183/2002 Foru Dekretua, abenduaren 3koa, urriaren 15eko 7/2002 Foru Araua garatu duena; foru arau horren bidez Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara moldatu da

Zuzeneko ZergakLege fiskalakBizkaia

183/2002 Foru Dekretua, abenduaren 3koa, urriaren 15eko 7/2002 Foru
Araua garatu duena; foru arau horren bidez Bizkaiko Lurralde Historikoko
Zerga Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara
moldatu da

(BAO Abenduaren 19koa)

Urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauak, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Sistema
Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara moldadu duenak, Bizkaiko
Lurralde Historikoko Zerga Sisteman beharrezko moldaketak egitea du xede, hain zuzen
ere, hura Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunei egokitzeko, beraren
erabilera eta sendoketa bermaturik egon daitezen.

Hala, bada, foru arau horrek behar ziren aldaketak egin ditu Oinordetza eta
Dohaintzen gaineko Zergan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, Ondarearen
gaineko Zergan, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko
Zergan, Toki Ogasunei buruzko Foru Arauan, Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren
gaineko Zergan, Ondasun Higiezinen gaineko Zergan eta gure lurralde historikoko
Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean, xedapen horiek guztiak Foru Zuzenbide Zibila
osatzen duten erakundeei egokitzeko, bestela, zerga-tratamendu ezegokiaren ondorioz,
gerta zitekeelako beraiek erabiltzeari uztea. Baina, aldi berean, eutsi egin zaie gure
Zerga Sistemaren abiaburu nagusiei.

Honako foru dekretu honek arau bidez garatuko du Bizkaiko Lurralde Historikoko
Zerga Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara moldadu duen
urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauaren alderdi nagusietariko bat, alegia, ordenatzaileahala baliatzearen zain dauden jaraunspenetan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko
Zerga eta Ondarearen
gaineko
Zerga
ordaintzeko
araubide berezia.

Azkenik, foru arau horren azken xedapenetariko bigarrenean Bizkaiko Foru Aldundiari
eta Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuari ahalmena eman zaie foru arauan
ezarritakoa garatu eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzaten.

Horrenbestez, Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuak proposaturik, Foru
Aldundiak 2002ko abenduaren 3ko bileran eztabaidatu eta onetsi ondoren, honakoa,
xedatu dut.

I. TITULUA

ZERGA-ARAUEN MOLDAPENAZ

(…)

II. TITULUA.

ORDENATZAILE-AHALA BALIATZEAREN ZAIN DAUDEN JARAUNSPENEN ZERGAARAUBIDEAZ.

I. KAPITULUA.

ARAU OROKORRAK.

7. artikulua. Arau orokorrak.

1. Titulu honen bidez, ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dauden jaraunspenen
zioz Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Ondarearen gaineko Zergaren
ordainketarako urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauaren II. Tituluan ezarritako araubide
berezia garatzeko arauzko xedapenak araupetu dira. Foru arau horrek Bizkaiko Lurralde

Historikoko Zerga Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara
moldatu du.

2. Kontrako xedapenik edo foru dekretu honetako hurrengo artikuluetan beren
beregi ezarritako arau zehatzik ezean, ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dauden
jaraunspenei Bizkaiko Lurralde Historikoan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko

Zergari eta Ondarearen gaineko Zergari buruz arau bidez indarra duten arauak
aplikatuko zaizkie, zerga horiek ordaintzeko araubide bereziekin bat datozen alderdi
guztietan.

II. KAPITULUA.

PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGA.

8. artikulua. Ondare-irabazi eta -galeraren eta higikorren kapitalaren zenbait
etekinen salbuespena.

1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsita daude ordenatzaileahala baliatzearen zain dauden jaraunspenetako ondasunak edo eskubideak eskualdatuz
lortzen diren ondare-irabazi eta -galerak, baldin eta eskualdaketak ez badakar berekin
Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren sortzapena.

2. Halaber, Zergatik salbuetsita daude Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari
buruzko abenduaren 21eko 10/1998 Foru Arauko 35. artikuluan aipatutako higikorren
kapitalaren etekinak, hain zuzen ere ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dauden
jaraunspenen osagai diren besteren kapitalak erakarri eta erabiltzearen ordezkagarri
diren aktiboak eskualdatuz lortzen direnak, baldin eta eskualdaketak ez badakar berekin
Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren sortzapena.

