12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia
Erkidegoarekiko Ekonomi Ituna onetsi duena
(EAO 124. zk., 2002ko maiatzaren 24koa)
JUAN CARLOS I.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau ikusi eta ulertzen duten guztiei.
Jakin ezazue: Gorte Nagusiek lege hau onetsi dute eta nik berretsi egin dut.
ZIOEN AZALPENA
Ekonomi Itunaren marko juridiko-positiboaren oinarria Konstituzioaren lehen xedapen
erantsian dago; honen bitartez Konstituzioak babesa eta begirunea eskaini dizkie foru
lurraldeen eskubide historikoei, eta foru araubidea, oro har, aldiro eguneratu dadila
agindu du, Konstituzioaren beraren eta Autonomia Estatutuaren esparruan eguneratu
ere.
Konstituzioaren agindua betez, eremu horretako abiaburu nagusia ezarri zuen
Euskadiko Autonomia Estatutuak, abenduaren 1 8ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez
onetsiak. Euskadiko lurralde historikoetako erakunde eskudunek, abiaburu horretatik,
bakoitzak bere zerga-sistema ezarri, zaindu eta araupetu ahal dute.
Foru erakundeek zerga gaietan duten ahalmena Euskadiko berezitasunaren osagai
material gisa gauzatu ahal dadin, ordea, behar bezala antolatu behar dira Estatuaren
eta Euskadiren arteko finantza eta zerga harremanak. Arestian aipatutako Autonomia
Estatutuak helburu horrekin xedatu zuenez, harremanok tradiziozko foru sistemaren
bitartez araupetu behar dira, ekonomi itunaren edo hitzarmenen bitartez, hain zuzen ere.
Horren ondorioz, jakina, bi administrazioen artean finantza-fluxuak gertatzen dira eta
halakoak jaso egin behar dira ekonomi itunean.
Hala, bada, maiatzaren 13ko 12/1981 Legeak Euskal Autonomia Erkidegoarekiko
lehenengo Ekonomi Ituna onetsi zuen, eta iraunaldi mugatua ezarri zion, bi mila eta
batgarren urteko abenduaren hogeita hamaika artekoa, Arabako probintziarekiko Itunari
ezarri zitzaion bezala, Arabakoa hartu baitzen oinarri Euskadikoa egiteko.
Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Itun berriak, honako lege honen bidez
onetsitakoak alegia, 1981eko Itunaren abiaburu, oinarri eta zuzentarau berberei eutsi
die, azken hogei urteotako esperientzia kontuan izanik. Alabaina, sendotu egin dira
itunaren aplikazioari begira segurtasun juridikoa areagotzeko bideak eta prozedurak.
Beste alde batetik, Ekonomi Itun berriari izaera mugagabea eman zaio, Konstituzioaren
eta Autonomia Estatutuaren babesean irautea ziurtatuko dion esparru egonkorrean
egokitu dadin. Hala ere, zerga-sisteman gerta litezkeen aldakuntzei egokitzeko bideak
eman zaizkio.
Hori guztia dela-eta, bi administrazioek, elkar hartuta eta Euskal Autonomia
Erkidegoarekiko lehenengo Ekonomi Ituna onesteko erabili zen prozedura bera erabilita,
honako hau ezarri dute, eta Kuporako Batzorde Mistoak behar den erabakia onetsi du
2002ko martxoaren 6an.
Artikulu bakarra
Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Ituna onetsi da, Euskadiko Autonomia
Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren berrogeita batgarren
artikuluan aipatutako ituna, hain zuzen ere. Itunaren nondik-norakoak lege honen
eranskinean daude.
XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA
Abenduaren 12ko 18/2001 Legeak, Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Lege
Orokorrak, azken xedapenetatik bosgarrenaren 2. idatz-zatian dioena aldatu egin da eta
honela geratu da.
«Lege honetan xedatutakoa Euskal Autonomia Erkidegoari aplikatzeak,
horren foru araubidea dela-eta, ez dio kalterik egingo Ekonomi Itunari
buruzko Legean xedatutakoari.»
XEDAPEN INDARGABETZAILE BAKARRA
Lege hau indarrean jartzen denean indarrik gabe geratuko dira harekin bat ez
datozen xedapenak, haren maila berekoak edo beheragokoak izanez gero.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Lege honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik
aurrera izango du indarra, baina ondoreak bi mila eta biko urtarrilaren batetik aurrera
izango ditu.
