Botere Judizialaren Lege Organikoa

OrokorraLege zibilak

Botere Judizialaren Lege Organikoa

73. artikulua

1. Auzitegi Nagusiaren barruan, Arlo Zibil eta Penaleko Salaren eskumenekoak izango dira,

Arlo Zibileko Sala gisa.

a. Kasazio-errekurtsoa, hori lege-aginduz ezarrita dagoenean, esparru zibileko jurisdikzioorganoek emandako ebazpenen kontra; organo horiek autonomia-erkidegoan izan behar dute
egoitza, errekurtsoaren oinarria izan behar da autonomia-erkidego horretako foru-zuzenbide
zibilaren nahiz zuzenbide zibil bereziaren arauak hautsi izana, eta kasuan kasuko autonomiaestatutuak eskumen hori ezarrita izan behar du.

b. Berrikuspenerako errekurtso berezia, hori lege-aginduz ezarrita dagoenean, esparru zibileko
jurisdikzio-organoek emandako epaien kontra; organo horiek autonomia-erkidegoan izan behar
dute egoitza, epaiak eman behar izan dira autonomia-erkidegoaren berezko foru-zuzenbide
zibilaren nahiz zuzenbide zibil bereziaren esparruan, eta kasuan kasuko autonomia-estatutuak
eskumen hori ezarrita izan behar du.

[…]

330. artikulua

[…]

4. Auzitegi Nagusien kasuan, Arlo Zibil eta Penaleko saletan, hiru plazetatik bat beteko du ospe
handiko legelarietatik batek. Nahitaezkoa da legelari horrek 10 urtetik gorako lanbideesperientzia izatea autonomia-erkidego horretan; autonomia-erkidegoko biltzar legegileak
hirukotea aurkeztuko du, eta, hiru horien artean, izendapenerako proposamena egingo du Botere

Judizialaren Kontseilu Nagusiak. Gainerako plazak magistratuek beteko dituzte. Magistratu
horiek 10 urteko esperientzia izan behar dute, kategoria horretan eta jurisdikzio zibil nahiz
penalean, eta, horrez gain, jakite bereziak izan behar dituzte, autonomia-erkidegoaren berezko
foru-zuzenbide zibilari edo zuzenbide zibil bereziari buruz; horien kasuan ere, izendapenerako
proposamena Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak egingo du.

[…]
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.