Forulege.blog

Forulege.blog Zuzenbidearen Euskal Akademiaren blog berria da. Horren bitartez, akademiak osatu nahi du dagoeneko www.forulege.com webgunean euskal zuzenbide zibilaren inguruan egiten duen eskaintza. Ezbairik gabekoa da helburu horrek adierazbide franko dituela, hasi euskal zuzenbide zibilaren eta gainontzeko lurraldeetako zuzenbide zibilen inguruko egintza, argitalpen eta albisteen zabalkundetik eta buka, euskal zuzenbide zibilaren inguruan erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak argitzeko aukeran, halakoak agertzen diren kasuetan.

Blog-a euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuko da, Euskal Autonomi Erkidegoko bi hizkuntzen ofizialtasunaren arabera, eta zeregin honetan lankidetzan aritu nahi duten guztiek parte har dezakete.

avd - zae

<< Aurreko bidalketa

Hurrengo bidalketa >>

Euskal juristak: Adrian Zelaia Ibarra (1917)

Inork galdetuko balu gure artean gaur egun zein den euskal legelaririk aipatuena, gutako askok, zalantza-izpirik gabe, batera erantzungo genuke Adrian Zelaia izena emanez eta haren biografia oparoa oroituz. Zinez dira eragingarriak eta sona handikoak haren…
Leer más
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.