11/2003 Foru Araua, martxoaren 31ekoa, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zergari buruzkoa

ArabaZeharkako ZergakLege fiskalak

11/2003 Foru Araua, martxoaren 31ekoa, Ondare Eskualdaketa
eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzkoa

(A.L.H.A.O., 43. Zk. 2003-04-11koa, Gehigarria)

8. artikulua.- Eskualdatzeekin parekatutako ekintzak

Ondare eskualdaketatzat, zergaren likidaziorako eta ordainketarako, honakoak joko
dira.

A) Zorrak ordaintzeko esleitzeak eta zorren arduraren ordainketetarako berariazko
esleitzeak. Zergak ordaintzeko esleipendunek esleipen horietatik ordaindutako zerga
itzultzea eska dezakete, bi urteko epean, eman zizkioten ondasun edo eskubide horiek
eta horretarako hirugarren bati eman zizkiotela baieztatzen dituzten ondasun edo
eskubideak, hartzekodunari kredituaren kaudimenerako eman dizkiotela egiaztatuz gero.

B) Esleipenen soberakinak, Foru Arau honetako 24. artikuluko 1. eta 2. ataletan
jasotzen diren kasuak betetzetik sortutakoak izan ezik.

(…)

24. artikulua.- Baldintza bereziak

3. Kode zibileko bigarren paragrafoko 821, 829 eta 1056 eta lehenengo paragrafoko
1062 artikuluetako eta oinarri horretan bertan oinarritutako Foru Zuzenbideko
xedapenak betez gertatzen diren esleipenen soberakinak.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.