Abenduaren 29ko 6/2006 Foru Araua, Pertsona Fisikoen
Errentaren gaineko Zergari buruzkoa
(BAO, Abenduaren 30koa)
11. artikulua
1. Sozietate zibilen -nortasun juridikoa izan ala ez-, banatu gabeko herentzien,
ondasun komunitateen eta Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak 34. artikuluko 3. idatzzatian jasotako gainerako entitateen errentak bazkide, oinordeko, komunero edo
partaideei esleituko zaizkie, hurrenez hurren, foru arau honen IV. tituluko VI.
kapituluaren 2. atalean ezarritakoari jarraituz.
2. Errentak esleitzeko araubidea ez zaie Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateei
aplikatuko, hauek Sozietateen gaineko Zerga ordainduko baitute.
3. Errentak esleitzeko araubidean dauden entitateak ez dira Sozietateen gaineko
Zergari lotuta egongo.
4. Errentak egozteko araubidea ez zaie aplikatuko testamentu-ahalordearen bidezko
jarauntsiei, ahalordea erabili bitartean; izan ere, halakoek foru arau honen 12.6.
artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko dute zerga.
12. artikulua
1. Errenta bat zergadunak lortutakotzat joko da errentaren jatorri edo iturriaren
arabera, senar-emazteen edo izatezko bikotearen araubide ekonomikoa, halakorik bada,
zeinahi dela ere.
2. Etekina jasotzeko eskubidea sortu duenari egotziko zaizkio bakar-bakarrik
lanaren etekinak. Alabaina, foru arau honen 18. artikuluko a) idatz-zatian aipatzen diren
prestazioak, euren alde aitortuak dituzten pertsona fisikoei egotziko zaizkie.
3. Jarduera ekonomikoen etekinak jarduera horiei atxikitako produkzio bideak edo
giza baliabideak ohikotasunez, pertsonalki eta zuzenean bere kabuz antolatzen dituenak
lortutakoak direla jotzen da.
Bestelako frogarik ezean, baldintza horiek jarduera ekonomikoen titular gisa ageri
diren pertsonek betetzen dituztela joko da.
4. Kapitalaren etekinak, Ondarearen gaineko Zerga arautzen duen foru arauko 7.
artikuluan ezarritakoaren arabera, etekin horiek sortzen dituzten ondare elementuen, hau
da, ondasun edo eskubideen titular diren zergadunei egotziko zaizkie.
5. Ondare irabazi eta galerak, Ondarearen gaineko Zerga arautzen duen foru arauko
7. artikulua
elementuen, hau da, ondasun edo eskubideen titular diren zergadunei egotziko zaizkie.
Justifikatu gabeko ondare irabaziak, aitortutako ondasun edo eskubideen titularren
arabera egotziko dira.
1
Aldez aurreko eskualdaketa batetik eratortzen ez diren ondasun eta eskubideen
eskurapenak ondasun eta eskubide horiek lortzeko eskubidea duen edo zuzenean irabazi
dituen pertsonaren ondare irabazitzat hartuko dira.
6. Ordenatzaile ahala erabiltzearen zain dauden jaraunspenei dagozkien errentak
jaraunspeneko ondasunen gozamendunei eratxikiko zaizkie, haien jatorriaren arabera.
Aurreko 3. idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, ekonomi jardueren etekinak haien
gozamendunei egotziko zaizkie etekin gisa.
Gozamen eskubiderik ez duten ondasun edo eskubideei dagokienez, errentak
jaraunspenari berari eratxikiko zaizkio eta zerga-ordainketa Bizkaiko Lurralde
Historikoko Zerga Sistema Euskadiko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara
moldatu duen urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauko II. tituluan ezarritakoaren arabera
egingo da.
Euskadiko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legeko 104.
artikuluan ezarritako ezkontza ondoko erkidegoaren errentak ordenatzaile ahala
erabiltzearen zain daudenean, erdi bana eratxikiko zaizkie ezkontide alargunari eta
ordenatzaile ahal erabiltzearen zain dagoen jaraunspenari, aurreko bi paragrafoetan
ezarritako erregelen arabera.
Aurreko paragrafoan jasotakoa maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoaren
arabera osatutako izatezko bikoteei aplikatuko zaie, bikote-lagunek ezarritako ondare
araubide ekonomikoari 3/1992 Legean agindu hori aplikatzekoa bazaio.
