207/2007 Foru Dekretua,azaroaren 20koa,Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudia onetsi duena

Zuzeneko ZergakLege fiskalakBizkaia

207/2007 Foru Dekretua,azaroaren 20koa,Pertsona Fisikoen
Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudia onetsi duena

17. artikulua. Ekonomi jarduera bati lotutako ondare-elementuak

1. Jarraian adieraziko diren elementuak zergadunak egiten duen ekonomia jarduera
bati lotutako elementutzat joko dira, elementuon titularrak, hala denean, ezkontide biak
edo izatezko bikoteko kide biak diren aintzat hartu gabe; elementu horiek honako hauek
dira.

a) Zergadunaren jarduera egiteko erabiltzen diren ondasun higiezinak.

b) Jardueraren zerbitzupeko pertsonalaren zerbitzu ekonomiko eta
soziokulturaletarako dauden ondasunak; ez dira lotutzat joko, ordea, aisia eta jolaserako
ondasunak edo, oro har, ekonomi jardueraren titularraren bakarreko erabilerakoak.

c) Etekinak lortzeko beharrezkoak diren gainerako ondare-elementu guztiak. Ez
dira inoiz ere horrelakotzat joko entitate baten fondo propioetako partaidetza eta
gainerakoei egindako kapital-lagapena ordezkatzen duten aktiboak.

(…)


48. artikulua. Norberaren kapitalak, dohainik eskuratutakoak, hirugarrenei
lagatzen zaizkienean lortzen diren kapital higigarriaren etekinak.

1. Zergadunaren heriotzaren zioz artikulu honetan aipatutako besteren kapitalak
bereganatzea eta erabiltzea adierazten duten aktiboak irabaziz eskualdatzen direnean,
kapital higigarriaren etekinik ez dagoela ulertuko da.

2. Irabazizko eskualdaketa komisarioak testamentu-ahalordea edo unean bertan
eraginkortasuna duen oinordetza-tituluren bat erabiltzearen ondorioz gertatzen denean
ere aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatuko da. Ondorio horietarako, oinordetzatituluak dira Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 3.
artikuluan ezarritakoak.

3. Aurreko lerroaldean aipatu diren unean bertan eraginkortasuna duten oinordetzatituluen bidezko irabazizko eskualdaketetan, besteren kapitalen erakartzea eta erabilera
ordezten dituzten aktiboek eskualdatzailearentzat hurrengo eskualdaketetarako izango
duten eskuraketa balioa izango da aktibo horiek dohaintza-emaileak dohaintzahartzaileari ematen dizkiotenean daukaten eskuraketa balioa, dohaintza-hartzaileak
aktiboak dohaintza-emailea hil aurretik eskualdatu ezean. Izan ere, hala gertatzen bada,
dohaintza-hartzailea dohaintza-emailearen lekuan subrogatuko da aktibo horien
eskuraketa balio eta eskuraketa-datei dagokienez, eta aktiboak unean bertan
eraginkortasuna duen oinordetza-itunaren aurretik izan dituenak mantenduko ditu.

Aktiboen amortizazioa edo mugaeguneratzea dela-eta, aktibook dohaintza-emailea
hil aurretik eskualdatzen direnean ere, aurreko lerroaldean xedatzen dena aplikatu behar
da.


61. artikulua. Errentak esleitzeko araubideari loturik ez dauden entitateak.

1. Testamentu-ahalordearen bidezko jarauntsiei, ahalordea erabili bitartean, inoiz
ere ez zaie aplikatuko Zergari buruzko Foru Arauko 11. artikuluan arautu den etekinak
esleitzeko araubidea.

2. Errentak esleitzeko araubidea ez zaie aplikatuko testamentu-ahalordearen bidezko
jarauntsiekin lotutako etekin, ondare-irabazi eta -galera eta errenta-egozpenei, harik eta
ahalordea erabili arte. Azken horiek guztiek Zergari buruzko Foru Arauko 12.
artikuluan eta araudi honetako hurrengo artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko
dituzte zergak.


62. artikulua. Testamentu-ahalordearen bidezko jarauntsiei, dagozkien etekinak,
ondare-irabazi eta -galerak eta errenta-egozpenak, ahalordea erabili bitartean.

1. Testamentu-ahalordearen bidezko jarauntsiekin lotutako etekinak, ondare-irabazi
eta -galerak eta errenta-egozpenak jarauntsiko ondasunen gozamendunari esleituko
zaizkio, harik eta ahalordea erabili arte, haien jatorri edo iturriaren arabera, baldin eta
aurretiaz, kausatzaileak hala xedatuta, edo Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibila
araupetzen duen legeria aplikatuta, ondasun eta eskubideen gozamen-eskubidea
ezartzen bada pertsona jakin baten-tzat edo gehiagorentzat.

Aurreko lerroaldean aipatzen diren ondare-irabazi eta galerak dira, bakar-bakarrik,
eskualdaketa baten ondorioz sortu ez diren ondasun-eskubideak kontuan hartzean
sortzen diren irabazi-galerak.

Araudi honen 22. artikuluko 1. paragrafoan xedatutakoa gorabehera, ekonomi
jardueren etekinak euren gozamendunari egotziko zaizkio beti, halakotzat egotzi ere, eta
ez da kontuan hartuko gozamendunak berak zuzenean eta bere kabuz parte hartzen duen
edo ez jarduerari lotutako produkzio-bide eta giza baliabideen antolamenduan.

2. Ondasun edo eskubideen gaineko gozamen-eskubiderik ezarri ezik, haietatik
datozen etekinak, ondare-irabazi eta -galerak eta errenta-egozpenak, aurreko
paragrafoko bigarren lerroaldean aipatutakoak baino beste batzuk badira, jarauntsiari
berari esleituko zaizkio, eta haien ziozko zerga-ordainketari dagokionez, berriz, xedapen
hauek beteko dira: urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauak, Bizkaiko Lurralde
Historikoaren Tributu-Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunei
egokitzen duenak, II. tituluan xedatutakoa, eta abenduaren 3ko 183/2002 Foru
Dekretuak, urriaren 15eko 7/2002 Foru Araua -Bizkaiko Lurralde Historikoaren
Tributu-Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunei egokitzen
duena- garatu duenak, II. tituluan xedatutakoa.

3. Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legeko 104. artikuluan ezarritako ezkontza ondoko erkidegoaren etekinak, ondare-irabazi eta galerak eta errenta-egozpenak, testamentu-ahalordea erabili gabe badago, erdi bana
esleituko zaizkie ezkontide alargunari eta testamentu-ahalordearen bidezko jarauntsiari,
ahalordea erabili bitartean, artikulu honetako aurreko bi paragrafoetan ezarritako arauen
arabera.


84. artikulua. Errentak esleitzeko araubidean dauden entitateak.

1. Errentak esleitzeko araubidean dauden entitateek, baldin eta ekonomi jarduerak
egiten badituzte, nahitaezko liburu bakarrak izango dituzte, egindako jarduerari
dagozkionak, entitateok beren bazkide, jaraunsle, erkide edo partaideei esleitu behar
dizkieten etekinak gorabehera.

2. Aurreko paragrafoan ezarritako arau bera aplikatuko zaie testamentuahalordearen bidezko jarauntsiei, ahalordea erabili bitartean, baldin eta ekonomi
jarduerak egiten badituzte, haien etekinen egozpenari buruz araudi honen 62. artikuluan
ezarri diren erregelak gorabehera.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.