Abenduaren 30eko 18/1987 Foru Araua, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergarena

GipuzkoaZeharkako ZergakLege fiskalak

Abenduaren 30eko 18/1987 Foru Araua, Ondare Eskualdaketa
eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergarena

(G.A.O. 1987ko abenduaren 31koa)

7. artikulua

2. Likidazio ondorioetarako eta zergaren ordainketarako ondare eskualdaketatzat
joko dira.

a) Zorren ordainez egindako esleipenak, bere gain hartutako zorren ordainez
egindako esleipenak eta zorrak ordaintzeko esleipenak. Zorrak ordaintzeko
esleipendunek kreditatzen badute esleitu zitzaizkien ondasun edo eskubide berberak bi
urteko epean hartzekodunari eskualdatu dizkiotela kredituaren kaudimen gisa, edo
helburu horretarako, epe berberaren barruan hirugarren bati eskualdatu dizkiotela
justifikatzen badute, esleipen horiengatik ordaindutako Zerga itzultzea eskatu ahal
izango dute.

b) Aitortutako adjudikazioak, Kode Zibileko 821, 829, 1.056 (bigarrena) eta 1.062
(lehenengoa) artikuluetan eta oinarri berean sostengaturiko Foru Zuzenbideko
gainerantzeko ebazpenetan xedatua betetzetik sortzen direnak salbu.

(…)

41. artikulua

1. Kasu bakoitzean Foru Arau honetako 1 artikulua dagokien hiru karga moduei
egozgarri izango zaizkien zerga onurak jarraikoak izango

B) Exenzioa izango dute:

3. Ezkontideek ezkontzako sozietatera egindako ondasun eta eskubideen ekarpenek,
beren alde eta haien ordainetan deuseztatzerakoan egindako esleipenek eta hori dela-eta
ezkontideei egindako eskualdaketak.

Xedapen bera aplikatuko da, aurreko paragrafoan aipatutako kasu berdinetan,
maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera osatutako izatezko bikoteko kideek egiten
dituzten ekarpen, esleipen eta eskualdaketei dagokienez.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.