1629/1991 Errege Dekretua, azaroaren 8koa, Oinordetza eta
Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Erregelamendua onetsi
duena
(EAO, 1991. urteko azaroaren 16koa)
11. artikulua. Oinordetza-tituluak
Zerga honen ondorioetarako, oinordetza-tituluak dira, besteak beste, eta herentzia eta
legatuaz gain, hurrengoak.
a) “Mortis causa” dohaintza.
b) Oinordetza-kontratuak edo -itunak.
c) Enpresek edo, oro har, erakundeek hildako kide edo langileen senideei zenbait dirukopuru jasotzeko eskubidea aitortzekoak, diru-kopuru horien modalitatea edo izena
edozein izanik ere, baldin eta beren-beregi ez bada xedatu diru-kopuru horiek zerga
ordainduko dutela, 10. artikuluaren c) idaz-zatiaren ondorioz, edo Pertsona Fisikoen
Errentaren gaineko Zerga ordainduko dutela.
d) Testamentugileek albazeei zenbait diru-kopuru jasotzeko eskubidea aitortzekoak,
albazea horiek euren eginkizunak bete ditzaten, usadio eta ohituretan ezarritakoa
gainditzen duten neurrian, edo, bestela, herentziaren balio egiaztatuaren 100eko 10a
gainditzen duten neurrian.
38. artikulua. Ezkontza-sozietatearen ondasun erkideak dohaintzan ematea.
Bi ezkontideek ezkontza-sozietatearen ondasun edo eskubide erkideak dohaintzan
ematen dituztenean, ulertuko da dohaintza bakarra dagoela.
55. artikulua. Erreserbak
1. Kode Zibilaren 811. artikuluaren arabera, herentzia erreserbapekoa denean,
erreserbagileak gozamendun gisa ordainduko du zerga; baina, erreserba zein senideren
mesederako ezarri eta senide horiek guztiak hil direlako, edo uko egin dutelako,
erreserba azkentzen bada, erreserbagilearen betebeharra izango da jabetza soilari
dagokion zerga ordaintzea, eta, kasu horretan, erregelamendu honen 47.3 eta 58.
artikuluetan agindutakoa aplikatuko da.
2. Kode Zibilaren 968, 969, 979 eta 980. artikuluek aipatu erreserba arruntaren kasuan,
zerga erreserbagileari likidatuko zaio, jabetza osoaren gainean; horri kalterik egin gabe,
egiaztatzen bada, erreserbak zein ondasun ukitu eta ondasun horiek beroriek edo
halakoen ordezkoak erreserba-hartzaileari eskualdatu zaizkiola, orduan erreserbagileak
eskubidea izango du, ondasunon gaineko jabetza soila dela-eta ordaindutako zerga
itzultzeko.
3. Bi kasu horietan, erreserba-hartzaileak zerga ordainduko du, 47.3 artikuluan
agindutakoa kontuan hartuta, eta ondasunak zein pertsonarengandik etorri eta pertsona
horrekin duen senidetasun-gradua gogoan izanik, baina erreserbagilearekin duen
senidetasun-gradua aintzakotzat hartu gabe, nahiz eta erreserbagile horrek hobetzeahalmena erabili izan, Kode Zibilaren 972. artikuluan aitortuta dagoen moduan.
4. Edozein kasutan ere, aurreko zenbakietan xedatutakoa aplikatuko zaie Aragoiko
Konpilazioaren 139. artikuluan araututako erreserbei, Kataluniako Konpilazioaren 274.
artikuluan araututakoei, Nafarroako Konpilazioaren 269. Legean araututakoei, eta
Bizkaiko Konpilazioaren 36 eta 38. artikuluetan araututakoei ere bai.
