Ekainaren 5eko 107/2001 Foru Dekretua, Oinordetza eta Dohaintzen
gaineko Zergari buruzko Araudia onetsi duena
(BAO, ekainaren 11koa)
3. artikulua. Zerga honen menpean ez dauden balizkoak.
Honakook ez daude Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren menpean.
(…)
g) Ondasunen foru komunikazioaren ezkontza-araubide ekonomikoa, Euskal
Herriko Foru Zuzenbide Zibilean araututakoa, desegiten denean ezkontide edo izatezko
bikotekide (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko
bikotea) alargunari komunikaturiko ondasunetatik dagokion erdia ordaintzeko egiten
zaizkion adjudikazioak.
9. artikulua. Zerga-egitatea.
1. Honakoa da zerga-egitatea.
a) Ondasunak eta eskubideak jaraunspenez, legatuz edo beste edozein
oinordetza-tituluz eskuratzea.
b) Ondasunak eta eskubideak dohaintzaz edo beste edozein doako eta inter
vivos negozio juridikoz eskuratzea.
c) Bizitza-aseguruen onuradunek kopuruak jasotzea, kontratua egin duena
onuraduna ez denean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko
abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauko 18. artikuluan berariaz araupetutako kasuetan
izan ezik
2. Aurreko lerroaldeko a) letran aipatu diren eskuraketak kausatzailea hiltzen den
egunean egindakotzat hartuko dira. Hori dela eta, Zerga eskatzeko nahikoa izango da
eskualdaketaren egitate sortzailea frogatuta egotea, agiriak, inbentarioak edo banaketak
egin gabe edo likidatzeko aurkeztu gabe egon arren.
Aurreko lerroaldean xedatutakoa ezingo zaie aplikatu jaraunspenezko eskuraketei
baldin eta berauek oraingo eraginkortasuneko oinordetza-itunen ondorio badira, edo
komisarioak ordenatzaile-ahala baliatzetik datozen egintzen ondorio badira, edozein
izanda ere azken horiek hartzen duten era.
10. artikulua. Oinordetza-tituluak.
1. Jaraunspenaz eta legatuaz gain, honakook dira, besteak beste, oinordetza-tituluak
zerga honen ondoreetarako.
a) Mortis causa dohaintza.
b) Oinordetzazko kontratuak edo itunak, berauek eragina noiz duten berdin
delarik.
c) Ezkontza-hitzarmenetan oinordea izendatzea.
d) Komisarioak ordeinatzeko ahala erabiltzetik datozen egintzak, zein itxura
hartzen duten berdin delarik.
e) Hildako kide edo enplegatuen senideei enpresek eta Erakundeek orokorrean
emandako kopuruak jasotzeko eskubidea eratxikitzeko balio duten egintzak, haien
modalitatea edo izena zein den berdin delarik, baldin eta araudi honen 9. artikuluaren 1.
Paragrafoko c) letran edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan berariaz
xedatuta ez badago kopuruok jasotzeagarik zerga ordaindu beharra.
f) Albazeei beren lanak egiteagatik testamentugileek esleitutako kopuruak
jasotzeko eskubidea eratxikitzeko balio dutenak, baldin eta haiek jaraunspenezko
ondasuntzaren balio egiaztatuaren %10 gainditzen ez badute.
2. Artikulu honetako aurreko idatz-zatian aipatu diren oinordetza-tituluen bidezko
doako eskuraketetatik datozen ondaregehikuntzen likidazioa, zerga-ondore guztietarako,
araudi honetan ezarritako arauak erabiliz egingo da, bai mortis causa eskuraketetan, bai
jaraunspen, legatu eta beste edozein oinordetza-tituluren bidezko eskuraketetan ere.
11. artikulua. Doako eta inter vivos negozio juridikoak.
2. Araudi honen 10. artikuluan ezarritakoaren itzalpean oinordetza-titulu gisa
definitzen diren egintzak edo negozio juridikoak inoiz ere ez dira likidatuko araudi
honen 9. artikuluko 1. idatzzatiko b) letran aipatutako doako eta inter vivos negozio
juridikoak balira bezala.
Aldiz, horrelako egintzak eta kontratuak likidatzean kontuan hartuko dira araudi
honen 9. artikuluko 1. idatz-zatiko a) letran aipatutako eskuraketetatik datozen ondaregehikuntzetarako ezarritako arauak, hau da, jaraunspenez, legatuz edo beste edozein
oinordetza-tituluz ondasun eta eskubideak eskuratzetik datozen ondare- gehikuntzei
buruzko arauak.
19. artikulua. Foru Zuzenbide Zibilarekin lotutako salbuespenak.
Honakoak egongo dira Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergatik salbuetsita.
etxadiaren eta beronen jabegoen jabari osoa edo biziarteko gozamena enborreko
ahaideei dohainik eskualdatzea, baldin eta finka nekazaritza, baso- edo abeltzaintzaustiapenerakoa bada eta eskualdatzaileak berak ustiatzen badu.
