1/2011 Foru Araua, martxoaren 24koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen Gaineko Zergari buruzkoa

Zeharkako ZergakLege fiskalakBizkaia

1/2011 FORU ARAUA, martxoaren 24koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza

Juridiko Dokumentatuen Gaineko Zergari buruzkoa
(BAO 63. zk., 2011ko martxoaren 31koa)

[…]

9. artikulua.-Zergapeko eskualdaketak.

[…]

2. Zergaren likidazioaren eta ordainketaren ondorioetarako, ondare eskualdaketatzat
joko dira.

[…]

b) Aitortutako adjudikazio-gaindikinak, salbu Kode Zibilaren 821., 829., 1.056.
(bigarrena) eta 1.062. (lehenengoa) artikuluetan edo funts berean oinarritutako Foru
Zuzenbideko xedapenetan xedatutakoa betez sortzen direnak, eta bereziki Euskal
Herriko Zuzenbide Zibilean araututa dagoen baserriaren eta haren jabegoaren doako
eskualdaketatik sortzen direnak.

[…]


22. artikulua.-Saka-eskubidea eta lehentasunez eskuratzeko eskubidea.

1. Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibila aplikatuta, ahaide tronkalek, foru-deiak egin,
eta Lur Lauan dauden ondasun tronkalen besterentzeetan ondasunak lehentasunez
eskuratzeko eskubidea erabiltzen dutenean, peritu-tasazioaren bidez zehaztutakoa
hartuko da eskuraketa-baliotzat, halako tasaziorik egin bada.

2. Ondasun tronkalak besterendu baino lehen foru-deirik egin ez, eta, horren ondorioz,
saka-eskubidea erabiltzeko, senide tronkaletako batek besterentzea deuseztatzeko akzioa
egikaritzen badu, senide tronkalak ordaindu behar duen prezioa zehazteko peritutasazioa egingo dute berariaz izendatutako pertsonek, eta tasazio horren bidez

ezarritakoa hartuko da eskualdaketa-baliotzat, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibila
aplikatuz.

Kasu horretan, ordaindutako zergaren itzulketa eskatzeko eskubidea izango du erosleak,
foru arau honen 74. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

3. Aurreko paragrafoetan ezarritakoa gorabehera, eratxiki beharreko gutxieneko balioa
zehazteko erregelamendu bidez ezarritako arau teknikoetan xedatutakoa aplikatu behar
zaizkien ondasun tronkalen eskualdaketetan, foru arau honen 60. artikuluan balioak
egiaztatzeko arautzen den prozedura aplikatuko da.

[…]


58. artikulua.-Salbuespen objektiboak.

Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergatik salbuetsita
daude honako eragiketa hauek.

[…]

2. Legezko atzera-eskuratzearen bidez egiaztatzen diren eskualdaketak, hura jasaten
duen eskuratzaileak zerga lehendik ordaindua badu. Ez daude salbuespen honen
eremuan sartuta Euskal Herriko Foru Zuzenbideari buruzko uztailaren 1eko 3/1992

Legearen I. liburuko V. tituluan araututako saka-eskubidea baliatzearen ondoriozko
eskualdaketak. Kasu horretan, foru arau honen 22. artikuluan ezarritakoaren arabera
ordainduko dute zerga.

3. Ezkontideek ezkon-sozietateari egindako ondasun eta eskubideen ekarpenak, ezkonsozietatea desegin ondoren ekarpenen ordainetan ezkontideen alde egindako
adjudikazioak, eta horregatik ezkontideei egiten zaizkien eskualdaketak.

Salbuespen hori aitortutako adjudikazio-gaindikinek ere izango dute, baldin eta
ezkontza desegitearen edo haren ekonomi araubidea aldatzearen ondare-ondorioa diren
ondasunen adjudikazioetatik ateratzen badira eta ezkon-sozietatearen ondasunak
ezkontideetako bati adjudikatzearen ezinbesteko ondorio badira.

Gauza bera aplikatuko da aurreko paragrafoetan aipatutako kasuetan, Izatezko Bikoteak
arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat etorriz osatutako
izatezko bikoteko kideek egiten dituzten ekarpen, adjudikazio eta eskualdaketei
dagokienez.

[…]

6. Lur-zatien baterakuntzak eragiten dituen eskualdaketak eta gainerako egintza eta
kontratuak, landa-lurreko finken derrigorrezko trukaketenak, behar bezala
baimendutako borondatezko trukaketak eta berrogei urtetik gorako errentamenduetan
lehentasunez eskuratzeko eskubidea baliatzearen ondorio direnak (Euskal Herriko Foru
Zuzenbide Zibilean daude araututa), baldin eta onibarra eskuratu eta hurrengo sei urtean
eskualdatzen ez bada.

[…]

16. Baserriaren eta bere jabegoaren jabari osoa edo bizi arteko gozamena senide
tronkalei kostu bidez eskualdatzea, baldin eta finka hori nekazaritzako, basozaintzako
edo abeltzaintzako ustiapenerako erabiltzen bada eta eskualdatzaileak berak ustiatzen
badu.

Salbuespena aplikatu ahal izateko, eskuratzaileak berak egin behar ditu, benetan eta
zuzenean, goian aipatutako jarduerak, finka eskuratu eta hurrengo sei urteetan.

Pertsona bat batez ere nekazaritza, basozaintza edo abeltzaintzako ustiapenean ari dela
ulertuko da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondorioetarako ekonomi
jardueren edo lanaren etekin gehienak ustiategitik eskuratzen dituenean.

[…]
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.