Martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua, Bizkaiko Lurralde
Historikoko Zergei buruzkoa
(BAO martxoaren 11koa)
174. artikulua.—Enbargo-eginbidea eta prebentziozko idaztoharra
1. Enbargo-jarduketa bakoitza eginbide baten bidez dokumentatuko da eta
eginbide hori jarduketa egiten den pertsonari jakinaraziko zaio.
Ondasunak eta eskubideak enbargatu eta gero, eginbidea jarraian adieraziko
direnei jakinaraziko zaie: zergapekoari eta, beharrezkoa bada, ondasunen titular,
edukitzaile edo gordailuzainari, baldin eta jarduketak berarekin egin ez badira;
zergapekoaren ezkontideari, ondasunak irabazizkoak badira, edo izatezko bikotekideari,
maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikoteak
hitzartutako erregimen ekonomikoaren arabera ondasunak irabazizkoak badira;
ondasunen jabekide edo titularkideei.
Eginbide hori zergapekoaren ezkontideari edo aurreko paragrafoan aipatutako
izatezko bikotekideari ere jakinaraziko zaio beraien erregimen ekonomikoa ondasunen
foru komunikazioa denean.
