74/2006 Foru Dekretua, azaroaren 29ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, Oinordekotza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Araudia onartu da

ArabaZuzeneko ZergakLege fiskalak

74/2006 Foru Dekretua, azaroaren 29ko Diputatuen
Kontseiluarena. Honen bidez, Oinordekotza eta Dohaintzen
gaineko Zergari buruzko Araudia onartu da

(A.L.H.A.O., 145. Zk. 2006-12-22koa)

6. artikulua.- Oinordekotza tituluak.

Jaraunspenaz eta legatuaz gain, honako hauek dira, besteak beste, oinordekotza
tituluak zerga honen ondoreetarako.

a) “Mortis causa” dohaintza.

b) Oinordetzazko kontratuak edo itunak.

c) Hildako kide edo enplegatuen senideei enpresek eta erakundeek orokorrean
emandako kopuruak jasotzeko eskubidea eratxikitzeko balio duten egintzak, haien
modalitatea edo izena edozein izanik, baldin eta Foru Dekretu honen 5. artikuluaren 1.
idatz zatiko c) letran edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan berariaz xedatuta
ez badago kopuru horiek jasotzeagatik zerga ordaindu beharra.

d) Testamentu betearazleei beren lana egiteagatik testamentugileek esleitutako
kopuruak jasotzeko eskubidea eratxikitzeko balio dutenak, baldin eta haiek jaraunspen
ondasuntzaren balio egiaztatuaren % 10 gainditzen ez badute.

e) Ezkontza hitzarmenetan oinordea izendatzea.

f) Komisarioak testamentua egiteko ahala erabiltzetik datozen egintzak; berdin da
zein itxura hartzen duten.


27. artikulua.- Sortzapena.

1. Heriotzaren ondoriozko eskuraketetan eta bizitza aseguruetan, kausatzailea edo
aseguratua hiltzen den egunean sortuko da Zerga, edo, hura falta bada, hil delako
adierazpena irmo bihurtzen denean, Kode Zibileko 196. artikuluan ezarritakoaren
arabera. Hala ere, kausatzailea bizi delarik oinordetzako hitzarmen eta kontratuen
ondorioz eskuraketak egiten direnean, akordio hori egiten den egunean sortuko da
Zerga.

2. Dohaintzaren ondoriozko eskuraketetan edo beste dohaineko eta “inter vivos”
negozio juridiko batzuen ondoriozko eskuraketetan, egintza edo kontratua egiten den
egunean sortuko da Zerga, eta, hain zuzen ere, bizitza aseguru baten onuradunak
kopuruak eskuratzearen kasuan, kontratugileak edo aseguratuak bizirik iraunez gero,
onuradunak jaso beharreko lehenengo kopurua edo bakarra eskatu ahal duen egunean
hartuko da sortutzat.

3. Ondasunen eskuraketaren eraginkortasuna baldintza, termino, fideikomiso edo
beste mugaren baten zioz etenda dagoenean, eskuraketa muga desagertzen den egunean
gauzatutzat joko da, eta egun hori hartuko da aintzat ondasunen balioa eta karga tasak
zehazteko.

4. Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko
3/1992 Legeko 32. eta 140. artikuluan eta horiekin bat datozen gainerakoetan
xedatutakoarekin bat, jaraunspena gozamen ahaldunaren bitartez edo komisario bidezko
testamentuaren bitartez gauzatzen denean, Zerga honela sortuko da.

a) Gozamen ahaldunak edo komisario bidezko testamentuak ukitzen ez dituen
ondasun eta eskubideen eskuraketetan, Zergaren sortzapenari buruzko arau orokorraren
arabera, hau da, artikulu honetan goragoko idatz zatietan azaltzen den arau orokorraren
arabera.

b) Gozamen ahaldunak edo komisario bidezko testamentuak ukitutako ondasun eta
eskubideei dagokienez, Zerga noiz sortzen den zehazteko, ondoko kasu hauek bereizi
behar dira.

1º Ondasun edo eskubideen eskuraketaren kausa gozamen ahaldunari edo
komisarioari esleitutako xedatzeko ahalmena edo testamentu ahalordea baliatu izana
bada, (edo haiek esleituta eduki dezaketen beste edozein ahalmen baliatu izana, horrela
zerga honen zerga egitatea sortzen bada), Zerga sortuko da ahalmen horiek osorik edo
zati batean baliatzen diren egunean.

2º Gozamen ahaldunak edo komisario bidezko testamentuak ukitzen dituzten
ondasun edo eskubideen eskuraketetan, baldin eta xedatzeko ahalmena edo testamentu
ahalordea iraungiak badira haiek osorik edo zati batean baliatu aurretik, Zerga sortuko
da ahalmena edo ahalordea iraungitzen den egunean.

3º Gozamen ahalduna badago, eta, komisario bidezko testamentua egonez gero,
ahalordea baliatzen ez den bitartean pertsona jakin batek jaraunspeneko ondasun edo
eskubide guztien edo horietako batzuen gozamenerako eskubidea badu, gozamenerako
eskubideari dagokion Zerga sortuko da gozamena eratu duena hiltzen den egunean edo,
hura falta bada, hil delako adierazpena irmo bihurtzen den egunean, Kode Zibileko 196.
artikuluaren arabera.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.