8/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Hiri-Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoa

Udal ZergakLege fiskalakBizkaia

8/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Hiri-Lurren Balioaren
Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoa

(BAO Uztailaren 19koa)

1. artikulua

1. Hiri-Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga zuzeneko tributua da, lur
horiek eduki eta aipatu lurrak erabiltzeko, gabaria mugatuz, gozameneko edozein
ondasuneskubideren zioz haien jabaria eskualdatzearen ondorioz ageriko jartzen den
balio gehikuntza kargatzen duena.

2. Ez dago zerga honen menpean Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren
ondoreetarako landakotzat hartutako lurren balioaren gehikuntza. Aldiz, Zergapean da
Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondoreetarako hirikotzat hartu behar diren lurren
balioaren gehikuntza, katastroan edo erroldan hala ageri zein ez.

3. Ezkontideek ezkontza-sozietateari ondasunak edo eskubideak ekartzen
dizkiotenean ez dago Zerga ordaindu beharrik, ez eta hark ordainketa gisa adjudikazioak
jasotzen dituenean eta ezkontideek ondasun komunen ordainketa gisa elkarri
eskualdatzen dizkiotenean ere.

Halaber, ezkontza deuseztu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatuz gero,
horretaz emandako epaia betearazteko ezkontide batek besteari ondasun higiezinak
eskualdatzen badizkio edo ezkontideek euren seme-alabei eskualdatzen badizkie,
eragiketa ez dago Zergaren kargapean, dena delakoa ezkontzaren araubide ekonomikoa.

Gauza bera aplikatuko da, aurreko paragrafoetan aipatu balizkoen arabera, Izatezko
Bikoteak arautzekoa den maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat etorriz
osatutako izatezko bikoteko kideek egiten dituzten ekarpen, adjudikazio eta
eskualdaketei.


6. artikulua

1. Zerga data hauetan sorteraziko da.

a) Lurraren jabetza bizien artean edo heriozaren zioz eskualda dadinean,
kostubidez edo doan izanik ere, eskualdaketa datan.

b) Jabaria mugatzen duen edozein ondasun-eskubide eratu edo eskualda
dadinean, eraketa edo eskualdaketa gerta dadin datan.

2. Ebazpen irmoaz lurraren eskualdaketa edo beronen gaineko gozameneko
ondasun-eskubidearen eraketa edo eskualdaketa sorterazi zuen egintza edo kontratuaren
baliogabetze, hutsalketa edo deuseztapena gertatu dela epaibidez edo
administraziobidez adieraz edo aintzatets dadinean, subjektu pasiboak ordaindutako
zergaren itzulketa egin diezaioten eskubidea izango du, beti ere egintza edo kontratu
horrek irabazpiderik eman ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo hartu zenetik bost
urtetako epearen barruan galda dezanean, irabazpiderik dagoelakotzak interesatuek
Kode Zibilaren 1.295. artikuluak aipatu elkarrekiko itzulketak burutu behar dituztela
bidezkotzen ez denean joko delarik. Egintzak edo kontratuak irabazpiderik sorterazi ez
badu ere, hutsaleta edo deuseztapena zergaren subjektu pasiboaren eginbeharrak ez
betetzearen zioz adieraziz gero, ez da ezertan ere itzulketarik egon.

3. Kontratua, alde kontratatzaileen elkarren arteko adostasunez, ondorerik gabe gera
badadi, ez da ordaindutako zerga itzuliko eta tributuak ordaindu beharreko egintza
berritzat hartuko da. Elkarren arteko adostasuntzat adiskidetze-egintzako adostasuna eta
demandarekiko amoregite hutsa joko dira.

4. Egintza edo kontratuek baldintzaren bat dutenean, Kode Zibileko aginduen
arabera kalifikatuko dira. Baldintza etengarria bada, zerga ez da likidatuko hura bete
arte. Baldintza suntsiarazlea bada, bertatik eskatuko da zerga, eta, baldintza betetzen
denean, egin beharreko itzulketa egingo da aurreko paragrafoko erregelarren arabera.

Alkar-poderosoaren edo testamentu-ahalordearen bidezko jarauntsietan, ahalordea
modu ezeztazinean erabiltzen denean edo bera azkentzeko arrazoietako baten bat
gertatzen denean sortuko da zerga.

5. Alkar-poderosoan edo ordenatze-ahalean pertsona jakin baten alde zerga honi
loturiko jaraunspenaren ondasunen gozamenezko eskubidea eskuetsiko balitz, ahala
erabil ez dezan hitartean gozamen horren likidazio bikoitza egingo da: bata, behinbehinekoa, ondorengotza irekitzean sortzapena izango duena, biziarteko gozamenari
buruzko arauen zioz, eta bestea, behinbetikoa, alkar-poderoso edo ordenatze-ahala
erabiltzean, aldi baterako gozamenari buruzko arauen arabera, kausatzailearen heriotza
gertatu zenetiko aldiaren zioz, eta konturako sarreratzat hartuko da behin-behinekoaren
zioz, ordaindutakoa, diferentzia, gozamendariaren aldekoa balitz, beroni itzuliko
litzaiokeelarik. Aldi baterako gozamenaren ziozko behin-betiko likidazio hau, alkarpoderoso edo ordenatze-ahalaren ekitaldiaren zioz edo hura azkentzeko gainerako
harien zioz jaraunsle gertatu direna egitean egiztu behar izango da.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.