11/2005 Foru Araua, maiatzaren 16koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko zergari buruzkoa

ArabaZuzeneko ZergakLege fiskalak

11/2005 Foru Araua, maiatzaren 16koa, Oinordetza eta
Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa

(A.L.H.A.O., 60. Zk. 2005-05-27koa, Gehigarria)

26. artikulua.- Sortzapena.

1. Heriotzaren ziozko eskuraketetan eta bizitza-aseguruetan, kausatzailea edo
aseguratua hiltzen den egunean sortuko da Zerga, edo, hura falta bada, hil delako
adierazpena irmo bihurtzen denean, Kode Zibileko 196. artikuluan ezarritakoaren
arabera. Hala ere, kausatzailea bizi delarik oinordetzako hitzarmen eta kontratuen
ondorioz eskuraketak egiten direnean, akordio hori egiten den egunean sortuko da
Zerga.

2. “Inter vivos” doako eskuraketetan, egintza edo kontratua egiten den egunean
sortuko da Zerga.

3. Ondasun-eskuraketa baten eraginkortasuna baldintza, termino, fideikomiso edo
beste mugaren bat dela bide etenda badago, eskuraketa hori muga desagertzen den
egunean egin dela joko da, betiere.

4. Jaraunspena, Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko
uztailaren 1eko 3/1992 Legeko 32. artikuluan, 140.ean eta horiekin bat datozen
gainerakoetan xedatutakoarekin bat, gozamen ahaldunaren bitartez edo komisario
bidezko testamentuaren bitartez gauzatzen denean, Zerga honela sortuko da.

a) Gozamen ahaldunak edo komisario bidezko testamentuak ukitzen ez dituen
ondasun eta eskubideen eskuraketetan, Zergaren sortzapenari buruzko arau orokorraren
arabera, hau da, artikulu honetan goragoko idatz-zatietan azaltzen den arau orokorraren
arabera.

b) Gozamen ahaldunak edo komisario bidezko testamentuak ukitutako ondasun eta
eskubideei dagokienez, Zerga noiz sortzen den zehazteko, ondoko kasu hauek bereizi
behar dira.

1go. Baldin eta ondasun edo eskubideen eskuraketaren kausa gozamen ahalduna
duenari edo komisarioari esleitutako xedatzeko ahalmena edo testamentu-ahalordea
baliatu izana bada (edo haiek esleituta eduki dezaketen beste edozein ahalmen baliatu
izana, horrela zerga honen zerga-egitatea sortzen bada), Zerga sortuko da ahalmen
horiek osorik edo zati batean baliatzen diren egunean.

2gn. Gozamen ahaldunak edo komisario bidezko testamentuak ukitzen dituzten
ondasun edo eskubideen eskuraketetan, baldin eta xedatzeko ahalmena edo testamentuahalordea iraungiak badira haiek osorik edo zati batean baliatu aurretik, Zerga sortuko
da ahalmena edo ahalordea iraungitzen den egunean.

3gn. Gozamen ahalduna badago, eta, komisario bidezko testamentua egonez gero,
ahalordea baliatzen ez den bitartean persona jakin batek jaraunspeneko ondasun edo
eskubide guztien edo horietako batzuen gozamenerako eskubidea badu, gozamenerako

eskubideari dagokion Zerga sortuko da gozamena eratu duena hiltzen den egunean edo,
hura falta bada, hil delako adierazpena irmo bihurtzen den egunean, Kode Zibileko 196.
artikuluaren arabera.


31. artikulua. Beste instituzio batzuk.

Eskuratzaileak ondasunez baliatzeko ahalmena duen guztietan, jabari osoari
dagokion Zerga likidatuko da, bidezkoa izan daitekeen itzulketa eragotzi gabe. Arau
horretatik salbuetsita daude gozamen ahalduna dutenak edo komisarioak, Euskal
Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992
Legeko 32. artikuluan, 140.ean eta horiekin bat datozen gainerakoetan xedatutakoaren
arabera jaraunspenean gozamen ahalduna edo komisario bidezko testamentua
dagoenean.