Eskualdatze hori zerga honetatik salbuetsita egon dadin eskuratzaileak berak
arduratu behar du gutxienez sei urteko epean etxadia eta beronen jabegoak ustiatzeaz
45. artikulua. Ezkontzaren sozietateak komuneko ondasunak dohaintzan ematea.
1. Ezkontide bik ezkontza-sozietatearen ondasunak edo eskubideak dohaintzan
ematen badituzte, eragiketa dohaintza bakartzat hartuko da.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren
arabera eraturiko izatezko bikoteei ere aplikatuko zaie
2. Artikulu honetako aurreko paragrafoan aipatuta dauden dohaintzak likidatzeko,
honako erregelok hartuko dira kontutan.
1.go) Baldin eta, dohaintza-hartzailea dohaintza-emaile bakoitzarekin lotzen
duen ahaidetasun-erlazioari jarraiki, araudi honen 58. artikuluaren 1. Paragrafoan eta 63.
artikuluan xedatutakoaren arabera karga-tarifa bera aplikatu behar bada, zerga-oinarri
osoa kargatuko da aipatutako tarifa aplikatuz.
2.gn) Baldin eta, dohaintza-hartzailea dohaintza-emaile bakoitzarekin lotzen
duen ahaidetasun-erlazioari jarraiki, araudi honen 58. artikuluaren 1. Paragrafoan eta 63.
artikuluan xedatutakoaren arabera karga-tarifa ezberdinik aplikatu behar bada,
dohaintza horri dagokion kuota osoa kalkulatzeko dohaintzaren zerga-oinarri osoari
dagokion Zergaren tarifa bakoitza aplikatu behar da, eta horrela jakindako kuota bietako
bakoitza biz zatitu eta bi eragiketon emaitza batu behar da.
3.gn) Dohaintza-hartzaile bi edo gehiago izanez gero, aurreko erregelak
aplikatuko dira haietako bakoitzari dagokion zerga-oinarria kontutan hartuz.
58. artikulua. Ahaidetasunaren ziozko txikipenak.
1. Araudi honetako 59-61 bitarteko artikuluetan xedatutakoa eragotzi gabe, mortis
causa eskuraketetan eta bestelakoetan, oinarri likidakorra kalkulatzeko ahaidetasun
graduen araberako txikipena aplikatu behar zaio zerga-oinarriari; hona txikipenak.
a) I. taldea. Bigarren graduko alboko odol-ahaideen eskuraketak, 36.000 euro.
b) II. taldea. Hirugarren graduko alboko odol-ahaideen eta ezkontza eta 2/2003
Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko bikoteen bidezko aurrekoen eta
ondoren eskualdaketak, 18.000 euro.
c) III. taldea. Laugarren mailako alboko ahaideen, bigarren mailako alboko
ahaideen, hirugarren mailako ahaideen eta urrunagoko ahaideen eta arrotzen
eskualdaketak; ez dago txikipenik
(…)
65. artikulua. Sortzapena.
1. Aseguratua hilez gerozko biziaren gaineko aseguru-kontratuen onuradunek
kopuruak jasotzeko eragiketetan edo heriotzaren karizko eskuraketetan, haien
modalitatea edozer delarik ere, Zerga aseguratua edo kausatzailea hiltzen den egunean
sortuko da, edo ausentearen heriotzaren aitorpenak irmotasuna hartzen duenean, Kode
Zibilaren 196. artikuluaren arabera.
Alkar-poderoso edo ordenatzaile-ahalaren bidezko jaraunspenetan, Zergaren
sortzapena ahala modu ezeztaezinean baliatzen denean edo hura iraungitzeko gainerako
karietariko bat gertatzen denean gertatuko da.
Oraingo eraginkortasuneko oinordetza-ituna dagoenean, eratzailea bizirik dagoela
gertatuko da Zergaren sortzapena, hain zuzen ere eskualdaketa egiten denean.
2. Dohaintzaren edo beste doako eta inter vivos negozio juridiko batzuen
ondoriozko eskuraketetan, egintza edo kontratua sorrarazten den egunean sortuko da
Zerga.
Kontratugileak edo aseguratuak bizirik iraunez gero biziaren gaineko aseguru baten
onuradunak kopururik eskuratuz gero, onuradunak jaso beharreko lehenengo kopurua
edo bakarra eskatu ahal duen egunean hartuko da sortutzat egintza edo kontratua.
3. Ondasunak edo eskubideak eskuratutzat hartuko dira, baldin eta eskuratze horren
eraginkortasuna baldintza, epemuga, fideikomiso edo beste edozein muga egoteagatik
etenda badago, dagoen muga desagertzen den egunean, eta une hori kontuan hartuko da
ondasun eta karga-tasen balioa zehazteko
70. artikulua. Gozamen- eta erabilera-eskubidearekin parekatu ahal diren
instituzioak.
