77/1990 Foru Dekretua, maiatzaren 22koa, Ondasun Higiezinen gaineko
Zergari buruzko katastroaren kudeaketarako behin-behineko arauak
onesten dituena
(BAO Ekainaren 4koa)
21. Artikulua. Maila fisiko, juridiko nahiz ekonomikoko aldakuntzak.
1. Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 1989/9. Foru
Araueko 18. artikuluko 2. atalean aurrikusitakoari dagokionez, ondasun higiezinei
dagozkien aldakuntzak honakook izango dira.
a) Maila fisikokoak: Eraikuntza berriak egin eta daudenak zabaldu,
zaharberritu, errautsi edo eraistea, bai partziala, bai osoa.
Eraikinen artapen huts eta iraunerazpena lortu nahi duten obrak nahiz konponketak
ez dira aldakuntzatzat hartuko, aldizkakoak ez badira ere, ez eta ornamentu edo
apaindura ezaugarriei bakarrik dagozkienak ere.
Landa ondasun higiezinetako lugintza nahiz aprobetxamenduen aldaketak ere, hala
nola lehor-lurra lur ureztatu bihurtze horiek, landaketa berriak, nahiz mahasti, olibondo,
fruitarbola etab.en kenketak, hartuko dira maila fisikoko aldakuntzatzat beti ere
beraietatik katastroko kalifikazio aldaketak ematen direnean, bai eta lurretan egiten
diren lanak ere, beti ere lurren saneamendu, hobekuntza nahiz orotariko bihurketarako
izan eta beraien katastro balioaren zehaztapenean eragina dutenean.
Beraz, ez dira aldian aldiko aldaketa hutsak nahiz lugintza alternatiba baten
berezkoak aldakuntzatzat hartuko.
b) Maila juridikokoak: Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko ekainaren
30eko 9/1989 Foru Araueko 5. artikuluan dauden eskubideetarik edozeinen
titulartasunaren eskualdaketa edo haren eraketa, ondasun higiezinen bereizketa edo
zatiketa eta berberen elkarketa.
Hori dela eta, aldaketa juridikotzat joko da aurreko lerroaldean adierazitako
ondasun edo eskubideen titularraren heriotza, eta haren jaraunspena ordenatzaileahalaren erabilerari loturik egongo da. Ordenatzaile-ahala baliatzearen zain dagoen
jaraunspena bera Zergaren subjektu pasiboa izango da, Ondasun Higiezinen gaineko
Zergari buruzko ekainaren 30eko 9/1989 Foru Arauaren 5. artikuluan xedatutakoaren
arabera.
c) Maila ekonomikokoak: Ondasun higiezinen erabilera eta xedearen aldarazpena,
beti ere maila fisikoko aldakuntzarik ez dakarrenean.
