Espainiako Konstituzioa
149. artikulua
1. Honako gai hauek estatuaren eskumen esklusibokoak dira.
[…]Legegintza zibila; horri kalterik egin gabe, autonomia-erkidegoek zuzenbide zibilak, forudunak
nahiz bereziak, iraunarazi, aldarazi eta garatu ahal izango dituzte, halakoak direnetan. Edozein
kasutan, arau juridikoen aplikazio eta eragingarritasunari buruzko erregelak; ezkontzeko formei
dagozkien harreman juridiko-zibilak; erregistro eta agerkari publikoen antolakuntza; kontratuetako
betebeharren oinarriak; lege-gatazkak konpontzeko arauak eta zuzenbidearen iturriak zehazten
dituztenak, betiere, azken kasu horretan, foru-zuzenbidearen edo zuzenbide bereziaren arauak
errespetatuz.