1. Baliteke, kausatzailearen xedapenen edo oinordetza araupeturik duten arau
zibilak aplikatzearen ondorioz, jaraunspen bateko ondasunak osorik edo aldez aldi
baterako edo bizi osorako lupertzeko eskubidea pertsona bati eratxikitzea.
Horrelakoetan, uste izango da, zerga-ondoreetarako, gozamen- edo erabilera-eskubide
bat dagoela, eta eskubidea baloratuko da, beraren izena edozer delarik ere, aldi baterako
edo bizi osorako erabilera-eskubideetarako edo gozamenetarako ezarritako erregelen
arabera.
Hala ere, eskuratzaileari, ondasunak bere esku izateko eskubidea badu, jabari
osoarengatik likidatuko zaio Zerga. Hala ere, hari jabetza soilari dagokion Zergaren
zatia itzuli ahalko zaio, bidezkoa dena, baldin eta ondasunok testamentugileak edo
aplikatu ahal den arautegiak adierazitako pertsonari eskualdatu zaizkiola frogatzen
bada.
2. Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, Euskal Herriko Foru Zuzenbide
Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legean araupetuta dauden komisari bidezko
testamentuetatik eta ordeinatzeko ahaletatik datozen gozamen-eskubideak eraenduko
dituzte haietarako araudi honen 73. eta 74. artikuluetan berariaz ezarririko arauek.
Gainera, artikulu honetako aurreko paragrafoan ez zaie aplikatuko araudi honek
araubide berezia ezarri dien instituzioei.
4. ATALA
EUSKAL HERRIKO FORU ZUZENBIDE ZIBILAREN MENPEKO
JARAUNSPENAK
73. artikulua. Gozamena «alkar-poderoso» edo ordeinatzeko ahalpeko
jaraunspenetan.
Baldin eta “alkar-poderoso”an edo ordenatzaile-ahalean pertsona jakin bati eman
bazaio hura erabiltzen ez den bitartean jaraunspeneko ondasunez gozatzeko eskubidea,
gozamenaren bi likidazio egingo dira gozamendunak kausatzailearekin duen
ahaidetasunaren arabera.
a) bata behin-behinekoa, oinordetza hastean sortzapena izango duena, biziarteko
gozamenari buruzko arauen pean, araudi honen 67.b) artikuluan xedatutakoarekin bat
etorririk.
b) eta bestea behin-betikoa, “alkar-poderoso” edo ordenatzaileahala erabiltzen
denean, araudi honen 67.a) artikuluan araupetuta dauden aldi baterako gozamenaren
arauen pean, kausatzailearen heriotzatik igarotako denboraren arabera. Behin-betiko
likidazioagatik ordainduko dena konturako sarreratzat konputatuko da eta diferentzia
gozamendunari itzuliko zaio beraren aldekoa bada.
2. Artikulu honetako aurreko idatz-zatiko b) letran aipatutako behin betiko
likidazioa, aldi baterako gozamenaren arauen pean kalkulatuta, eta “alkar-poderoso”
edo ordenatzaile-ahala baliatzeagatik edo berau iraungitzeko gainerako kariengatik
jaraunsle direnen likidazioa aldi berean egingo dira, eta kontuan hartuko da kausatzailea
hiltzean ondasunek zuten balioa.
3. Baldin eta ordenatzaile-ahala baliatzeko epea ezarrita badago, behin-behineko
likidazioa ahala erabiltzeko gehieneko epealdirako egingo da, araudi honen 67.a)
artikuluan aldi baterako gozamenaren likidaziorako ezarritako arauei jarraituz.
4. Artikulu honetako aurreko idatz-zatietan ezarritakoa gorabehera, Euskal Herriko
Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legea indarrean jarri aurretik
ezkontide alargunari emandako ordenatzaile-ahalei dagokienez behin betiko likidazioa
besterik ez da egingo, eta bera egiteko, araudi honen 67.b) artikuluan biziarteko
gozamenei buruz ezarritako arauak beteko dira.
74. artikulua. Ordenatzaile-ahala baliatzen denean likidazioa egiteko arau
bereziak.
1. Baldin eta komisarioak edo kausatzailearen ezkontide edo izatezko bikoteko kide
(maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko bikotea)
alargunak testamentuahalordea baliatzen badu ezkontza ondoko ondasun-erkidegoaren
ondasun jakin bat, kausatzailea hil eta foru komunikazioko foru-araubide ekonomikoa
sendotzearen ondorioz, komisarioaren eta kausatzailearen ondorengo bati
adjudikatzeko, jaraunspena banatu eta likidatu gabe, ezkontide edo izatezko bikoteko
kide alargunaren erdia dohaintza gisa likidatuko da eta beste erdia, kausatzailearena,
oinordetza gisa.