Beraz, Espainiar guztiei, norbanako nahiz agintari, honako legea betetzeko eta
betearazteko agintzen diet.
ERANSKINA
EKONOMI ITUNA
LEHEN KAPITULUA
ZERGAK
1 .ATALA
ARAU OROKORRAK
1. artikulua.
Lurralde historikoetako erakundeen eskumenak.
Bat. Lurralde historikoetako erakunde eskudunek -bakoitza bere lurraldean- zergaaraubidea mantendu, ezarri eta arautzeko ahalmena izango dute.
Bi. Lurralde historikoetako zerga-sistema osatzen duten zergak ordainaraztea,
kudeatzea, likidatzea, ikuskatzea, berrikustea eta biltzea foru aldundiei dagokie,
bakoitzari bereak.
2. artikulua.
Printzipio nagusiak.
Bat. Lurralde historikoek zerga-sistemarik ezarriko badute, sistema horietan
honako printzipio hauek bete beharko dira.
Lehenengo. Elkartasunari begirunea zor zaio, Konstituzioan eta Autonomia
Estatutuan zehaztutako moduan.
Bigarren. Estatuko zergen egitura orokorra kontuan izan behar da.
Hirugarren. Estatuarekiko koordinazioa, zerga-sistemen harmonizazioa eta
lankidetza sustatu behar dira, ekonomi itun honetako arauak betez.
Laugarren. Lurralde historikoetako erakundeen arteko koordinazioa, zerga-sistemen
harmonizazioa eta elkarrekiko laguntza, Eusko Legebiltzarrak helburu horiek betetze aldera
ematen dituen arauak betez.
Bostgarren. Estatu espainiarrak izenpetuta eta berretsita dituen nazioarteko itun edo
hitzarmenen menpe egongo dira lurralde historikoak, eta gauza bera gertatuko da gerora
beste halakoren bati atxikitzen bazaio.
Bereziki, lurralde historikoetako zerga-sistemak bat etorri behar du zergapetze bikoitza
ekidite aldera Espainiak sinatuak dituen nazioarteko hitzarmenetan eta Europar
Batasunak zerga-harmonizazioari buruz emandako arauetan xedatutakoarekin, eta halako
hitzarmen eta arauak aplikatzearen ondorioz itzulketak egitea onartu behar du, bidezkoa
denean.
Bi. Zergei buruzko Lege Orokorrean zerga-arauak ulertzeko ezarritakoaren bidetik
ulertu behar dira ekonomi itun honetako arauak.
3. artikulua. Zergak harmonizatzea.
Zerga-arauak sortzeko orduan, lurralde historikoek.
a) Terminologia eta kontzeptuak Zergei buruzko Lege Orokorraren arabera egokitu
behar dituzte, ekonomi itun honetan ezarritako berezitasunak kontuan hartu behar
badira ere.
b) Benetako zerga-presio orokorra Estatuko gainerako lekuetan dagoenaren parean
mantendu behar dute.
c) Espainia osoan zehar mugitzeko eta edonon geratzeko askatasuna errespetatu eta
bermatu egin behar dute, bai pertsonen kasuan, bai -mugitzeko askatasuna dela etaondasun, kapital eta zerbitzuen kasuan ere. Ezin da, beraz, bazterketarik gertatu; ezin
dira enpresen lehiatzeko aukerak murriztu; eta ezin da baliabideen asignazioan
distortsiorik eragin.
d) Jardueren sailkapenak direla-eta, abeltzaintza, meatzaritza, industria,
merkataritza, zerbitzu, lanbide eta arte arloetan, lurralde erkidean erabiltzen den
sailkapen berbera erabiliko dute, nahiz eta sailkapen zehatzagoa egiteko aukera eduki.
4. artikulua. Lankidetza-printzipioa.
Bat. Lurralde historikoetako erakunde eskudunek Estatuko Administrazioari
jakinaraziko dizkiete zergen arloko arauak egiteko proiektuak, xedapenok indarrean
jarri baino nahikoa denbora lehenago.
Estatuko Administrazioak jakinarazpen berbera egin behar die lurralde
historikoetako erakundeei.
