828/1995 Errege Dekretua, maiatzaren 29koa, Ondare
Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko
Zergari buruzko Erregelamendua onetsi duena
(EAO, 1995. urteko ekainaren 22koa)
11. artikulua. Eskualdaketekin parekatutako egintzak
1. Zerga likidatu eta ordaintzeko ondorioetarako, ondare-eskualdaketak izango dira.
A) Zorren ordainean nahiz zorrak ordaintzeko egindako adjudikazioak. Zorrak
ordaintzeko egindako adjudikazioen kasuan, adjudikaziodunek egiaztatzen badute
hartzekodunari eskualdatu dizkiotela, bi urteko epean eta haren kreditua kitatzeko
helburuarekin, adjudikatutako ondasunak edo eskubideak eurak, adjudikazio horien
ondorioz ordaindutako zerga itzultzea eskatu ahal izango dute; orobat, adjudikaziodunek
egiaztatzen badute, helburu berberarekin eta epe berdinean, ondasunok hirugarrenari
eskualdatu dizkiotela.
B) Aitortutako adjudikazio-gaindikinak, salbu eta gaindikin horiek gertatzen direnean
Kode Zibilaren 821, 829, 1056 (bigarrena) eta 1062 (lehenengoa) artikuluetan
xedatutakoa betetzeko, edota foru-zuzenbidearen xedapenak betetzeko, xedapen horien
oinarria berbera izanik.
(…)