2. Ordenatzaile-ahalari lotutako oinordetzetan, kausatzailea bizkaitar forugabe legez
hiltzen bada, bi likidazio egin behar dira.
a) bata kausatzailea hil eta berehala egingo da, ahalak ukitzen ez duen
jaraunspenaren zenbatekoaz eta, beti ere, seniparte hertsiaren herenaz, zerga honen arau
orokorren pean;
b) eta bestea ahalak ukituriko jaraunspenaren zenbatekoaz egingo da, behin
ahala modu ezeztaezinean erabiliz gero edo hura iraungitzeko karietako bat gertatuz
gero. Hori guztia, ordenatzaile- ahalak ukituriko jaraunspeneko ondasunen gaineko
gozamen eskubideari dagozkion likidazioak egitearen kalterik gabe, araudi honen 73.
artikuluan ezarritako arauekin bat etorriz.
3. Guztiz edo zati batean “alkar-poderoso”ari edo ordenatzaileahalari loturiko
jaraunspen guztietan, ondorengo bati dagozkion eskuraketa guztiak pilatu egingo dira,
Zergaren likidazioaren ondoreetarako, eta araudi honen 57-61 bitarteko artikuluetan
ezarritako zerga-oinarriaren txikipenen aplikazioari begira.
Horrela, ordenatzaile-ahala zati batean edo bete-betean erabiltzearen ondorioz, edo
hura iraungitzeko gainerako zioengatik, kausatzaile batengandik ondorengo bati
datozkion jaraunspenezko eskuraketa guztiak, Zergaren likidazioan, eskuraketa
bakartzat joko dira. Beraz, zerga-kuota kalkulatzeko, zerga-oinarri guztiak batu egingo
dira, eta araudi honen 57-61 bitarteko artikuluetan araututako zerga-oinarriaren
txikipenetatik bidezkoak direnak behin bakarrik aplikatuko dira.
Metatutako likidazioak direla-eta aurretik ordaindutako kuotak, gainera, kendu ahal
izango dira metaketaren ondorioz egiten den likidaziotik.
75. artikulua. Jaraunspenezko eskuraketen metaketa
1. Kausadun batek kausatzaile jakin batengandiko jaraunspen baten ondorioz
lortzen dituen ondare-gehikuntza guztiak jaraunspenezko eskuraketa bakartzat joko dira,
nahiz eta araudi honen 10. artikuluan aipatutako oinordetza-tituluetariko baten baino
gehiagoren bidez lortuak izan.
2. Hori dela eta, ondasun eta eskubideen eskuraketa guztiak metatu egingo dira, bai
oraingo eraginkortasuneko oinordetza- itunen ondorio direnak eta bai ordenatzaileahalaren erabilera partzial edo guztizkoen edo hura iraungitzeko bestelako zioen
ondoriozkoak ere, berdin dio testamentugileak berak testamentuan xedatutakoak izan
zein hura falta delako Legeak xedatutakoak izan.
3. Artikulu honetako aurreko bi idatz-zatietan aipatu diren ondare- gehikuntza
guztiak jaraunspenezko eskuraketa bakartzat hartuko dira Zergaren likidazioan; beraz,
zerga-kuota kalkulatzeko, zerga- oinarri guztiak batuko dira eta behin bakarrik
aplikatuko dira zerga-oinarriaren txikipenak, alegia, araudi honen 57-61 bitarteko
artikuluetan araupetutako txikipenetatik bidezkoak direnak.
Metatutako likidazioak direla-eta aurretik ordaindutako kuotak, gainera, kendu ahal
izango dira metaketaren ondorioz egiten den likidaziotik
76. artikulua. Lehengoratzeetan likidazioa egiteko arauak
1. Oraingo eraginkortasuneko oinordetza-itunaren bidez edo elikadura-zamadun
ondasunen dohaintzaren bidez eskualdatu diren ondasunak lehengoratu eta eratzaileari
edo dohaintza-egileari itzultzen zaizkionean, beste likidazio bat egingo da, araudi honen
67.a) artikuluan aldi baterako gozamenei buruz ezarritako arauak betez, eta lehengoratu
diren ondasunak eskualdatu zirenean egin zen likidazioaren aldean gaindikinik badago,
hura ere itzuli egingo zaio ordaindu duen subjektu pasiboari.
2. Ez da bidezkoa izango kausatzailearen jaraunspenean metatzea, araudi honen 75.
artikuluan adierazitako moduan, lehengoratutako ondasunak, behin artikulu honetako
aurreko idatz-zatian xedatutakoa beraiei aplikatu eta gero.
77. artikulua. Komisarioaren betebeharrak “alkar-poderoso” edo ordenatzaileahalari lotutako jaraunspenetan
1. “Alkar-poderoso” edo ordenatzaile-ahalari lotutako jaraunspenetan, komisarioak
kausatzailearen jaraunspeneko ondasun guztien inbentarioa aurkeztu behar du, bai eta
ordenatzaile-ahalaren frogagiria ere. Gainera, Zerga Administrazioak, egoki iritziz gero,
beste edozein agiri aurkezteko eskatu ahal dio.
