Bizkaiko Foru Aldundiaren 205/2008 Foru Dekretua, abenduaren 22koa, Bizkaiko
Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak araupetu dituena
(BAO Urtarrilaren 7koa)
26. artikulua.Identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharra eta hura egiaztatzeko
modua.
1. Pertsona fisiko eta juridikoek eta Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 34.
artikuluko 3. idatz zatian aipatzen diren zergapekoek identifikazio fiskaleko zenbakia
eduki behar dute zergen arloko harremanetarako edo zerga ondoreak sortzen
dituztenetarako.
Ondokoak dira, besteak beste.
a) Jabetza horizontalaren araubideko jabeen erkidegoak.
b) Pentsio funtsak, inbertsio funtsak eta kapital-arriskuko funtsak.
c) Interes ekonomikoko elkartzeak eta enpresen aldi baterako batasunak.
d) Testamentu-ahalordea baliatu zain dauden jaraunspenak, zergen arloko
harremanak edo zerga ondoreak sortzen dituzten harremanak dituztenak.
2. Identifikazio fiskaleko zenbakia eduki behar dutenek ondokoak erabil ditzakete
badaukatela egiaztatzeko: Zerga Administrazioak emandako agiria, nortasun agiri
nazionala eta atzerritarraren identifikazio zenbakiaren agiri ofiziala.
3. Aurreko idatz zatietan xedatutakoa betetzeak ez du salbutzen zerga jakin batzuei
buruzko araudietan ezarritako identifikazio kodeak edo gakoak eduki beharretik.