33. artikulua.- Foru Zuzenbide Zibileko espezialitateak.

1. Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko
3/1992 Legeko 32. artikuluan, 140.ean eta horiekin bat datozen gainerakoetan
xedatutakoaren arabera gozamen ahaldunaren bitartez edo komisario bidezko
testamentuaren bitartez gauzatzen diren jaraunspenetan honako arauak beteko dira:

Lehenengoa. Jaraunspen batean gozamen ahaldunak edo komisario bidezko
testamentuak ukitutako ondasun edo eskubideak eta Foru Zuzenbide Zibileko figura
horiek ukitzen ez dituzten ondasun edo eskubideak batera daudenean, azken ondasun
edo eskubide horiei dagokienez, foru arau honetan ezarritako arau orokorren arabera
eskatuko da Zerga.

Bigarrena. Foru Zuzenbide Zibileko erakunde horietako batek ukitutako ondasun
edo eskubideei dagokienez, bereizi egin beharko da erakunde hori gozamen ahalduna
den ala komisario bidezko testamentua edo “alkar-poderosoa” den.

Bat. Gozamen ahalduna

1go. Gozamen ahalduna dagoenean, alde batetik, Zerga eskatuko zaio gozamen
ahalduna duenari, kausatzailearen ondasun edo eskubideen gainean eman zaion
gozamen-eskubidearengatik.

Horretarako, bi likidazio egingo dira, gozamendunak gozamenaren eratzailearekin
duen ahaidetasunaren arabera:

a) Likidazio bat kontura, sortzapena Foru Arau honetako 26.4.b) artikuluko 3gn.
idatz-zatian aipatzen den unean izango duena, biziarteko gozamenari buruzko arauei
jarraituz.

b) Beste bat, erregularizaziokoa; honek sortzapena izango du gozamendunak
adjudikatuta daukan xedatzeko ahalmena agortzen duen xedapen-egintza egiten duen
unean, baldin eta xedatzeko ahalmena egintza bakarrean gauzatzen bada; edo
gozamendunak xedapen-egintza bat egiten duen bakoitzean, baldin eta xedatzeko
ahalmena hainbat egintzaren bitartez gauzatzen bada; edo bestela, gozamena beste
edozein arrazoirengatik iraungitzen den unean.

Bigarren likidazio hori aldi baterako gozamenari buruzko arauei jarraituz egingo da. Hasierako datatzat, gozamena eratu duen kausatzailearen heriotzaren eguna hartuko da,
edo bestela, gozamenaren eratzailea falta bada, hil delako adierazpena irmo bihurtzen
den eguna.

Likidazio horretan konturako sarrera gisa konputatuko da lehenengo likidazioan
ordaindutakoa. Xedatzeko ahalmena hainbat egintzatan gauzatzen bada,
erregularizazioko likidazio bakoitzean konturako sarreratzat konputatuko da lehenengo
likidazioko kuotaren zati bat, likidatzen den egintzan adjudikatutako ondasun edo
eskubideei dagokiena.

2gn. Beste alde batetik, gozamen ahalduna dagoenean, Zerga eskatuko da jaraunsleadierazpenetako bakoitzean, kausatzailearekiko ahaidetasun mailaren arabera, eta
egintza edo egilespen bakoitzean adjudikatu diren ondasun edo eskubideen zenbateko
osoari dagokionez. Une horretan indarrean dagoen tarifaren eta ondasun edo eskubideek
duten balioaren arabera egingo da likidazioa. Hurrengo Hirugarren arauan xedatutakoa
beteko da, hala badagokio.

Bi. Komisario bidezko testamentua

1go. Komisario bidezko testamentua dagoenean, Zerga eskatuko da jaraunsleadierazpenetako bakoitzean, kausatzailearekiko ahaidetasun mailaren arabera, eta
egintza edo egilespen bakoitzean adjudikatu diren ondasun edo eskubideen zenbateko
osoari dagokionez. Une horretan indarrean dagoen tarifaren eta ondasun edo eskubideek
duten balioaren arabera egingo da likidazioa. Hurrengo Hirugarren arauan xedatutakoa
beteko da, hala badagokio.