2. Kausatzailea hiltzen den egunetik hasita, edo haren heriotzaren adierazpena irmo
bihurtzen den egunetik, Kode Zibilaren 196. artikuluan xedatutakoaren arabera,
komisarioak urtebeteko epea izango du artikulu honetako aurreko idatz-zatian aipatu
diren agiriak Zerga Administrazioari aurkezteko.
3. Ordenatzaile-ahala edo “alkar-poderosoa” baliatzearen zain dauden ondasuneskuraketetan, ahala baliatzen den egunean edo hura iraungitzeko beste kariren bat
gertatzen den egunean hasiko da zenbatzen araudi honen 88. artikuluan ezarritako epea.
4. Beste alde batetik, komisarioak, hilabeteko epean, ordenatzaile- ahala, zati batez
nahiz osorik, modu ezeztaezinean erabiltzen den egunetik edo hura iraungitzeko beste
kariren bat gertatzen den egunetik zenbatuta, inguruabar horien berri emango dio Zerga
Administrazioari eta ordenatzaile-ahala nola erabili den edo nola iraungi den frogatzen
duten agiriak aurkeztuko dizkio.
Jakinarazpen horretan beti agertu behar da, beren beregi, ordenatzaile- ahalaren
erabilerak edo iraungipenak eragiten dien ondasun eta eskubideen identifikazio zehatza.
Ondasun eta eskubideok adjudikatu zaizkien kausadunen nortasun-datuak ere jarri behar
dira, eta jaraunspenezko eskuraketa horiengatik ordaindu beharreko Zergaren sortzapeneguna ere bai.
5. Komisarioak testamentu-ahalordea baliatzearen zain dauden jaraunspenetako
ondare elementuen inbentarioan gertatzen diren aldakuntzen berri eman behar diote
Zerga Administrazioari, baldin eta ondare aldakuntzok ez badute eragiten Oinordetzen
eta Dohaintzen gaineko Zerga ordaindu beharra.Komunikazio hori ondare aldakuntza
gertatzen denetik hilabete igaro aurretik aurkeztu behar da; berarekin batera
aldakuntzaren frogagirien kopiak aurkeztu behar dira.
5. ATALA
JARAUNSPENAREN BANAKETA ETA ADJUDIKAZIO-GAINDIKINAK
78. artikulua. Jaraunspena banatzeko proportziozkotasun abiaburua eta
adjudikazio-gaindikinak.
1. Heriotzaren ziozko eskuraketetan, direnak direla interesatuek egindako banaketak
eta adjudikazioak, Zergaren ondoreetarako proportzionaltasunari hertsiki lotuz eta
oinordetzari buruzko arauak betez egin direla uste izango da; berdin dio ondasunak
lurraldearen baldintzarengatik edo beste edozein karirengatik Zergaren pean egon edo
ez. Horren ondorioz, balioak egiaztatzean gertatzen diren igoerak eskuratzaileen edo
jaraunsleen artean lainduko dira.
(…)
5. Ez dute adjudikazio-gaindikinik ekarriko, artikulu honetako 3. eta 4. idatzzatietan ezarritakoaren ondoreetarako, zati alikuotan, ohiko etxebizitzan edo oinetxeko
ondasunetan edo baserrian eta beronen jabegoan eta lur erantsietan ezkontide edo
izatezko bikoteko kide (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eraturiko
izatezko bikotea) alargunarentzat edo jaraunsleentzat edo legatu-hartzaileentzat
egindakoek, baldin eta haien balioa, jaraunspen osoarekiko, adjudikatarioaren
jaraunspen kuota baino handiagoa bada.
79. artikulua. Alargunaren senipartea ordaintzea eta ondasunak jabari osoan
ematea.
Kode Zibileko 839. eta 840. artikuluetan edo Euskal Herriko Foru Zuzenbide
Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legeko 58. artikuluan xedatutakoari jarraiki
bizirik dirauen ezkontideari edo izatezko bikoteko kideari (maiatzaren 7ko 2/2003
Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko bikotea) bere legebidezko hartzekoa
gozamena ez den eran edo kontzeptuan ordaintzen bazaio, likidazioa egingo da
adjudikatutako ondasunen balio egiaztatuaren eta gozamenari esleitutakoaren baterako
kopuruaren gainean, araudi honetako 67. artikuluko erregelen arabera. Horren ondorioz,
ez zaie jaraunsleei likidaziorik egingo jabetza soilarengatik, ezta, bere egunean,
gozamena iraungitzeagatik ere.
Hala ere, gozamena ez den eran adjudikatutakoaren balioa ezkontide edo izatezko
bikoteko kide (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko
bikotea) alargunari dagokiona baino txikiagoa edo handiagoa bada, gaindikina edo
diferentzia adjudikazio-gaindikin gisa likidatuko da, jaraunsle onuradunaren edo
onuradunen kontura, lehenengo kasuan, edo, bigarrenean, ezkontide edo izatezko
bikoteko kide alargunaren kontura.