3. Aurreko bi idatz-zatietan xedatutakoaren ondoreetarako, salbuespenak barne
hartzen ditu, bereziki, jaraunspenaren komisario den ezkontide alargunari eskuetsitako
xedapen-egintzak, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko
3/1992 Legearen 99. artikuluan xedatutakoaren itzalpean, baldin eta aurreko bi idatzzatietan aipatu diren zergapeko ondare-irabazi eta -galerak edo higikorren kapitalaren
etekinak sortzen badituzte, eta ordenatzaile-ahala baliatzea edo hura iraungitzeko beste
kariren bat eragiten ez badute.

4. Salbuespen hori aplikatu daitekeen gainerako kasuetan, ezinbesteko baldintza
gisa, ondare-aldakuntzak edo eskualdaketak ez du eragin behar ordenatzaile-ahala
baliatzerik, ezta hura iraungitzerik ere, eta, ondorioz, ez du ekarri behar Oinordetza eta
Dohaintzen gaineko Zergaren sortzapenik.


9. artikulua. Zerga-oinarriaren zehaztapena.

1. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspenari dagokion Zergaren
oinarria zehazteko, ekonomi jardueren etekinak ordenatzaile-ahala baliatzearen zain

dagoen jaraunspenak lortutzat joko dira, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari
buruzko Araudiak, uztailaren 29ko 132/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, 14.
artikuluko 3. idatz-zatian eta 52.ter artikuluan xedatutakoa dela bide, eta hori beti
izango da horrela, ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspenak berak
zuzenean eta etengabe dena-delako ekonomi jardueraren ekoizpide eta giza baliabideen
antolaketan parte hartzearen betekizuna bete zein ez.

2. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspenari dagokion zergaoinarrian sartuko dira, halaber, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko
Araudiak, uztailaren 29ko 132/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, 52.bis eta
52.ter artikuluetan adierazitako etekinak, ondare-irabazi eta -galerak eta errentaegozpenak. Artikulu horretan ezarritako arauak beteko dira egozpena egiteko.


10. artikulua. Kuota osoan aplikatu daitezkeen kenkariak. Kuota osoan aplikatu
daitezkeen kenkariak.

1. Zergaren kuota likidoa kalkulatzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko
Zergari buruzko abenduaren 21eko 10/1998 Foru Arauko 76.bis, 78, 81, 82, 83, 84 eta
85. artikuluetan ezarritako kuota-kenkariak soilik aplikatu ahal izango dira.

2. Artikulu honetako aurreko idatz-zatian xedatutakoaren arabera, ordenatzaileahala baliatzearen zain dauden jaraunspenei ezingo zaizkie aplikatu uztailaren 29ko
132/2002 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko
Zergari buruzko Araudiaren 55-65 bitarteko artikuluetako arauak.


11. artikulua. Oinarri likidakor negatiboen eta kuota-kenkarien konpentsazioa.

1. Oinarri likidakor negatiboak eta kuota nahikoa izan ez eta aplikatu ez diren
kuota-kenkariak ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspenaren oinarri
likidakor positiboekin eta kuota osoekin soilik konpentsatu ahal izango dira.

2. Beraz, ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspena iraungitzen bada,
dela ahal hori bete-betean baliatzeagatik, dela iraungipena dakarren beste kariren
batengatik, jaraunspena iraungitzen den unean konpentsatu gabe dauden oinarri
likidakor negatiboak eta kuota nahikoa ez izan eta gauzatu gabe dauden kuotakenkariak, kausadunek ezin izango dituzte konpentsatu ez gauzatu Pertsona Fisikoen
Errentaren gaineko Zergaren banakako aitorpen-likidazioetan.

Horrelakoetan, konpentsatu gabeko oinarri likidakor negatiboak konpentsatzeko eta
kuota nahikoa ez izan eta gauzatu gabe geratu diren kuota-kenkariak gauzatzeko
eskubidea galdu egingo da, eta horiek egiteke geratuko dira, behin jaraunspenaren azken
zergaldiari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpen-likidazioa
egindakoan.


12. artikulua. Aitortu beharra.

1. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspenak, beti ere, Pertsona
Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu beharko du, eta bere datu
guztiak jarri beharko ditu aitorpenean, berari dagozkion etekinen zenbatekoa eta iturria
gorabehera.

2. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga ordaindu behar duten gainerako
zergadunentzat Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuak foru agindu bidez
onetsitako eredu berberetan aurkeztuko da aitorpen hori, eta zergadun guztientzat
ezarritako arauak beteko dira.

3. Aitorpena aurkezteaz batera zerga-zorra zehaztu beharko dute, eta dena-delako
zergaldian Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuak zergadun guztientzat ezarritako
lekuan, eran eta epean ordaindu beharko dute.

4. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspenari artikulu honetako
aurreko idatz-zatietan ezarri zaizkion betebeharrak betetzea jaraunspenaren
administratzailearen ardura izango da. Hala bada, administratzaileak sinatuko du
aitorpen-likidazioa eta berak egingo du zerga-zorraren sarrera.

5. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspenaren administratzailea,
halaber, zergaren ordainketaren erantzulea izango da, sorospidez.


13. artikulua. Formazko beste betebehar batzuk.

Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspenak, gainera, Pertsona
Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiak, uztailaren 29ko 132/2002 Foru
Dekretuaren bidez onetsitakoak, V. Tituluko II. Kapituluan ezarritako formazko
betebeharrak izango ditu.


14. artikulua. Konturako ordainketak.

1. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspena, eratxiki behar zaizkion
etekinei dagokienez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiak,
uztailaren 29ko 132/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, VI. Tituluan ezarritako
araubide orokorrari loturik egongo da, atxikipen, konturako sarrera eta zatikako
ordainketak direla-eta.

2. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiak, uztailaren 29ko
132/2002 Foru Dekretuaren bitartez onetsitakoak, VI. Tituluko V. Kapituluan
xedatutakoaren ondoreetarako, ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen
jaraunspenari dagozkion zatikako ordainketak egiterakoan ekonomi jardueren aurreko
ekitaldietako etekintzat hartuko dira, behar izanez gero, jaraunspenaren kausatzaileak
jarduera horretan ziharduenean lortutakoak.

3. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspena ondorengorik gabeko
zergaduntzat joko da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiak,
uztailaren 29ko 132/2002 Foru Dekretuaren bitartez onetsitakoak, VI. Tituluko II. Kapituluko 1. Atalean eta 115. artikuluan xedatutakoaren ondoreetarako.

4. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspenak, halaber, atxikipenak,
konturako sarrerak eta zatikako ordainketak egin beharko ditu eta horien sarrera egin
Bizkaiko Foru Aldundiari, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko, Sozietateen gaineko
eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko zergei buruzko foru arauek eta hauen
garapenerako arauzko xedapenek ezarritako kasuetan eta moduan.

5. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dauden jaraunspenek euren gain hartuko
dute Foru Aldundiari sarrera egin beharra, baita aurreko 4. idatz-zatian ezarri den
betebeharra bete gabe dagoenean ere. Jaraunspenaren administratzailearen ardura
izango dira betebehar horiek. Beraz, administratzailea Foru Ogasunean sarrerak
egitearen erantzulea izango da, sorospidez.

III. KAPITULUA.

ONDAREAREN GAINEKO ZERGA.

(Indargabetua)

IV. KAPITULUA

BATERAKO XEDAPENAK.

16. artikulua. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dauden jaraunspenen zentsua.

1. Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak ordenatzaile-ahala baliatzearen zain
dauden jaraunspenen zentsua edukiko du.

2. Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren likidazio bulegoek “alkarpoderoso”ari edo erabiltzaile-ahalari lotutako jaraunspenen jakitun jarriko dute
Zuzeneko Zergen administratzailea, horrelako jaraunspenen bat dagoela jakiten
dutenean, dela jaraunspenaren komisarioak berak adierazirik, ekainaren 5eko 107/2001
Foru Dekretuaren bidez onetsitako Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko
Araudiaren 77. artikuluan xedatutakoa betez, dela beste edozein bidetatik.

3. Zergak kudeatzen dituzten organoek jaraunspenen zentsuko informazioa erabili
ahal izango dute euren eginkizunak betetzeko, ordenatzaile-ahala baliatzearen zain
dauden jaraunspenei zuzenean nahiz zehar bidez eragiten dieten zerga guztiak direlaeta.


17. artikulua. Ondasunen lotura.

1. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen jaraunspeneko ondasun eta
eskubideak loturik egongo dira urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauak, Bizkaiko Lurralde
Historikoko Zerga Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara
moldatu duenak, II. Tituluan araupetutako zergen eta honako titulu honek
araupetutakoen ordainketari, ondasunen edukitzailea edonor dela ere, salbu eta
edukitzailea erregistroko agerbide publikoaren babespean dagoen gainontzeko bat
denean, edo ondasunak onustez eta titulu zuzenez merkataritza edo industri
establezimenduan eskuratu izana froga-tzen denean, ezin inskribatu diren ondasun
higigarriak badira.

2. Hori dela eta, ordenatzaile-ahala zati batez edo bete-betean eta modu
ezeztaezinean baliatzearen edo hura iraungitzearen ondorioz, aurreko idatz-zatian
aipatutako ondasun eta eskubideak eskualdatzen direnean, eskualdaketan diharduten
notario edo fedemaile publikoek oharra jarriko dute eskuesten dituzten agirietan,
berauetan ager dadin ondasunak loturik daudela urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauak,
Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren

berezitasunetara moldatu duenak, II. Tituluan adierazitako zergen kuotak eta honako
titulu honetan adierazitakoak ordaintzeari, alegia, eskualdaketaren aurretik sortutako
kuoten ordainketari loturik daudela, zergen preskripzio epea amaitu arte.

3. Era berean, albo-oharraren bidez, jabetzaren eta merkataritzako erregistratzaileek
agerrarazi egingo dute ondasunak loturik daudela urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauak,
Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren
berezitasunetara moldatu duenak, II. Tituluan adierazitako zergen kuotak eta honako
titulu honetan adierazitakoak ordaintzeari, alegia, eskualdaketaren aurretik sortutako
kuoten ordainketari loturik daudela, zergen preskripzio epea amaitu arte.


XEDAPEN ERANTSIA

Bakarra

Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren osaketa eta
erabilera araupetu dituen urriaren 8ko 113/1996 Foru Dekretua aldatzea.

1. Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren osaketa eta erabilera araupetu dituen urriaren
8ko 113/1996 Foru Dekretuaren 1. artikuluari d) letra gehitu zaio; hona.

d) Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dauden jaraunspenak, baldin eta zergaizaerako harremanak edo zerga-ondoreak dakartzaten harremanak badituzte.»

2. Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren osaketa eta erabilera araupetu dituen urriaren
8ko 113/1996 Foru Dekretuaren 14. artikuluari 3. idatz-zatia gehitu zaio; hona.

3. Enpresari edo profesionalek, Erkidego barruan ondasunak eskuratzen
dituztenean, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 26. artikuluko
bosgarren idatz-zatian ezarritako salbuespena eskuraketari aplikatu ahal izanez gero,
ezingo diote eman xedapen horretan adierazitako ondasunen eskualdatzaileari artikulu
honetako 1. idatz-zatian xedatutakoaren itzalpean esleituta daukaten identifikazio
fiskaleko zenbakia.»


XEDAPEN IRAGANKORRA

Urriaren 15eko 7/2002 Foru Araua, Bizkaiko Lurralde
Historikoko Zerga Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara
moldatu duena, indarrean jarri aurretik ordenatzaile-ahala baliatzearen zain egon eta
zerga-izaerako harremanak edo zerga-ondoreak dakartzaten harremanak dituzten
jaraunspenetako komisarioek, 2003ko apirilaren 1a baino lehen, Identifikazio Fiskaleko
Zenbakia eskatzeko 036 eskabide-eredua aurkeztu behar dute, behar bezala beterik,
Zerga Zentsuen Atalean.


XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Foru dekretu hau indarrean jartzen denean
indargabetu egingo dira honen maila bereko eta beheragoko xedapenak, beronetan
xedatutakoarekin bat ez badatoz.


AZKEN XEDAPENAK.

Lehenengoa

Indarrean jartzea.

Foru dekretu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean bertan
jarriko da indarrean, eta 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondoreak.

Bereziki, II. Tituluan dauden arauak aplikatu beharrekoak izango dira egun horretan
ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dauden jaraunspenetan.


Bigarrena

Araugintzarako gaikuntza.

Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuari ahalmena eman zaio foru dekretu
honetan ezarritakoa garatu eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.