Bi. Nazioarteko akordioek ekonomi itun hau betetzeko orduan inolako eraginik
baldin badute, akordio horietan Euskadiko erakundeen lankidetza ahalbidetzeko
behar diren baliabideak jarriko ditu Estatuak.
Hiru. Estatuak eta lurralde historikoek, zergak kudeatu, ikuskatu eta biltze aldera
eskumenez dagozkien zereginak betetzen dituzten bitartean, zerga horiek hobeto
ordainarazteko beharrezkoak zaizkien datu eta aurrekari guztiak emango dizkiote
elkarri, behar diren garaian eta eran. Hain justu, administrazio batak eta besteak.
a) Beharrezkoa duten informazio guztia emango diote elkarri, datuak
prozesatzeko zentroen bitartez. Horretarako, behar den komunikazio teknikoa
abiaraziko dute.
Urtero, zerga-mailako informatika-plan koordinatua egingo dute elkarrekin.
b) Ikuskaritza-zerbitzuek hainbat plan egingo dute, helburu, arlo eta hautaketajardunbide koordinatu jakin batzuk batera ikuskatzeko. Gauza bera egingo dute,
gainera, egoitza aldatu duten zergadunekin, zerga-gardentasunaren araubidepeko
erakundeekin eta zergak Sozietateen gaineko Zergan ageri den eragiketakopuruaren arabera ordaindu behar dituzten sozietateekin.
Lau. Estatuak eta Euskal Herriko erakundeek erabakiko dituzte informazioa
trukatzeko prozedurak; prozedura horiek honako hauek egoki betetzen direla bermatuko
dute: Estatuaren nazioarteko itun eta hitzarmenak, eta bereziki Europar
Batasunetik datorkigun araudia, kooperazio administratiboari buruzkoa eta elkarri
laguntzearen ingurukoa.
5. artikulua. Estatuarenak bakarrik diren eskumenak.
Honako eskumen hauek estatuarenak bakarrik dira.
Lehenengo. Zerga Berezien eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren barruan, inportatzeko
eskubideak eta inportazio-kargak arautzea, kudeatzea, ikuskatzea, berraztertzea eta
biltzea.
Bigarren. Ekonomi itun hau betetzen den begiratzea, goi-mailako ikuskaritza
eginda. Horretarako, eginkizun hori duten Estatuko organoek, urtero, betebehar horren
emaitzak azaltzeko txosten bat egin behar dute, Eusko Jaurlaritzaren eta foru aldundien
laguntzarekin.
6. ATALA
OINORDETZA ETA DOHAINTZEN GAINEKO ZERGA
25. artikulua. Aplikatu beharreko arautegia eta zergaren ordainarazpena.
Bat. Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga itundutako zerga da eta
araudi autonomoaren pean dago.
Lurraldea dela-eta eskumena daukan foru aldundiak ordainaraziko du zerga hori honako
kasu hauetan:
a) “Mortis causa” eskuraketetan, eta bizitza aseguruen onuradunek
aseguratuaren heriotzaren ondoren kopuruak hartzen dituztenean, baldin eta
sortzapenaren egunean kausatzailearen ohiko egoitza Euskadin badago.
b) Ondasun higiezinen dohaintzetan, ondasun horiek Euskadiko lurraldean kokatuta
baldin badaude.
Letra honetan xedatutakoa dela-eta, ondasun higiezinen dohaintzatzat hartuko
dira Baloreen Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legeko 108. artikuluan
jasotako dohaineko balore-eskualdatzeak.
c) Gainerako ondasun eta eskubideen dohaintzetan, dohaintza-hartzaileak ohiko
bizilekua Euskadin baldin badauka sortzapenaren egunean.
d) Zergapekoak egoitza atzerrian daukanean, baldin eta ondasun edo eskubide
guztiak Euskadiko lurraldean kokatuta badaude, Euskadiko lurraldean erabil
badaitezke edo Euskadiko lurraldean bete behar badira. Bizi-aseguruetako
hitzarmenetatik lortutako kopuruen kasuan ere bai, hitzarmen hori egoitza
Euskadin duten aseguru-erakundeekin egin bada, edo Euskadin egin bada bertan
jarduten duten atzerriko erakundeekin.