80. artikulua. Zapuztea eta uko egitea.
(…)
4. Bizirik dirauen ezkontidearen ukoaren ondorioz ondasunen forukomunikazioaren araubidearen emaitzako ezkontzasozietateari edo irabazpidezko
sozietateari dagokionez uko egindako ondasunak, Zergaren likidazioan, hildakoak
utzitako ondasuntzan sar daitezen, ukoa hutsa, soila eta doakoa izan behar da eta
eskritura publikoan egin behar da kausatzailea hil aurretik. Baldintza horiek betetzen ez
badira, likidazioa egingo da uko egin duenak haren onuraduni dohaintza egiteagatik.
Idatz-zati honetan ezarritakoa maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren
arabera eraturiko izatezko bikoteei ere aplikatuko zaie.
85. artikulua. Agiriak eta aitorpenak aurkeztea.
1. Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren subjektu pasiboek araudi honetan
aipatuta dauden zerga-egitateei buruzko zerga-aitorpen ulergarria aurkeztu beharko
dute, zertarako-eta Zerga Administrazioaren organo eskudunek bera aztertzeko,
kalifikatzeko, egiaztatzeko eta bidezkoak diren likidazioak egiteko, araudi honetako
hurrengo artikuluetan aipatuta dauden modu eta epeetan.
Aitorpen horrekin batera aurkeztu beharko dituzte, hala denean, loturiko kontratuak
edo egintzak sartu diren agiriak.
2. Subjektu pasiboek aitorpen-likidazio bat aurkeztea aukeratu ahalko dute, araudi
honen 105. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako eran. Kasu horretan zerga-zorraren
zenbatekoa zehazteko beharrezko eragiketak egin beharko dituzte eta zerga-egitatea
dagoen edo ageri den agiria edo aitorpena aurkeztu.
Aurreko ahapaldian ezarritakoa kontutan hartuko da. Hala ere, subjektu pasiboek
zerga honengatiko aitorpen-likidazioa aurkeztu beharko dute, baldin eta Zergaren
menpean eta araudi honen 9. artikuluaren 1. Paragrafoko b) eta c) letretan aipatuta
dauden doako ondare-gehikuntzak lortzen badituzte.
3. “Alkar-poderoso”ari edo ordenatzaile-ahalari lotutako jaraunspenetan,
jaraunspenaren komisarioak zerga-aitorpena aurkeztu behar du. Bertan kausatzailea hil
dela agerrarazi behar du, eta araudi honen 77. artikuluko 1. idatz-zatien ezarritakoa bete
behar du.
Idatz-zati honetan aipatu diren jaraunspenetan, ezin izango dute subjektu pasiboek
aitorpen-likidaziorik aurkeztu, ezeztaezina den eran ordenatzaile-ahala partzialki edo
osorik erabiltzen ez den bitartean edo hura iraungitzeko beste kariren bat gertatzen ez
den bitartean
87. artikulua. Agiriaren edukia eta agiri osagarriak.
1. Subjektu pasiboek Zerga Administrazioari agiriak eta kopia sinplea aurkeztuko
dute behar diren epeetan eta bulego eskudunetan, bidezkoak diren likidazioak egiteko,
araudi honetako arauen arabera.
2. Agiria zerga-aitorpentzat hartuko da eta beraren barruan sartu beharko da
eskualdatzailearen edo eskuratzailearen identifikazio-datuez eta bidezko jakinarazpenak
egiteko helbide batez gain, zergapetutako ondare-gehikuntza osatzen duten ondasun eta
eskubideen zerrenda zehaztua. Bertan adierazi beharko dira ondasun eta eskubide
bakoitzari eratxiki dioten benetako balioa, kargak, zorrak eta gastuak, baldin eta berauek
kentzea eskatzen bada.
Agiriak aipaturiko datu guztiak ez baditu, agiriarekin batera aurkeztu beharko da
aipatu gabeak ageri diren zerrenda bat.
3. Agiririk ez badago, aitorpen bat aurkeztuko da paper arruntean. Bertan
agerraraziko dira aurreko zenbakian adierazitako datu guztiak.