37. artikulua
1. Kapital propioak hirugarrenei lagaz lortutako etekintzat hartuko dira mota
guztietako kontraprestazioak, horien izendapena edo izaera edozein izanik ere,
diruzkoak izan edo gauzazkoak izan (esaterako, interesak eta lagapenaren ordainsari
gisa itundutako beste edozein ordainketa mota), bai eta besteren kapitalen erakarpena
eta erabilpena adierazten dituen eskualdaketa, itzulketa, amortizazio, truke edo
bihurketatik datozen kontraprestazioak ere.
2. Bereziki, halakotzat hartuko dira hauek.
? a) Edozein giro tresnatatik datozen etekinak, merkataritzako eragiketek
sortutakoak barne, endosatzen edo eskualdatzen den unetik aurrera, non eta endosua edo
lagapena ez den gauzatzen zuzkitzaile edo hornitzaileen kredituaren ordainketa gisa.
? b)
Mota guztietako finantza erakundeetako kontuetatik datorren
kontraprestazioa, horren izendapena edo izaera edozein izanik ere, aktibo finantzarioen
eragiketetan oinarritutakoak barne.
?
c) Aldi baterako aktibo
eragiketetatik datozen errentak.
finantzarioak
?
berrerosteko
itunaz
lagatzeko
d) Entitate finantzario batek bere titulartasuneko kreditua erabat edo zati batean
eskualdatu, laga edo transferitzearen ondorioz ordaindutako errentak.
2
3. Baloreak eskualdatu, itzuli, amortizatu, trukatu edo bihurtuz gero, etekintzat
hartuko da baloreen eskualdatze, itzultze, amortizatze, trukatze edo bihurtze balioaren
eta eskuratze edo harpidetze balioaren arteko diferentzia.
Truke edo bihurtze baliotzat hartuko da jasotzen diren baloreen balioa.
Eskuratze eta besterentze gastu osagarriak, era berean, etekina kuantifikatzeko
konputatuko dira, behar bezala frogatzen badira.
Aktibo finantzarioak eskualdatzetik datozen etekin negatiboak zergadunaren
ondarean mantentzen diren aktibo finantzarioak eskualdatu ahala integratuko dira,
zergadunak aktibo finantzario homogeneoak eskuratu dituenean eskualdaketa horien
aurreko edo ondorengo bi hilabeteetan.
4. Zergadunaren heriotzaren zioz artikulu honetan aipatutako besteren kapitalaren
erakarketa eta erabilera ordezten dituzten aktiboen irabaziz eskualdatzen direnean,
ulertuko da ez dagoela higikorren kapitalaren etekinik.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa irabazizko eskualdaketa komisarioak ordenatzaile
ahala edo oraingo eraginkortasuneko oinordetza-tituluren bat erabiltzearen ondorioz
gertatzen denean ere aplikatuko da. Ondore hauetarako, oinordetza-tituluak dira
Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 3. artikuluan
ezarritakoak.
Aurreko paragrafoan aipatu diren oraingo eraginkortasuneko oinordetza-tituluen
bidezko irabazizko eskualdaketetan, besteren kapitalaren erakarketa eta erabilera
ordezten dituzten aktiboen eskualdatzaileari dagokionez eskuraketa-balioa, hurrengo
eskualdaketetarako, dohaintza-emaileak dohaintza-hartzaileari ematean dutena izango
da, dohaintza-hartzaileak aktiboak dohaintza-emailea hil aurretik eskualdatu ezean. Izan
ere, hala gertatzen bada, dohaintza-hartzailea dohaintza-emailearen lekuan subrogatuko
da aktibo horien balio eta eskuraketa-datei dagokienez, eta honek oraingo
eraginkortasuneko oinordetzako itunaren aurretik izan dituenak atxikiko ditu.
38. artikulua
kontratuetatik eta kapital ezarpenen errentetatik datozen etekinak.