Bi. Aurreko zenbakiko a) eta b) letretan jasotako kasuetan, foru aldundiek lurralde
erkideko arauak aplikatuko dituzte, kausatzaileak edo dohaintza-hartzaileak egoitza
Euskadin eskuratu zuenetik zerga ordaindu beharra sortu arte 5 urte baino gutxiago pasa
badira. Autonomia Estatutuaren 7.2. artikuluaren arabera izaera politikoz euskaldunak
izaten jarraitu dutenei ez zaie arau hori ezarriko.
Hiru. Agiri baten bidez dohaintza-emaile bakar batek dohaintza-hartzaile bati
ondasunak edo eskubideak dohaintzan ematen badizkio eta, aurreko Bat idatz-zatiaren
arabera, etekina lurralde erkidean eta Euskadiko lurraldean sortutakoa dela pentsatu
behar bada, lurralde bakoitzari zein etekin dagokion jakiteko, bakoitzari dagozkion
ondasun edo eskubideei (etekina nori aitortu zaion, hari dagokio dena delako ondasun
edo eskubidea) batez besteko tasa bat aplikatu behar zaie, hain zuzen ere,
transmititutako guztiei lurraldeko arauen arabera aplikatu beharko litzaiekeen batez
besteko tasa.
Lau. Dohaintzak batu behar diren kasuetan, Euskadiri zein etekin dagokion jakiteko,
dena delako momentuan transmititu diren ondasun eta eskubideen balioari batez besteko
tasa bat aplikatu behar zaio, hain zuzen ere, ondasun eta eskubide guztiak batu ondoren
lortzen den balioari Euskadiko arauen arabera dagokion batez besteko tasa.
Horretarako, batutako ondasun eta eskubide guztiak honako hauek izango dira.
aurreko dohaintzetatik datozenak eta dena delako momentuan transmititzen direnak.
8. ATALA
ONDARE ESKUALDAKETEN ETA EGINTZA JURIDIKO
DOKUMENTATUEN GAINEKO ZERGA
30. artikulua.
Aplikatu beharreko arautegia.
Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga itundutako
zerga da eta araudi autonomoaren pean dago, sozietate-eragiketetan, truke-letretan eta
ordezko balioa edo igorpen-zeregina duten agirietan izan ezik; halakoetan arau
erkideak beteko dira eta lurralde historikoetako erakunde eskudunen eginkizuna izango
da aitorpen eta sarrera agirien ereduak onestea eta sarrera egiteko epeak jartzea
likidazio-aldi bakoitzean. Dena dela, horiek guztiek ez dute alde handirik izango
Estatuko Administrazioak ezartzen dituenekin.
31. artikulua.
Zergaren ordainarazpena.
Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga ordainaraztea
dena delako foru aldundiari dagokio honako kasu hauetan:
1. Ondasun higiezinak kostu bidez eskualdatzen direnean eta alokatzen direnean, eta
ondasun horien eskubide errealak —baita bermekoak ere— osatu edo eskubide horiek
kostu bidez ematerakoan, ondasunok Euskadiko lurraldean kokatuta badaude.
Baloreen Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1 988 Legeko 108. artikuluan jasotako
kasuetan, baloreak eskualdatzen dituen erakundearen aktiboko ondasun higiezinak
Euskadiko lurraldean badaude.
2. Ondasun higigarriak, aziendak eta kredituak kostu bidez eskualdatzerakoan eta
horien gaineko eskubideak osatzerakoan eta eskubide horiek kostu bidez
lagatzerakoan, baldin eta eskuratu behar dituena pertsona fisikoa bada eta ohiko
bizilekua Euskadin badauka; edo, pertsona juridikoa bada eta Euskadin badauka
zerga-egoitza.
Aurrekoa hala bada ere, honako bi salbuespen hauek jarri ditugu:
a) Akzioak, harpidetza-eskubideak, obligazioak, antzeko tituluak eta gainerako
baloreak eskualdatzen direnean, eragiketa zein tokitan formalizatu den hartuko
da kontuan.
b) Higigarrien hipoteka edo edukitza-aldaketarik gabeko bahia osatzerakoan edo
tartean itsasuntzi edo aireuntziak dauden kasuetan, egintza horiek zein
lurraldetan inskribatu behar diren hartuko da kontuan.
