Euskal juristak: Adrian Zelaia Ibarra (1917)

Inork galdetuko balu gure artean gaur egun zein den euskal legelaririk aipatuena, gutako askok, zalantza-izpirik gabe, batera erantzungo genuke Adrian Zelaia izena emanez eta haren biografia oparoa oroituz.

Zinez dira eragingarriak eta sona handikoak haren esanak eta eginak, euskaldunen nortasunari eutsi nahian, legez nahiz pentsamoldez.

1917. urtean jaio zen Adrian Zelaia Barakaldon. Hil batzuk geroago, haren gurasoak Sestaora joan ziren bizitzera, eta han hasi eta hazi zen Zelaia. Aita Zeberiokoa zuen; ama, aldiz, Begoñakoa, Bilbo ondokoa. Bi-biok baserri-girokoak izanda, berehala utzi behar izan zituzten euren familia-etxeak, eta bizimodua beste nonbait bilatu, hain zuzen ere, Nerbioi ezkerraldean.

Dokumentua deskargatu

Egilea: Andres Urrutia

<< Aurreko bidalketa

Hurrengo bidalketa >>

Forulege.blog

Forulege.blog Zuzenbidearen Euskal Akademiaren blog berria da. Horren bitartez, akademiak osatu nahi du dagoeneko www.forulege.com webgunean euskal zuzenbide zibilaren inguruan egiten duen eskaintza. Ezbairik gabekoa da helburu horrek adierazbide franko dituela, hasi euskal zuzenbide zibilaren…
Leer más
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.