1. Halakotzat hartzen dira kapitalizazio eragiketetatik edo bizitza aseguru edo
elbarritasun aseguruen kontratuetatik lortutako diruzko edo gauzazko etekinak, non eta
ez diren lan etekin gisa zergapetu behar foru arau honek 18.a) artikuluan jasotakoaren
arabera. Bereziki, erregela hauek aplikatuko zaizkie kapital higikorraren etekin horiei.
a. Kapital geroratua jasotzen denean, jasotako kapitalaren eta ordaindutako
primen arteko diferentzia izango da kapital higikorraren etekina.
b. Biziarteko errenta berehalakoen kasuan, ez badira herentzia, legatu edo beste
edozein ondorengotza-tituluren bidez eskuratuak, kapital higikorraren etekintzat hartuko
da portzentaje hauek urteko zenbateko bakoitzari aplikatuz ateratzen den emaitza.
–
%40, jasotzailea 40 urtetik beherakoa denean.
3
–
%35, jasotzailea 40 eta 49 urte bitartekoa denean.
–
%28, jasotzailea 50 eta 59 urte bitartekoa denean.
–
%24, jasotzailea 60 eta 65 urte bitartekoa denean.
–
%20, jasotzailea 66 eta 69 urte bitartekoa denean.
–
%8, jasotzailea 70 urtekoa edo hortik gorakoa denean.
Errenta eratzerakoan errentadunak zenbat urte duen kontuan hartuta aplikatuko dira
portzentajeak, eta errentaren indarraldi osoan mantenduko dira aldatu gabe.
c. Aldi baterako errenta berehalakoen kasuan, ez badira herentzia, legatu edota
beste edozein ondorengotza-tituluren bidez eskuratuak, kapital higikorraren etekintzat
hartuko da portzentaje hauek urteko zenbateko bakoitzari aplikatuz ateratzen den
emaitza.
i. %12, errentaren iraupena bost urte edo txikiagoa denean.
ii. %16, errentaren iraupena bost urtetik gorakoa eta hamar urtekoa edo hortik
beherakoa denean.
iii. %20, errentaren iraupena hamar urtetik gorakoa eta hamabost urtekoa edo hortik
beherakoa denean.
iv. %25, errentaren iraupena hamabost urtetik gorakoa denean.
d. Errenta geroratuak, biziartekoak edo aldi baterakoak jasotzen direnean, ez
badira herentzia, legatu edota beste edozein ondorengotza-tituluren bidez eskuratuak,
kapital higikorraren etekintzat hartuko da aurreko b) eta c) letretan jasotako
portzentajeak urteko zenbateko bakoitzari aplikatuz ateratzen den emaitza, errenta eratu
arte lortutako errentagarritasunaren zenbatekoa gehiturik; errenta hori arauz zehazten
den moduan kalkulatuko da. Errentak dohaintzaz edo doan eta inter vivos egindako
beste edozein negozio juridiko bidez eskuratu direnean (salbu oraingo
eraginkortasuneko oinordetza-tituluak), kapital higikorraren etekina izango da, bakarbakarrik, aurreko b) eta c) letretan jasotako dena delako portzentajea urteko zenbateko
bakoitzari aplikatuz ateratzen den emaitza.
Aurreko paragrafoan jasotakoa jasota ere, zergaren oinarri ezargarrian integratuko
dira kapital higikorraren etekin gisa, arauz finkatzen den moduan, foru arau honek 18.a)
artikuluan aipatutakoak ez diren eta haien indarraldian aseguru kontratuaren
horniduretan inolako mobilizaziorik izan ez duten bizi edo elbarritasun aseguruei
buruzko kontratuen onuradunek errenta moduan jaso dituzten erretiro eta elbarritasun
prestazioak, horien zenbatekoa kontratua dela-eta ordaindutako prima baino handiagoa
den momentutik aurrera. Errentak eskuratu badira dohaintzaz edo doan eta inter vivos
egindako beste edozein negozio juridiko bidez (salbu oraingo eraginkortasuneko
oinordetza-tituluak), aldiz, oinarrian integratuko dira prestazio horiek errenten eraketa
uneko balio aktuariala baino handiagoak direnean. Kasu horietan, ez dira aplikatuko
aurreko b) eta c) letretan jasotako portzentajeak. Erretiro prestazioen kasuan araubide
4
hau aplikatuko bada, beharrezkoa da aseguru kontratua gutxienez erretiro data baino bi
urte lehenago hitzartu izana.
