1/1993 Legegintzazko Errege Dekretua, irailaren 24koa, Ondare
Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko
Zergari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi duena
(EAO, 1993. urteko urriaren 20koa)
7. artikulua
1. Zergapeko ondare-eskualdaketak dira.
A) Kostubidezko eskualdaketak, halakoak inter vivos egintzen bitartez burutzen
direnean, pertsona fisiko nahiz juridikoen ondarea zein ondasun eta eskubidek osatu, eta
ondasun eta eskubide horiekin guztiekin.
B) Eskubide errealen, maileguen, fidantzen, errentamenduen, pentsioen eta
administrazio-emakiden eraketa, salbu eta azken horien xedea denean trenbideen
azpiegiturak, ondasun higiezinak edo portu nahiz aireportuetako instalazioak erabiltzeko
eskubidea lagatzea.
Eskubideen eraketa gisa likidatuko da horien edukia geroago zabaltzea, baldin eta
zabalkuntza horrek ondare-gehikuntza badakar eskubideen titularrarentzat; ondaregehikuntza hori oinarri moduan hartuko da tributua galdatzeko.
2. Zerga likidatu eta ordaintzeko ondorioetarako, ondare-eskualdaketak izango dira.
A) Zorren ordainean nahiz zorrak ordaintzeko egindako adjudikazioak, bai eta
esanbidezko adjudikazioak ere, azken horiek egiten direnean zorrak bereganatu eta
horren ordainean. Zorrak ordaintzeko egindako adjudikazioen kasuan, adjudikaziodunek
egiaztatzen badute hartzekodunari eskualdatu dizkiotela, bi urteko epean eta haren
kreditua kitatzeko helburuarekin, adjudikatutako ondasunak edo eskubideak eurak,
adjudikazio horien ondorioz ordaindutako zerga itzultzea eskatu ahal izango dute;
orobat, adjudikaziodunek egiaztatzen badute, helburu berberarekin eta epe berdinean,
ondasunok hirugarrenari eskualdatu dizkiotela.
B) Aitortutako adjudikazio-gaindikinak, salbu eta gaindikin horiek gertatzen direnean
Kode Zibilaren 821, 829, 1056 (bigarrena) eta 1062 (lehenengoa) artikuluetan
xedatutakoa betetzeko, edota foru-zuzenbidearen xedapenak betetzeko, xedapen horien
oinarria berbera izanik.
Heriotzaren ondoriozko oinordetzetan, kostubidezko ondare-eskualdaketa gisa
likidatuko dira adjudikazio-gaindikinak, baldin eta, jaraunsle edo legatu-hartzaileetatik
bati adjudikatutakoaren balioa egiaztatu ondoren, balio horrek gainditzen badu jaraunsle
edo legatu-hartzaile horri beraren tituluaren ondorioz dagokion balioaren 100eko 50a,
salbu eta berberak direnean aitortutako balioak eta Ondarearen gaineko Zergaren
erregelak aplikatuta ateratzen direnak, edo aitortutakoak azken horiek baino handiagoak
direnean.