4. Heriotzaren karizko eskuraketen kasuan, agiria eta aitorpena aurkeztuko da.
Bertan sartu beharko dira, ondasunei begira, senar-emazteen irabazpidezkoak, eta
irabazitako ondasunak, senar-emazteen ekonomi araubidea, Euskal Herriko Foru
Zuzenbide Zibilari buruzko Legean araupeturik dagoen foru komunikazioarena bada,
edo ezkontide bion ondasun guztiak, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko
uztailaren 1eko 3/1992 Legearen 96. artikuluan aipatuta dagoen foru komunikazioa
benetan sendotu bada. Horrelako eskuraketetan, agiri edo aitorpen horrekin batera
honakook aurkeztu beharko dira.
a) Kausatzailea hil delako ziurtagiria, Erregistro Zibilak luzatua; Azken
Borondateko Egintzen Erregistroaren Ziurtagiria; eta kausatzailearen eta beronen
jaraunsleen edo/eta legatu-hartzaileen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
b) Testamentu-xedapenen kopia baimendua, horrelako xedapenik badago, eta,
horren ezean, jaraunsleek adieraziaren testigantza. Oinordetza intestatuaren kasuan,
jaraunsleek epaileari edo notarioari egindako adierazpena eginda ez badago, jaraunsleek
ustezkoen zerrenda aurkeztuko dute eta beren kausatzailearekiko ahaidetasuna
adieraziko dute, eta Famili Liburuaren fotokopia ekarri beharko dute.
c) Kausatzaileak oinordetzan sartutako ondasun higiezinak eskuratzeko
hartutako titulua frogatzen duten agiriak. Ondasun eta eskubideen eskritura publikoen
fotokopia ekarri behar da, agiri publikorik aurkeztu ezean, eta Ondasun Higiezinen
gaineko Zergaren azken ordainagiria.
d) Eskualdagai diren ondasunen eta eskubideen artean kontuetako saldo edo
titulu kotizaturik ageri bada, Bankuen, Aurrezki Kutxen eta Finantza Erakundeen,
aurrezki-libreten, kontu korronteen eta eperako ezarpenen ziurtagiriak aurkeztu behar
dira, baita Burtsan kotizatzen duten errenta finko edo aldakorreko titulu-gordailuenak
ere.
e) Eskualdagai diren ondasunen eta eskubideen artean Burtsan kotizatzen ez
duen akziorik ageri bada, kausatzailea hil baino lehen onetsitako azken Balantzearen
fotokopia aurkeztu beharko da, Sozietateen gaineko Zergaren ondoreetarako, eta
sozietate-kapitala zatituta dagoen akzio edo partaidetzenzkopuruaren ziurtagiria.
f) Eskualdagai diren gainerako ondasun eta eskubideak frogatzen dituzten
agiriak.
g) Kendu nahi diren azken gaixotasunaren, lurperaketaren eta hileta-elizkizunen
gastuak, zorrak eta kargak frogatzen dituzten agiriak.
h) Titulu kopuruaren eta zenbatekoen eta eskuraketa-dataren egiaztagiriak, eta
Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Toki Erakundeen Herri
Zorraren jaulkipenen baldintzak.
i) Kausatzailearen Bizkaiko Lurralde Historikoko egoitzaren ziurtagiria. Bertan
kreditatu behar da egoitza bertan hil aurretiko bost urteetan izatea.
j) Subjektu pasiboa kausatzailearekin berau hil aurretiko urte bietan bizi izan
delako ziurtagiria.
Zerga likidatzeko agiriak notarioaren eskritura publikoan edo agiri pribatuan
aurkeztu ahalko dira, eta aipatutako agirien originalak eta kopiak ekarri beharko dira.
Idatz-zati honetan ezarritakoa maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren
arabera eraturiko izatezko bikoteei ere aplikatuko zaie.
(…)
7. Alkar-poderoso edo ordeinatzeko ahalpeko jaraunspenetan, jaraunspenaren
komisarioak araudi honen 85. artikuluaren 3. Paragrafoan aipatuta dagoen aitorpena
aurkeztu beharko du, araudi honen 88. artikuluaren 1. Paragrafoko a) letran aipatuta
dagoen epean, baita jaraunspeneko ondasunen inbentarioa ere. Gainera, artikulu
honetako aurreko 4. Paragrafoan aipaturik dauden agiriak aurkeztu beharko dira, ahal
bada, aipaturiko Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibileko instituzioaren izaera kontutan
harturik.
(…)
88. artikulua. Aurkeztekoa aurkezteko epeak.
1. Araudi honen 85. artikuluan aipatu diren agiriak, aitorpenak eta aitorpenlikidazioak honako epeetan aurkeztuko dira.
a) Mortis causa edo oinordetza-tituluen bidezko eskuraketetan, heriotzakasurako bizi-aseguruen kontratuen onuradunenak barne direla, urtebeteko epean. Epe
hori kausatzailea hiltzen den egunean hasiko da zenbatzen, edo kausatzailearen
heriotzaren adierazpenak irmotasuna hartzen duen egunean, edo, oraingo
eraginkortasuneko oinordetza-itunetan, Zerga sortzen den egunean.
Epe bera aplikatu ahalko zaie gozamenduna hiltzean gauzatu behar diren gozameneskuraketei, jabaria inter vivos egintzaren bitartez zatibanatu arren.
b) Gainerako balizkoetan, 30 asteguneko epean. Epe hori egintza edo kontratua
sorrarazi edo egiten den egunaren biharamunean hasiko da zenbatzen.
