29/1987 Legea, abenduaren 18koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa

EstatuaZuzeneko ZergakLege fiskalak

29/1987 Legea, abenduaren 18koa, Oinordetza eta Dohaintzen
gaineko Zergari buruzkoa

(EAO, 1987. urteko abenduaren 19koa)

24. artikulua. Sortzapena

1. Heriotzaren ondoriozko eskuraketetan eta bizitzaren gaineko aseguruetan, zerga
sortuko da, kausatzailea edo aseguruduna hiltzen den egunean, edo, bestela, absentearen
inguruko heriotza-adierazpena irmo bihurtzen denean, Kode Zibilaren 196. artikuluaren
arabera. Hala eta guztiz ere, kausatzailea bizirik dagoela, eskuraketak gertatu badira,
oinordetza-kontratu nahiz -itunen ondorioz, zerga sortuko da, hitzarmen hori zein
egunetan gertatu edo egin, eta egun horretan bertan.

2. Doako eskualdaketak inter vivos gertatzen direnean, zerga sortuko da, egintza edo
kontratua zein egunetan gertatu edo egin, eta egun horretan bertan.

3. Ondasunak eskuratzean, eskuraketa horren eragingarritasuna etenda geratu bada,
baldintza, epe-muga, fideikomiso nahiz bestelako mugen ondorioz, beti ulertuko da
eskuraketa gertatu dela, muga horiek desagertzen diren egunean.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.