3. Mailegu soilak, fidantzak, higiezinez bestelako alokatzeak eta pentsioak osatu
behar direnean, baldin eta mailegu-hartzailea, errentaria, fidantza-hartzailea edo
pentsioduna pertsona fisikoa bada eta ohiko bizilekua Euskadin badu; edo pertsona
juridikoa bada eta zerga-egoitza Euskadin badu.
Maileguak berme erreala duenean, berriz, hipotekadun ondasun higiezinak
Euskadiko lurraldean badaude, edo lurralde horretan inskribatu badaitezke
higigarrien hipotekak edo edukitza-aldaketarik gabeko bahiak.
Mailegu bat lurralde erkidean eta foru lurraldean kokatutako hainbat ondasun
higiezinen gaineko hipotekarekin bermatuta badago, edo lurralde bietan
inskribatu daitekeen higigarrien hipotekarekin nahiz edukitza-aldaketarik gabeko
bahiarekin bermatuta badago, batzuei eta besteei egozten zaien erantzukizunaren
araberako proportzioan ordainduko zaio zerga administrazio bakoitzari, edo,
zehaztapen hori eskrituran beren beregi jasorik ez badago, ondasunen balio
egiaztatuen araberako proportzioan.
4. Ondasunen administrazio-emakidetan, ondasun horiek Euskadin kokatuta baldin
badaude; eta obrak burutu edo zerbitzuak ustiatu behar direnetan, baldin eta
Euskadin egiten edo eskaintzen badira. Arau horiek beroriek aplikatuko dira
administrazio-emakidekin berdinesten direlako zergapean dauden administrazio
egintza eta negozioetan ere.
Ondasunak ustiatzeko emakidak direnean, ondasunek Euskadiko lurralde-eremua
gainditzen badute, Euskadiko lurraldean atzematen duten azaleraren arabera
ordainduko da Zerga.
Obrak burutzeko emakidak direnean, obrek Euskadiko lurralde-eremua gainditzen
badute, Euskadiko lurraldean egingo diren obren zenbatekoa kalkulatuko da eta
horren arabera ordainduko da Zerga.
Zerbitzuak ustiatzeko emakidak direnean, Euskadiko lurralde-eremua gainditzen
badute, Euskadiko lurraldeetako biztanleriek eta azalerek emakidak ukitzen dituen
erkidego guztien azaleren eta biztanlerian zenbateko portzentajea egiten duten
kalkulatuko da, hiru portzentajeen batezbesteko aritmetikoa aterakoa da eta horren
arabera ordainduko da Zerga.
Euskadiko lurralde-eremua gainditzen duten emakida mistoak badira, aurreko hiru
lerroaldeetan jasotako irizpideak emakidaren zati egokiari aplikatuko zaizkio eta
emaitzaren arabera ordainduko da Zerga.
Euskadiko lurralde-eremua gainditzen duten administrazio emakidak badira,
lurraldearen arabera eskumena duen foru aldundiak ikuskatuko du Zerga, baldin eta
erakunde emakidadunaren zerga-egoitza lurralde horretan badago.
5. Sozietate-eragiketetan, honako gorabeheretariko baten bat nabari bada.
a) Erakundeak zerga-egoitza Euskadin eduki behar du.
b) Erakundeak sozietate-egoitza Euskadin eduki behar du, baldin eta benetako
zuzendaritza-egoitza Europar Batasuneko kide diren estatuetakoren bateko
beste zerga-administrazio bateko lurralde-esparruan ez badago; edo, hala egonik
ere, estatu horrek ez baldin badu sozietate-eragiketa antzeko beste zergaren batekin
kargatzen.
c) Erakundeak eragiketa batzuk Euskadin ere egin behar ditu, baldin eta benetako
zuzendaritza-egoitza eta sozietate-egoitza Europar Batasuneko kide diren
estatuetakoren bateko beste zerga-administrazio bateko lurralde-esparruan ez
badago; edo, hala egonik ere, estatu horrek ez baldin badu sozietate-eragiketa
antzeko beste zergaren batekin kargatzen.
6. Eskritura, akta eta notario-testigantzetan, baldin Euskadin baimendu edo ematen
badituzte.
Aurreko lerroaldean jartzen duena bete egin behar bada ere, Egintza Juridiko
Dokumentatuen gaineko karga-kuota gradualari lotuta dauden kasuetan ere zerga
ordainaraztea dena delako foru aldundiaren lana izango da, baldin eta ondasunak edo
egintzak inskribatu behar diren erregistroa Euskadiko lurraldean badago.
