Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutua

Euskal Autonomi ErkidegoaLege zibilak

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutua

10. atala

Euskal Herriko Komunitate Autonomoak ondoko gaiei dagozkienean konpetentzia exklusiboa
du.

[…]

5. Euskal Herria osatzen duten Herrialde Historikoen Zuzenbide Zibil Foral eta berezi —idatzia
nahiz ohizkoaren— kontserbazio, aldatze eta bilakaera, bai eta beraren indarraren lurraldebarrutiaren finkapena ere.

[…]

14. atala

1. Euskal Herriko jurisdikzio organoen konpetentzia ondoko hauetara hedatzen da.

a. Zibil mailan instantzia eta gradu guztietara, Euskadiko Zuzenbide Zibil Foralaren gaietan
kasazio eta berrikusketazko errekurtsoak barne direlarik.

[…]

35. atala

[…]

3. Bere eremuan Komunitate Autonomoari dagokio Justizi Administrazio zerbitzuko pertsonala
eta bere funtzionamendurako behar diren medio materialak eta ekonomikoak hornitzea, Botere
Judizialaren Lege Organikoak Eskubide hori Gobernuaren eskutan uzten duen hitz beretan,
pertsonala hornitzeko sistemetan Euskal Zuzenbide Forala eta euskara ezagutzen dutenei
lehentasuna emango zaielarik.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.