Epailaren 18ko 6/1988 Legea, Foruzko Herri-Legea zati baten aldatzezkoa

Aurrekari historikoakLege zibilak

Epailaren 18ko 6/1988 Legea, Foruzko Herri-Legea zati baten aldatzezkoa

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Lehendakaritza

Euskadiko hiritar guztiei zera jakin erazten zaie: Eusko Legebiltzarrak, Foruzko
Herri-Legea zati batean aldatzeari buruzko 6/1988 Legea onartu duela. Ondorioz,
Euskadiko hiritar, partikular eta agintari guztiei, Lege horri men egiteko eta men
eginerazteko agintzen diet.

Gasteiz, 1988.eko Martxoak 28.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

ZIOEN ADIERAZPENA

Euskal Herriko Autonomia-Estatutuko 10.5 atalak, Konstituzioko 149, 1.8 atalari eta
erabaki gehigarrietako lehenengoari datxekiela, Autonomia Elkarteari, honek bere-bere
izan duen idatzizko eta aintzinatikako herri-alorreko foru-legepideak osatu, eguneratu
eta aldatzeko agintepideak ematen dizkio.

Herri-alorreko foruzko legepidetza hori eguneratzeko, osabideratzeko eta aldatzeko,
herri-alorreko erakunde ezberdinen erapidetza eta sortarauen sorburuei buruzko
ikerkuntza eta hausnarketa-bideak egin, legepidetza hori gaur egungo gizarterako eta
indarra izango duteneko lurralde-eremurako egokitu beharra dago; lan horretan Eusko
Legebiltzarra lehenengo aldian Bizkaiko foru-legepidetzarekikoak egiten hasia bada ere,
gaiaren korapilotsua dela oraindik luzerako lana izango bait da.

Lege honen aldi-egokitasuna bidezko egiten duten bakarrak ez dira Bizkaiko
zuzenbidea, 1959garrenetik hona bederen, aurkitzen deneko bere horretantxe ego; nezko
eta gaurkotasunik gabeko egoera, ez eta bizkaitarrek zenbait gaitan, hona nola,
ezkontideen ekonomia-jaurpidea aldatzeko askatasunarekikoan edo oinordekotarako
seme-alaben berdinketa egitearekikoan, gainontzeko euskaldunen eretzean berez
bereizkeriazkoak diren oztopoak kentzeko egiten duten gero eta haundiagoa den eskea
ere. Guzti hori eraberriketari beste gabe ekiteko nahiko zuripide izanik ere, ba dira
orain-oraingoak izan eta hori ez atzeratzera behartzezko xehapenak eta, hori, atzerapena
zeharbidezko epai-erabakien bidez gauzatu dadin galerazteko.

Presako eta aldi-egokitasunezko arrazoi horiek egiten dute beharrezko lege hau,
honen xedea ezkondu aurretiko nahiz ondorengo ezkontza-ituneak egiteko

askatasunakekiko eta oinordekotzatarako ezkontzatikako eta ezkontzaz kanpoko semealaben berdintasunarekiko oinarri-irizpideak finkatzea delarik, salbuespenei buruzko
gaur egungo araupeketari bere horretan eutsiz, eta osabideratzeko, eguneratzeko eta
aldatzeko gaur egun aztergai diren Bizkaiko Foru-zuzenbideko gainontzeko alderdiak
arriskuan jarri gabe.

Lehenengo atala.- Ezkontideen ekonomia jaurpidea ezkontideek euren ezkontza
aurretik nahiz ondoren egindako ezkontza-ituneetan askatasunez erabaki dezatena
izango da.

Horren ezean, eta ondasunen jaurpidearekiko itunerik ez izanez gero, indarrean
dauden foruzko legeetan esaten den eran eta baldintzetan, ondasunen foruzko
adierazpen jaurpidepean egindakotzat joko da ezkontza.

Izakizun baten nahiz bestean, ezkontideek eurek elkar hartuta ezkontza-ituneen bidez
aldatu ahal izango da ezkontideen ekonomia jaurpidea.

2. Atala.- Oinordekotzarako seme-alaben berdintasuna finkatzen da, haiek nahiz
ezkontzatikakoak nahiz ezkontzatik kanpokoak izan.

Berdinketa honek ez du salbuespenen alorrean gaur egun indarrean dagoen araupeketa
hartzen ez eta ikutzen ere.

BALIOGABETZEZKO ERABAKIA

Lege hau indarrean jartzean, hemen agin-dutakoaren aurkako diren arau guztiak
baliogabetuta eta indarrik gabe geratuko dira.

Epailaren 18ko 6/1988 LEGEA, Foruzko Herri-Legea zati baten aldatzezkoa.
(Hutsen zuzenketa)

Apirilaren 12ko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialeko 70. alean argitaratutako aipatu
Legeko euskarazko testuan hutsak egin direla ohartuta, horri dagozkion zuzenketak
egiten dira honen ondoren.

Honako hau dioerean: «ondasunen foruzko adierazpenjaurpídepean», honako hau
esan behar du: «elkarren jabetzapeko foruzko ondasun-jaurpidepean». Honako hau
dioenean: «salbuespenen», honako hau esan behar du: «gorde beharrekoen».

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.