7. Truke-letra eta ordezko balioa edo igorpen-zeregina duten agirietan eta
ordaindukoetan, bonoetan, obligazioetan eta antzeko tituluetan, Euskadin igortzen
edo jaulkitzen badira; atzerrian igortzen badira, lehenengoz eduki dituenak ohiko
bizilekua edo zerga-egoitza lurralde horretan baldin badauka.
8. Anotazio prebentiboetan, Euskadin kokatutako erregistro publikoetan egiten badira.
16. ATALA
KUDEAKETA ETA JARDUNBIDEKO ARAUAK
43. artikulua. Ohiko bizilekua eta zerga-egoitza.
Bat. Ekonomi itun honetan xedatutakoari begira, Euskadin bizi izaten diren pertsona
fisikoek ohiko bizilekua Euskadin dutela pentsatzeko, ondoren aipatzen diren arauak
aplikatuko dira, hurrenez hurren.
Lehenengo. Lurralde horretan zergaren ezarraldiko egun gehien ematea, Pertsona
Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokionez; sortzapen egunaren bezperan
amaitzen den urtebeteko egun gehien ematea, urtearen edozein egunetatik hasita
zenbatuta, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari, Ondare Eskualdaketa eta
Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari eta Zenbait Garraiobideren gaineko
Zerga Bereziari dagokienez.
Pertsona fisikoen ohiko egoitza, gainerako zergei dagokienez, dena-delako zergaren
sortzapen egunean Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondoreetarako
duten ohiko egoitza bera izango da.
Lurralde jakin batean pertsona batek zenbat denbora eman duen zehazteko, aldi
batez kanpoan egon izana kontuan hartuko da.
Kontrako frogarik ez dagoen artean, pertsona fisiko bat Euskadiko lurraldean
dagoela pentsatuko da bere ohiko etxebizitza bertan baldin badu.
Bigarren. Lurralde horretan baldin badu bere eginkizunen zentro nagusia; leku
hori zein den jakiteko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ezarpenoinarriaren zatirik handiena zein lurraldetan eskuratzen duen ikusiko da; kasu
honetarako, ez dira kontuan hartuko higigarrien kapitalak emandako errentak eta
ondarearen gehikuntzak, ez eta zerga-gardentasunaren araubidean —profesionala alde
batera utzita— egotzitako oinarriak ere.
Hirugarren. Lurralde horretan baldin badu aitortutako bere azken bizilekua,
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondorioetarako.
Bi. Espainiako lurraldean bizi diren pertsona fisikoen kasuan, egutegiko urtean zehar
ez badute lurralde horretan 183 egun baino gehiago egiten, Euskadiko lurraldean bizi
direla joko da bertan baldin badute enpresa- edo lan-jardueren edo interes
ekonomikoen gune nagusia edo oinarria.
Hiru. Dena delako pertsona fisikoa Espainian bizi dela uste baldin bada,
ezkontidearekin legez banandu gabe dagoelako eta ezkontideak eta haren menpe
dauden adin txikiko seme-alabek ohiko bizilekua Euskadiko lurraldean dutelako,
pertsona fisiko horrek ohiko bizilekua Euskadiko lurraldean daukala joko da.
Lau. Ekonomi itun honen ondorioetarako, jarraian aipatuko direnek zerga-egoitza
Euskadin dutela uste izango da.
a) Ohiko egoitza Euskadin duten pertsona fisikoak.
b) Pertsona juridikoak eta Sozietateen gaineko Zergaren menpean dauden gainerako
erakundeak, Euskadin baldin badute sozietate-egoitza eta, betiere, sozietateegoitza horretan baldin badute zentralizatuta administrazio-kudeaketa eta
negozioen zuzendaritza, edo bestela, kudeaketa edo zuzendaritza hori
Euskadin egiten bada. Irizpide horiek erabilita egoitza non duten jakiterik ez
badago, balio handieneko ibilgetua non daukaten hartuko da kontuan.
c) Establezimendu iraunkorrak, Euskadin egiten badute euren negozioen
administrazio-kudeaketa edo zuzendaritza. Irizpide hori erabilita egoitza non
duten jakiterik ez badago, balio handieneko ibilgetua non daukaten hartuko da
kontuan.
d) Sozietate zibilak eta nortasun juridikorik gabeko izakiak, Euskadin baldin
badute kudeaketa eta zuzendaritza. Irizpide hori erabilita zerga-egoitza non
duten jakiterik ez badago, balio handieneko ibilgetua zein lurraldetan duten
hartuko da kontuan.
