3/1993 Foru Dekretu Arauemailea, ekainaren 22koa, Oinordetza
eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko otsailaren 15eko
2/1989 Foru Arauaren Testu Bategina onetsi duena
(BAO, uztailaren 6koa)
3. artikulua. Zerga egitatea.
1. Ondoko hau da zerga egitatea.
a) Jaraunspen, legatu edo beste edozein ondorengotza-tituluren bidez ondasunak
edo eskubideak eskuratzea.
Jaraunspenaz eta legatuaz gain, zerga honek dituen ondorioetarako, honako hauek
dira ondoretza-tituluak.
1. Mortis causa dohaintza.
2.Oinordetzazko kontratuak edo itunak, eragina edozein unetan dutela ere.
3.Komisarioak ordenatzaile ahala erabiltzetik datozen egintzak, direnak
direlakoak.
4. Ezkontza-hitzarmenetan oinordea izendatzea.
b) Dohaintza edo dohainezko beste titulu edo inter vivos negozio juridikoen bidez
ondasunak edo eskubideak eskuratzea.
c) Bizitza-aseguruen onuradunek kopuruak jasotzea, kontratua egin duena
onuraduna ez denean, abenduaren 29ko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari
buruzko 6/2006 Foru Arauaren 18.a) artikuluan arautu diren balizkoetan izan ezik.
(…)
4. Ondasunen foru komunikazioa desegitean ezkontide alargunaren edo izatezko
bikotekidearen alde eginiko adjudikazioak, komunikatutako ondasunetatik eurei
dagokien erdia ordaintzeko emanak, ez dira zerga honen menpean egongo, baldin eta
maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoaren arabera osaturiko izatezko bikoteak
badira.
5. artikulua. Salbuespenak
Honako hauek geratuko dira salbuetsita.
4. Baserriaren eta beraren lurren jabari osoaren edo bizi arteko gozamenaren
dohaineko eskualdaketak, baldin eta senide oinetxetarrentzat egiten badira eta finka
nekazaritza, basozaintza edo abeltzaintzako ustiapenerako erabiltzen bada eta
eskualdatzaileak bere kasa egiten badu.
Salbuespen hau egiteko, ondoko baldintza bete behar da: sei urtetan zehar,
gutxienez, eskuratzaileak bere kasa arduratu behar du baserri eta beraren lurren
ustiapenarekin.
19. artikulua. Likidatuko den oinarria.
(…)
9. Aurreko paragrafoetan xedatutakoa gorabehera, mortis causa edo beste edozein
oinordetza-tituluren bidezko eskuraketetan, oinarri likidagarria lortzeko, ahaidetasun
graduen araberako txikipena ezarriko da zerga-oinarrian. Ondoko hauek dira aipaturiko
txikipenak.
a) I. taldea.-Bigarren graduko alboko odol-ahaideen eskuraketak, 36.000 euro.
b) II. taldea.-Hirugarren mailako alboko odol-ahaideek, ezkontza bidez
ondorengo eta aurreko ahaide direnek, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera
izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak barne, egindako eskuraketak, 18.000 euro.
c) III. taldea.-Laugarren mailako alboko ahaideen, bigarren mailako alboko
ahaideen, hirugarren mailako ahaideen eta urrunagoko ahaideen eta arrotzen
eskualdaketak; ez dago txikipenik.
Eskuratzaileak minusbalio fisiko, psikiko edo sentimenezkoa duten pertsonak
badira, 72.000 euroko txikipena ezarriko da, kausatzailearekiko ahaidetasun graduaren
arabera ezarriko litzaiekeen txikipena kontuan hartu barik.
Ondore horietarako, txikipena aplikatzeko eskubidea ematen duten
minusbaliodunak izango dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan zerga horri
buruzko legeria bereziaren arabera kenkaria izateko eskubidea ematen dutenak
23. artikulua. Sortzapena.
1. Heriotzaren ondoriozko eskuraketetan eta bizi-aseguruetan, kausatzailea edo
aseguruduna hiltzen den egunean sortuko da zerga, edota absentearen heriotzaadierazpena irmo bihurtzen denean, Kode Zibilaren 196. artikuluan xedatutakoarekin
bat etorriz.
Alkar-poderoso edo testamentu-ahalordearen bidezko jarauntsietan, ahalordea modu
ezeztazinean erabiltzen denean edo bera azkentzeko arrazoietako baten bat gertatzen
denean sortuko da zerga.