2. Ondasunen edo eskubideen eskuraketetan, baldin eta haien eraginkortasuna
araudi honen 65. artikuluko 3. idatz-zatian xedaturikoarekin bat etorririk etenda badago,
artikulu honetako aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak eskuraketak burututzat jotzen
diren egunean hasiko dira zenbatzen.
3. “Alkar-poderosoa” edo ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dauden ondasuneskuraketetan, berriz, ahala modu ezeztaezinean erabiltzen denean edo hura
iraungitzeko beste kariren bat gertatzen denean hasiko da zenbatzen artikulu honetako 1.
idatz-zatiko a) letran aipatu den epea.
111. artikulua. Arau orokorrak.
1. Epai-organoek Foru Aldundiari hilero bidaliko diote betearazitako epaitzen edo
epai irmoen zerrenda, baldin eta berauetatik ondorioztatzen bada Oinordetza eta
Dohaintzen gaineko Zergapeko ondare-gehikuntzak daudela.
2. Erregistro Zibileko arduradunek Foru Aldundiari hil bakoitzaren lehenengo
hamabostaldian bidaliko diote aurreko hilean hildakoen eta berauen egoitzen helbideen
zerrenda izendatua.
3. Notarioek Foru Aldundiari eman behar dizkiote beraiek beren eginkizunak
burutzeko esku hartu duten egintzei buruz eskatzen dizkien datuak, eta dohainik luzatu
behar dituzte, hamabost eguneko epean, hark eskatzen dizkien eta beren protokoloan
baimentzen dituzten eta dituzten agirien kopiak, Notarioei buruzko 1862ko maiatzaren
28ko Lege Organikoaren 34. eta 35. artikuluetan aipatuta dauden herri tresnen kasuan
izan ezik; eta senar-emazteen edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren
arabera eraturiko izatezko bikoteen kontuei buruzkoak, ezkontzaren sozietatearen
araubide ekonomikoari eta izatezko bikoteen araubide ekonomikoari dagozkienen
kasuan izan ezik.
Halaber, hiruhileko bakoitzeko lehenengo hamabostaldian bidali beharko dute
aurreko hiruhilekoan baimendutako agiri guztien zerga-egitatea osatzen duten ondaregehikuntzak ekarri ahal dituzten egintzei edo kontratuei buruzkoak badira.
Era berean, epealdi berean bidali beharko dute adierazitako edukia duten agiri
pribatuen zerrenda, baldin eta berauek ezagutzeko edo sinadurak legebideztatzeko
aurkeztu bazaizkie.
Gainera, notarioek hilero, lehen hamabostaldian, Foru Aldundiari bidali behar diote
aurreko hilean eskuetsitako testamentuetatik jaraunspenaren komisarioak ordenatzaile
ahala modu ezeztaezinean erabili duenekoen zerrenda; bertan komisarioa eta erabili den
ahala dagokion kausatzailea nortzuk diren zehaztu behar da. Zerrendan notarioak
eskuetsitako agiri guztietatik testamentuahalorde erabili denekoak agertarazi behar dira,
are komisarioak ahala bere testamentuan erabili duenekoak ere.
(…)
115. artikulua. Urratze eta zehapenak.
1. Artikulu honetako hurrengo idatz-zatietan xedatutakoaren kalterik gabe,
Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren urratzeak Zergei buruzko Foru Arau
Orokorrean eta hura garatzeko arauzko xedapenetan xedatutakoaren arabera kalifikatu
eta zigortuko dira.
2. Eskuraketak salbuetsita daudenean, edo araudi honen 57- 61 bitarteko
artikuluetan xedatutakoaren arabera aplikatu ahal zaizkien txikipenak zerga-oinarriaren
bestekoak edo handiagoak direnean, eskuratutako ondasun edo eskubideen aitorpen edo
autolikidazioak epez kanpo aurkezten badira isun finkoa jarriko da: gehienez 9.015,18
euro subjektu pasibo bakoitzeko.
3. “Alkar-poderoso”ari edo ordenatzaile-ahalari lotuta dauden jaraunspenetan,
araudi honen 77. artikuluan eta 85. artikuluko 3. idatz-zatian komisarioari ezarri
zaizkion betebeharrak ez betetzea zerga-arloko urratze soiltzat joko da eta era honetara
zigortuko da.
a) Komisarioak ez badu aurkezten jaraunspeneko ondasunen inbentariorik edota
ahala frogatzeko agiririk, 6,01 eta 901,52 euro bitarteko isuna ezarriko da.
b) Ordenatzaile-ahala erabili egin dela edo hura iraungitzeko beste kariren bat
gertatu dela jakinarazten ez bada, isun finkoa ezarriko da, gehienez 9.015,18 eurokoa.
4. Artikulu honetako 2 eta 3. idatz-zatietan aipatu diren zehapenen graduazioari
dagokionez, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean eta hura garatzeko arauzko
xedapenetan ezarritako arau orokorrak beteko dira.
