean ere.
3. Zerga honen ondorioetarako, herentzia eta legatuaz gain, ondoko hauek dira
besteak beste oinordetza tituluak.
a) «Mortis causa» dohaintza.
b) Oinordetza kontratu edo itunak.
c) Modalitatea edo izendapena edozein izanik ere, Enpresek eta Entitateek hildako
kide edo enplegatuen familiakoei oro har ematen dizkieten kopuruak jasotzeko
eskubidea eratxikitzen dutenak, jasotze horrek Erregelamendu honen 9. artikuluaren
bidez edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan tributatu behar duela espreski
xedatzen ez denean beti ere.
d) Testatzaileek albazeei beren lana halakotzat burutzeagatik esleitutako kopuruak
jasotzeko eskubidea eratxikitzen dutenak, aipatutako kopuruak herentzi emariaren
%10eko balio frogatua gainditzen dutenean.