Unean bertan eragina duen oinordetzako itunaren kasuan, izendatzailea bizirik
dagoela sortuko da zerga, eskualdaketa gauzatzen denean, hain zuzen ere.
2. Inter vivos egiten diren dohaineko eskualdaketetan, kontratua gertatu edo egiten
den egunean bertan sortuko da zerga
3. Baldintza, epemuga, fideikomiso edo beste edozein muga dagoelako,
eraginkortasuna etenik daukaten ondasun-eskuraketei dagokienez, aipaturiko mugak
desagertzen diren egunean gauzatu direla ulertuko da beti.
26. artikulua. Gozamena alkar-poderosoaren edo testamentu-ahalordearen
menpeko jarauntsietan.
Alkar-poderoso edo testamentu-ahalordean pertsona jakin bati, ahalordea erabiltzen
ez den bitartean, jarauntsiaren ondasunez gozatzeko eskubidea ematen bazaio, gozamen
horren likidazio bikoitza egingo da, gozamendunak kausatzailearekin duen
ahaidetasunaren arabera: bata behin-behinekoa, oinordetza hastean sortzapena izango
duena, bizi arteko gozamenari buruzko arauen pean, eta bestea behin betikoa, alkarpoderosoa edo testamentua egiteko ahalordea erabiltzen denean, aldi baterako
gozamenari buruzko arauen pean, kausatzailearen heriotzatik igarotako
denborarengatik. Behin-behineko likidazioagatik ordaindutakoa kontura egindako
sarreratzat hartuko da, eta gozamendunaren mesederako alderik suertatuz gero, alde hori
itzuli egingo zaio. Alkar-poderosoa edo testamentua egiteko ahalordea erabiltzeagatik
edo bera azkentzeko gainerako arrazoiengatik jaraunsle direnen likidazioa egiten den
unean bertan egin beharko da aldi baterako gozamenaren ondoriozko behin betiko
likidazioa ere.Testamentu-ahalordea erabiltzeko epea zehaztuta badago, behin-behineko
likidazioa aldi baterako gozamenari buruzko arauen arabera egingo da, ahalordea
erabiltzeko ezarrita dagoen gehienezko epeagatik.
Hala ere, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992
Legea indarrean jarri baino lehen alargunaren mesedetan emandako ahalordeen kasuan,
behin betiko likidazio bat egingo da soil-soilik, bizi arteko gozamenari buruzko
arauekin bat etorriz egin ere.
26. bis artikulua. Testamentua egiteko ahalordearen erabilera.
1. Komisario, ezkontide alargun edo izatezko bikoteak (maiatzaren 7ko 2/2003
Legean xedatutakoarekin bat etorriz osatutakoa) bere ahala erabilita ezkontza ondoko
erkidegoak duen ondasun jakin bat adjudikatzen badio komisarioaren eta
kausatzailearen ondorengo bati, jarauntsia banatu eta likidatu gabe, ezkontide
alargunaren edo izatezko bikotearen erdia dohaintza gisa likidatuko da eta beste erdia,
kausatzailearena, oinordetza gisa.
2. Testamentua egiteko ahalordearen menpeko oinordetzen kasuan, kausatzailea
bizkaitar forugabea delarik hiltzen bada, bi likidazio egin behar dira: bata, kausatzailea
hil eta berehala, ahalordeak ukitzen duen jarauntsiaren zenbatekoagatik eta, betiere,
seniparte laburraren herenagatik; eta bestea, ahalordeak ukitzen duen jarauntsiaren
zenbatekoagatik, behin ahalordea modu ezeztaezinean erabiliz gero, edo bera
azkentzeko gainerako arrazoietako baten bat gertatuz gero.
3. Testamentua egiteko ahalordea erabiltzen den guztietan, oinordeko berari
dagozkion eskuraketa guztiak metatu egingo dira, zerga likidatzeari eta foru arau
honetan zerga-oinarrirako aurreikusten diren txikipenak aplikatzeari dagokienez.
Gainera, metatutako likidazioengatik lehenago ordaindutako kuotak kendu ahal izango
dira metaketaren ondorioz egiten den likidaziotik.
26. ter artikulua. Lehengoratzeak likidatzeko erregelak.
