Ekainaren 5eko 106/2001 Foru Dekretua; horren bidez Ondare
Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko
Zergari buruzko Araudia onetsi da
(BAO ekainaren 11koa)
10. Artikulua. Eskualdaketekin berdinetsitako egintzak.
1. Zergaren likidazio eta ordainketaren ondorioetarako, ondare eskualdaketatzat
joko dira.
B) Aitortutako adjudikazio-gaindikinak, Kode Zibilaren 821, 829, 1.056
(bigarrena) eta 1.062 (lehenengoa) artikuluetan eta funts berean oinarritutako Foru
Zuzenbideko xedapenetan xedatutakoa betez sortzen direnak izan ezik; batez ere,
baserria bere etxaldearekin Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilean araututako eran
dohainik eskualdatzean sortzen direnak izan ezik
4. Artikulu honetako 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoaren ondoreetarako, ez da
adjudikazio-gaindikintzat joko ezkontide edo izatezko bikoteko kide (maiatzaren 7ko
2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko bikotea) alargunari edo zati
alikuotaren jaraunsle legatu-hartzaileetako bati ohiko etxebizitza edo baserria eta haren
lurrak eskualdatzea, baldin eta haien balioa, jaraunspen osoarekiko, adjudikatarioaren
jaraunspen-kuota baino gehiago bada.
27. Artikulua. Foru ateraketa eta lehentasunarekin eskuratzeko eskubidea
1. Lurralde irekian dauden oinetxeko ondasunak besterentzen direnean, enborreko
ahaideek, foru deialdia egin ondoren, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibila aplikatu eta
ondasunak lehentasunarekin eskuratzeko eskubidea baliarazten badute, eskualdaketabalioa perituak tasatutako prezioa izango da, halakorik eginez gero.
2. Oinetxeko ondasunak besterendu aurretik foru deialdirik egin ez eta ondorioz
enborreko ahaideren batek, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren
1eko 3/1992 Legearen I. Liburuko V. Tituluan araupetutako foru ateraketaren eskubidea
erabiliz, besterentzea deuseztatzen badu, eskualdaketa-balioa enborreko ahaideak
ordaindu beharreko prezioa finkatzeko izendatzen diren pertsonek egiten duten peritutasazioaren emaitzako kopurua izango da, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibila
aplikatuz. Hala gertatzen denean, erosleak ordaindutako zerga itzul daakiola eskatzeko
eskubidea izango du, araudi honen 119. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.
3. Aurreko idatz-zatietan ezarritakoa gorabehera, eratxiki beharreko gutxieneko
balioa zehazteko arauz ezarritako arau teknikoetan aipatutako oinetxeko ondasunak
eskualdatzen direnean, araudi honen 93. artikuluan balioak egiaztatzeko ezarritako
prozedura aplikatuko da
90. Artikulua. Salbuespen objektiboak.
Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergatik
salbuetsita daude ondoko eragiketa hauek.
2. Legezko atzera-eskuratzearen bidez eskualdatzea, hura jasaten duen
eskuratzaileak Zerga lehendik ordaindua badu. Ez dira salbuespen horretan sartuko
Euskal Herriko Foru Zuzenbideari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legearen I.
Liburuko V. Tituluan araupetu den foru ateraketako eskubidea baliatzearen ondoriozko
eskualdaketak; berauen ziozko zerga-ordainketa araudi honen 27. artikuluan
ezarritakoaren arabera egingo da.
3. Aurreko paragrafoetan aipatutako balizkoetan, berdin tratatuko dira izatezko
bikoteei buruzko maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eraturiko
izatezko bikoteetako kideek egiten dituzten ekarpenak, adjudikazioak eta eskualdaketak
ere.
6. Lurzatien baterakuntzak eragiten dituen eskualdaketak eta gainerako egintza
eta kontratuak, landalurreko finken nahitaezko trukaketak, behar bezala baimendutako
borondatezko trukaketak, eta berrogei urtetik gorako errentamenduetan, Euskal Herriko
Foru Zuzenbide Zibilean araupetutakoari lotuz, lehentasunarekin eskuratzeko eskubidea
baliaraztearen ondoriozkoak, baldin eta onibarra eskuratu eta hurrengo sei urteetan
eskualdatzen ez bada.
16. Etxadiaren eta beraren jabegoen jabari osoa edo haien biziarteko gozamena
enborreko ahaideei kostubidez eskualdatzea, baldin eta finka nekazaritza, basozaintza
edo abeltzaintzako ustiapenerako bada eta eskualdatzaileak berak ustiatzen badu.
Salbuespena aplikatuko bada, eskuratzaileak eskuratu eta hurrengo sei urteetan egin
behar ditu jarduerak, eta egin ere berak zuzenean. Pertsona bat batez ere nekazaritza,
basozaintza edo abelzaintzako ustiapenean ari dela ulertuko da Pertsona Fisikoen
Errentaren gaineko Zergaren ondoreetarako ekonomi jardueren edo lan pertsonalaren
etekin gehienak horrexetan eskuratzen dituenean.