e. Herentzia, legatu edota beste edozein ondorengotza-tituluren bidez eskuratu ez
diren aldi baterako edo biziarteko errenten kasuan, errenta erreskate eskubidea
erabiltzean iraungi denean, kapital higikorraren etekina kalkulatzeko, erreskatearen
zenbatekoari batu behar zaizkio momentu horretara arte ordaindutako errentak eta,
ondoren, baturatik kendu behar dira ordaindutako primak eta Paragrafo honen aurreko
letren arabera kapital higikorraren etekin gisa zergapetu diren diru kopuruak. Errentak
dohaintzaz edo doan eta inter vivos egindako beste edozein negozio juridiko bidez
eskuratuak badira (salbu oraingo eraginkortasuneko oinordetza-tituluak), gainera,
errentak eratu arte metatutako errentagarritasunaren zenbatekoa kenduko da.
f. Kapital moduko prestazioak aurreikusten dituzten bizitza edo elbarritasun
aseguruak, kapital hura biziarteko edo aldi baterako errentak eratzera zuzentzen denean,
aurreko d) idatz-zatiaren lehen paragrafoan jasotakoaren arabera zergapetuko dira,
betiere bihurtzeko aukera hori aseguru kontratuan jasotzen bada, Inoiz ez da aplikatuko
idatz-zati honetan jasotakoa, kapitala edozein bitarteko erabiliz jartzen denean
zergadunaren eskura.
2. Kapital ezarpenetik datozen biziarteko edo aldi baterako errenten kasuan, non
eta ez diren eskuratu herentziaz, legatuz edo beste edozein ondorengotza-titulu bidez,
kapital higikorraren etekintzat hartuko da aurreko Paragrafoko b) eta c) letretan bizitza
aseguruen kontratuetatik datozen biziarteko edo aldi baterako errenta berehalakoetarako
jaso diren portzentajeak urteko zenbateko bakoitzari aplikatuz ateratzen den emaitza.
43. artikulua
1. Hurrengo kasuotan ez da aldaketarik izango ondarearen osaeran.
?
a) Gauza erkidea zatikatzen denean.
?
b) Irabazpidezko ondasunen sozietatea edo ondasunen foru komunikazioa
desegiten denean, ezkontzako partaidetzako araubide ekonomikoa azkentzen denean eta
izatezko bikote baten ondare-araubide ekonomikoa azkentzen denean, baldin eta
aurreko ondare-araubide ekonomikoetako bat itundu badute.
?
c) Ondasun erkidegoak desegitean edo erkideak banantzen direnean.
Idatz-zati honetan aipatzen diren kasuek ezingo dute inola ere ekarri jasotako
ondasunen edo eskubideen balioa eguneratzea.
2.Hurrengo kasuetan ez da egongo ondare irabazi edo galerarik.
? a) Kapital murrizpenetan. Kapital murrizpenak, edozein xede duela ere, balore
edo partaidetzak amortizatzea dakarrenean, eskuratutako lehenak joko dira
amortizatutzat, eta hauen eskurapen balioa proportzionalki banatuko da zergadunaren
ondarean segitzen duten gainontzeko balore homogeneoen artean. Kapital murrizpenak
ez badie zergadunaren balore edo partaidetza guztiei maila berean eragiten, lehenago
eskuratutakoei dagokiela ulertuko da.
5
Kapital murrizketaren xedea ekarpenak itzultzea denean, honen zenbatekoak edo
jasotako ondasun edo eskubideen merkatuko ohiko balioak gutxitu egingo du ukitutako
baloreen edo partaidetzen eskuraketa balioa, aurreko lerroaldeko arauekin bat etorriz,
baliogabetu arte. Gerta litekeen soberakina kapital higikorraren etekin gisa integratuko
da eta edozein motatako entitateen fondo propioetan parte hartzeagatik lortu dela joko
da. Integrazioa jaulkipen primen banaketarako ezarritako era berberari jarraikiz egingo
da, kapital murrizpena banatu gabeko mozkinen ondorio denean izan ezik.
Horrelakoetan, kontzeptu honengatik jasotzen diren kopuru guztiak foru arau honek 36.
artikuluko 1. paragrafoko a) idatz-zatian xedatutakoaren arabera zergapetuko dira.
Ondore hauetarako, kapital murrizketak, helburua gorabehera, lehenbizi banatu gabeko
mozkinetatik ez datorren sozietate-kapitalaren zatiari eragingo dio, hura baliogabetu
arte.