Unean bertan eragina duen oinordetza-itunaren menpeko ondasunen eskualdaketen
kasuan edo mantenu-zama duten ondasunen dohaintzaren kasuan, izendatzailearen edo
dohaintza-emailearen aldeko lehengoratzerik gertatuz gero, aldi baterako gozamenari
buruzko arauen araberako likidazioa egingo da, eta lehengoratutako ondasunen
eskualdaketagatik hasiera batean egindako likidazioan soberakinik ordaindu bada, itzuli
egingo da.
27. artikulua. Banakuntza eta esleipen-gaindikinak.
1. Heriotzaren ondoriozko oinordetzetan, interesdunek egindako banaketak eta
adjudikazioak edozein direlarik ere, proportzionaltasunari hertsiki lotuz eta oinordetzari
buruzko arauen arabera egin direla ulertuko da zergaren ondoreetarako, ondasun horiek
lurraldearengatik edo beste edozein arrazoirengatik zergaren ordainketari loturik egon
zein ez egon. Horren ondorioz, balioak egiaztatzean gertatzen diren igoerak eskuratzaile
edo jaraunsleen artean lainduko dira.
2. Egiaztapena egiterakoan balio-gehikuntza izan daien ogasunak edo zergasalbuespena jagokenak, hilburukoegileak jakineko norbanako bati eman edo oinordez
bestelako zioz esleitzen baditu, gehikuntzek edo beherapenek ogasun horreen
hartzaileari bakarrik eragingo deutsoe.
3. Adjudikazio-gaindikinak likidatuko dira Ondare Eskualdaketa eta Egintza
Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan ezarrita dauden arauen arabera, baldin eta
jaraunsleei eta legatudunei egindako adjudikazioetan ezberdintasunik badago,
aitortutako balioaren arabera, jaraunspen-tituluari begira. Halaber, adjudikaziogaindikinak likidatuko dira, jaraunsle edo legatudunetariko bati adjudikatutakoaren
balio egiaztatuak haren tituluari jarraiki dagokion balioa %50ean baino gehiagotan
gainditzen duenean, baldin eta Ondarearen gaineko Zergaren erregelak aplikatzetik
ateratzen direnen berdinak edo handiagoak ez badira.
Ez dute adjudikazio-gaindikinik ekarriko, zati alikuotan, ohiko etxebizitzan,
familiako etxebizitzan edo baserrian eta beronen jabegoan eta lur erantsietan ezkontide
alargun edo izatezko bikotearentzat (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin
bat etorriz osatutakoa) edo jaraunsleentzat edo legatudunentzat egindakoek, baldin eta
haien balioa, jaraunspen osoari begirakoa, adjudikatarioaren jaraunspen-kuota baino
handiagoa bada.
32. artikulua. Aitorpena, aurkezteko epeak eta beste betebehar batzuk.
1. Subjektu pasiboek zerga-aitorpena aurkeztu behar dute foru arau honetan
aipatutako zerga-egitate guztiez.
“Alkar-poderoso” edo ahal ordenatzailearen menpeko jaraunspenetan,
komisarioaren erazko betebeharrak arau bidez finkatuko dira.
2. Mortis causa edo oinordetzako beste edozein tituluren bidez egindako
eskuraketen kasuan –heriotzarako bizi-aseguruen kontratuen onuradunenak barne–,
aurkezteko epea urtebetekoa izango da, kausatzailea hiltzen den egunetik edo heriotzaadierazpena irmo bihurtzen den egunetik zenbatzen hasita, edota unean bertan eragina
duten oinordetza-itunetan zerga sortzen den egunetik zenbatzen hasita.
Gainerako kasuetan, aurkezteko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izango da,
egintza edo kontratua gertatu edo egiten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
3. Aurreko 23.3. artikuluan xedatutakoaren arabera eraginkortasuna etenik duten
ondasun nahiz eskubideen eskuraketetan, eskuraketok egindakotzat jotzen diren
egunetik hasiko dira artikulu honetako 2. paragrafoan aipatutako epeak zenbatzen.
4. Alkar-poderoso edo testamentua egiteko ahalordearen menpeko ondasunen
eskuraketetan, ahalordea modu ezeztaezinean erabiltzen den unetik edo bera azkentzeko
arrazoietako baten bat gertatzen den unetik hasiko da aurreko paragrafoan aipaturiko
epea zenbatzen.