Bost. Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboek eta erakunde ez-egoiliarren
establezimendu iraunkorrek zerga-egoitzaren aldaketak bi administrazioei jakinarazi
behar dizkiete, baldin eta egoitzaren aldaketak honako zerga ordainarazteko
eskumenean aldaketaren bat badakar. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari
dagokionez, zergaren aitorpena aurkeztea nahikoa izango da jakinarazpen hori egiteko.
Sei. Zergapekoen egoitza zein den erabakitzeko orduan administrazioen artean
auziak sortzen baldin badira, Arbitraje Batzordeak konponduko ditu arazoak,
zergapekoek diotena entzun ondoren. Arbitraje Batzorde hori ekonomi itun honen III.
kapituluko 3. atalean dago araututa.
Zazpi. Lurralde erkidean edo foru lurraldean bizi diren pertsona fisikoek beren ohiko
bizilekua lurralde horietako batetik bestera aldatzen baldin badute, zerga-betebeharrak
bizileku berriaren arabera beteko dituzte aurrerantzean, bizileku berri hori lotura-puntua
baldin bada.
Gainera, idatz-zati honetan aurreikusitakoagatik bizilekurik ez dela aldatu pentsatu
behar baldin bada, pertsona fisikoek kasuan kasuko aitorpen osagarriak aurkeztu
beharko dituzte, eta atzerapenek sortarazitako korrituak ere gehitu beharko dituzte.
Bizilekua aldatzearen helburu nagusia zerga gutxiago ordaintzea baldin bada, aldaketa
horiek ez dute ondoriorik edukiko.
Bizileku berrian jarraian emandako denbora gutxienez hiru urtez luzatzen den kasuetan
izan ezik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko
Zergaren ondorioetarako, aldaketarik ez dela izan pentsatuko da ondorengo
inguruabarrak gertatzen direnean:
a) Bizilekua aldatzen den urtean edo hurrengoan, Pertsona Fisikoen Errentaren
gaineko Zergaren ezarpen-oinarria aldaketaren aurreko urtean zegoen ezarpenoinarria baino 100eko 50 handiagoa izatea, gutxienez. Zerga-ordainketa batera
egiten denean, banakotzeari buruzko arauak erabiliz zehaztuko da.
b) Egoera hori sortzen den urtean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren
ondoriozko tributazio efektiboa aldaketa izan aurreko lurraldean aplikatu
beharreko araudiagatik gertatuko litzatekeen tributazio efektiboa baino txikiagoa
izatea.
c) Ohiko bizilekua berriz ere hasierako lurraldean edukitzea a) letran azaldutako
egoera sortzen den urtearen hurrengoan, edo honen hurrengoan.
Zortzi. Kontrako frogarik egon ezik, pertsona juridikoen zerga-egoitza ez dela aldatu
uste izango da baldin eta aldaketaren aurreko edo ondoko urtean batere jarduerarik
egiten ez badute edo jarduerari uzten badiote.
Bederatzi. Administrazio interesatuetatik edozeinek zergadunaren egoitza aldaketa
eragin ahal izango du. Administrazio horrek bere proposamena besteari helaraziko
dio, jakin beharreko aurrekariak erantsita, eta bi hilabeteko epea emango dio egoitza
aldaketari buruz duen iritzia azaltzeko eta egoitza aldatzen bada ondoreak zein
egunetatik sortuko diren adierazteko. Besteak proposamenari baietza ematen badio,
administrazio eskudunak zergadunari jakinaraziko dio.
Bi administrazioak ados jartzen ez badira ere, prozeduran aurrera jarraitu ahal izango
da artikulu honetako Sei idatz-zatian azaldutako eran.
AZKEN XEDAPENA
Azken xedapen bakarra
Zergei aplikatu behar zaizkien Ekonomi Ituneko arauak indargabetu edo aldatzeko
aukera badago ere, horrek ez du aldaraziko administrazioek duten eskubidea
lehenago sortutako zorrak aurretik zeuden lotura-puntuen arabera eskatzeko.