?
b) Zergadunaren heriotzaren ondorioz egiten diren dohaineko eskualdaketetan,
dohaineko eskualdaketa hori komisarioak testamentu-ahalordea erabilita edo unean
bertan eragina daukan oinordetza-titulu bat dela bide egiten denean ere.
Ondore hauetarako, oinordetza-tituluak dira Oinordetza eta Dohaintzen gaineko
Zergari buruzko Foru Arauko 3. artikuluan ezarritakoak.
48. artikulua
Eskurapena edo eskualdaketa kostu gabekoa denean, aurreko artikuluko arauak
izango dira aplikagarriak, eta balio bakoitzaren benetako zenbatekotzat Oinordetza eta
Dohaintzen gaineko Zergaren arauak aplikatzetik ateratako balioak hartuko dira.
Foru arau honetako 43. artikuluko 2. paragrafoko b) idatz-zatian aipatu diren unean
bertan eragina duten oinordetza-tituluen bidezko dohaineko eskualdaketetan, ondasunen
eskuraketa balioa, hurrengo eskualdaketetarako, dohaintza-emaileak dohaintzahartzaileari ematean ondasunek dutena izango da, dohaintza-hartzaileak ondasunak
dohaintza-emailea hil aurretik eskualdatu ezean. Izan ere, hala gertatzen bada,
dohaintza-hartzaileak dohaintza-emailearen lekuan subrogatuko da ondasun horien
eskuraketa balio eta datei dagokienez, eta dohaintza-emaileak unean bertan eragina
duten oinordetzako itunaren aurretik izan dituenak atxikiko ditu.
Foru arau honen 43. artikuluko 2. paragrafoaren c), d) eta f) idatz-zatietan
aipatutako kostu gabeko eskualdaketetan, dohaintza-hartzailea dohaintza-emailearen
lekuan subrogatuko da ondasunen eskurapen balio eta datei dagokienez.
49. artikulua
1.Ondarearen balioa honako arrazoiengatik aldatzen denean.
?
ñ) Ondasunen foru komunikazioari loturiko ezkontideen ondasunak edo
ezkontideek ekarritakoak besterentzeak eragiten duenean. Ezkontzak bere hartan
dirauela, foru komunikazioaren araubidepeko ezkontide baten ondasun bat eskualdatzen
bada, irabazia edo galeraren zenbatekoa ondasunaren titular den ezkontidearen errentan
zenbatuko da, haren eskuraketa balioaren eta eskualdaketa balioaren arteko diferentzian.
6
Aurrez hildako ezkontidearen ondasun bat, foru komunikazioa dela bide, beste
ezkontideari adjudikatzen bazaio ezkontza desegitean, azken honek eskualdatzen
duenean ondasunaren eskuraketa balioa, ondare irabazia edo galera kalkulatzeko, aurrez
hildako ezkontideak eskuratu zuenean zeukana izango da, edo ezkontza egin zenean
zeukana, geroago gertatu bada.
Tratamendu bera ezarriko zaie izatezko bikoteei, izatezko bikotearen ekonomi
araubidea foru komunikazioarena bada.
?
o) Testamentu-ahalordea baliatzearen zain dagoen jaraunspen bateko ondasunak
besterentzeak eragin badu, ondare irabazia edo galera kalkulatzeko, testamentuahalordea baliatzean ondare elementuak izan duen balioa hartuko da eskuraketa
baliotzat.
XIII. TITULUA.
ONDARE ERANTZUKIZUNA ETA ZEHAPEN ARAUDIA.
118.artikulua
Zerga honengatik sortutako zerga zorrek eta, hala badagokio, zerga zehapenek Kode
Zibilaren 1365. artikuluan aipatutakoen izaera bera izango dute. Ondorioz,
irabazpidezko ondasunen bitartez, edo irabazitako ondasunen bitartez, foru
komunikazioko araubide pekoak izanez gero, kitatuko dira ezkontideetako batek Foru
Aldundiarekiko hartutako zor eta, hala badagokio, zigor horiek, foru arau honen 101.
artikuluko 5. paragrafoan baterako tributaziorako jasotakoa eragotzi gabe.
Aurreko paragrafoan jasotakoa izatezko bikoteei aplikatuko zaie, bikote-lagunek
ezarritako ondare araubide ekonomikoari Kode Zibilaren agindu hori aplikatzekoa
bazaio.
7