2gn. Komisario bidezko testamentuan pertsona jakin bati eskubidea ematen bazaio
jaraunspeneko ondasun edo eskubide guztien gozamena edukitzeko testamentuahalordea erabiltzen ez den bitartean, orduan gozamendunari Zerga eskatuko zaio
kausatzailearen ondasun edo eskubideen gain eman zaion gozamen-eskubidearengatik.

Horretarako, bi likidazio egingo dira, gozamendunak gozamenaren eratzailearekin
duen ahaidetasunaren arabera:

a) Likidazio bat kontura, foru arau honetako 26.4.b) artikuluko 3gn. idatz-zatian
aipatzen den unean sortzapena izango duena, biziarteko gozamenari buruzko arauei
jarraituz.

b) Beste bat, erregularizaziokoa; honek sortzapena izango du komisarioak
xedatzeko ahalmena agortzen duen xedapen-egintza egiten duen unean, gozamendunari
eman zaion gozamen-eskubidearen edukia osatzen duten ondasun eta eskubide guztiei
dagokienez, baldin eta xedatzeko ahalmena egintza bakarrean gauzatzen bada; edo
gozamendunak xedapen-egintza bat egiten duen bakoitzean, baldin eta xedatzeko
ahalmena hainbat egintzaren bitartez gauzatzen bada; edo bestela, gozamenerako
eskubidea beste edozein arrazoirengatik iraungitzen den unean. Bigarren likidazio hori
aldi baterako gozamenari buruzko arauei jarraituz egingo da. Hasierako datatzat,
gozamena eratu duen kausatzailearen heriotzaren eguna hartuko da, edo bestela,
gozamenaren eratzailea falta bada, hil delako adierazpena irmo bihurtzen den eguna. Likidazio horretan sarrera gisa konputatuko da lehenengo likidazioan kontura

ordaindutakoa. Xedatzeko ahalmena hainbat egintzatan gauzatzen bada,
erregularizazioko likidazio bakoitzean konturako sarreratzat konputatuko da lehenengo
likidazioko kuotaren zati bat, likidatzen den egintzan adjudikatutako ondasun edo
eskubideei dagokiena.

Hirugarrena. Jaraunsle-adierazpenak egintza edo egilespen batean baino gehiagotan
egiten badira, kausatzailearen ondasunak xedatzeko emandako ahalmena agortzen duen
egintza edo egilespena egiten denean jaraunsleetako bakoitzari dagokion
erregularizazioa egingo da, bidezkoa bada.

2. Halaber aplikagarriak izango dira foru zuzenbide zibiletan edozuzenbide zibil
berezietan oinordetzari buruz dauden xedapenak.


38. artikulua.- Aitorpena.

1. Subjektu pasiboek zerga-aitorpena aurkeztu behar dute Foru Arau honetan
aipatutako zerga-egitate guztiez, araudi bidez ezartzen diren baldintzak betez.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa Foru Arau honetako 9. Artikuluko c) letran azaltzen
diren kasuei ere aplikatuko zaie.

2. Gozamen ahalduna duenaren edo komisarioaren betebehar formalak, gozamen
ahaldunaren bitartez edo komisario bidezko testamentuaren bitartez gauzatzen diren
jaraunspenetan, araudi bidez ezarriko dira.

3. Foru Arau honetako 26. artikuluko 3. idatz-zatian xedatutakoaren arabera
eraginkortasuna etenda duten ondasun edo eskubideen eskuraketetan, eta gozamen
ahaldunaren bitartez edo komisario bidezko testamentuaren bitartez gauzatzen diren
jaraunspenetan, aurkezpen epeak Zerga sortzen den egunetik hasita zenbatuko dira.

(…)

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.