Alkar-poderosoaren edo testamentu-ahalordearen menpeko jarauntsietan,
komisarioak jarauntsiaren ondasunen inbentarioa eta ahalordearen frogagiria aurkeztu
behar ditu, kausatzailea hil eta urtebeteko epearen barruan. Era berean, testamentuahalordea modu ezeztaezinean –zati batez edo osorik– erabili edo bera azkentzeko
arrazoietako baten bat gertatu eta hilabeteko epearen barruan, erabilera hori
egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu, edo ahalordearen azkentzea justifikatu.
33. artikulua. Agintari, herrilanari eta norbanakoen betekizunak.
1.Epailaritzek Foru Aldundiari bialduko deutsoe hilero epai sendetsien edo epai
finkoen zerrenda, epai honeetatik Oinorde eta Emoitzekazko Zergaren menpeko ondaregehikuntzak dagozala ulertzen bada.
2. Biztanle-Erroldako arduradunek azken hilabetean heriotzak hartutakoen izen eta
egoitza-zerrenda bidaliko deutsoe Foru Aldundiari hile bakotxeko lehenengo
hamabostaldian.
3. Notarioek ezinbestean eman behar dizkiote Foru Aldundiari beren eginkizunak
burutzeko esku hartu duten egintzei buruz eskatzen dizkien datuak; gainera, hark
eskatuta, dohainik luzatu behar dituzte hamabost eguneko epean baimendutako edo
protokoloko agirietan eskatzen dizkioten kopiak, salbu eta 1862ko maiatzaren 28ko
Legearen 34. eta 35. artikuluetan aipatuta dauden herri tresnen kasuak badira eta
ezkontzen nahiz izatezko bikoteen (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat
etorriz osatutakoak) kontuei buruzkoak badira, ezkontzaren sozietatearen ekonomi
araubidearen eta izatezko bikotearen ekonomia-ondare araubidearen gainekoak diren
kasuetan izan ezik.
Halaber, hiruhileko bakoitzaren lehenengo hamabostaldian bidali beharko dituzte
aurreko hiruhilekoan baimen-dutako agiri guztien zerrenda edo aurkibide ulergarria,
baldin eta haiek Zergaren zerga-egitatea osatzen duten ondare-gehikuntzak ekarri ahal
dituzten egintzei edo kontratuei buruzkoak badira. Era berean, epe berean bidali
beharko dute adierazitako edukia duten agiri pribatuen zerrenda, baldin eta berauek
ezagutzeko edo sinadurak legebideztatzeko aurkeztu bazaizkie.
Gainera, notarioek hileroko lehen hamabostaldian, Foru Aldundiari bidali behar
diote aurreko hilean eskuetsitako testamentuetatik jarauntsiaren komisarioak
testamentu-ahalordea modu ezeztaezinean erabili duenekoen zerrenda; bertan
komisarioa eta erabili den ahala dagokion kausatzailea nortzuk diren zehaztu behar da.
Zerrendan notarioak eskuetsitako agiri guztietatik testamentu-ahalordea erabili
denekoak agerrarazi behar dira, baita komisarioak ahala bere testamentuan erabili
duenekoak ere.
(…)
41. artikulua. Zehatzeko erregimena
1. Artikulu honetako hurrengo idatz-zatietan xedatutakoa eragotzi gabe, Oinordetza
eta Dohaintzen gaineko Zergaren arau-hausteak Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei
buruzko Foru Arau Orokorrean xedatutakoaren arabera zehatuko dira.
2. Salbuetsitako eskuraketetako ondasunen edo eskubideen aitorpenak eta
autolikidazioak epez kanpo aurkezteagatik eta 19. artikuluan xedatutakoaren araberako
txikipenak zerga-oinarriaren bestekoak edo gehiago izateagatik 9.000 euroko isun
finkoa ezarriko da subjektu pasibo bakoitzeko.
3. Alkar-poderoso edo testamentu-ahalaren bidez gauzatzen diren jaraunspenen
komisarioek foru arau honetako 32. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako betebeharrak
berariaz ezarritako epean betetzen ez badituzte, hori zergen arloko arau-haustetzat joko
da eta zehapena ezarriko da ondoko erregela hauen arabera.
a) Jaraunspeneko ondasunen inbentarioa edo testamentuahalaren frogagiria ez
aurkezteagatik 600 euroko isun finkoa ezarriko da.
b) Testamentu-ahala erabili dela edo hura iraungitzeko kausetako bat gertatu dela ez
jakinarazteagatik 9.000 euroko isun finkoa ezarriko da.
4. Artikulu honetako 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoaren arabera ezartzen diren
zehapenei Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 193.
artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaie.
